«ESTATUKO ITUNA APURTU ARTEAN PSOE-REKIN EZ DA EZER EGITERIK»


2021eko uztailaren 19an
Eusko Legebiltzarreko JuanMaria Atutxa lehendakariaren hurrengoa zara, lehen lehendakariordea. Alderdiek legebiltzarreko mahaiatik baztertu duzuela kritikatu du EHk.
Baztertu dugula? Ez. Beraiek baztertu dute euren burua. Mahaiaren osaketa bitxia izan da, eta EHk eman azalpena gezurrezkoa. Lehenik, EHk mahaian egon nahi badu gainontzeko alderdiekin hitz egin behar du, besteok elkarrekin egiten dugun bezala. Bere botoekin kontatzea nahi badu alderdiekin hitz egin behar du. Bigarrenik, EHk besteekin hitz egin nahi badu legebiltzarra instituzio iraunkor bat dela kontuan hartu behar du eta mahaian egoteak egunero lan egitea eskatzen duela. Hau da, EHk segurtasun bat eman behar du. Ez dadila gerta aurreko legealdian bezala: agur banoa, eta hor konpon! EHk hori ez badu ulertzen...

«EHrekin hausteak kalte egingo lioke bake prozesuari» esan zenuen orriotan duela urte bat. Beraz, EHrekin loturarik ez duzue gaur egun?
Guk betiko jarrera mantentzen dugu, EAk ez du inoiz esan EHrekiko zituen loturak hautsi dituenik. Akordio politikoa lortu ahal izateko EHk biolentziaren mundutik aldendu egin behar duela esaten dugu. Areago, nik ez dut behin ere biolentzia «kondenatu» behar duela esan. Hori maiz komunikabideetatik ematen den bertsioa da. Bada, ez, biolentziaren mundutik «aldendu» diot nik.

Zer da aldentzea?
Aldentzea, esaterako, azken egunotan EHn biolentziarekiko burutzen ari diren erreflexioak egitea da. Arnaldo Otegik eginiko azalpenak oso positiboak dira, aldaketa bat da. Arnaldo Otegik aitortu duenez kale borroka delakoarekiko nolabaiteko itzala dute. Pribatuan mila bider esan dute hori, publikoan esatea beste gauza bat da, ordea. Pribatuan, kultura politiko militarretatik datozela esanez desenkusatzen dira. Konprenitzen dugu hori, baina aurrera egiteko EHk beste testuinguru batera pasa behar du, erreflexio hori egunero politikan gauzatu behar du. EHko militante, ordezkari eta hainbat alkaterekin hitz egiten dugunean jasotzen dugun erreflexioa da. Areago, batzuk haratago joaten dira. Ez ditugu harremanak hautsi, besteak beste, erantzukizun politikoari zor diogun begirunearengatik.

Bake mahai berri bat osatzeko Ajuria Enekoa hobetsi du Javier Rojo sozialistak oraindik orain, Lizarrakoa desastrea izan delakoan.
Bada, nire aldetik Ajuria Enea kito da. Eta alderdi sozialistak berak ere Ajuria Eneko mahaia PPk hautsi zuela esan zuen bere garaian; Ramon Jauregik berak publikoki salatu zuenez. Ajuria Eneko mahaira itzultzeko nahi horretan, «nosotros los democratas» ari dira esaten. Baina, ez gaituzte eramango esparru horretara, sakoneko aldaketarik egon ezean ez gara inolako hitzarmen batera helduko. Bestela esanda, PSOEk estatu ituna -«Askatasunaren aldeko eta terrorismoaren aurkako» ituna deitzen den hori- apurtzen ez duen bitartean oso urrun dago guregandik.

Nondik abiatu behar da, orduan?
Hasteko abertzaleok egindako hutsetatik abiatu behar dugu, gure aldean akatsak izan direlako. Baina ez haiek dioten bezala Lizarra-Garazi desastre bat izan delako. Lizarran gure frakaso propioa egongo da, baina haiek -Xavier Rubert de Ventos pentsalari sozialistak dioen bezala- ez ziren bildu Lizarrara Madrileko boteretik arriskutsutzat jo zutelako, Madrilek sekulako izualdia hartu zuen Lizarrarekin.
Edonola ere, beste nonbaitean berriz ere topatu beharko dugu, eta denok. Eta ez, abertzaleak batetik eta ez-abertzaleak bestetik. Ez ditugu egindako akatsak berak berritu behar. Bakegintza eta erainkuntza nazionala, bi plano ezberdinetan daudela ikasi dugu. Bakegintzarako alderdi guztiekin kontatu behar da, guztiekin. Eraikuntza nazionala beste dinamika batean sartu behar da. Proietuak hor daude, mahai gainean. ETAk berriki emandako elkarrizketan ez du ezer esan EAJk, EHk, ABk eta EAk mahai gainean ipinitako proiektuez. Zergatik ezin dugu prozesu nazional bat aurrera eraman? Hor dago koxka. EHk Lizarra-Garazi biolentzia zegoen garai batean gauzatu zela dioenean, tranpa egiten du. Lizarrako Akordioak dioen bezala, fase erabakitzailea biolentziarik gabe eman behar da. Urte bat eta erdiz, politikan biolentziarik gabe aurrera egitea posible dela ikasi dugu. Horrexegatik, batetik, alderdiek normalizazio prozesuaz eztabaidatuko duten biolentziarik gabeko eszenatoki bat behar dugu, eta bestetik, abertzaleok minimo batzuk adostu beharko ditugu eraikuntza nazionalaren bidean aurrera egiteko.

Beste gaietara etorriz. Azken hausteskundeek aro politiko berri bat ekarri al dute?
Denok espero genuen aldaketa bat. Ordea, EHk horren galera handia izatea sorpresa izan da guztiontzat. EHk 9-10 parlamentari izatea espero genuen, eta alderdi politikoen jarduera (abertzaleena bereziki) baldintza zezakeela. EHk, berak espero baino gutxiago eskuratu duenez, alderdi giltza izatearen aukera galdu du. Baina gure irakurketa ez da haiek galdu dute, kanpo dira eta hor konpon! Ez. EHrengana iristeko zubigintza lana egiteko prest gaude. Orain beren ardura da positiboki erantzutea.

EHk oraintsu arte esan duenez, EAJ-EA koalizioa ez da gauza trantsizioa aurrera eramateko Gasteizko parlamentuan. Gainera, ezker abertzalearen botoak dituzuela diote.
Botoak ez dira prestatuak, herritarrek emandako botoak baizik. EAJ-EA koalizioarentzako botoak, kanpainan esan genuena esanda etorri dira. Hau da, ez dugula EHrekin akordiorik gauzatuko ez bada ETAren biolentziatik aldentzen. Beraz, botoak etorri dira hori entzunda ere. EHk bere irakurketa egin behar du, eta itsuarena egin nahi badu, bada egin dezala. Alderdi espainolistek hauteskundeetara inoiz aurkeztu ez dugun programa abertzale batekin aurkeztu ginela egotzi ziguten, hau da, autodeterminazioa aipatu dugu argi eta garbi. EHk trantsizio politikoa lideratuko duela, nola?
Guk gobernu berria bake eta normalizaziorako prozesua bideratzen hastea nahi dugu, eta lehenik besteek beren kokapena argitu behar dute. Aurreneko betebeharra bake giroa sortzea da, horretarako gobernuak gure jarrera irmoak berretsiko dituelarik. Hau da, gizartearen nahiarekin beste eszenategi batera joan nahi dugu herri bezala ditugun eskubideak geure egiteko.

PSE-EEk udal nahiz diputazioetan akordioetara iristeko proposamen bat egin dizue. Eman dizkiozuen erantzunen arabera deskalifikatuak sentitu direla esan du Javier Rojok.
Rojok berak deskalifikatu du bere burua, Elorrioko PSE-EEko zinegotzi bat udal batzordean zegoela jakin zutenean dimitituaraziz. PSEri, hasteko, komunikabideen bidez ez garela eztabaidan hasiko esan diogu. Proposamen bat baldin badute eseri daitezen gurekin mahai batean behar den diskrezioarekin- honek berdin balio du gaineratiko alderdientzako-, areago Madrileko Itun baztertzailea sinatu dutenengandik etorrrita. Itun hori indarrean duten bitartean ez dugu ezer egiterik, ituna hautsi dezatela lehenik.

Aurrera egin beharrez amore eman behar da politikan. EA ziur al dago koalizioan?
EAJ-EA koalizioa legebiltzarrerako osatu zen. Geroak esango du berrituko den edo ez, Euskal Herria zein egoeran egongo den ere ikusi behar baita. Lau urte ditugu ekarrekin lan egiteko. Gobernua osatu aurretik eta gero ere: EA alderdia gara. Badakigu batzuk jarrita daudela udal eta diputazioei begira. Baina, Ibarretxek esan bezala, ez dezala inork pentsa gobernuarekin konpontzea. Aldaketa sakona izan ezean ez da sozialistekin ezer hitzartuko, ez EAJn ez EAn. Eta baten bat tentatua baldin bada, EA ez da hor izango. EAk ez luke inolako arazorik izango oposizioan egoteko. Hori tinko erabakita dago gure programan eta proposamenean


Azkenak
EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Eguneraketa berriak daude