Bainuetxetik hondartzara


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zumaiarako errepidean goazela lehenbizi Zestoara desbideratuko gara eskuinera, 5,5 km. beranduago bainuetxeak ospetsu bihurtutako herri honetan sartzeko. Zestoako erdigunean, galtzada bat igaro eta eskumara aldapa luze eta gogorra jaisten dela ikusiko dugu; bertatik jaitsi, zubi bat pasatu eta eskuinerantz, handik 200 metrotara herriko bigarren eraikin ospetsua aurkituko dugu: Lili Jauregia.
Oraindik ere herri honen inguruan hirugarren gune bat bisita genezake: Ekain haitzuloaren pintura garrantzitsuak (Lili ondoko bidean Sastarrain Baserri-Eskolaraino joanda), baina tamalez bisitarientzako itxita dago.
Lehenbizi herriguneraino eta geroago N-634 errepideraino itzuliz, 1,5 km.ra Urolaren itsasederrak Zumaiarako ongi etorria emango digu (erdigunea gure ezkerrean geratzen da). Herria Donostiarantz zeharkatuz, laister gure ezkerrera bertako itsaspadura eta ondoko hondartza ikusgarrien albotik pasako gara.


ZESTOA

Zestoa hainbat auzotan sakabanatutako udalerria da, horietako zaharrena (erdigunea bera baino gehiago) Aizarna izanik. Jakina denez, Zestoaren ospea XVIII. mendean aurkitu ziren urberoen ondorioz dator (Gezalaga iturrian jaio eta sodio, sulfato eta kloruroan aberatsak), 1804. urtean bainuetxe ospetsua eraikitzea ekarri zutenak, eta XIX. mendean zehar eta XX.aren hasieran oso modan jarri zirenak.


Ikustekoak

Zestoako erdigunean, nola ez, herria ospetsu bihurtu duen Bainuetxea nabarmendu behar dugu, honen inguruan jasotako eraikin multzoa. Honez gain, Zestoak bestelako monumentu interesgarriak ditu, adibidez aintzinako harresietatik geratzen diren San Jose eta Inmaculada ateak, Cesareo Diaz kalearen bi muturretan.
Andra Mariren Jaiotzaren eliza XVI. mendekoa da, horren erdialdean suntsitu zuen (herriaren zati handiarekin batera) sute baten ostean berreraiki baitzen. Halere, elementu batzuk (dorrea XVIII.ekoa) beranduago burutu ziren. Udaletxean Gipuzkoako Batzar Orokorrak bildu ziren, eta horren ondorioz, gela batean herri bakoitzari zegokion jesarlekuak gordetzen dira. XVIII. mendekoa, arkupe eta armarria ditu.
Jauretxeei dagokienez, plazan bertan dauden Iraeta eta Lizenziadokua (biak XVI.ekoak), Portalekua edo Jantzi-Etxe (XVI. mendea) eta beranduagoko Aritxe Zaharra (XVIII-XIX. mendea) azpimarra ditzakegu. Azkenik, erdiguneko bidegurutzean bertan harrizko gurutze ikusgarria ikusiko duzue.


Lili Jauregia

Herriaren behealdeko Zubiaurre zubiaren eskuinaldean (ikus ibilbidea) leku polit batean Erdi Aroko jauregi-jauretxe ederra jasotzen da, izatez bi etxe direlako, bata bestearen kontra, Lili Jauregia eta Lilibea Jauretxea. Gaur egun baserri gisa erabilia, Lili-Idiakez familiaren ondarea zen etxe eder honek gotiko-Birpizkundeko estiloan harlanduz eginiko monumentu defentsibo oso interesgarria osatzen du. Ohar zaitezte adibidez leiho bikoitzetan.


Ekain Kobazuloa

Lili Jauregiaren ondotik doan bidetik (ikus ibilbidea) Sastarrain Baserri-Eskolara iritsiko gara, eta honen atzeko zelaian hainbeste hika-mika sortzen dituen haitzulo honen sarrera agertuko zaigu (bisitarientzako itxita dago). 1969an aurkitutako 150 metroko luzeradun haitzulo honek Goi-Paleolitikoko animalien pintura eta grabatu oso garrantzitsuak gordetzen ditu (zaldiak, oreinak, arrainak...).
Gertatzen dena zera da, nahiz eta Zestoatik oso hurbil egon, koba bera Debako udalerrian kokatua dagoela (Deba herria oso urruti egonik), eta bi udalak, bakoitza bere aldetik, pinturak (beti ere kopiak, inoiz ez orijinalak) turistikoki ustiatzeko proiektutan ari dira; ikusiko dugu zer gertatzen den.


ZUMAIA

Jatorriz Narrondo eta Urola ibaiek bat egiten duten lekuaren inguruan sortua, azken hau itsasoratu baino ehundaka metro batzuk lehenago alegia, Zumaiak bi alde behintzat nahikoa ezberdin erakusten ditu. Horrela, Urolaren bokalearen ezkerraldean alde zaharra eta herria beraren zatirik handiena kokatzen den bitartean, eskumaldea inguru naturalak betetzen du ia osorik, Santiago hondartza eta itsaspadurak hain zuzen. Giza eta natur elementu edo alde bi hauek Zumaiaren izaeran eragiten dute, baina tamalez, bietako bat (padura) desagertzear egon daiteke, bertan kirol-portua egiteagatik.


Laburpen historikoa

Aipatutako moduan Zumaia bi ibaien biltokian jaio zen, monastegi baten inguruan. 1292ko lehen berriek behintzat Santa Maria izeneko monastegi hori aipatzen dute, dirudienez gaur egungo parrokia altxatzen den lekuan. 1347tik hiri, denbora aurrera joana ahala herria garatzen joan zen, Gaztela eta Flandria arteko merkataritzarentzako portu izateak eta Santiagoko Bideko kostaldeko igarotokia izateak lagundurik. Geroago, mende gorabeheratsuak ezagutu ostean, mende honen hasieran turismoa ezagutuko du, kostalde gehienak bezala (Zestoako Bainuetxetik ere gertu dago), garapen handia jasanez.


Ikustekoak

Debatik gatozela, eskuinaldean Narrondo ibaiaren azken metroak laguntzen ditugu, bertan hainbat txalupa koloretsu ikusiko ditugula. Herriaren alde zaharrean sartu edo errepidea segitzeko bidegurutzea dominatuz berriz, Foronda Kultur Etxea guri begira geratzen zaigu, XX. mende hasierako almenadun gaztelu dotore itxuraz.
Bidegurutzean bertan dugun Turismo Bulegoa atzean utziz, ezkerrerantz San Jose kalean Ubillos Jauregia topatzen dugu, alde zaharreko lehen monumentu azpimarragarria. Jatorrizko dorretxeari XVI.ean beste dorre bat eta patio ederra gehitu zizkioten, Birpizkundeko estiloa jarraituz. Bere ondotik hurbil dagoen Arritokieta Ermitaraino igo zaitezkete, hiriko zaindariaren babesleku atsegina.
San Jose kaleari jarraikiz segituan izen bereko karmeldarren komentua ikusiko dugu, 1609an fundatua, eta berau inguratuz Udaletxea, Foruen Enparantza presidituz, alde zaharraren bihotzean. Une honetan, herri askotako alde zaharretan gertatzen den bezala, onena pixka bat galtzea izan daiteke, norabiderik gabe paseatzea, kasualitateak txoko eta altxor izkutuak aurkiaraztea ekarriko digulako, Intxaurtxoetako Kalestua esaterako.
Paseo horretan ezinbestez aurkituko duzuena gotorleku itxurako San Pedro parrokia da. Harlanduz egina, bere eraikitzea XIII-XIV.ean hasi zen, baina dorrea XV. mendekoa eta sabaiak XVI.ekoak dira. Barruko nabe bakarrean eta gurutzeriako sabai ederraren pean altxor bat baino gehiago gordetzen da: flandiar triptiko bat, XVI.ean Juan de Antxietak eginiko erretaula nagusia edota eskaintza-ohol margotua (1475eko Gibraltar-eko itsas-batailaz), besteak beste.
Parrokiaren ondoan Ganboatarren Jauregia dugu, egin zenetik oso aldatua baina Erdi Aroko elementuak kontserbatzen dituena. Aipatzeko moduko beste jauretxe batzuk: Goikotorre (defentsa dorrearen elementuak geratzen dira), Torreberri (kanpoko hormak bakarrik), Olazabal (hareharrizko eta armarridun jauregi ederra) eta Kondekua (burdin forjatuzko balkoia).
Alde Zahar gehiena zeharkatu ostean Amaia plazara iristen gara, eta bertan ezkerrerantz hain zuzen, Itzurun hondartza garbi eta ederreraino eramango gaituen bidea hasten da. Ondoko beste bide batetik berriz, barrualde ederra duen eta begiratoki aparta den San Telmo baselizaraino iritsi gaitezke (XVIII.eko erretaula errokokoa). Beste aukera bat plazaren ondotik, Urola itsasoratu arte laguntzea da, beste aldean padura ikusgarria eta pixka bat aurrerago bere atzeko Santiago hondartza fina behatzen ditugun bitartean.
Paseoaren azkenaldean, itsasbarra hasi aurretik aipatzeko moduko beste bi eraikin ditugu: "Kresala" Beobide Museoa (zumaiar egilearen lanak ikusgai) eta Paola itsasargia, mendiska-balkoi baten gainean ezinhobe kokatua. Puntu honetan ibai ondotik atzera egin, Narrondo ibaiaren bokalean bertan oinezkoentzako zubi batetik Gernika Ibilbide atseginean zehar paseatzen jarraitu, eta berriz ere ezkerretik Urola zeharkatuko dugu, Zumaiako naturgunerik ikusgarri eta interesgarrienean sartzeko: padura.
Zigortutako ingurune honek (kirol-portua 2003. urterako bukatua egongo omen da eta dagoeneko paduraren beheko erdia betetzen du), itsasaldiaren arabera aurpegi bat ala beste bat erakusten du, baina biak ederrak, eta horrez gain padura eta dunek ekosistema bakana osatzen dute, beranduegi izan baino lehen bisitatzea gomendatua.
Padura eta hondartzaren artean Santiago ermita (XIII. mendekoa eta Zuloagak erosia) eta "Santio Etxea" Zuloaga Museoa konplexua kokatzen da, eibartar egile ospetsuaren lanez gain Goya, Zurbaran eta beste batzuenak ere erakusten dituena. Errepidearen beste aldean aldiz, "Laia" Euskal Herriko Artisau Produktuen Museo-Denda, nekazal munduko tresna eta produktuak ikusgai eta salgai dituena. Azkenik, Santiago hondartza zabala eta hondar finekoa geratzen zaigu, Getariara bidean.
Informazio Praktikoa
ZESTOA
Turismo Bulegoa-Udaletxea-Udaltzaingoa: Erdikale z/g. % 943- 14 70 10.
Anbulategia: % 943- 14 72 31.
Jatorduan:
Bedua Erretegia- Zumaia-Meaga bidea.
Geltoki Jatetxea- Toribio Altzaga.
Iraeta Jatetxea- Iraeta auzoa.
Jan eta lo egiteko:
***Gran Hotel Balneario de Cestona- San Juan plaza. % 943- 14 71 40. Logela bikoitza 11.400-13.500 pzta.
***Hotel Arocena- San Juan 12. % 943- 14 70 40. Logela bikoitza 7.800-10.820 pzta.
*Hotel Artetxe- San Juan plaza. % 943- 14 71 45. Logela bikoitza 5.800-7.300.
Agiña Nekazal Etxea- Aizarna-Arroa. % 943- 14 79 09. Logela bikoitza 3.500-4.000 pzta.
Lo egiteko:
Tolare Berri Nekazal Etxea- Arroa Goikoa - Arroa auzoa. % 943- 14 77 47. Logela bikoitza 4.000-5.000 pzta.
Zelaikoa Nekazal Etxea- Zelaikoa Baserria - Arroa auzoa. % 943- 14 74 92. Logela bikoitza 4.000-4.500 pzta.
ZUMAIA
Turismo Bulegoa: Zuloaga plaza 1. % 943- 14 33 96.
Udaletxea: % 943- 86 50 28.
Udaltzaingoa: Patxita Etxezarreta pasealekua. % 943- 86 15 00.
Osasun zentrua: Mendaro Mariñela. % 943- 86 08 62.
Gurutze Gorria: Axular z/g. % 943- 86 10 93.
Botika:
Otaño- Eusebio Gurrutxaga plaza 4. % 943- 86 11 04.
Bankuak:
BSCH, Kutxa eta Guipuzcoano- Erribera kalean.
Kotxe-tailerra:
Talleres Mecánicos Tau- Estazioko kalea 39. % 943- 86 17 03.
Jatorduan:
Basusta Erretegia- P. Etxezarreta 25 (N-634 errepidea). % 943- 86 20 73
Talaipe jatetxea- Julio Beobide ibiltokia. % 943- 86 13 92
Etxe Ona Kafetegi-jatetxea- Axular ibiltokia 10. % 943- 86 13 97
Justa jatetxea- Erribera kalea. % 943- 86 14 05
Kalari jatetxea- Erribera kalea % 943- 86 06 60
Abegileku- Itzurun zuhaitzbidea % 943- 86 51 46
Trapaia jatetxea- Erribera kalea % 943- 86 19 73
Txortena jatetxea- Oikia azuoa % 943- 86 05 54
Jesuskoa jatetxea- Oikia auzoa z/g % 943- 86 17 39
Talaipe jatetxea- Julio Beobide ibiltokia z/g % 943- 86 13 92
Lubaki jatetxea- Basadi, 15 (kiroldegian) % 943- 14 34 84
Udabe Estazio auzoa jatetxea- % 943- 14 31 14
Marina Berri jatetxea- Kirol portuan % 943- 86 56 17
Uzkudun jatetxea- Eusebio Gurrutxaga plaza % 943- 86 26 40
Muniosoro Erretegia- Aizarnazabal eta Mia bidean % 943- 14 76 83
Zumaia Hotela- Alai auzategia, 13 % 943- 14 34 41
Iriondo erretegia- Txikierdi auzoa z/g % 943- 86 13 90
Bedua erretegia- Zestoa auzoa z/g % 943- 86 05 51
Urtia Berri erretegia- Oikia auzoa % 943- 86 01 19
Azkue taberna-kafetegi-jatetxea- Basadi, 9 % 943- 86 17 80
Kabi (pizzas) taberna-kafetegi-jatetxea- Etxezarreta, 15 % 943- 14 33 79
Bar Txoko taberna-kafetegi-jatetxea- Artadi, 16 (San Migel auzoa) % 943- 86 21 89
Batzokia- Eusebio Gurrutxaga enparantza z/g % 943- 86 15 35
Lagun Artea taberna-kafetegi-jatetxea- Estazioko, 23 % 943- 86 13 94
Garoa taberna-kafetegi-jatetxea- Txomin Agirre kaia, 2 % 943- 86 21 81
Nikol Enea taberna-kafetegi-jatetxea- Baltasar Etxabe, 2 % 943- 86 01 21
Gure Txokoa taberna-kafetegi-jatetxea- San Pedro % 943- 86 09 70
Santixoko Kantina taberna-kafetegi-jatetxea- (udan bakarrik) Santixoko hondartza
Itzurun Kantina taberna-kafetegi-jatetxea- (udan bakarrik) Itzurun hondartza
Tomas taberna-kafetegi-jatetxea- Eusebio Gurrutxaga enparantza, 8 % 943- 86 19 16
Juaristi taberna-kafetegi-jatetxea- Poligono Basadi, 3 % 943- 86 18 53
Zalla taberna-kafetegi-jatetxea- San Pedro, 4 % 943- 86 23 87
Jubilatuen Egoitza- Eusebio Gurrutxaga enparantza, 3 % 943- 86 17 00
Urola txiringitoa taberna-kafetegi-jatetxea- Gernika parkean % 943- 86 26 56
Lo egiteko:
Jesuskoa Nekazal Etxea- Oikia auzoa. % 943- 14 32 09. Logela bikoitza 3.000-5.500 pzta.
Zelai Hotela- Itzurun hondartza z/g. % 943- 86 51 00. Logela arrunta 9.500-10.500 pzta. Talasoterapia zerbitzua ere bai.
Zumaia Hotela- Alai auzategia % 943- 14 34 41. Logela bikoitza 7.500-9.500 pzta.
Tomas Apartamentuak- Eusebio Gurrutxaga plaza % 943- 86 19 16. Prezioa 8.000-12.000 pzta.
Karakas nekazaletxea- Artadi auzoa % 943- 86 17 36. Logela bikoitza 5.000-5.500 pzta. Apartamentua 15.000 pzta. Sukalde erabilpena 500 pzta.


Azkenak
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Israelek Gazari argindarra moztu dio Hamas estutzeko, Netanyahuren hitzetan

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Al-Assaden ehunka jarraitzaile eta zibil hil ditu Siriako armadak, “mendeku gisa”

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude