Itsasoaren altxorra jaso zuen herria


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Larre berdeak etxe zuri eta teila gorriak. Poemak eta beronen letrak musikatu dituen kantak adierazitako deskribapen horri egoki erantzuten dio Deba arroako goreneko herriak, Leintz Gatzagak goikaldetik begiratuz. Kooperatibismoaren bailara, Debagoiena, zaintzen du 250 biztanle eskas dituen herri txiki honek. Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago kokatuta eta Arabarekin muga egiten duenez, Gasteiz oso gertu du. Horren ondorioz, Leintz bailara osoan gertatzen den bezala, erreferentzia moduan badu zer esana Arabako hiriburuak, Donostiari konpetentzia serioa eginez.
Etxe-hormek erakusten duten zuria ez ezik, mineral preziatu baten kolore zuria eta beronen ustiapena, gatzarena alegia, ezaugarri du Leintz Gatzatak, bere izenak dioen bezala. Euskal Herria itsasoak estalia zueneko garaietatik, gatza geratu zen Deba ibaiaren iturburua bere lurretan duen paraje honetan eta horrek bere historia eta bilakaera markatu zuen. Parajearen ezaugarri orografikoei erreparatuz gero, berriz, 15 kilometro karratuko hedaduraz, malkartsua eta menditsua da Leintz Gatzaga. Aizkorri eta Anboto mendikateak alde banatan, Kantauri itsasoa bailaran behera joanez gero, eta Arabako lautada hegoaldean duela, ezaugarri horiek naturarekin harrema zuzena eta pribilejiatua izateko parada eskeini diote herriari.
Beraz, herri txikia izan arren, bere kokapenagatik eta natura borborka duen inguruneagatik, bisitarako toki aproposa da. Zirauna bezala bihurritzen den errepidetik zehar iristen da bertara, Arabatik heltzeko Gasteiztik Durangora doan bidea hartu eta Legutio baino lehen eskuninera desbideratuta, Gatzagako gaina hartu eta aldapan behera jaitsiz eskuinean geratzen da herria. Gipuzkoatik, ostera, Arrasate Gasteizera bidean atzean laga, eta Eskoriatza saihesbidetik hegalean utzitakoan topatzen den rotondan markatzen du hartu beharreko bide bihurgunetsua.
Baserri auzoak badituen arren, herriak deitzen du arreta. Mendeetako joan etorria ondo hartu du eta jakin du kontserbatzen herri zaharren traza, xarma berezia du. Hiru kale modu paraleloan kokatuta daude eta horiek zeharkatuz, beste kale bat. Gune urbanoa osatzen duena inguratuz, garai bateko harresi sendoaren aztarnak geratzen dira. Herrira sartzeko iragan beharrekoak ziren ate sendoen arkuak ondo mantentzen dira oraindik. Arku horiek zazpi ziren harresia osorik zegoenean eta derrigorrezkoa zen bertatik pasatzea Leintz Gatzagara sartu ahal izateko. Bost baino ez dira kontserbatzen momentu honetan eta guztien artean handienak Gaztela Leongo armarria du.
Ez dago esan beharrik Erdi Aroko kutsua ezin hobeki gordetzen duen herria dela Leintz Gatzaga. Etxe handi eta eleganteak, harbidezko lurzoruak eta itxura benetan kuriosoa duen iturria gordetzen dira bertan. 12 tutu izatea da aipatu iturriaren berezitasuna. Leintz Gatzagako herritarrek "As de copas" bezala ezagutzen dute zintzelez landutako aska handi bat osatzen duen iturria, 1715ean egin zutenetik.


Harriz-harri eramandako jauregia

Hain herri txikia izateko, jauregi asko ditu Leintz Gatzagak. Erdiko kalean Garro jauregia dago, estilo barrokodun eraikina, XVII. mendekoa. Elexalde jauregia, berriz, Oñatiko kontearen gotorlekua zegoen orubean dago kokatua. Jauregiari izena ematen dion Elexalde familiak, toki hori erabili zuen XVII. mendean estilo errenazentistako eraikina altxatzeko.
Arestian aipaturiko iturritik gertu, Soran jauregia dugu. Izen horren ordez, "Indianokoa" bezala ezagutzen dute, ordea, gatzagatarrek. Jauregi hau bi dorrek osatzen zuten garai batean eta errege-erreginen segizioak Leintz Gatzagatik igarotzen zirenean, ostatu hartzeko gune bezala erabiltzen zuten gorteko kideek. Errege bidearen eraikuntza herriaren ospea eta handitzea bultzatzerakoan, inolako dudarik gabe, elementu klabea izan zen.
Hala ere, boteredunen ostatu izateak eskainitako protagonismoa galdu zuen lez, bi dorre ederrak ere galdu zituen noizbait Soran jauregiak. Leinu horretako oinordeko batek harriz-harri eraikina desegin eta Nafarroara eraman omen zuen, han berriro berreraikitzeko. Orduan eraiki zen gaur egungo jauregia, bere kantoietako bat armarri batekin apaindua duena.
Aurreko monumentuak baino zaharragoa, XIV. mendekoa, San Millan eliza da, edo beronen eraikin zaharra behinik-behin. Dena dela, garai bateko tenplu hura desagertu egin zen suteak harrapatuta. Duela gutxi berdintsu gertatu zitzaion, berriro ere kiskali baitzen 1954an. Lau horma nagusiak izan ziren zutik geratu zen gauza bakarra eta zegoena aprobetxatuz, traza berriagoa duen eliza egin zuten.


Gatzaren zaindaritzatik txirrindulariengana

Seguruenik Leintz Gatzagako eraikin ezagunena Dorletako Andre Mariaren santutegia izango da. Gatzagen ondoan dagoen tontor batean dago, herritik oso gertu. Gatzagen inguruan sortutako ustiaketa eta bizimodua zaindu eta babesteko, gaztelu bat eraiki zuten tontor horretan, eta gazteluaren tokia gerora hartu zuen santutegiak. Leintz Gatzagak hiri gutuna lortu zuen urtera arte, 1931, herriko parrokia izan baldin bazen Dorletako Andre Mariaren santutegia, urte horretatik aurrera galdu egin zuen berezitasun hori, herriko harresien barnealdeko San Millan elizaren mesedetan. Aldaketa hori zela medio, Santiagora bidean zihoazen erromesen atsedenleku bilakatu zen Dorletako santutegia.
Bere sorkuntzatik aldaketak jasan dituen arren, XIII. eta XIV. mendeetako taila polikro matuak merezi du bisita bat eta ezin zaio mesprezurik egin, ezta ere, inguruan duen larreari eta pagoz zein bertako bestelako landarediz osatutako baso hezeari ere.
Egun, inork deboziorik baldin badio Dorletako Andre Mariari txirrindulariak dira, txirrindularien zaindaria ez da eta alperrik Dorleta. Horregatik, ziklisten mailotez osatutako museo bat gordetzen du, tartean profesionalak izandako asko eta askoren mailotak.


Gatza, nortasunaren ezaugarri

Leintz Gatzagak, bere izenak dioen bezala, gatzagak gordetzen ditu bere baitan. Euskal Herri osoa itsasoko urak estalita zueneko garaietatik geratutako ondarea dira gatzagok.
Neolitikoan jada, ustiatzen zen gatza, lurraren barnekaldetik etorritako ur gazia lurrundu eta geratzen zen mineral zuria aprobetxatzen zen orduan ere.
Herriko armarriak jarduera honen berri jasotzen du, bi dorla agertzen baititu. Dorlak gatza lortzeko burdinazko galdarak dira, berauetan ur gazia bota eta azpikaldeko suaren berotasunak likidoa lurrundutakoan lortzen zuten gatza.
Gatzaren ustiapenaren inguruan eskuratu zuen Leintz Gatzagak populazio pilaketa eta bere garapena herri bezala. Bere biziko garrantzia zuen eguneroko bizimoduan gatzak, Erdi Aroan traturako aldagai gisa balio handia zuen eta hozkailuaren sorrerara arte janarien kontserbaziorako zegoen gauza bakarra zen. Gaur egun ere baliotsua da gatza, industria kimikoak asko erabiltzen du mineral hau. Zentzu honetan, aipagarria da gutxi gorabehera gatzaren 14.000 erabilera ezberdin egiten direla.
1331. urtean, Alfonso XI.a Erregeak emandako hiri gutunari esker sortu zen herri bezala Leintz Gatzaga eta horretan gatzagek eraginik izan zuten, nola ez. Baina aberastasun iturburu izaki, 1374an Oñatiko konte Gebarako Beltranek herri osoa bereganatu zuen, Enrike II. erregearekin tratua egin ondoren. Ondorioz, 120 urtez Leintz Gatzaga Arabako Hermandadearen menpe egon zen eta ez zuen 1496ra arte Gipuzkoako Batzar Nagusietan eserlekua berreskuratu.
Historian zehar garrantzitsua izan den beste une bat 1495. urtea izan zen, herria izurriteak jota, biztanleek etxebizitza eta eraikuntza guztiak erre baitzituzten gaitza suntsitzeko. Horren ondoren joan zen eskuratzen herria gaur egun duen itxura, denborak eragindako aldaketak gogoan izanez, noski.
Bilakaera horren guztiaren berri Gatzaren Museoak eskaintzen du, herritik 250 metrora dagoena. Leku honetan gatz ustiaketan profesionalki aritu zen azken enpresaren aztarnak geratzen dira oraindik, «Producciones Leniz» deitutakoa. Itsasoko gatzari konpetentzia egin ezinik, 70eko hamarkadan itxi zituen ateak.
Informazio Praktikoa
Informazio Praktikoa

Jatorduan:
Ostatu jatetxea- San Ignacio, 3 . 943- 71 53 71
Gatzagain Jatetxea- Arlaban 943- 71 55 22 .
Gure Ametsa Jatetxea- 943- 71 49 52 .
Gaztainuzketa- 943- 58 50 58
Arrate jatetxea- 943- 71 43 71
Lo egiteko:
Gaztainuzketa (bungalowak) - 943- 58 50 58.
Gure Ametsa- Arlaban. 943- 71 49 59.

Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude