Pedalei eraginez oinak busti gabe


2021eko uztailaren 19an
Ebro ibaia historikoki Euskal Herriaren hegoaldeko mugatzat hartu izan da: erromatarren inbasioan, mairuen erasoan, eta abar. Antzinan nabigaziorako erabili zela zioen Pliniok. Erdi Aroan berriz, presak eraiki eta aukera hori galdu zen, baina ez erabat. Geroztik ere ibai hori garraiobide izan da: zerealak Aragoitik Kataluniara, enborrak almadietan Piriniotatik hirietara... Pixkanaka ibai-trafikoa desagertu egin da trena eta errepideen konpetentziaren aurrean. Oraingoan ibaia bidaide izatea proposatzen dugu, bere bi ertzetatik bizikletaz korritzea Fontibretik Ampostaraino.

Kantabriar mendikatean jaio ondoren, 928 kilometroko ibilbidea egin du Ebrok Mediterraneo itsasoan bere urak isurtzeraino. Kantabria, Gaztela, Euskal Herria, Errioxa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Kilometro horietako 207 Euskal Herrian egiten ditu, 100 Arabako Errioxan eta 107 Nafarroan. Mediterraneora isurtzen diren Euskal Herriko ur guztiak biltzen ditu Ebrok bere ibaiadarretatik. Emari handiko ibaia da eta ureztapenerako erabiltzen da. Oraintxe bertan hizpide da Plan Hidrologikoa dela eta. XIII. mendean eraikitako kanalei esker (Aragoiko kanal inperiala, Lodosako kanala, Tausteko kanala) oso lurralde emankor bilakatu dira Logroño, Kalagorri, Tutera, Zaragoza eta Caspeko labore lur idorrak. Energia elektrikoa lortzeko ere erabiltzen da, horretarako behe-ibilguan presa hidroelektrikoak eraiki dira.
Zergatik bizikletan? Arrazoi asko daude. Kirola egiteko modu erraza da, norberaren erritmoa jarraituz egin daitekeena. Astebete neurri polita da, gehiegi ez nekatu eta aspertzeko. Garraiobide merkea eta naturala da. Bisitatzen diren tokietako jendearekiko harremana errazago sortzeko aukera ematen du. Gainera txirrindak udarako direla dio esaerak. Oraintxe da garaia!
Bizikleta aukeratzerakoan, errepidekoa edo mendikoa hauta daiteke gaur egun dagoen aukera zabalaren artean. Edozein kasutan komenigarria da arina izatea, eta mendikoa izanez gero gurpil estukoa, ibilbide gehiena errepidea izango delako. Entrenamenduaz gain (komeni da aurretik zerbait prestatzea), abiatu aurretik alderdi teknikoan erreparatzea ere komeni izaten da: bizikletaren azterketa (balaztak, kanbioak, kamarak eta kubiertak begiratu) eta koipeztatu, beharrezko ordezkoak (kamara, petatxuak) eta erremintak eraman eta... kaskoa, derrigorrez. Ibilgailurik ahulena dela eta bere arriskuak ere badituela ez dugu ahaztu behar. Beraz, era berean, osagai minimo batzuk dituen botikina eramatea ere ez dago soberan.


Kotxearen laguntzarekin edo gabe

Lotarako eta jateko guztia gainean eramanez gero pisua ondo neurtu behar da, bestela aldapetan nabarituko da. Poltsak atzeko edota aurreko gurpilean jar daitezke (gero eta baxuago, egonkorragoa izango da) eta eskuera behar diren gauzak eskulekuko poltsatxoan. Kanpin eta sukaldeko materiala ahalik eta gutxien eta arinen izatea komeni da. Beste aukera da ostatuak eta jatetxeak erabiltzea horretarako edo bestela laguntzako kotxea eramatea, pisu horiek eramateko. Une larrietan bizikletatik jaitsi eta erosoago joateko ez da gaizki etorriko azken aukera hau.
Jantzi aldetik, gauza berezirik ez da behar udan: kulotak, nikia edo elastikoa, kirol oinetakoak eta eguzkitarako txapela eta betaurrekoak. Badaezpada ere euritakoa ez dago soberan. Mapak eta gidak ez datoz gaizki.
Aurrekari hauek prestatu ondoren, abiatzeko garaia iritsi da. Ibilbidea astebetean egitea planteatzen dugu, batez beste egun osoan 80-100 km lasai eginez. Abiapuntua gertu dago Euskal Herritik: Fontibre, Reinosa inguruan. Bertara iristeko garraiobide publikoa erabil daiteke edo bestela, haraino eramateko prest agertuko den lagun jatorren bat bilatu dezakegu, duela zortzi urte gure kasuan izan zen bezala.
Fontibretik abiatu eta lehen etapako lehen aldapa Montesclaros monastegian dago, 26. kilometroan. Lasai hartu eta segi aurrera. Villanueva de la Nian siesta ederra egin genuen indarrak berreskuratzeko eta Polientesen (60. km) bainu aparta. Cadalso eta San Martin de Elines pasa ondoren, mendi azpian dagoen eta Erdi Aroko itxura duen Orbaneja del Castillora iritsi ginen. Jaiak ziren. Abuztua zen eta ibilbidean jai gehiago ere topatu genituen. Escaladan akanpatu genuen etapa amaieran. Santander, Palencia eta Burgos probintzietan zehar ibili ginen Ebro indartsu eta bizi korritzen duen lehen etapa honetan.
Bigarren egunean Burgoseko lurralde lehor eta beroak egokitzen dira gure planaren arabera. Hala ere etxean bezala sentituko zara, Bilbo eta Donostiako matrikuletako kotxez betea baitago udan (oraingo matrikula inpertsonalekin ezin jakin nongoak diren). Sedano, Gredillo (hemen ere jaiak) eta Pesadas de Burgoseraino 45 km daude. Gero Puerto de la Mazorra igo genuen eguzkipean eta Valdenocedaraino jaitsiera gogorra izango duzue. Ondoren aldapa lasaiak eta hankak hausteko moduko zelaiak topatuko dituzue: Santa Olalla, Condado, Cereceda, Trespaderne, Palazuelos de Quintana, Quintana Martin Galindez... Frias herri monumentaleko kanpinean bukatzea proposatzen dizugu 92 km egin ondoren.


Piszina eta siesta ederrak

Hirugarren etapan Ebroko urek bainatzen dituzten ardo-lurretan sartuko gara, Errioxa inguruan. Barcina eta Garoñako zentral nuklearra pasa ondoren, Fontetxa, Zubillaga eta Miranda de Ebrora iritsiko zara 43 km eginda. Ondoren Briones, Haro (63 km) eta Ceniceron (85 km) tobogan ugari topatuko dituzu, baina hogei kilometro besterik ez dira faltako Logroñoko helmugaraino, Fuenmayor pasata. Hiriburuko kanpinaren ondoan piszinak eta atsedenleku ederrak topa daitezke. Eta La Redonda katedrala eta Espolon pasealekuaz gain, mahastien zukuak dastatzeko aukera paregabea duzu Laurel kalean. Hasierako indarrak baretu zaizkio ibaiari.
Nafarroako Mendabian laugarren etapako 25. kilometroan sartuko zara. Lodosako igeritegirako bideko zuhaiztian bazkaltzea proposatzen dizugu. Urte hauetan Carcar eta Andosilla arteko bide txarra konponduko zutela espero dut. Segidan Erriberako San Adrian eta Azagra siestan topatuko dituzu. Bide ertzeetan mahastiak, esparragoak, piperrak, melokotoiak, sagarrak, olibondoak ez dira faltako. Milagron, 78 km egin ondoren bainua hartu igeritegian eta Ebro ibaiaren ertzeko makaldian akanpa daiteke.
Erriberako azken herriak pasa (Kadereita, Balterrako kobazuloak, Tutera, Cabanillas, Fustiñana, hemen ere jaiak dira) eta Aragoin sartuko gara bostgarren egunean. Beroak jarraitzen du errepidea kiskaltzen Tausten, Remolinosen ez dago inor kalean eta Alagon siestan dago. Hemen bukatuko litzateke etapa, baina Zaragozaraino jarraitzea erabaki genuen, hiriak eskaintzen dituen abantailak profitatzeko. Baina desabantailak ere baditu: azken 20 kilometrotako zona industrialeko trafikoa adibidez. Eskerrak haizea alde dugun eta trago txarra lehenbailehen pasa dugun. Logroñoren kasuan bezala, kanpin eskaintza bikaina du eta erretiratzeko asmotan bazabiltza, lagunen bat topatzeko aukera (gure kasuan horrelaxe izan zen).
Handik aurrera Ebro ibaiaren urek beste patxada bat hartzen dute eta bihurgune luzeak egiten ditu zelaian. Bukatu dira mendiak eta ibaiak ere siestarako eskubidea hartzen du itsasorako bidean, Mediterraneoaren bila. Katalunia bitarte El Burgo de Ebro, Cartuja de Miraflores, Fuentes de Ebro, Pina de Ebro, Canal Imperial de Aragon, Sastago, Caspe herriak pasako dituzu. Hiruzpalau urtegi topa daitezke zati honetan.
Azken etapa Katalunian egiten du ibaiak, Tarragona probintzian: Fayon, Riba-roja d’Ebre, Flix, Asco, Mora d’Ebre, Ginestar, Rasquera, Benifallet, Tivenys, Tortosa, Amposta eta azken txanpan Deltebre, ibaiak sortzen duen padura zabala, Ebroren ur gozoak eta Mediterraneoaren ur gaziak elkarlotzen diren puntua. Edozein padura bezala, fauna eta flora aldetik oso interesgarria. Biologoen festa.
Etxerako itzulera dator ondoren. Hori ere modu desberdinetara egin daiteke: garraio publikoak erabiliz, lagunen baten oporraldia aprobetxatuz edo erratz-kamioi gisa erabili dugun kotxez. Aurretik Mediterraneoko hondartzetan merezitako atsedena hartzea ez da aukera txarra


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude