Urak dakarrena urak daroa

  • Uda, beroa, eguzki kixkalgarria... itzal bila gabiltza baina aurkitzen garen parajean ez dugu horretarako aukerarik. Ez litzaiguke hori gertatuko ordea, gure atseden egunak ibaian edo ibaiertzean igaroko bagenitu. Hortxe bai aurkituko genukeela bilatzen gabiltzana, freskotasuna, ura eta lasaitasuna. Ez dugu urrutira joan beharrik, Euskal Herrian ibai ugari baitugu, baina bila gabiltzana etxetik aldentzea bada, hemen, abentura kitzikagarriak bizitzeko moduko zenbait proposamen. Errusiako Volga ibaiaren iruzurrak ezagutuz hasiko gara, Coloradoko Arroil Handia, Ganges, Ebro... eta gure inguruko ibaien aberastasun geografiko eta biologikoa ezagutuko ditugu, hori bai, kirola eginez, bizikletan, piraguan edo igerian. Merezi du oraintxe bertan uretan murgiltzea.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Igande arratsaldeak arintzeko, Astrakan hiri errusiarreko biztanleak itsasontziz paseatzen dira Volgan gora eta behera. Merkea da, ordubeteko txangoa sei errubloren truke (35 pezeta inguru) eta Europako ibai luzeenari arreta eskaintzea ere ez da derrigorrezkoa. Barkuaren barnealdeko mahai bakoitzaren inguruan familia bat dago, edo gazte talde bat, edo bikote isil bat. Familiek saskietan dakartzate patata eta arrautz egosiak, arrain lehorra, pepinotxoak, vodka botilak. Gazteek garagardoa edaten dute, zigarroa itzali eta zigarroa piztu. Bikoteak aspertu egiten dira.
Volgari ez dio ia inork jaramonik egiten. Urruti utzi dugu, irla nagusian, Astrakango Kremlin panpoxa »tarta txuri-berdea osatzen dute gotorleku, jauregi, elizek- eta periferiako auzo zatarren parean nabigatzen dugu. Porlanezko blokeak -hogeita hamar solairu-, domino-fitxa sobietarren moduan lerrokatu zituzten. Armiarma erraldoien hankak diruditen garabiak kai ertzetan; fabrika herdoilduak ilunpetan; plastikoak eta gasoilaren ostadar puskak urazalean. Itsasontziaren goiko kubiertatik tabako paketeak eta vodka botila hutsak botatzen dituzte, pluf, Volgara.
Europako ibairik luzeenaz ez dakigu ezer, agian bere 3.688 kilometroak txintxo-txintxo betetzen dituelako Errusiako mugen barruan kaiolaturik. Horixe diote atlasek, Volga ez dela sekula Errusiatik ateratzen, baina ibaiak baditu bere ihesbideak: kanal sistema korapilotsu batek itsaso Baltikoraino eraman gaitzake Volgaren iparraldetik, eta beste ubide batek Don ibai anaiarekin lotzen du Volga, elkarren arteko zilborrestea balitz bezala. Vodkazale jakintsuenek diotenez, Volga beti Kaspion itsasoratzeaz aspertzen denean, eta Don ibaia itsaso Beltzarekin eta Mediterraneoarekin bat egiteaz nazkatzen denean, ubide horren bitartez urak trukatzen dituzte bi ibaiek isilpean. Eta Errusiako erakunde hidrologikoetako agintariek ezer ez dakitela, Volgak ihes egiten du Mediterraneora, eta haren ordez Donen urak iristen dira Kaspio itsasora.
Agintari hidrologikoek zerbait susmatuko balute ere, ezinezkoa litzaieke Volga kontrolpean mantentzea: Astrakandik aurrera, urak izkin egiten dio bide markatuari eta ibaia mila adarretan zatitzen da, itsasoratu aurretik delta handi bat sortuz. Ur eta lurrezko labirinto honek Nafarroaren tamaina dauka, eta 150 kilometro bete behar ditugu padurak zeharkatu eta Kaspiar itsasora iristeko.
Volgaren delta nahaspilatuan galdutako herrixka da Olya. Ibai ondoko aterpean jarri dugu gure kanpamendutxoa, eta bisitan etorri zaizkigu aitona mozkortiak, txalupaz vodka erostera iristen diren soldaduak, lotsa gutxiko haurrak... Alona, Rania, Tania eta Fatima neskek 8 urte dauzkate; Pasha, mutilak, 10, eta mimika bidez elkar ezagutzen ibili gara. Laster ikusi dugu, hizkerangatik eta
azal ilunarengatik, errusiarrak ez direla. Ijituen itxura hartu diegu, baina kalmikiarrak dira, inguru hauetako puzzlearen beste zati bat: Astrakango probintzian, errusiarrak, ukrainarrak, kazakiarrak, tartariarrak, kalmikiarrak, nogaitziarrak, txetxeniarrak eta turkmeniarrak bizi dira. Volgaren itsasoratzera ez da ia inoiz kanpotarrik iristen, eta motxiladun estralurtarrei bezala begiratu gaituzte Vishkako kaian. Militar harroputz batek etxola batean sartu gaitu eta pasaporteak eskatu dizkigu. Gure izenak hartu ondoren, itsasora sartzeko txalupa bat alokatzeko asmoa dugula esan diogu, eta 100 dolar eskatu dizkigu (20.000 pezeta inguru). Diru gehiegi dela erantzun, eta militarrak vodka botila bat ireki du gure ohoretan. Txaluparen kontua alde batera utzita, vodkari ekin dio, hizketan hasi da, eta gero eta gehiago hurbildu zaie neskei. Ordubete pasa dugu militarraren ezkontza proposamenak entzuten, solasaldia txaluparen gaira eramatea lortu dugun arte. Oraingoan 30 dolar eskatu dizkigu eta baiezkoa eman diogu, haren ondotik alde egiteagatik batez ere.
Denis arrantzale gazteak gidatu du txalupa, Volgaren deltatik Kaspion barrena. Itsasoko fauna eta flora aberatsak baditu espezie ugari, militar gogaikarriez gain: ur gaineko irla flotanteetan loto landarea da nagusi, eta han ibiltzen dira kastorrak, mapatxeak, azeriak... Airean, kaioak, enarak, lertxunak eta flamingoak ikusi ditugu. Uretan ez ditugu sumatu, baina hortxe dabiltza igerian gaizkata (esturión) arrai preziatuak.


Kabiarraren etorkizun beltza

Kaspiar itsasoko bi aberastasun iturri nagusiei deitzen diete «urre beltza»: petrolioari eta kabiarrari. Kabiarrak -gaizkata arrainaren arrautzak- izugarrizko estimazioa du; Europan eta Amerikan 600.000 pezeta ordaindu daitezke beluga kabiar kilo batengatik, Astrakanen milaka pezeta batzuren truke eros badaiteke ere.
Gaizkata Kaspiar itsasoan bakarrik bizi da, eta kutsadurak eta gehiegizko arrantzak desagertzeko zorian utzi dute. Mijail eta Nikolai militarrek txalupan bigarrenez eraman gaituzte, gaizkataren arrantza ikustera. Karrera elkarrekin egin zuten biek, baina Sobiet Batasuna desegin zenetik, Mijail Ukrainiako armadan gelditu zen eta Nikolai Errusiakoan. Nikolai Vishkako portu txikiko agintaria da, vodkazale harroputza, mafioso tankerakoa: inguruotako gaizkata arrantzaleek arauak bete ditzaten zaindu beharko luke, baina haiekin azpijokotan ibili da etengabe. Gaizkata osoei argazkiak ateratzeko baimena eman digu, baina tripak kabiarrez hustuta daukan bati atera diogunean, sutan jarri zaigu. Berak ere ez du inondik inora argazkitan atera nahi.
Volga ibaiaren ertzean, 270 metroko sareak zabaltzen dituzte. Gu heldu garenean, hamabost arrantzale gerriraino sartu dira ibaian: motor batek sarea mantso-mantso biltzen du eta arrantzaleek jasotzen laguntzen dute, korapildu ez dadin. Sareetan metro eta erdiko gaizkatak trabatu dira dozenaka, 10-15 kilokoak, eta denak bildu ondoren lehorrera itzuli dira arrantzaleak. Tea edaten eta zigarroak erretzen utzi ditugu, Vishkara itzuli garenean.
1980 inguruan, urtero 25.000 tona gaizkata arrantzatzen ziren Kaspion. 1998.ean, 3.000 besterik ez. Desagertzeko arriskua larria da, baina itsasertzeko herrialdeak oso behartsuak dira eta biztanleek badakite gaizkata eme erraldoienak 600 kiloko pisua izan dezakeela, eta bere barruko kabiarrak 40 milioi pezeta balio ditzakeela. Araudiek gaizkata babesten dute... teorian: Nikolai, legearen ustezko zaindaria, arrantzaleekin bildu da txoko batean eta baimena eman die gaizkatak eramateko. Ordainetan, arrantzaleek metro eta erdiko gaizkata oparitu diote eta Nikolaik isilpean sartu du bere furgonetan. Denak pozik.


Azkenak
Pintaketa faxistak egin dizkiete Maulen Martxoak 8ko aldarriei

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Israelek Gazari argindarra hornitzeari utzi dio, su-etenaren negoziazioetan Hamas estutzeko

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Al-Assaden ehunka jarraitzaile eta zibil hil ditu Siriako armadak, “mendeku gisa”

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


Eguneraketa berriak daude