DENOK GARA POLIMERO


2021eko uztailaren 28an
Polimero: Unitate baten errepikapenaz osatutako makromolekula natural edo sintetikoa. Horrela irakurrita badirudi laborategi batean asmatutako material sintetiko berri batetaz bakarrik ari garela, baina, egia esan, hein handi batean inguratzen gaituen ia guztia polimeroa da, eta orain arte imajinatzen genituenak baino erabilpen askoz zabalagoak ditu, haur oihaletan hasi eta lehorte garaiei aurre egiteraino. Euskal Herriko Unibertsitatea horretan ari da gaur egun, polimeroen garrantzia eta erabilpen posibleak ikertzen alegia, eta bertako zientzi fakultateko kimika-fisika saila hainbat enpresekin elkarlanean dihardu gero erabilpen horiek komertzializatzeko.

Issa A. Katime katedraduna, material berrien taldeko buru bezala, ikerketa honen arduraduna dugu, eta hasieratik material ezezagun honen garrantziaz jabetzen gaitu: "Guk polimero bereziak sortzean egiten dugun gauza bakarra naturari imitatzea da, polimeroak edonon ditugulako, zuhaitzetako zelulosan hasi, giza gorputza osatzen duten proteina eta bakterietan jarraitu eta gorputz hori estaltzeko erabiltzen ditugun jantzietan bukatzeko".
Gure inguruan dugun ia guztia -metala eta zeramika bezalako materialak izan ezik- polimeroa da, bai, baina zerk bereizten du material hau beste batzuetatik eta zein da bere erabilpen praktikoa? Katedradun honek azaltzen digunez, molekula txikien batuketaz ezaugarri berezi batzuk dituzten makromolekula handiak bihurtu ahal izateak edonolako materialak sortzea ahalbidetzen du, plastiko ezberdinak bezalakoak. Hauek (polietilenoa, PVCa…), esaterako, polimero hutsei gehigarri batzuk bota ostean lortzen dira, funtzio zehatz batzuk bete ditzaten; izan ere, behar bakoitzaren arabera polimeroak eraldatu eta milaka funtzio izan ditzaketen milaka material ezberdin sor daitezke, substantzia hau edozein industriarentzat ezinbestekoa bihurtuz.


Hamaika beharren mesedetan.

Adibide argi batekin hastearren, Issa A. Katime-ren taldeak ekoitzi dituen materialen artean ura kopuru oso handitan bil dezaketen hidrogelak ditugu (kontaktu lenteen materiala), hots, izen arrotza duen baina ume txikien oihaletan adibidez mirariak egiten dituen polimeroa. Puzgarrien moduan funtzionatzen du, gelatinaren itxura du eta material honek (uretan urtezina, malgua eta biguna) gramo bakoitzeko bi litro eta erdi likido bil dezake; eta haur oihaletarako balio badu pentsatzekoa da zer nolako balioa izan lezakeen lehorteak jasan behar izaten dituen nekazariaren eskuetan, are gehiago materialaren gramo horretan uraz gain lurrak behar dituen abonuak ere barnera daitezkeenean, lur bakoitzaren arabera pixkanaka isurtzen joango diren ongarriak alegia.
Azken ezaugarri honengatik, besteak beste, polimeroei "plastiko inteligenteak" deitu izan zaie, eta hein batean ez da gehiegi esatea. EHUn ikertzen ari diren beste erabilpenetako bat polimeroetan botikak sartzearena da, frogatu duten bezala jadanik barruan eta lege fisiko batzuen ondorioz botika hori pixkanaka-pixkanaka eta bakoitzaren beharraren arabera isurtzen delako, giza gorputzean duen eragina leunagoa baina jarraikorragoa bihurtzen delarik. Bukatu da sukar baten aurrean aspirina bat hartu eta handik ordu batzuetara beste bat hartu behar izatea; hemendik aurrera botikaren eragina egunetakoa edo astetakoa izango da, hots, pilula bat hartu eta arazoa ahaztu.
Aurrera eramaten ari diren beste ikerketa bide batek ingurugiroarekin du zerikusia. Honetan, gure ibaietan zoritxarrez hain arruntak diren kontrolatu gabeko isurketen aurrean eta hirietara iristen den ura edangarri bihurtzeko aipagarria da depuradorek betetzen duten lana, baina hauen funtzionamenduan ezinbestekoa da ura garbitu aurretik likidoari bere partikula solido guztiak kentzea, hau da, likidoa eta solidoa bereiztea, ondoren geratzen den likidoa tratatzeko. Gaur egun, flokulante izeneko substantzia polimeroak horixe egiteko gai dira, industriguneetatik datorren urari honen tanta batzuk botatzea edonolako metalak (kobrea, beruna, magnesioa…) bildu eta harrapatzeko nahikoa delako.


Polimeroen iragana, oraina eta geroa.

Esan dugun bezala, polimero naturalak edonon ditugu eta betidanik izan ditugu (antzinako egiptiarrek jadanik beren ezaugarrietako batzuk ezagutzen zituzten), baina polimero kontzeptua ez zen zientzian 1939 arte erabiltzen hasi, eta gaur egun ari da ikerketan eta industrian benetako garrantzia hartzen, gero eta gehiago gainera. Izan ere, material hauen erabilpen posibleek bukaezinak dirudite, eta laster atzamar eta esku artifizialak egiteko ere balioko dutela azaldu digute: material zehatzaren osaketaren arabera, deskarga elektriko txikiak eginez gero material hori txikitu edo handitzeko gai izan daiteke, hots, eskuekin edo atzamarrekin egiten dugun bezala posizio bat edo beste bat hartzeko gai. Harrigarria ematen du baina Issa A. Katimek argitu digunez laster egia izan daiteke.
Etorkizun horretara heldu aurretik, dena den, gaur egun ere lan erraldoia egin beharra dago, ikerketa bideak oso ugariak direlako eta kontuan hartu behar delako denak ez duela denerako balio; erabilpen zehatz bakoitzerako polimeroa era zehatz batera edo bestera tratatu edo eraldatu behar da. Zientzien Fakultateko material berrien taldean horretan ari dira, eta beren lanean Euskal Herriko eta kanpoko enpresen laguntza dute, hala nola, Miñaoko Parke Teknologikoko Leia, Beca Graphics inprimaketa materialen ekoizlea edota Acideka S.A. koagulatzaileen ekoizlea.
Enpresa hauetako ikerle batzuk bertako ikasleak izandakoak dira, EHUko fakultate honetako lan egiteko modua ezagutzen dute eta noizbehinka lanean sortzen zaizkien arazo zehatzen konponbide eta laguntza bila ikasle garaian praktikak egin izan dituzten laborategietara itzultzen dira, hiru katedradunek eta zortzi bekadunek osatzen duten talde honengana alegia: "Pozik gaude elkarlan hau dela-eta, besteak beste gure lana unibertsitatean klaseak ematetik haratago doala eta gizarteari zerbitzua ematen diogula ikusten dugulako", bukau du Katime jaunak


Azkenak
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Eguneraketa berriak daude