Elizgizonen itzala euskal kulturan


2021eko uztailaren 28an
Gaur arte idatzi den euskal kulturaren historiari erreparatu besterik ez dago honek elizgizonei zenbat zor dien ohartzeko. Elizgizonei, bai! Moja jendea auskalo zertan zebilelako, herri xehea alfabetatu gabe zegoelako, jauntxoak gerran edo negozioan buru-belarri… auskalo zergatik, euskal kulturaren historia elizgizonen izenez eta egitez betea dago. 1971ko uztailaren 18ko Z. ARGIA dugu lekuko. "Aita Agustin Kardaberatz euskal-idazle"aren omenez On Manuel Lekuonak eskainitako xehetasunek garbi uzten dute esandakoa. Ez pentsa erraz egin zezaketen lana zenik. Irakurri, irakurri, zenbaki berean Jesus Gaztañagak Plazido Mujikaren hiztegiaz esandakoak!


MUJIKAREN HIZTEGIAZ

"Nork ez du Mujika’tar Plazido jesuslagunaren entzuterik?" galdetzen zion bere buruari Gaztañagak, irakurle guztiak jakinaren gainean egongo zirela onartuz bezala. Baina ez zuen hura hain ziurtzat emango, jarraian jakin beharreko guztiak eskaintzeari ekiten zion-eta: "Hogei ta bost urtez jardun zan A. Mujika lantegi ortan. Urte pilla aundia, aspertu gabe jarraitzeko. Norbaitek uste dezake azkarrago bukatu zitekeala iztegi ori. Nola ez? Beste lanik gabe ortara jo ezkero, bai noski". Plazido Mujika, ordea, "bere eguneroko lan guztiak egiñaz. Bere nagusiek emandako arloetan jo ta ke, ezertan ere baztertu gabe" aritua zen, nonbait. "Iztegi lanak? Oriek… denbora-pasa bezela: orduen buruen tartetxoak arrapatuaz egunari". Ez zuela jesuitak egiteko makala hartu, eh! Nolakoa izango zen lan hura, Gaztañagak bere buruari galdetzeko: "Esango al dut guztia? Badakit ez diodala batere pozik emango. Ziur nago: ez da arrotuko, asarretu egingo da baizik, agian. Onenean, mingarri izango zaio. Baiña… bera baiño gazteagoko guzion ikasbiderako gertatuko dan uste osoan, esan egingo dut". Eta hara hemen hainbeste buruhausteren ondoren esan beharreko zuena: "Hogei ta bost urte luze ta astunen buruan etzuan bazkal-ondoko lo-kuluskarik egin. Zergatik? Loari ostutzen zion ordu-erdia Iztegiari eskeintzeko. Hogei ta bost urtez etzuan bere lagunekin batere lasai afaltzeko astirik artu. Afaritakoa artu eskuan -puska legorra noski- eta, bere gelaraezkutatzen zan, ‘jan da lan’ biak batera egiteko". Egingo al zenuke zuk beste hainbeste, irakurle?


KARDABERATZI ZOR ZAIONA

Dena dela erantzuna, har ezazu astia "Lekuona'tar Manuel'ek" Agustin Kardaberatzi eginiko omena irakurtzeko, arren. Hauxe zioen oiartzuarrak: "Ekain-illaren 20'an, Loyola'ko Eliz Nagusian izanak gera, zor bat ordaintzen. Zor aundi bat, euskaldun guztiok euskal-idazle ospetsu bati geniona. Euskaldun guztiok zordun; A. Agustin Kardaberatz, artzekodun». Ziurtzat ematen zuen, On Manuelek ere, Kardaberatzen ezagutza, baina duda-mudaren bat geldituko zitzaion, horrelaxe ekiten baitzion bere egitekoari: «Gauza jakiña da, Jesuita erneniar ura, bere baitan mistiko aundi izan zana; Euskalerriko jendeentzat sermolari bikaña izan zana; idazle aberats ta bero sutsua izan zana. Azkeneko alderdi oni elduko diot nik gaur; eta alderdi ontan, aren idazlan ugarietan ogeitatik bat dan puntu bati: EUSKERAREN BERRI ONAK deritzan liburu bitxi bati alegia». Letra larritan agertzen zuen On Manuelek Kardaberatzen lan gogoangarri hura, eta nik kopiatu besterik ez dut egin.
Halere, hortaz mintzatu aurretik, nahiago zuen Lekuona jaunak "XVIII gizaldiko idazlea bere giro-saltsan" azaldu. "XVIII gizaldia, «euskal idazleen» Bigarren Gizaldia izan zan: gipuzkoar kutsuko Gizaldia, izan ere".
Eta antza denez, Agustin Kardaberatz jesuita «bere bizitzan, Euskeraren problematika berezi baten aurrean aurkitu zan: Idazle-problematika».

Haatik, hura ere bere testuinguruan agertzeko beharra sentitu zuen On Manuelek: «XVI Gizaldian Bernat Decheparek ‘Euskara: ialgi adi plazara’ esan zuen ezkero, (...) Euskerak ‘idaz-giroaren plaza berrira’ atera beharra zeukan. Eta eliztar batek XVI Gizaldian egindako enbite arri, XVII Gizaldian beste eliztar adoretsu batzuek asi ziran, adoretsu, erantzuten. Bidasoaz beste aldeko apez-jendeak osotu bait zuten XVII Gizaldiko idazle-sail ura; sail berezia, orain arte izan dugun saillik ederrena, Axular aundiarekin».
Behin XVIII. mendera iritsita, «iru gipuzkoar Jesuita» gogoratzen zituen: Larramendi, Mendiburu eta «gure A. Kardaberatz». Hiruen artean, azkena zuen maiteen, «Euskeraren berri onak» idatzi zuelako, batik bat. «Zer liburumueta da gure Liburu au? Zer dakar bere 62 orrialdeetan?».
Aurretiaz, ohar bat irakurleari: «Gure Aitaren beste amalau-amabost liburuak Jaungoigozkoak diran arren, au ez dala -onen gaia ez dala- Jaungoikozkoa. Au, Gramatikazkoa eta Erretorikazkoa degu». Eta hartaz esan beharrekoen artean, altxorra! «Ortografiari dagokion zatian, gure Aitak h’rik ez duala ontzat ematen. Ez praktikan erabiltzen, ez teorian ontzat ematen. Orra aren itzak gai oni buruz: `Ken ortik! Gure Euskera suabe eztizkoarentzat ez da (h) soñu ori»

Lurraren seksoa
Gauza orok du seksual alderdirik, lurrak ere bai noski. Euskal Herriko lurra ar ala eme ote da? Itsasoa emea omen da. Baina lurra...? Ez dut ezeren segurantzirik, eta gaur gaueko ene zorabioan, lurrak zernolako seksoa ote duan kezkatan eta galdezka jardun naiz. Ni goierritarra naiz eta nere lurra arra deritzat. Nere lurra aita-lurra litzake, eta ez ama-lurra. Baina nola nahi ere poetarentzat uzten dut, galdera honi erantzun ematea. Ni beste alor batetik noakizu. Badakizu nor den Edipo? Ba... Edipo greko zen, mutiko xelebrea benetan. Bere aita hil ondoren, bere amaz maite mindurik ibili zen. Etzuan bere ama "ezagutzen" eta enamoraturik zebilen. Arrats batez, bortizki maitatu eta ezagutu zuen bere ama. Ai! nolako kezkak gero gure Edipo gizajoarenak. Bere buruaz beste egin beharra izan zuen. Delako Freud, Vienako bizardun harek zioenez, gizon orok luke bere amarenganako haragizko gutizia, eta hortatik iragan ez den gizonik ez omen da egundaino sortu. Freudez gero, "Ediporen Konplejua" sikologo guztiek jaso eta onarturik dute. Euskaldunok geure lurraz maitemindurik gabiltza, geure ama-lurraz maitemindurik, baina hori ezin bestekoa dugu, zeren ama horrek badu senarrik, aita hain zuzen. Geure ama lurra maite ahal izateko, geure aita hil beharrean arkitzen gara. Baina nor da gure aita? (...) Euskaltzaleen jainkoa hil behar dugu (ikus Freud eta Marcuse), honela zion R. Arregi zenak. Behar bada esaera hau, argitu behar dudan giro eta inguru honetan konpreni beharrekoa litzake. Alegia, zenbait Abertzaleren jainkoa hil behar dugu, geure lurra maite ahal izateko. Hil beharreko aita hori, halako "sasi-jainko" bat litzake. Ene baitarako argi dakusat sasi-jainko hori nor den eta baita ere uste dut, irakurle, zerorri ere jabetua zarela nor den hil beharreko aita edo sasi-jainkoa (...) (1971-VII-18)

Uda honetan bide billa
G. Ansola, 1971-VII-18

Ez dudarik izan, hasi berria dugun uda honetan, Kezka bat dagoela nagusi euskaldunon bihotzetan: bide-zior anitzetan gabiltzala, baiña biderik ez... Michel Etxegarairen kantuak dioen baiño hobeki ezin esan: "Hik eta nik bazekiagu nora dijoan... anai; hi eta ni sartuko gaituk bide hortan. Bidea luzea da, illuna da. Baiña, hik eta nik bidea zabalduko dugu...". Ez gero hartu axolarik gabe artisten kantua eta mezua! (...) l

Sozialista alderdi berria sortu da
Larresoro, 1971-VII-18

Ekainaren 13an, Parisen ondoko Epinay-sur-Seine delakoan, bukatu da "Parti Socialiste" alderdi berriaren Batzar Nagusia. Kasetalariek aho batez diotenez, "zerbait" gertatu da Frantziako ezkerrean; eta bildutako 957 ordezkariek, anitz ikurrina gorriren artean eta hunkiturik "Internazional"a kantatu dutenean, indar politiko berri bat sortu dela senditu dute denek: bai kantariek bai ikusleek. Lehenagoko S.F.I.O. zaharra, mende honen haseran Frantziako ezkertiarren artean loriatua eta errespetatua, gainbehera joana zen azkeneko urteotan. Egitura eta gizon berriak behar ziren; eta, dirudienez, lortua da hori joan den asteko biltzar gogoangarrian. Bestetan etsaiturik agertu izan diren gizonak, elkarturik agertu dira Epinay-en, eta elkarrekin aurrera joatera deliberaturik: Mitterrand, Mollet, Savary, Poperen, Buron, Fuzier, Pinea, Deferre, Hernu eta abar. Eta "Témoignage Chrétien"ean berriki deklaratu duenez, C.F.D.T. sindikatoan (Frantziako bigarrena) hamar urtez buru izandako Eugene Descamps ere bertara sartzekotan dago (...) l


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude