Maiatzak 13ko irakaspenak

Maiatzaren 13ko hauteskundeek alderdi politiko bakoitza bere lekuan utzi dute, gainera, parte hartze handiena egon den hauteskundeetan, EAEko hautesleek erakutsi diete espainiarrei eta europarrei zein den euskaldunon kontzientzia politiko maila. Are gehiago, eraso mediatiko guztiak egon arren, herri baten arazo politikoa konpontzeke baldin badago, ez da erraza izango herri hori makurraraztea; hau honela ikusi behar lukete espainiar agintariek, eta ez ukatu begibistan duten "euskal arazoa", ETAren jarduerak mozorrotzen baldin badu ere. Izan ere, jakin behar lukete, Francok bere garaienean, euskaldunak menperatzeko alemaniar, italiar eta iparrafrikarren laguntza erabili zuela, gero egoera honetara heltzeko.

Abertzale ikuspegitik oso garrantzi handikoak izan dira Ezkerraldeko emaitzak. Barakaldotik hasi eta Ezkerraldeko herri erraldoi haietan EAJ-EA atera da garaile, frogatuz, nire ustetan, etorkin asko eta asko, eta hauen ondorengoak euskal nazionalistengandik hurbilago sentitzen direla espainiar nazionalista atzerakorrenengandik baino. Beraz, PSOE-EErentzat mezu garbia izan dela uler daiteke, euskalzaletasunatik urruntzen den heinean, aspaldi etorritako etorkinen botoa jasotzeko aukera duela, baina ez hainbeste belaunaldi berriena; PPrekin bat eginik joatea ez dute oso gogoko herri haietako botoemaileek. Noiz hartuko du PSOE-EEk Maragallen bidea?

GAZTE ezkertiar ginenean erabat arduratuta geunden Ezkerraldeko etorkinez. Etorkinak euskaldunon proiektu nazionalera erakartzeko politika ezkertiarren bidez izan behar zuela sinetsita geunden eta horretarako "misiolari" moduan gazte ugari joaten zen beharrera Ezkerraldeko lantegi erraldoi haietara. Eta nondik EAJ-EAren proiektua Ezker Abertzalearena baino erakargarriago bihurtu den. Izan ere, ohartu behar dugu EAJ-EAren politika ez dela ohiko alderdi eskuindarrena, bestela alderatu Espainiako estatuko gizarte ongizaterako politikak eta EAEkoak; Europa garatuko alderdi sozialdemokrata asko ere atzean utzi dituela ere begibistakoa da politika mota hauetan. Eta etorkinek beraien jatorriko herrialdeetako egoera ikusi eta EAEkoarekin alderatzea nahikoa dute ohartzeko hemengo egoera zein den. Beraz, klabe hauek ere esplika lezakete koalizioaren garaipena lurralde gogor haietan.

Halaber, Ezker Abertzaleari gogorarazi behar zaio hauteskunde programa ez dela alderdi baten azken helburu maximalistak etengabe errepikatzea, eguneroko lanarekin arazo errealei erantzuna ematea baizik, honela eskuratzen baita behar den sinesgarritasun politikoa. Berriki Arnaldo Otegik azpimarratu du 600 mila hauteslek programarik ez duen koalizio bati botoa eman diotela; honela pentsatzea, egia ez izateaz gain, botoemale horiei ezjakinak edo heldu gabeak direla esatea bezala da. Ibarretxek programa batekin irabazi ditu hauteskundeak eta gobernu berriaren erronka, orain arteko lorpenak defendatzeaz eta sakon-tzeaz gain, autodeterminazio eskubidea, EAEn bada ere, gauzatzeko urratsak ematen hastea izango da.

HAUTESKUNDE kanpaina batera ezin da joan alderdi bat egoera okerragora eramango gaituen mezuekin eta hau izan da ETAren elkarrizketa ospetsu hartatik jendeak atera zuen ondorioa, eta Ezker Abertzalea ez da saiatu mezu hori gezurtatzen. Europan bizi gara, gehiengoa nahiko ongi eta inork ezer gutxi oparituta gainera, eta geure lanaren bidez erdietsitako guztia arriskuan ikusitakoan, jende kopuru handi batek Ezker Abertzaleari bizkarra ematea ulergarria da. Izan ere, populazioaren gehiengoak, eskuetan duenaz gain, gehiago eskuratu nahi baitu.

Bestalde, egia da, izan ere, boto euskaltzale eta nazionalista espainiarren arteko aldea murrizten ari dela. Hala ere, txuri eta beltzaren artean hautua egin behar denean, honelako emaitzak irten daitezke; baina egia da ere, txuri eta beltzaren artean kolore gama zabal bat dagoela eta nazionalista espainiarrak jasatzen ari diren egoera gogor eta injustu honetan, botoemaile askok eta askok, elkartasuneko hatsa eman nahi izan die; egoera hau gainditzen den bezain azkar, ziur nago, boto horren norabidea aldatuko dela; eta aipatu alde hori, EAEn bederen, susma daiteke, berriro handituko dela, espainiar nazionalistentzat honelako hauteskunde aurreko egoera errepikatzea oso zail izango baita


Azkenak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude