«EUSKALDUNEK ARRAKASTA ASKO IZAN DUTE ESTATU BATUETAN»


2021eko uztailaren 15ean
Euskal Museoaren errealitateaz eta aurrera begirako proiektuez mintzatu gara Patty Miller-ekin, Boiseko beste hainbat kontu baztertu gabe eta horrek euskaldun amerikarrari buruz gehiago jakiteko aukera eskaini digu.

Zenbat urte ditu Boiseko Euskal Museoak?
Egoitza hau 1989 bukaeran erosi, konpondu eta 1993an inauguratu zen. EEBBetako bakarra da. 17.000 pertsona etorri ziren duela bi urte eta iaz gehiago, jaialdia izan genuelako udan eta euskal kalea konpontzen bukatu genuelako.

Zer dirurekin ateratzen duzue aurrera museoa?
Bazkideak ditugu, donazio asko jasotzen ditugu, museoa alokatzen dugu ospakizunetarako, bekak ere badaude (Idahoko estatukoak, hirikoak, erakunde pribatuenak)... Eusko Jaurlaritzak duela urte asko laguntzen digu.

Zenbat lagunek egiten duzue lan museoan?
Nik egun osoz egiten dut lan. Bada beste lagun bat astean 30 orduz lan egiten duena eta gero bolondresak daude, guztira 25 bat pertsona. Batzuek hilean ordu batzuk. Beste batzuek lan berezietan laguntzen dute.

Zer erakusten duzue museo honetan?
Tour bat egiten dut etortzen direnekin: euskaldunak nondik eta zergatik etorri ziren azaltzen diet. Idahon eta hegoaldean zerbait badakite euskaldunez, baina beste estatu batera joaten bazara ez dakite ezer ez. Entzun badute zerbait egunkarietakoa da, askotan terrorismoaz bakarrik. Euskal politikaz gehiago informatu nahi dugu. Jendeak jakin nahi du zer diren euskaldunak, zergatik diren bereziak, hizkuntzaz ere jakin nahi dute, zergatik etorri ziren hona...

Nola dago zatituta museoa?
Hasieran geografiaz hitz egiten dugu pixka bat, hona etortzen den jende askok ez dakielako non dagoen Euskadi. Euskaldunak nondik etorri ziren azaltzen da. Amerikako aurkikundean izan zuten partaidetza ere agertzen da. Jendeak ez daki ezagutzen dituen abizen asko euskaldunak direla: Iturbi pianojole ospetsuarena, San Ignazio, kiroletan Indurain, Olazabal... Denek, Euskal Herrian ere bai, uste dute hona etorri ziren guztiak artzainak izan zirela. Ez da horrela. Beste zati batean artzainen bizimodua azaltzen diegu: urteko lanen egutegia, bakardadea, zuhaitzetan idazten zituztenak...

Musika eta dantzaren berri ematen duzuela ere ikusten dut.
Horri esker jarraitu da asko euskal kulturarekin Idahon eta EEBBetan: dantza taldeekin, haurrei erakutsiz. Historiaz zerbait ikastea garrantzitsua da, baina elkartuta egotea eta komunitateko besteak ezagutzea ere bai. 1960an Oinkari dantza taldea sortu zen hemen eta 25. urtemugan,1985ean, Euskal Herrian egon zen. Ni taldeko lehendakaria nintzen joan ginenean. Urte eta erdiz dirua lortzen aritu ginen. Ia hilabete pasa genuen eta aktuazio ugari eman genituen. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak lagundu gintuzten.

Zer gehiago erakusten duzue?
Elizaren historiak ere garrantzia du EEBBetako mendebaldeko euskaldunengan. Edozein festa egiten denean meza izaten da eta San Franciscon apaiz euskaldun bat bada edozein tokitara joaten dena deituz gero.

Museoaren txoko batean euskal produktuen denda ere baduzue.
Gauza batzuk Boisen egindakoak dira eta beste batzuk zuzenean Euskadiko fabriketatik bidaltzen dizkigute, adibidez Tolosako Elosegi txapelak eta Irungo egur lanak... Probintzia guztietako enpresekin egiten dugu lan.

Erakusketak ere antolatzen al dituzue?
Museoaren alde batean jartzen ditugu. Bilboko Euskal Museoko zuzendaria, Amaia Basterretxea, izan zen duela gutxi, eta Eulalia Abaituak mende hasieran ateratako argazki liburu batzuk ekarri zizkidan. Argazkiak enkoadratzeko beka bat jaso genuen eta hilabete batzuetarako utzi digute erakusketa hau.

Zein proiektu duzue aurrera begira?
Ez dugu leku handirik egoitza honetan, eta argazki artxiboa zabaldu nahi dugu EEBBetako iparmendebaldera, Idahotik kanpora atera ere. Bi urtetan dena hobetu nahi dugu, dena euskaraz eta ingelesez jarri nahi genuke. Eta etorri ziren emakumeen historiaz ere zerbait jarri nahi genuke. Museoko talde bat ari da orain 70eko hamarkadatik orain arte euskaldunekin egin ditugun grabaketa batzuen laburpenak egiten. Begoña Petxarroman lasartearrak ia 100 elkarrizketa egin zituen emakume emigranteekin hemen izan zenean. Gustatuko litzaidake egunen batean liburu bat egitea emakume horien biografia eta argazkiekin.

Museoaz gain euskal kultura alor desberdinetan bultzatzen duzu, ikastolan adibidez. Bere historia azal ezazu.
Museotik sortu zen, baina orain gurasoak dira ikastolaren arduradunak, beraiek atera dute aurrera. Duela bost urte hasi ziren hitz egiten eta duela hiru sortu zen Boiseko ikastola. Jaurlaritzak lagundu zigun andereño batekin; Itziar Apaolaza izan zen lehena. 12-15 haurrekin hasi ziren eta 22 daude orain. Horietako familia batek bakarrik hitz egiten du euskaraz etxean, beste kasuetan gurasoetako batek edo aiton-amonetako batek bakarrik hitz egin dezake euskaraz. Beste kasu batean bi gurasoak amerikarrak dira, baina eskola elebidun batean hezi nahi dituzte eta besterik ez dago.

Zenbat irakasle dira?
Otsailean etorri zen andereñoa, Irurako Izarne Garmendia, eta zuzendaria, Elena Markuarkiaga, Nevadan jaioa eta gurasoak bizkaitarrak dituena. Laguntzaile bat ere badute, aiton-amonak euskaldunak dituena.

Handitu eta ikasle helduagoekin jarraitzea al da helburua?
Zailagoa da hori. EEBBetako hezkuntza arauak ez dira hain zorrotzak 3-5 urteko haurrekin, baina bost urte dituztenean eskola publikoan edo katolikoan edo beste batean hasi behar dute derrigorrez. Iaz ikastola bukatu eta haurtzaindegian hasi zirenak arratsaldeetan ikastolara joaten dira, baina datorren urtean ezingo dute, egun osoan eskolan egongo direlako. Gutxienez euskararen oinarri bat ematen die ikastolak. Esaten dutenez, hizkuntza bat haurtzaroko adin hauetan ikasten bada errazagoa da. Jarraitu ahal izatea espero dugu.

Azal ezazu euskal kale peatonalarena.
Aspaldiko asmoa zen eta lortu dugu: euskal egoitzak kale batean bilduta daude Boisen: Gernika jatetxea, frontoia, museoa, euskal etxea, beste taberna bat, euskaldun baten negozioa. Beste jatetxe bat eta euskal produktuen denda jarri behar dute. Euskal etxeak dantza ikastaroak antolatzen ditu, arrakasta handia du. Bi euskal jatetxe ere badira, Oñati (jabeak Boise izeneko beste jatetxe bat du Oñatin) eta Epi's, eta arrakasta dute.

Nola egin duzue abizenena?
Deialdi bat egin genuen gutunez eta egunkariz. 25 dolarren truke edonork bere euskal abizena kaleko lauza batean jar zezakeela esanez. Diru gehiago jaso zen eta lau euskal kanta eta sei probintzietako armarriak ere jarri ditugu. Euskaldun ez ziren askok ere lagundu zuten honekin bukatzeko. Museoan horrelako asko dira bazkide. Boiseko eta Idahoko 470 euskal abizen jaso ditugu.

Zein da euskaldunen irudia EEBBn?
Euskaldunek arrakasta handia izan dute EEBBn. Hasieran gauza gogorretan egin zuten lan: meategietan, zuhaitzak mozten, artzantzan... Baina ingelesarekin erraztasuna lortutakoan beste langintza batzuetara aldatu ziren. Boisen adibidez eskola zuzendari, sendagile eta legegizon euskaldunak badaude. Gurasoentzat garrantzitsua zen hezkuntza izatea eta bizimodua hobetzea. Idahon Mexikotik eta Txinatik etorritako asko daude. Hauek diskriminazio handiagoa jasan dute beharbada, azal kolorearengatik. Euskaldunek ingelesa ikasitakoan ez zuten desberdintasun handirik, ile kolore beltzagoa agian, eta errazago izan dute arrakasta lortzeko


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude