Dibortzioa bai ala ez


2021eko uztailaren 28an
Udan eta opor giroan murgildurik zeudenez, nonnahi ospatzen ziren festen inguruko aipamenez eta herri horien guztien historiari buruzko xehetasunez beterik agertzen zitzaigun Z. ARGIA, 1971ko irail hasiera hartan. Haatik, bazuen beste era bateko gairik ere. "Eliza bizi da" lemapean agertzen ziren lanak, kasu; zehazkiago oraindik: hizki larri bezain pottoloz azaltzen zen "Diborzioa bai ala ez" gaia.


ELIZGIZONEN MINTZAIRA

Juan Jose Goenagak mahaigaineratzen zuen "(IV) Etiko-erlijioso arazoa", aste batzuk aurretik "Diborzioa bai ala ez. Bereala geure artean izango dugun arazo bat" lemapean plazaratu zituen lanean ondorio bezala. Nahikoa gai polemikoa, diborzioarena, garai hartan, Elizak ez ezik, Gobernu espainiarrak ere galerazita baizeukan ezkontza haustearen kontu hori. Nolakoa izango zen bere ezkondu-bizitzan arazo larriak zituztenen itomena, xoxak izanik (ezinbesteko baldintza), nahiago zutela Erromako Elizaren "Rota" Auzitegira joan, Espainiako estatuak zeuzkanetara baino: Erromakoan, batzuek, zer edo zer lortzen zuten; besteetan, berriz, gehienek jai zuten...
Dena den, bere azken azterketan Goenaga kristau ikuspegiari lotzen zitzaion batik bat. "Kristoren aginduz, Elizak ez dezake ezkontzarik autsi. Kasuistika bat onartzen da, baiña ‘ratum et consummatum’ (au da itz emana ta egitez osatua) Elizarentzat ere muga biurtzen da", ohartarazten zuen. Halere, Kristoren hitz horiek interpretatzeko bi era bide zeuden: laxagoa, Sortaldeko Elizak ei zuena, eta estuagoa, Erromako Elizarena.
Guztiaren eskema laburbilduz, hauxe zioen Goenagak: "Argi ta garbi dira Kristo ezkontzaren-bakartasunaren alde ta diborzioaren kontrako itzak. Kristo ezkontzaren betikortasunaren alde zegoen, eta agindu ori eman zien bere ikasleai. Bere inguruko jokaerak etzituen onartu, eta Jainkoaren borondatea Ezkontzaren betikortasuna zala argi adierazi zigun. Au Erromako Elizak, Sortaldekoak eta Protestanteek ere onartzen dute".


LEGEA EMAN DUENAK, LEGEA HAUTSI DEZAKE


Bazen buruhauste gehiago, ordea: "Beste arazo bat au da: Kristoren borondate ori lege juridiko biurtu al-daiteke?". Galderatxoak bazuen bere korapiloa, zeren: "Legea eman duenak, legea autsi dezake. Aginpidea Elizan Aita Santuaren eskuetan dago" eta… "‘Kristoren aginpide bikario’aren jabe danez, ezkontza autsi dezake".
Jakina, aurrekoaren ondorioak larregiak izan zitezkeen, "baiñan, gaur egunez, aginpide onek muga bat besterik ez du: Lehenago aipatu degun katolikoen arteko ezkontza ‘ratum et consummatum’ izatea". Alegia, senar-emazte horiek elkarren artean sexu harremanak izanda baziren, jai zutela "Rota"n (teorian, bai; errealitatean, baliteke beren kontraesantxoak izatea "Rota"koek ere: bat-batean burura datozkit eskandaluz eskandalu ibili ondoren beren ezkontzaren baliogabetzea lortu zuten batzuk… Hori bai, itzal handiko jendea zen: nola ausartu, bada, inor, haien hitza zalantzan jartzera?).
Nolanahi ere, Goenaga ez zen "Erromako jurisprudentzia" horretaz gehiegi fio, eta beste bide batzuk aurreikustera ekiten zion jarraian. Adibidez, hauxe: "Ezkontzako egunean baiezkoa emanagatik, elkarrenganako maitasuna eta berotasuna ugaltuz joan diteke, eta behar du. Oztu ere, oztu diteke. Alkarrekin ezin bizi izateraiño. Baiezkoaren esanai metafisikoak iraungo du, baiña elkarrenganako baiezkoa aspaldian illik dago. Egoera onetan Elizak esan al dezake, ezkonduta jarraitzen dutela?".
Geroxeago, berriz, beste galdera hau egiten zuen: "Diborzioa, gauza okerra ala zuzena da?". Apika erantzunik ez zuela jasoko-eta, honako ihardespena ematen zion aurrekoari: "Berriz ere emen, bi buru-joskera agertzen zaizkigu. Bata, zuri eta beltza bakarrik ikusten duan buru-joskera. Zuria ez bada (ona ez bada), beltza da (txarra da); bestea, berriz, gauzak xinpleak ez dirala konturatzen dana. (…) Alderdi txarrak bezain alderdi onik ba al du diborzioak? Zailla jakitea. Epaiketa sujetiboaren menpean dagoanez, ojetiboki erabakitzeko gauza larria benetan. Ona emen politikoentzako gai ederra. Komeni al da legez diborzioa onarraztea? Noiz arte ezezkoan?". Hori da zeharka gauzak aditzera ematea!



"ZENBAT GARA": ALDIZKARIA-REN BERRIKUNTZA

Hamaika gauza interesgarri gehiago esaten zituen Juan Jose Goenagak, baina ezin denak hemen jaso. Hobe Z. ARGIAk zekarren berrikuntza bat azaltzea. "Zenbat gara" zeritzan sail estreinatu berriak, "txokokeriak utzi eta Euskal Herria osoan barna" berriak biltzeari ekingo zionak, momentuz izenpetu gabea, baina gerora Amatiñok eramango zuena. Argi zeukaten "guztion laguntzarik gabe ez garela gai horren zabal iharduteko", ze "Gipuzkoako eta Bizkaiko berriak ez ezik, Nafarroa handi, Araba isil, eta mugaz handiko Lapurdi, Baxenafarre nahiz Zuberoako berriak ere nahi genituzke aipatu", eta bistan da, dei egiten zieten balizko irakurleei "Zenbat gara"n parte hartzera

Gasteizko solasa
Daniel Hibargoitiko, 1971-IX-05

Ikus, oraintsu arte taberna honen izena beste bat zen. Zeren gudua bukatuz geroztik ez zuten agintariek euskal izenik begi onez ikusi. Jendeak, jakina, leheneko izenaz deitzen zuen, alegia orain berriro duen horretaz. (…) "Gasteiz" izenak zer demontre esan nahi duen galdegiten dautazu. Ez dakit ba. Horrela duzu hiri honen izen jatorra, edo "Gastehiz" (San Millango agirian, 1025), sekulan ez Gazteiz, batzuek idazten duten moduan (zenbat eta "z" gehiago ipini, hanbat euskal kutsua, uste omen dute). Bidenabar: orain duela guti, "Vitoria" "Victoria" bihurtu nahi zuela aditzera eman zuen alkateak, "Vitoria" arlote delakotz nonbait. Izen aldatze nahi hori zabar da, baina behin eta berriz itzultzen zaiku

Deustuko ikastetxearen eskabidea
Il onen 4`ean, arratsaldeko 4`tan, egin zuen azkenengo batzarra Euskaltzaindiak Gipuzkoako Aldundegian. Deustuko ikastetxearen eskabidea aipatu zuen beste gai askoren artean. Euskaltzaindiaren agiri bat behar luketela, alegia, euskera irakasteko gai direnak esaten zuen eskabideak. Onartua izan zen eskaera jakiña danez. Baiña arazo au tajuz moldatzeko aurrez gauza ondo pentsatzea eta aztertzea erabaki zuen. Agiri orren jabe egiteko zer eskatu ikustea, alegia. Arrazoizkoa Deustuko ikastetxearen eskabidea. Baita Euskaltzaindiaren erabakia ere. Behar beharrezkoa dugu euskera jakitea eta euskera batu-bidean jantziak egotea euskera irakasten diardutenak. Bestela ez da iñoiz ere iritxiko euskera jatorrik eta baturik. Baiña ez dezagun ahaztu gure erriaren egoera. Gure erriak ez du ikastolarik izan. Erderazkoak izan ditu eta dauzka kultura-bide guziak. Etxean eta kalean ikasitako euskalkia besterik ez daki. (1971-IX-05)

Jose Azurmendiri
Uste diat Z. Argiaren 440 numeroan publikatu zen hire kritikak zenbait gomentario eskatzen duela. (…) Felix Bilbao ez aipatzea hutsune bat dela uste diat. Baina "hutsune nabarmenen" kontu honetan gauza bat hartu behar duk gogoan halabeharrez: liburuak 150 paia duela eta ez 400. Beraz, besteen kasoan (beharbada San Martinen kasoan ere arrazoia duk) ez diat uste toki gehiago merezi duteenik: mila gauza falta duk liburuan hutsune horiek baino aipagarriago. Talde lanez: lehenik, "Gazte naiz" orriari hiru linea dedikatzen zaizkio 87 paian eta 4 linea 144 paian. "Jakin" taldeari, berriz, 2 linea 89 paian eta 16 gutienez 145 eta 146 paietan; beraz, ez zekiat nondik atera duan hire ustez bidegabekeria den hori. Bigarrenik, literatura hutsarentzat (eta hasieran esaten denez, horretaz ari duk batez ere liburua), "Gazte naiz"en inportantzia haundiagoa duk, "Egunero hasten delako" nobelaren hitzaurrean esan nian bezala. (1971-IX-05)


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude