"LORTU DUDAN GUZTIA URTE ASKOTAKO LANAREN SARIA DA"

  • Bermeoko arrantzale baten seme izanda, odolean zekarren barkuko kapitaina, Alaveseko kapitaina eta Interneten sareak botatzen dituen informatikoa izatea; odolean, edo izerdian. Mutikotan Liverpoolen jarraitzaile, 31 urterekin kopa eskuartetik kentzera heldu da kasik. Arrakastaren sekretua ere esan digu: eguneroko lana, aldageletako giroa, ostiraletan patata tortila eta urtean behin Astigarragako sagardotegira. Famak kale-bazter guztietan jarraitzen dion honetan, Carmonak lepo gainean baloia baino zerbait borobilagoa behar dela badaki: burua.
Bermeon aurrelari aritu zinen, orain Alaveseko atzelari zara. Zer alde nabaritu duzu batetik bestera?
Bermeon gazteagoa nintzen, azkarragoa. Partidak jokatu eta urteak pasa ahala eta talde ezberdinetan jokatuta, ikasi egiten duzu, eta ahaleginak kontrolatzen hasten zara: korrika saioak ez ero moduan egiten, eta egin ditzakezun ibilbideak neurtzen. Horrela, pixkanaka postuak atzeratzen joan nintzen, erdilarira iritsi arte. Garai bakoitzera egokitzen eta errendimendua ateratzen jakin dut.

Sestaon 16 eguneko itxialdia egin omen zenuten aldagelatan...
Niretzat oso garrantzitsua izan zen. 16 egun entzerratuta egon ginen, kobratzen ez genuelako eta zuzendaritzak bizkarra eman zigulako. Hortik ikasten duzuna da, aldagelako elkartasunak egiten duela talde bat handi: 6 laguni bakarrik zor ziguten dirua, eta gainerantzeko lagunek gurekin bat egin zuten. Garai hartan talderik ahulena ginen, eta mailaz igotzea lortu genuen, nahiz eta batere ez kobratu.

Lan asko egin behar izan duzu zauden tokira heltzeko. Nola baloratzen duzu zure ibilbidea?
Lortu dudan guztia urte askotako lanaren saria izan da. Oso jokalari langilea izan naiz, konstantea, momentu bakoitza bizitzen jakin dut eta ahalik eta gehien errenditzen, hurrengo urteei begira egon gabe. 2. Erregionaletik lehenengo mailaraino, 3. maila bakarrik falta izan zait probatzeko. Ez ditut lehen mailako sentsazio handiak bakarrik bizi izan. Ikasi eta heldu behar izan nuen, eta horri esker asimilatu dut lehenengo maila asimilatu dudan moduan: lasaitasun osoz, eta lehen bezalakoa izaten jarraituz. Ez dut nire bizimodua aldatu lehenengo mailara igota.
Aldea nabaritu dut futbol mailan, presioan, prentsan… Baina gehien kostatzen zaidana fama eramatea da. Fama gustura aldatuko nuke kafetegian kafea lasai hartzearen truke!

Eibarretik Alavesera. Zure ametsa Athelticera heltzea izango zen garai hartan...
27 urterekin bigarren mailako ligan nengoen, eta lehen mailara igotzeko bai Sestao eta bai Eibar talde zailak dira. Athleticek bertatik oso jokalari gutxi fitxatzen ditu, eta horretarako gaztea izan beharra duzu. Banekien 27 urterekin ez nindutela Athleticetik deituko. Baina horregatik ere ez naiz inoiz arduratu. Alaves etorri zitzaidan, eta jada Alaves da nire taldea: 5 urte daramatzat bertan, kapitaina naiz, taldearekin hazi eta heldu egin nahiz, lehen mailara iritsi naiz, UEFAko final batera, Euskal Selekzioarekin jokatzeko aukera izan du... Hori dena Alavesi esker lortu dut, hori bai, ahaztu gabe honaino iristeko lehendik pasa ditudan talde guztiak.

27 urteren ostean, Alavesek 3 denboraldi egin ditu (bi zentzutan) primeran. Zer aldatu da zaudeten tokira iristeko, zein da Maneren sekretua?
Oso talde langilea osatu du, izen gutxiko jendearekin, baina hausteko eta izena egiteko gogo asko duen jendearekin. Contra edo Javi Morenoren kasua da hori, hona etorri zirenean ezezagunak ziren eta oraintsu Milanek fitxatu ditu.
Arrisku bat da, ez dakizulako zer emango duten jokalariek. Emaitza onak ziurtatzeko idazkaritza teknikoak lan bikaina egin du, eta 11 laguneko taldea osatu du zelai barruan. 11 gara zelaian, baina 23 lagun geure artean oso ondo moldatzen garenak. Aldagela elkartu du, giro ona duena eta batez ere elkar errespetatzen duena.

Tortilaren errezeta majikoa omen duzue...
4 urte daramatzagu, ostiralero tortila jateko aitzakian lagun giroan biltzen. Partida baino 2 egun lehenago biltzen gara. Normala da, euskaldunon tradizioa da mahaiaren inguruan bildu eta jateko aitzakian berriketan egotea.

Noraino sakrifikatu behar da protagonismo afana, taldeko jokoa egin ahal izateko?
Lehen mailan 3-4 talde daude dena oinarritzen dutenak jokalari bakoitzaren kalitate indibidualetan. Gainerantzekoetan, taldelana hobe egiten duena da ondoen funtzionatzen duena. Guk oso garbi dugu: elkarlanean aritu behar dugu, ez garelako talde handi bat eta ez dugulako jokalari "idolorik" alde hori aterako digunik. Aurten Jabi izan da, baina iaz sailkapenean bigarren gelditzeko zori zorian egon ginen eta ez genuen 22 gol sartu zituen jokalaririk taldean, aurten bezala. Julio Salinasek sartu zituen golik gehien, eta 8 sartu zituen; Jabik, berriz, 7. Guk jokoa defentsan oinarritzen dugu, gero kontraerasoan irteteko. Baina jakinda gure arma taldeko jokoa dela.

Aurtengo arrakasta ikusita, zer etorkizun du horrelako talde txiki batek?
Beti daude club txikiak urte bat edo bitan nabarmentzen direnak, gu edo Mallorca bezalakoak, baina horiek epe «Lortu dudan guztia urte askotako lanaren saria da»

motzerako pagotxa dute, jokalariak eramaten baitizkiete. Epe luzera, diru gehien duena da talderik gogorrena: futbola indartsuenaren legea da.

Kirol Hiriaren proiektuaz ere hitz egin izan da. Inbertsio handia egin nahi da etorkizunerako.
Talde handi guztiek dute kirol hiri bat. Horrek arrobiko futbola ekarriko du. Proiektua polita dela uste dut. Ez dakit noizko izango den ordea, espero dut ez pasatzea futbol zelaia egiten adina denbora. 3 urte pasa genituen zapaltzerako!

Gasteizen saskibaloi tradizio handia dago. Umeak futbolera erakartzeko zailtasunik sortzen dizue horrek?
Ez. Guk zerbait lortu badugu, zaletuak egitea izan da. Ni Alavesera heldu nintzenean, dela 5 denboraldi, kalean ez zebilen Alaveseko txandala zuen umerik: denek Realeko, Athleticeko edo Bartzelonako kamisetak zituzten. Eta aldiz, azken urteotan jende gazteena zaletzea lortu dugu, eta horrek oinarri bat sortzen du hurrengo urteetarako. Gasteizek oso ongi uztartzen ditu saskibaloi eta futbol zaletasunak, badira bi kiroletako taldeen jarraitzaileak direnak: bi kirolentzat tokia badago Gasteizen.

UEFAn Alavesek arazo bat baino gehiago izan omen ditu, bere izen txikia dela eta...
Gu talde ezezaguna, berria izanik, ez zizkiguten baldintza onenak ematen entrenatzeko. UEFAko finaleko kasua nabarmena izan zen: Europako finala izanda egon behar zuen entrenatzeko leku hoberik! Baina tira, ez zaio buelta gehiegirik eman behar, hortik ere zerbait ikasten da.

Finaleko presioak zenbateraino eragotzi zizuen errendimendua?
Ondo eraman genuen, partidaren ordura arte. Bazkalostean inork ez zuen siestarik egin, ezinezkoa zen, tentsio handia genuen. Partidan ere nabaritu zen, batez ere lehenengo 20 minutuetan, eta 2 gol sartu zizkiguten, partida prestatzeko generaman sistema guztia goitik behera apurtuz. Jokoz aldatu behar izan genuen, jokalariz ere bai, baina dagoeneko 2 gol atzetik gindoazen. Pentsa liteke presioak ez zigula hainbeste eragin behar, gazteak gara eta azken batean partida bat gehiago da. Baina noski eragiten zigula, zelaia jendez gainezka, Liverpool aurrean... horrek hankak dudan jartzen dizkizu. Onena izan zen taldea burua zut atera zela zelaitik, jokoz aldatzen jakin zuela, eta nik uste Europako Kopa Alavesena pixka bat ere izan zela.

Presio horretan zenbateraino eragiten du prentsak?
Prentsak ez die jokalari denei berdin eragiten. Bakoitzak jakin behar du eramaten. Prentsa oso kritikoa da, eta goraipamenak eta kritika negatiboak eramaten jakin behar dira. Kritikek eragin dezakete errendimenduan, batez ere nortasun sendorik ez baduzu. Nik partiden ostean beti irakurtzen dut prentsak dioena, baina jokalari askori izugarri eragiten die eta beti aholkatzen diet ez irakurtzeko!
Finalera begira zer tratu eman dizuete bertako prentsak eta kanpokoak?
Kaiserlauten-eko finalerdiaz geroztik, ligan Racing, Depor, Athletic eta Malagaren aurkako partidak gelditzen zitzaizkigun oraindik jokatzeko. Eta ez dugu horietako partida bat bera ere irabazi, burua Liverpoolengan jarria genuelako. Atzerriko prentsa zetorrenean, nor ginen galdetzen ziguten eta nolatan lortu genuen arrakasta. Etxeko prentsak, berriz, Liverpoolekin konparatzen gintuen etengabe. Sahiestezina zen burua finaleko partidan izatea, galdu egin genuen, eta hor bukatu zen denboraldia guretzat. Beraz, argi dago beti gai baten bueltan hitz egiteak eragiten duela, eta momentu batean obsesio bihurtzen da. Gu Liverpoolekin obsesionatu ginen, ez genuen obsesio horrekin bukatzerik izan (partida galdu genuen eta), eta nik uste obsesioak jarraituko duela!

Txikitan Liverpoolen jarraitzaile zinen. Zer sentitu zenuen bere aurrean?
Benetako futbolista sentitu nintzen: estadioa betea ikustea, 60.000 ikusle, haurrekin irtetea eta Liverpoolen aldamenean... Sentsazio horrek esaten dizu: egin dudan lan guztiak, preferenteko eta segundako zelaietan jokatu izana... merezi izan du. Pribilegiatua sentitu nintzen. Oso jende gutxik eduki du aukera final horretan Euskal Herria ordezkatzeko. Aparteko aukera bat galdu dut kopa altxatzeko eta Euskal Herrira ekartzeko. Pena doblea nuen partida bukaeran, kapitaina izanda nik altxa behar nuelako kopa eta herrira ekarri.

Txikitan imaginatzen zenuen Liverpool hura aurkitu zenuen?
Beti izan dut eredu futbol ingelesa: noblea, indartsua, dinamikoa, erasokorra. Sarrera oso gogorrak egiten dituzte, eta bi jokalarietako inor ez da kexatzen, arbitroari ez diote hitzik egiten... Nik uste euskal jokalariak ere halakoxeak garela: nobleak eta langileak gara berez. Baina espainiar ligako futboleko kultura oso ezberdina da. Liverpool erreferentzia izan da beti guretzat, Europako onenak ziren. Hango jokalari handiak miresten genituen. Noski, geroztik jokalariak aldatu dira, baina Liverpool izaten jarraitzen du. Eta euren kontra jokatzea esperientzia bakarra da, pribilegiatua naiz benetan.

Zer ikasi zenuen final hartan?
Ez da erraza final bat jokatzea, are zailagoa da talde txiki batentzat. Baina final bat galtzeko ere han egon beharra dago, eta esperientzia horretatik asko ikasi genuen: lehen 20 minutu haiek, talde hasiberria izatea, giroarekin ikaratzea, gu jatera atera zen taldearekin beldurtzea...
Eta izan zuen bere alde ona: aurpegia eman genuen eta partida irabaztera joan ginen. Baina finalak askoz lasaiago hartu behar dira.

Euskal Selekzioaren kontua nola ikusten duzu?
Gaia politikoa da, eta ematen zaion lehentasunaren arabera Euskal Selekzioa izango da edo ez. Baina badakigu politikak nola funtzionatzen duen: interesatzen ez bada luzerako kontua izango da, eta ez dut uste interesatzen zaienik Euskal Selekzio bat egotea. Oraingoz urtean behin partida bat gozatzea gelditzen zaigu, eta San Mamesen eskainitako partidetan jendearen erantzuna oso ona izan da, zelaia bete da. Oso sentsazio polita izan da, esatea: "ño! Jende askok defendatzen du proiektu hau". Nahiago nuke epe motzean Euskal Selekziorik balego.

Aurrera begira zer helburu dituzu?
Urtebeteko kontratua gelditzen zait eta betetzea espero dut, gorputzak uzten badit (oraingoz indarra badut). Ondoren, clubak behin eskaini zidan karguren batean gelditu nahi nuke, ez dakit zer funtziotan, baina hemen. Baina ez dut pentsatu ere egin nahi zer kargutan jarraituko dudan, pentsatzeak esan nahi baitu futbola utziko dudala...

Futbolagatik ez zenion ikasteari utzi.
Nire gurasoek, zorionez, sekula ez zidaten futbolean jokatzea debekatu, baina ikasteko esaten zidaten. Eibar taldea utzi arte ikasten jarraitu nuen (29 urtera arte), futbola eta ikasketak uztartuz. Eguneroko borroka izan da. Sestaon jokatzen ari nintzela egin nituen Ontziko Kapitain ikasketak, egunero Pasaiara joan etorria eginez. Gero informatikan sartu nintzen, eta gaur arte, ikastaroak egin ditut. Inoiz ez dudanez epe luzerako helbururik markatu beti kezkatu izan nau pentsatzeak: futbola bukatzen bazait zer gertatuko da? Beti izan dut garbi futbola bukatzerako oinarri bat beharko nuela.

Atzerriko clubek mutikoak hartu eta internatuta izaten dituzte. Zer iruditzen?
Niri ideia bikaina iruditzen zait. Behin Jordi Cruyffek Ajax-eko eskolaz hitz egin zigun. Begiraleek mutikoei esaten dieten lehen gauza da: "Guk ez dizuegu ziurtatzen futbolari profesional aterako zaretenik, baina bai hemendik ikasketa batzurekin aterako zaretela". Horixe da gakoa, mutikoek ez sekula ikasketak uztea. Hartara, profesional izateko zortea izan edo ez, oinarrizko kultura bat behintzat edukiko dute. Gainera futbolean, gehiago dira bide bazterrean gelditzen direnak profesionaletara iristen direnak baino, eta ikasketak utziz gero, damutzeko arrisku handiak daude. Hori da hain zuzen kirolarioi, eta bereziki futbolarioi leporatzen zaiguna: ez dugula irakurtzen, ez dugula ikasten, eta ez dugula kulturarik. Tira, errealitatean beti dago halakoren bat...

CURRICULUMA
CURRICULUMA

- Jaio: Bermeon, 1968an.
- Futbolaria.
- Ibilbidea: Bermeon hasi zen, ondoren Sestaon jokatu zuen 1990etik 1995eko denboraldiak bitarte. Eibarren aritu zen 1995-1996 denboral-dietan eta 5 urte daramatza Alavesen.
- Debuta: 30 urterekin debutatu zuen lehen mailan.
- Lorpen nagusiak: UEFAko finalera iritsi dira aurten, eta Erregearen Kopako finalerdietara iritsi ziren 1997-1998 denboraldian. Euskal Selekzioarekin jokatu du Nigeria eta Marokoren aurka.
- Ikasketak: Ontziko Kapi-tain titulua atera du, eta Informatikako Teknikaria ere bada.

BERE HITZETAN
«Finalak irabazteko galtzen jakin behar da.»

Gara, 2001-05-17

«Taldeetan, izarrak ez ezik, langileak ere ezinbestekoak dira garaipenak lortzeko.»

Euskaldunon Egunkaria, 2001-05-20
«Ez genuen horrelakorik merezi, baina nik final hau ez dut sekula ahaztuko, ez baitut horrelakorik gehiago jokatuko.»

Euskaldunon Egunkaria, 2001-05-17
«Beste behin erakutsi du futbolak zein kapritxosoa izan daitekeen: presiorik gabeko talde bat, partidetan ikastea beste esperantzarik ez duena eta emaitza duinaren bila joan dena, jota finalean sartu da. Berriro ere agerian geratzen da ez duela indartsuenak irabazten, argienak baizik.»

Gara, 2001-05-16
«Bizitzan gehiegikeriarik egin ez baduzu, lasai aski joka dezakezu 33 urterekin, bai eta gehiagorekin ere.»

Euskaldunon Egunkaria, 2001-05-20
«Gelditzen zaidan gauza bakarra, euskal herritarra izanik, Euskal Selekzioan jokatzea da. Futbola utzi baino lehen, Euskal Selekzioan aritzea da nire ametsa.»

FIA (jarraitzaileen web orria)
«Geu gara onenak»
Euskal Herriko maparekin, UEFAko finalean erakutsi zuen kamiseta.

BIZITZAREN PASARTEA
Sestao utzi eta Eibarrera joatea oso erabaki gogorra izan zen: Sestaok baino gutxiago eskaintzen zidan. Baina egonkortasun deportiboa bilatu nuen, ez ekonomikoa. Eta horrela aurkitu nuen, nagoen tokira iristeko nigan eragin gehien izan duen pertsona: Blas Ziarreta, Eibarko entrenatzailea. Bera izan da gehien exigitu didana, eta nire buruari neronek exigitzen erakutsi didana. Nire buruan sinestarazi dit. 3 urte eman nituen berarekin, eta ordutik bere filosofia jarraitu dut: dena eman eta taldekideei laguntzea. Oso lan gogorra zen, baina berarekin urte batzuk pasa beharra dago jakiteko zer den futbolaria izatea: sufritzen jakitea, futbol zelai barruan gauzak ikastea, dena ematea eta ez inoiz etsitzea… Gaur ere bera dut gogoan, berak eman zidalako arrakastarako giltza, ez gauetik egunera lortzen den arrakasta, epe luzera eta eguneroko lanaz baizik.

BERTSOA
Doinua: Ari naizela
Proletario denak ez dira
izaten klase gabeak
Liverpooleko hooligan txiki

hor egin zuen zureak
Bermeo-Gasteiz-Dormunt ta etxera
mikatza gozo bideak
ametsa zeinek lapurtuko ta
ametsetako taldeak


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude