Ibai biziak ala garbiak?


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ibaiak, beste batean, itsasoan edo lakuetan amaitzen diren ur-korronte natural eta jarraiak bezala definitzen dira. Baina ekologia ikuspegitik, ibaiak hori baino askoz gehiago dira. Ibaiak ekosistema zabalak eta irekiak dira, zeintzuetan, bokalerantz hurbiltzen garen heinean garapen maila handiagoa azaltzen duten komunitate biologiko aberatsak eta interesgarriak aurkitzen baititugu.

Ekosistema konplexuak eta aberatsak dira eta hauen eragina ez da ibai-ubideetara mugatzen, ibaietan aldizka gertatzen diren uholdeek garraiatu eta ezartzen dituzten materialek eta ibaiaren hurbiltasunak eragindako lurtzoruaren hezetasun handiak ibaiertzetako berezko basoen garapenerako beharrezkoak diren ingurumen baldintzak sortzen baitituzte. Bere aldetik ere, ibaiertzeko basoek elikagaien iturri izateaz gain, urbazterrak finkatzen dituzte, tenperatura aldaketa bortitzak gerta ez daitezen urei itzala ematen diete eta ibaien heldutasun eta garapenean eragin handia dute. Ikus daitekeenez, ur-korronte eta ibiaertzen arteko erlazioa oso estua da, ekologi ikuspegitik, biek unitate bakarra osatzen dutelarik. Horregatik bietako batek aldaketak jasanez gero, bestearen funtzionamenduarengan eragin zuzena izango duela ez dago zalantzarik, honek oreka ekologiko hauskorraren haustura ekar dezakeelarik.


Ibai zati desberdinak

Hala eta guztiz ere, ibai-ekosistemaren barruko erlazioen konplexutasuna eta biodibertsitatea ez da berdina ibaiaren hedadura osoan. Goi-ibarretatik bokaleraino ibaiak garapen-aldi konplexuagoetarantz eboluzionatzen du. Ur-korronte guztien konplexutasuna eta aberastasuna ere, ez dira konparagarriak, ibai edo errekaren luzera eta emariaren araberakoak baitira.
Goi-ibilguan, malkar handiko aldapetatik jaisten diren ur-emari gutxi eta aldizkako mendi uharrak nagusi dira. Uhar horiek mendietatik jaisten diren heinean, elkartu eta mendiko erreka bihurtzen dira. Horietatik ura oso oxigenatua dago eta abiadura handiz mugitzen da, ur-jauzi txikietatik eroriz, eta horien azpian putzuetan motelduz. Putzu horietan agertzen dira lehenengo bizidunak: algak, anfibioak, intsektu hegalarien larbak... Bizi-baldintzak gogorrak badira ere, lehenengo arrainak ikus daitezke aipatu putzuetan. Ur bazterretan ez dugu oraindik aurkitzen ertzetako baso bereizturik, ondoko basoak erreketaraino iristen dira.
Altitudean jaisten dugun neurrian, erdi-ibilgua aurkitzen dugu. Bertan, aldapa ez da hain handia eta haranak irekiagoak dira. Ibaia zabaldu egiten da eta sakontasuna lortzen du; berezko elementuak putzu, sakonuneak eta ur lasterrak dira. Horren ondorioz uraren tenperatura aldakor bihurtzen da urte sasoiaren arabera, eta oxigenoaren kontzentrazioa ere aldatu egiten da. Tarte horretan agertzen da ertzetako basoa, benetako galeria baso izatera pasatuz. Klima ozeaniko hezeaz baldintzaturiko eskualde eurosiberiarreko ibaiertzetan haltza da zuhaitzik ugariena eta horregatik baso horiek haltzadi izenez ezagunak dira. Uda elkor eta beroak dituen eskualde mediterraneoan, ordea, galeria-basoak nagusiki zurzuria eta makalez osatuta daude eta horregatik makaldi izenez ezagutzen dira.
Erdi-ibilguetako uraren kalitatea egokia bada, ornogabe fauna oso aberatsa izan daiteke: moluskuak, krustazeoak, anelidoak, intsektuak... Arrainak ere, ugariagoak dira eta goi-ibilguetan baino aniztasun askoz ere handiagoa azaltzen dute. Horrek guztiak, ibai eta ibaiertzen artean bizi den ornodunen fauna aberatsa garatzea ahalbidetzen du.
Behe-ibilguan ibaia lautadara iristen da, eta horrek heldutasun eta konplexutasun handiagoa ematen dio. Han, aldapa leunetatik iragaiten du, denborarekin baztertuko dituen meandro zabalak deskribatuz. Ubideak zabalak eta sakonak dira eta korrontea motela izan ohi da, zenbait tokitan geratzera ere irits daitekeelarik. Ur geldiko alderdietan limo gehiago ageri da. Ibaiaren tarte horretan urte sasoi desberdinen artean hozbero aldaketa nabarmenak gertatzen dira eta disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioak gorabehera handiak jasaten ditu. Oxigenoaren jatorria soilik fitoplankton eta uretako landareen fotosintesian bilatu behar da, aldapa-leuntasuna dela eta, uherdura eta ur lasterrei esker lor daitekeen oxigenoa hutsaren hurrengoa baita. Horretan datza ertzetako basoak ongi mantentzearen arrazoi nagusietakoa: hauek ematen duten itzalak uraren tenperatura gehiegi ez igotzea ahalbidetzen du eta horrela oxigenoaren galera askoz ere txikiagoa da. Hala ere, gauetan, landareek fotosintesia egiten ez dutenean, oxigenoa eskasiak gerta diatezke, uda aldean batez ere.
Espero daitekeen modura, behe-ibilguan ibaiertzetako basoak garapen eta konplexutasunik gorena lortzen ditu. Gizakiak oraindik eraldatu ez dituen ertzetan (baten bat gelditzen bada), eskualde eurosiberiarrean, haltzadien atzean, ibarretako lurzoru sakon, heze eta emankorretan garatzen den lizardi izeneko basoa agertzen da. Lizardiak baso itxi eta trinkoak dira eta bertan, lizarrez gainera, beste hainbat zuhaitz espezie bizi da: astigarrak, zumarrak, ezkiak, haritzak... Eskualde mediterraneoko ibarbasoetan, makaldien atzean, zumardi izenez ezagunak diren baso jori eta hezeak aurkitzen ditugu. Bertan zumar hostotxikia da nagusi den zuhaitza, baina berarekin batera lizar hosto txikiak, elorri espezie desberdinak eta hainbat lahar eta arkarats bizi dira.
Bestaldetik, kutsadura handia ez bada, ornogabeen fauna aberatsa eta anitza izaten jarraitzen du. Ornodunak ere, geroz eta ugariagoak dira, iraungipen arriskuan dauden igaraba eta bisoi europarra bezalako espezieak leku horietan agertzen direlarik. Hauekin batera, hegazti komunitate ikusgarriak agertzen dira, batez ere, Euskal Herriko hegoaldeko ibaien ibarbasoetan.


Ibaiak eta gizakia

Ibai eta ibaiertzen balio biologiko eta ekologiko handi hau ez da ustekabean igaro gizakiarentzat, antzina-antzinatik hauen baliabide naturalak ustiatzeaz gain, ibai-ibar emankorrak landu baititu. Baina bestaldetik, gure orografia malkartsua dela eta, giza-asentamenduak eta komunikazio-bideak haranetan kontzentratzen dira. Errealitate honek eta azken urteetako industria-garapen ikaragarriak eta honekin lotutako hazkunde demografikoak, gizakiaren aldetik ibaiek jasaten duten presioa pentsaezinezko mailetara iristea eragin dute. Uren kutsadura handia, ibaiertzen suntsidura eta kanalizazio basatiek gure ibai eta erreka gehienak benetako gandolak bihurtu dituzte.
Egoera larri honen aurrean, nagusiki, ur-kutsaduraren arazoa konpontzera zuzendutako neurriak hartzen hasi dira azken urteotan. Neurri hauek eta industria-krisiak eragindako hainbat enpresa kutsakorren itxierak bizitza gure ibaietara itzultzea lortu dute. Pozgarria dirudien errekuperazio honek, ordea, arazo larriago bat azaleratu du: gure ibaietako ubide eta ibaiertzen degradazio eta desnaturalizazio handiek errekuperatutako bizitza mantentzea ikaragarri zailtzen dute. Orain arte, ibaien bizitza errekuperatzera zuzendutako politikek, soilik ur kutsaduraren arazoa konpontzea izan dute helburu, baina ibaiertzak leheneratu eta bertako basoak errekuperatzen ez diren bitartean nekez lortuko dugu bizitza luzaroan irautea.
Testuinguru honetan kokatu behar dira udaro, gehien degradatutako ibaietan gertatzen diren arrainen heriotz masiboak. Guztion atsekabea sortzen duten egoera tamalgarri hauen aurrean arduradun politikoen ahotan «arrazoi naturalak» esaera entzutea ohikoa bilakatu da. Ezin da ukatu, heriotz masibo hauetako gehienetan ez dagoela gizakiaren aldetiko ekintza zuzenik, baina egia da ere arrainen heriotza eragiten duten faktore «natural» horiek gizakiak ibai eta ibaiertzetan burututako eraldaketen ondorio direla. Lehenago aipatu den moduan, ibaien erdi eta behe ibilguetan, udan batez ere, oxigeno eskasiak gerta daitezke modu naturalean, baina egia da ere, ibaiek badutela egoera horiei aurre egiteko baliabiderik eta ongi kontserbaturiko ibaietan, egoera horiek ez direla kezkagarri bihurtzera iristen. Hala ere, gure ibai gehienetan burutu diren kanalizazio basatiek, ibaiertzetako landaredia suntsitzeaz gain, kasu askotan ubideak ikaragarri zabaldu dute. Honi, zentral hidroelektrikoen ondoriozko ur-emariaren urritzea eta kutsadura organikoaren ondorioz, ibai-hondoek azaltzen duten elikagaien kontzentrazio handiak gehitzen bazaizkio, udan, uraren tenperatura ikaragarri igotzea eragiten duen eguzkitzapen handiko egunetan edo ekaitz gogor batek hondoak nahasten dituen egunetan, oxigenoaren gora-behera handiak gertatzen dira eta, zenbait kasutan, gauean, ura oxigenorik gabe gelditzera irits daiteke, honek arrain eta uretako gainontzeko faunaren heriotza eragiten duelarik.
Errealitate latz honen aurrean ibai eta ibaiertzekiko politika ekologia parametroak kontuan hartuz diseinatu eta burutu behar dela aldarrikatzen duten ahotsak geroz eta ugariagoak diren arren -azken hilabetetan baita administrazioko hainbat arduradunen aldetik ere, era honetako adierazpenak entzun ahal izan dira-, kanalizazioak eta ibaiertzen suntsidurak bultzatzen jarraitzen dute gure geografian zehar. Neurri hauek defendatzeko erabili ohi diren argudio nagusia, kanalizazioek uholdeetatik babestu egiten dutela dioena da. Baina beren ibaiak erabat kanalizatuak dituzten hainbat herrialdetan maiz gertatzen diren ur-gainezkatzeek errealitatea bestelakoa dela frogatu digute. Herrialde horietako zenbaitetan, kanalizazioak bota eta ibaiertzak leheneratzeko burututako esperientzia arrakastatsuak zeozer erakutsi beharko liguketelakoan nago.
Hala ere, gure arduradun politikoen buruetan ikuspegi ekologikoa sekulan kontuan hartu ez duen ingeniariaren mentalitatea nagusi da eta orain arte alferrikakoa izan da ibai-kanalizazioak baino modu originalagoak, eraginkorragoak eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa erakusten dutenak erabiltzeko egindako lana.
Komunikabideetan ere, ibaien errekuperazioaz hitz egiten denean, ura garbitzeko aurrera eraman diren eta eraman nahi diren egitasmoak baino ez dira aipatzen. Ibaiekiko politikak orain arteko dinamika jarraitzen badute, etorkizunean, agian, ibai garbiak izatea lortuko da, baina nekez lortuko dira ibai biziak


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude