Lapurdiko Kostaldea. Penintsulatik kontinenterako atea

  • Turismoa "aurkitu" baino lehen, betidaniko jarduera ekonomikorik garrantzitsuena balearen eta geroago Atlantikoan bakailaoaren arrantza zen. XVI-XVII. mendeetan berriz, horietako itsasgizon asko kortsari bihurtu ziren. Euskal Kortsarien balentrien aurrean ingelesek kostalde honi "sugegorri-habia" deitu zioten. Turistikoki XIX. mendean ezagutzen hasiko da, batez ere Napoleon III enperadorea eta Eugenia de Montijo enperatrizak beren udako gortea Miarritzera eramatea erabakitzen dutenean. Ondorioz, Europako aristokrazia ere bertara hurbilduko da, Miarritze eta orokorrean kostalde osoa modan jarriz, gaur arte.

2007ko otsailaren 21ean

Txingudiko badia

Ibilbide hau Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen dituen Bidasoa ibaian hasiko dugu, Hendaiako sarreran. Ezkerrean tren-geltokia utziz zentru historikora iritsiko gara, herriaren parte altuan. Gero Txingudiko Badia oinez inguratzea aholkatzen dugu, izen bereko boulevarda jarraituz, hegaztien paradisu honetaz gusturago gozatzeko. Herriaren parte baxuan arrantza eta kirol kaiak eta Euskal Herriko hondar fineko hondartzarik luzeena (3 km) eta politenetakoa dugu.
Abbadiako Parke Natural eta Jauregira hondartzaren muturretik oinez edo Hendaiatik irtetzean kotxez gertura gaitezke. Santa Ana Muturraren ondoan dago, eta hemendik "Dunbak" edo "Bi Bikiak" izeneko haitzak oso hurbiletik behatzeko aukera izango dugu, aurrean ozeanoa bakarrik geratzen zaigula.
Kostaldeko errepidea jarraituz handik bi kilometrora "Dunbak" beste aldetik ikusiko ditugu, eta pixka bat aurrerago "flisch" izeneko fenomeno geologikoa behatu ahal izango dugu, "hostopil" labarrak nolabait esateko.

HENDAIA
Pribilejiatuki kokatua, alde batean Bidasoa ibaia, Txingudi badia eta orokorrean penintsula iberiarra, eta bestean hondartza luzea, Abbadia Parkea eta europar kontinentea dituela, Hendaia betidanik pasabide garrantzitsua izan da.


Gertaera historikoak

Antzinean Urruñako hiriska, historian XII. mendean sartzen da, Santiagoko erromesentzako ospitale bat aitzaki. Populatzen zutenak batez ere itsasoari begira bizi ziren, arrantzan, itsasgintzan ala kortsari (aktibitate honek XIX. mendea arte iraun zuen), eta batez ere balearen arrantzan.
Bestalde, bere kokapena zela-eta, askotan ondoko Hondarribiari eraso egiteko erabili izan da, nazio askotako militarren aldetik. Guda askotxo ezagutu ostean, Iraultzaren eta Napoleonen ostean hondatuta geratu zen.
Bere birpizkundea XIX. erdialdean hasiko da, turismoaren garapenak lagundurik. Azkenik, 1940ko urriaren 23an bertako tren geltokian Hitler eta Franco diktadoreen arteko elkarrizketa ospetsua izan zen. Gaur egun, Hendaia turismoaren urrezko garaietara itzultzeko ahaleginetan ari den herria da.


Hendaia Garaia

Bidasoan hasiz, Hendaiak ondo bereiztutako bi zati ditu: tren geltokia eta erdigunea herriaren parte altuan, eta Txingudiko Badia, Hondartza eta Abbadiako Parkea itsasoaren parean.
Bidasoaren gaineko zubitik, berehala ezkerrera aipatutako bi faxisten arteko elkarrizketa izan zen tren geltokia dugu, eta handik gutxira zentrua. Erdigune txiki hau herriaren jatorria eta alderik animatuena da. Bertako Errepublikaren Enparantzan (pare bat kale eskuinera joaz) Saint Vincent eliza aurkituko dugu.
XVI. mendekoa, suntsipen eta erreforma franko ezagutu du; barrualdea estilo lapurtarrekoa da, nabe bakarra eta gizonentzako galeriekin. Sarreraren eskumaldean bataio-ponte bitxia topatuko dugu, eta kanpoaldean bere sinboloen misterioa gorde duen harrizko gurutzea.
Bidasoaren gaineko balkoi moduko Rue des Pécheurs-ean, Pierre Loti idazlearen Baker Etxea geratzen zaigu. Hemendik aurrera, ibilera zoragarrian, Bidasoaren gainetik goazela, jaisten hasiko gara. Lehenbizi ibaia eta badia balkoi natural moduko batetik ikusten joango gara, eta jaitsi ahala gero eta gertuago, baina beti eder.


Txingudiko Badia

Txingudi Euskal Herri eta Kantauri osoko hezegunerik garrantzitsuenetakoa da. Hegazti mota ugarik (belatzak, kaioak, usapalak...) badia hau negua igarotzeko aukeratu ohi dute, eta beste batzuk (lertxoenak, enarak, arranoak...) bertatik pasatzen dira, Txingudi paradisu ornitologiko izugarria bihurtuz. Esandakoa, Hondarribia ederra atzean dugula, ur gaineko sekulako paseoa.
Tamalez, inguruan hainbeste jende bizi denez, eta normalean ekologiaren gainetik interes turistikoak (kirol-portu berria esaterako) jartzen direnez, ekosistema garrantzitsu honen biziraupena ez dago ziurtaturik.


Ondarraitz Hondartza

Hendaiakoa Euskal Herriko hondar fineko hondartzarik luzeena dugu, guztira 3 km. ditu-eta. Era berean politenetakoa ere bada, bertatik ezkerraldean Hondarribialdea eta eskuinaldean Santa Ana muturra eta "Dunba" ikusgarriak behatu ditzakegulako. Hondartzaren erdian antzinako Kasino neo-arabiar ikusgarria dugu.


Abbadia Parke Naturala

Antoine Abbadia (1810-1897) hendaiar abenturazale, zientzialari eta euskaltzaleak ("Zazpiak Bat" leloa berea da), aita euskalduna eta ama irlandarra zituen eta Dublinen jaio zen. Lehenbizi Urruñan 1853an, eta gero beste leku askotan ospatutako lehen Euskal Jaiak berak antolatu zituen; gero lurralde asko esploratu eta ikertu zituen eta azkenik bere izena daraman gaztelua eraikiarazi zuen.
Gaztelua Ertaroko gotorleku-jauregietan, Loirako gazteluetan eta ingeles jauregietan inspiratutako lan neogotikoa da, eta gaur egun astronomia-behatoki funtzioa dauka. Jauregia izen bereko parkearen erdian dago, Hendaiako Hondartzaren eta Loiako Badiatxoaren bitartean, tartean Santa Ana muturra eta "Dunbak" edo "Bi Bikiak" bilduz, eta sarrera dohainik da.
Hemendik aurrera, parke handi, dotore eta atsegin honetan pasiatuz, itsasoraino, Santa Ana muturreraino hurbiltzea merezi du, bertatik ozeanoaren gaineko bistak eder-ederrak baitira. Ondoan Pirinioen amaiera eta kostaldearen atzerapena adierazten duten ur gaineko bi haitz haundi horiek ditugu, "Dunbak" edo "Bi Bikiak".
Kondairak dioenez, Jentilek habaila batez lagundurik haitz horiek jaurti zituzten, Baionako Katedrala suntsitu asmoz, baina bekorotz batean labainduz jentilak oreka galdu eta haitzak Hendaiaraino iritsi ziren, "Dunba Zabala" eta "Dunba Luzie" izenak hartuz. Beste bertsio batzuek zera diote: Jaungorri pirinioarrak gose zelako haserre, Aiako Harritik bota zituela, Jentilen hilobia markatzen dutela...
Santa Ana muturraren eskuinaldean Loia badiatxoa daukagu, bere barnean hondartzatxo edo kala basati samarra gordetzen duena. Parkea egunero dago zabalik, 15:00-18:00 artean, eta uztail-abuztuan 10:00-13:00 eta 15:00-19:00 ordutegiekin.
Informazio Praktikoa
HENDAIA

Turismo Bulegoa: Rue des Aubépines 12 (hondartza). (0)5 59 20 00 34.
Gendarmetegia: (0)5 59 20 78 20.

Anbulantziak: (0)5 59 48 13 00.
Bankuak:
BBVA- Rue des Déportés 25 (Gare).

Credit Agricole- Rue du Port 3.
BNP- Av. Allées 5.
Kotxe-Tailerrak:
Citroen- Santiago 41. (0)5 59 20 00 86
Renault- Bv. de Gaulle 49. (0)5 59 48 25 48.

Fiat- Rue Gare 23. (0)5 59 20 70 86.
Kotxeak alokatzeko:
Avis- Boulevard General de Gaulle 107. (0)5 59 20 79 04.
Jatorduan:
Enbata Jatetxea- Av. des Mimosas 82.
Chez Caké Jatetxea- Av. des Mimosas.
Buffet de la Gare Jatetxea- Bv. de Gaulle.

Ikaztegia Sagardotegia- Irandatz 17.
Calabre Jatetxea- Bv. de la Mer.
Jan eta lo egiteko:
****Hôtel Ibaia- Av.des Mimosas 76. (0)5 59 48 88 88. Logelav bikoitza 325-510.
***Hôtel eta Thalassotherapie S. Blanco- Bv. de la Mer 125. (0)5 59 51 35 35. Logela bikoitza 375-595 libera.

**Hôtel Les Buissonets- Rue Seringats 29. (0)5 59 20 04 75. Logela bikoitza 260-390.
*Hôtel Bellevue- Bv. Gral. Leclerc 36. (0)5 59 20 00 26. Logela bikoitza 250-320.
Lo egiteko:
**Hôtel de la Gare- Rue des Déportés 1. (0)5 59 20 81 90. Logela 250-300.

**Hôtel Valencia- Bv. de la Mer 29. (0)5 59 20 01 62. Logela 250-390.
TSEHôtel La Palombe Bleue- Rue du Commerce 38. (0)5 59 20 43 80. Logela 200-240 libera.
***Camping Ametza- Route. de L'Empereur. (0)5 59 20 07 05.
***Camping Eskualduna- Route de la Cor-niche D-912. (0)5 59 20 04 64.
***Camping Acacias- Route de la Glaciére D-658. (0)5 59 20 78 76

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude