HERRIKOA-K GEROA FINKATZEKO SOS BILTZE KANPAINA BURUTUKO DU


2021eko uztailaren 20an
Orain dela hogei urte sortu zen Herrikoa sozietate anonimoa: 1981ean. Hamar urte lehenago sortua zen Sokoa kooperatiba, Arrasateko kooperatiben ildoan. Esperientzia haren ondotik, 1979an aldean, enpresa eta ekonomiako hainbat eragilek kapitala biltzeko molde berri bat aurreikusi zuten Ipar Euskal Herriko enpresak sortzeko. Asmo haren karietara sortu zen Hemen elkartea. Elkarte honek gizartean sentsibilizatze lana burutu ondoren sortu zen Herrikoa. Hemen-eko Jean Louis Harinordoki idazkari nagusiak honela azaldu digu gertakaria: «Herrikoa S.A. Hemen elkartearen bidez sortu zen. Egun, formakuntza zentroak sustatzen ditugu (ACCEA Lan Berri), proiektuen ekarle eta aholkulariak gara. Ekonomiaren elkartasuna, sozializazioa eta komunikazioa lantzen dugu. «Ongi Heldu» kanpaina, kasu.‘Hemen’ aldizkaria egiten dugu bestalde. Herrikoa Hemen-en tresna bat da, elkar osatzen dugu».



langile bateK KUDEAtUa.

Marie-Claire Salaberri heletarra da Herrikoaren bilakabidea hobekienik ezagu-tzen duenetariko bat. Bera da Herrikoa sortuz geroztiko idazkaria, kontuegilea eta enpresen koordinatzailea. Hogei urteotan Herrikoaren langile ordaindu bakarra izan da. Duela urte batetik Hervé Lanouguere merkataria ari da berarekin lanean.
Herrikoaren administrazio kontseilua -Mixel Etxebest lehendakaria buru- hilabetean behin biltzen da zuzendaritzaren txostenen aztertzeko. Enpresen eskaerak aztertzen dira eta zuzendaritzak erabakitzen du enpresa bati dirua ematea edo ez. Herrikoa zehazkiago zer den Marie-Claire Salaberrik berak azaldu digu: «Herrikoak banku baten gisara funtzionatzen du, baina ez da banku bat. Bere dirua 3.000 akziodunek emana dute, eta haiena da kapitala. 13.000.000 liberakoa (325 milioi pezeta) da bere kapitala. Duela 20 urte, ilusioz beterik sortu zelarik, 2.000.000 libera (50 milioi pezeta) zituen Herrikoak».
Herrikoaren zuzendaritza 14 lagunek osatua da, akziodunek hautatua. Akziodun gehienak Iparraldekoak dira, badago ere baten bat Hegoaldekoa. Frantzian barrena ere badira bakar batzuk, baita Londresen edo Suitzan bizi direnak ere. Edonork har dezake akzio bat, sozietate irekia baita Herrikoa.
Herrikoak 200 enpresa baino gehiago sostengatzen ditu egun, denak Iparraldean finkatuak. Dirua nonahitik ekarria ere, enpresak bertan eraikitzen dira. Zehazpen bat egin digu Marie-Claire Salaberrik: «Enpresek parte bat baizik ez dute har-tzen Herrikoatik, horregatik ez gara osotara banku bat. Enpresa batek bere kapitalaren parte bat ukaiten du guregandik, eta gero, bere kapitala beharren arabera osatzen du beste nonbaitetik».
Herrikoak sektore guztietako enpresak sustatzen ditu. Azken urteotan, industria sektoretik landa sortu dira enpresa berriak. Laborantzako mozkinak eralda-tzen edo transformatzen dituzten enpresak, konparazione. Baldintza bakarra Iparraldean garatu izatea da, lanpostuak bertan sortu behar dituzte. Herrikoa horren xedez sortu bai-tzen.


LAU PRESIDENTE eta zazpi kanpaina hogei urtez. 1981. urteaz geroztik lau izan dira Herrikoako presidenteak: Patxi Noblia (Sokoako zuzendaria egun), Andre Darraidou (Ezpeletako auzapeza egun), Jean Thikoipe eta Mixel Etxebest. Sokoa enpresa izan zen Herrikoaren erreferente nagusia, eta bera da egun ere Herrikoak sostenga-tzen duen enpresa handiena. Sokoa euskal enpresa eta ekonomiaren erreferente izan da, eta bere ibilbidean ezin izan du gertakari soziopolikoetatik at gelditu. Esate baterako, GALen garaian, bere bulegoei sua eman zieten. «Sokoa» deitu afera ere denon ezaguna da. Herrikoaren ibilbidea ez da afera guzti horietatik landa garatu halaber.

Hogei urteko ibilbidean zazpi kapital biltze kanpaina burutu ditu sozietate honek. Akzio batek 500 libera (12.500 pezeta) balio du egun, ia-ia etekinik ematen ez duen akzioa da. 1990Eko kanpaina hiru hilabetekoa izan zen, bi milioi libera biltzea aurreikusi zen eta hiru milioi pasa lortu zuten. 1993an burutu zen azken diru biltze kanpaina. Azkeneko hamar urteotan kanpaina bakar bar burutu izana eta aurreneko hamarretan sei, harritzeko moduko datu bat iruditu zaigu: «Herrikoaren baitan zegoen SEI enpresaren porrotak geldiarazi zuen akziodun berriak biltzeko kanpaina sistema. Baionako SEI lantegiaren porrota gertakari muga txarra izan zen Herrikoaren ibilbidean. Azkeneko kanpainan nekez ibili ginen eta kanpaina bat ontsa bideratzeko sinesgarritasuna behar dugu», argitu digu Marie-Clairek.
Etorkizunari begira, Akitaniako Kon-tseiluaren laguntza izan nahi du Herrikoak. Gauza berria da. Marie-Claire Salaberriren iritziz, Akitaniako botere politikoarekin akordio bat erdiesterakoan, beren boterea ez galtzea eta beren arima zaintzea dute erronka. Hastapeneko espirituari atxiki behar zaio Herrikoa, alegia. Politikak eragina du eta Herrikoaren espiritu herrikoia zaindu nahi dute. Molde ireki batez betiere. Herrikoan abertzaleak eta ez abertzaleak biltzen baitira.
Akziodunen artean Herrikoaren enpresako langileak daude eta ez direnak ere bai. Bi alditan baino ez dute jaso akziodunek dirua: «Dirua ezartzeko arrazoia, dirua nora doan eta honen erabilmoldea da. Akzioen mozkina erdiesteko Crédit Agricole edota La Poste bezalako entitateen akzioak erosi behar dira».
Hastapenean 600 ziren akziodunak eta 3.200 inguru dira egun. Frantziako estatuaren aldetik ez du inoiz diru lagun-tzarik ukan. Herrikoa bezalakorik ez dago Iparraldean ezta Frantzian ere -Korsikan salbu, han ere antzeko esperientzia garatu baita-. Denok eredu gisa hartzen dute Herrikoa, Euskal Herrian eginiko eredua : «Ez gara banku bat ez kooperatiba, baina honelakotzat hartzen gaituzte. Edo sartzen gaituzte ekonomiaren folklorean. Diru laguntza izpirik gabe, egun ordaintzen diren bi soldatak -Herveren eta nirea- enpresek ematen dituzten mozkinetatik ordainduak dira. Ez ditugu benefizio handiak, ez gara kutxak», adierazi digu Herrikoako idazki nagusiak.

kapital KANPAINA berria.

Hegoaldeko Euskadiko Kutxaren filosofia eta espirituarekin sortu zen Herrikoa. Hastapeneko nahia Hegoaldeko kutxekin lan egitea zen. Kutxa eta BBK Herrikoaren akziodunak dira gaur egun, baina zaila omen da harreman sendoak garatzea berauekin. Ez bide dira guztiz interesatuak: «Hegoaldearekiko esperantza Arrasateko MCCarekin (Mondragon Korporazio Kooperatiboa) dugu, hauek bai interesatuak direla, kutxak baino interesatuagoak. Kutxak diru kutxa besterik ez dira, MCC ez da berdin».
Ekonomiak politikan eragiten du eta alderantziz. Euskal Herriko egoera politikoak ez du proiektu komunak garatzen lagun-tzen, antza denez.
Anartean, heldu den larrazkenerako hiru hilabeteko kanpaina berria prestatzen ari dira Marie-Claire eta Hervé. Lehenik, jendearengana hurbildu nahi dute pren-tsaren bidez. Ondoren, bilkurak burutuko dituzte herri gehienetan. Bilkura herrrikoi hauek dira kanpainaren ardatza. Herrikoa zer eta zertarako den azalduko dute, baita egitasmoen berri eman ere

Patxi Noblia:
«Ez dugu enpresarien mentalitatea arras aldatu»

Eginen al diguzu Herrikoak azken hogei urteetan burutu duen ibilbidearen balorazio bat? Zituen xedeak bete al ditu Herrikoak?

Bide aski luze eta iraunkorra bete du Herrikoak. Markatu zuen bidearen laurden bat-edo egin duela mentura-tzen ahal gara erraitera. Lantegi anitzetan parte hartu du, hauetako heren bat ez zen sortuko Herrikoarik gabe. Nahiz erran behar den Herrikoak enpresa lagundu izanagatik, lantegiaren indar gehiena sortzaileei dagokiela.
Abiaburuan Ipar Euskal Herrian enpresarien mentalitatea aldatuko zela pentsatu izan genuen eta hori oraino ez da arras gauzatu. Enpresa espiritu hori gaztei helaraztea izan da gure nahia. Alta, batzuk enpresa munduan ari badira ere, gazte gehienak enpresaren munduaren arrankuretatik urrun daude. Akats hori guk gihaurek ere izan dugu, naski.
Bestalde, hemen ez dugu egitura politiko eta administratiborik, botere publikoak ez du lagundu gure lana , ez digu bidea erraztu bederen. Ez da Hegoaldean bete den bidea, kasu. Bertan, tokiko eskualdeko aldundiak eta Euskal Gobernua daude. Hemen Garapen Kontseiluak gabezia hori itxuratzeko lan bat egin du, baina ez da behar bezalako egiturarik. Halaber, ekonomia berez ez da politika eta kultura bezain erakargarria
Naski, Herrikoan biltzen diren landareek -enpresek- ez dute fruitu aski eman. Bakoitza bere lantegiari begira ari da, eta gure ildoa handitzeko bakoi-tzaren problematika aztertzetik haratago joan behar dugu

Mixel Etxebest: «Herrikoaren ofizializazioa da oraingo erronka»
Orain arteko ibilbidearen ondoren, zein da etorkizunari begira Herrikoak burutu behar duen bidea? Zein da behin-behineko erronka?

Gaur egungo presidentea naizen aldetik, Herrikoa sozietateak ahal tipiak dituela azpimarratu nahi nuke (13.000.000 liberako kapitala). Neurri horretan ari den sozietate tipia izanagatik nobabaiteko indarra erakusten du, hala ere. Ipar Euskal Herriko euskal enpresen espiritua erakusten dugu Herrikoaren bidez.
Herrikoaren lehen urteak militanteen urteak izan ziren. Ipar Euskal Herrian ekonomiarako egitura baten sortzea ez zen aise orduko giroan onartzen. Alta, gaurko egunera arte, arazoak arazo, bizirik iraun du. Zuberoan, kasu, anitzetan behaztopatu izan gara, zenbait lantegi aitzina eramateko hainbat zailtasun izan dugu.
Gaur egunera etorririk, enpresaren munduak beste urrats bat eman behar du; beste xede baten xerka joan behar dugu. Gure lanaren ofizializazio erdietsi dezagun garaia da nolazpait. Seaska Ikastolak bezala, konparazione. Elkarte hau Hezkunde Ministerioarekin estatus juridiko bat erdiesteko ari da negoziatzen. Herrikoa sozietatean ere honelako posibilitateaz gogoetatzen ari gara Industria Ministerioarekin eta Akitania euskaldearen gobernuarekin. Politikoek gure egituran sos ezar dezaten nahi dugu. Ofizializazioa da gure erronka. Frantziako industria eta administraziotik landa bizi izan gara egun arte, eta orain, aitzina joateko, gure garapen ekonomikoa bermatzeko indarra erakutsi behar dugu


Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude