EDERRENA, IA


2021eko uztailaren 19an
Jose Mari Espartza Zabalegik gaztelaniaz idatzi eta Jose Mari Nuñezek euskaratu duen «Tafallaren historia» osatzen duten bi liburuak zertan diren hitz gutitan laburbil dezagun, lan ikaragarriaren berri emaiten ari garela erraitea bururatzen zaigu, ez bertzerik.

1519 orri irakurri ondoren, halaber, kuriosoa denak bertze adierazpen hau kausituko du: «Tafallaren historia hau, 2001. urteko urtarrilan argitaratu da, euskarazko eta gaztelerazko bertsioetan. Egileak eta argitaletxeak hala nahi izan dutelako, etorkizunean lan honek eman ditzakeen irabazi guziak Tafallan euskara, lingua navarrorum, sustatu eta hedatzeko erabili beharko dira». Beraz, ezin ekimen txalogarriagoaren aitzinean garela aitortu beharko; ideia, bide, emaitza nahiz helburua bere testuinguruari atxiki diezaizkiogun.
Hausnarketa honi jarraikiz, liburuaren bidez eginiko eskaintzan gehiago murgil gaitezen, arrazoia ezin erranguratsuagoa zaigu: «Tafallar labekada berriari. Hizkuntza zaharrarekin gorde ditzaten oroitzapena, iraganeko altxorrak, eta herriarekiko maitasuna».
Altaffaylla dugu argitaldaria, eta bertako udala, laguntzailea. Kasu, zeren eta adineko tafallarren ustez Paris ondoren Tafalla Europako hiririk ederrena baitzen. Hots, omen baita. Eta, hasierako mapari arreta eskainiz gero, munduaren zilborra dirudiela ezin ukatu. Bertan Europako mapa mutua ageri da, Nafarroa bere baitan irudikaturik. Euskal Herria ez, Nafarroa, Atturritik Kortes herriraino baina kostalderik gabe. Mapa bitxia, gutitan ikusia. Nafarroa nabar kolorez margoturik eta puntu gorria erdi aldean, horren hiriburuaren gisa. Marra beltzez biribiltto beltzekin loturik dagoen puntu gorria: Bilbo, Santiago, Lisboa, Madril, Rabat, Aljer, Tunisia, Bartzelona, Erroma, Paris, Londres eta Dublin.
Bai, irakurle, asmatu duzu, puntu gorri hura ez da Iruñea, Tafalla baizik. Iruñea ez baita agertzen mapan. Ez dakigu, ba, «Sanz power» dela medio garbi zegoen, negozio arloan bederen, milurte berri honetako nafar hiriburua ez zela ohiko Iruñea... Baina Korellaren ordez Tafalla jartzea ere... Auskalo non geldituko den Iruñea hurrengo Michelin gidan... Hirugarrena baietz.
Kontu hauetaz landa, lana bikaina dela azpimarra dezagun, berriz ere. Isidro Olkoz Berruezo, Kultura Patronatuaren Lehendakariak dioenez, «Tafallaren bertze historia bat argitaratu zenetik 80 urte igaro dira. Ordudanik, gure hiria gaur egun dena izatera bideratu duten gertaera garrantzitsuen lekugune izan da. Horregatik, Tafallaren gaurkoturiko historia hau agertze, inolako ezbairik gabe, gure hiriaren bizitza kulturalarentzat gertaera aipagarria da».
Ez da, baina, lan erraza izan. Egileak berak aipatu duenez, «liburu hau, nik jakin gabe hasi zen ernaltzen, duela urte anitz [...] Bertako historiaren adabakiak atzematen jarraitu nuen adineko herritarren laguntzaz. Jakinminaren harrak ukiturik, udal eta parrokia artxiboetan miatzen hasi nintzen. Frogatu nuen aitona-amonek ziotena egia zela eta ohartu nintzen dokumentuen seriotasuna ahozko tradizioaren ñabardura aberatsekin nahastearen garrantziaz».
Izan ere, ahozko testigantzak jasotzeaz aparte, artxibategi lan handia dago lerroen gibelean, bai publikoak bai partikularrak. Erraite baterako, eta bertzeak bertze, Nafarroako Administraziokoa, Iruñeko Elizbarrutikoa, Nafarroako Nagusia, Gobernu Zibilekoa, Espainiako Historikoa, Salamancakoa, Nafarroako Protokoloetakoa, edota Espainiako Liburutegia deritzona miatu egin dira.
Ildo beretik, ia sei mila ohar ditu, baita makina bat atal berezi ere, hala nola tafallarren bibliografia, biografiak, bertako prentsa idatziari dagokiona, glosategi aberatsa edo elkarteena, non ehundaka izen biltzen baitira.
Ez da harritzekoa, hortaz, liburuaren barne antolaketa berezi samarra izatea. Jose Mari Espartzak nabarmenarazi duenez, «Ezohiko moduan egituratu dut liburua, asmo aztertuei erantzunez. Guziak testu laburrak dira, dataren arabera ordenatuak era kronologikoan eta identifikazio zenbaki batekin, aurkibideen erabilpena errazteko».
Azkenik, hagitz adierazgarria da «Partaide eta kronista izatea» izeneko ataltxoa, zeren eta honen bidez, bertzeak bertze, UPNkoa den alkatearen amatxia Tafallako emakume abertzaleen lehen lehendakaria izan zela irakurten ahal baita, edo UPNko alkatea izana ere dugun Iribas familiako diputatu batek «euskal batasuna, «Laurak Bat» defendatu baitzuen. Honen aitzinean hau da, funtsean, egilearen gogoeta: «Iraganaren irakurketak zerbaitetarako balio izatekotan, pragmatikoak izateko da eta guregandik uxatzeko bizilagunaren arteko diferentziak premiarik gabe handituko dituen dogma oro»

1523ko abenduak 15
Gaztelako soldaduek Amaiur konkistatu zutenetik urte eta erdia beranduago, 914. testutxoa osatzen duena:

«Karlos V.a enperadoreak barkamen bat luzatzen die Erreniega edo Noaingo guduan borroka egin duten nafar guziei, baina ez denei: barkamenetik kanpo gertzen dira hainbat zaldun, 152 familia agramondarretakoak guzira. Haiei heriotz zigorra eta ondasunen konfiskazioa ezartzen zaie. Pregoilariek Erresuma osoan jaulkitzen dute errebeldeen zerrenda. San Frantzisko Xabierkoaren anaia eta familiarteko batzuk, hala nola Pedro Nafarroakoa, Mariskalaren semea eta Tafallako Jauregiaren jabea daude haien artean. Badira, baita ere, bertze hainbat tafallar: Joan Kaskantekoa; Erbiti izeneko bat, ‘justicia que fue de Taffalla, defunto’; ‘Charles de Nabaz, vezino de Taffalla, nuestro aposentador, ya difunto’, Noaingo guduan nafarren aldera pasa ondoren hil zena, Nafarroaren independentziaren martiriak biak. Ez dago barkamenik Martin eta Pedro Asiain anaientzat ere, 1512ko altxamenduaren ondoren erbestean hil zen Asiain Tafallakoaren semeak. Martin eta Pedro ere gogor pertsegitu zituzten: ‘fueron muy perseguidos, no eran oidos en justicia, ni residían en este reyno, ni tenían segura la entrada... por muchas veces fueron echados y desterrados del reyno’. Erbestean ziren bitartean ondasunak bahitu zizkieten eta Martin preso sartu zuten ‘y se publicó que le habían de cortar la cabeza... y era público y notorio se la cortaban’. Falzesko markesarekiko harreman hurbiltasunak bakarrik lagunduko zien zertxobait, bere aita haren zerbitzaria izan baitzen eta hura ere agramondarra zen, beren interesengatik makurtu zirenetakoa izan arren. Martin erbesteratu egin zuten eta hilko zen: ‘fue desterrado del reyno, como otros muchos vecinos de la villa de Tafalla... so grandes penas para que cumpliesen con provisión de destierro... y se fue a vivir con su mujer a Zaragoza, en la cual murió...’. Inperioaren gudarosteei hain kementsu eutsi zienak ezin izan zuen deserriaren samina gainditu. 1529an hil zen, 45 urte baino ez zituelarik» l

1492ko maiatzak 1
Kolonek bere bidai famatua egin zuen urtean jarraian datorren albistea jaso da, liburuko 656. testutxoa osatzen duena:

«Mirandako hiribildukoek erraiten dute uharka bat egiten ari direla Arga ibaian beren herriko sail batzuk ureztatu ahal izateko, eta harria behar dutela. Horregatik eskatzen dute utz diezaietela Kandaraizko harrobitik ateratzen. Eta tafallarrek baimena ematen diete, ordainik eskatu gabe; baldintza bakarra da abereak ez ditzatela utz gauez hurbilduko sailetan, eta egunez bakarrik aska ditzaketela idiak harriak gurdian kargatzen ari diren bitartean. Dirudienez, Kandaraitz da tafallarri ospetsuaren sorleku historiko bakarra. Toponimoaren egiturak, -aitz atzizkian euskarazko jatorria adierazteaz gain, egun desagerturik dagoen aspaldidaniko harrobi baten aztarna ematen digu»

Euskalgintza errepublikarra
Tafalla hiriko ama hizkuntza euskara bazen ere, errepresioak, mendez-mende, gero eta gehiago zokoratu zuen, XX. mendearen hasierarako, oro har, bakarrik familia txiro batzuetan topatzeko, eta haien artean ere, hilzorian. Errepublika garaian (1931-1936), halere, berpizte handia eman zen, epe historiko horren hasierai dagozkion adibide hauek lekuko:

- 1931 abuztuaren 9an:
Euskal Estatutuaren aldeko mitina.
- 1932ko otsailaren 26an:
«Emakume Abertzale Batza» osatu zen. Bertan betebeharra zen «kide euskaldunena euskaraz hitz egitea Elkartearen lokaletan eta euskaraz ez dakitenena euskara ikastea».
- 1932ko uztailaren 31an:
Benedikto Barriok eta Martzelina Ioldik, lehen aldiz, haur bat euskaraz bataiatzea lortu zuten: Mikel Iñaki.
- 1932ko irailaren 25ean:
Euzko Etxearen inaugurapena. Ezpata-dantzari taldearen agerpena.
3«Emakumeen askatasuna: iraultza handia»:
Esaldi honen lelopean bidea ireki duten herriko zenbait emakumeren berri emaiten da, gertaera, data nahiz argazkiaz lagundurik. Hona hemen batzuk:
Matxalen Idoi Segura (1949-1993): feminista eta lehen euskaldunberria
Maria Ansa: traktore bat gidatzen lehena (1964)
Ima Flamarike: lehenengo gaiteroa (1987)
Marta Sanz Indurain: Peña bateko lehen lehendakaria (1990)
Uxue Goñi Zabalegi: erraldoi bat dantzatzen lehenengoa (1991)
Koldobike Perez-Iriarte: lehen ebanista (1996)


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude