Arroil Handia ebaki zuen ibaia


2007ko otsailaren 21ean
Ibaien neurriak aipatzerakoan luzerarena beti izaten da eztabaidagarria. EEBBetako Mendi Harritsuetan jaio eta Kaliforniako golkoan itsasoratzen den ibaiaren luzera 2.250 km da hainbat liburutan eta 2.750 km beste atlas batzutan... kontuak kontu uraren koloreak ibai honi izena ematen diola behintzat garbi dago.

Ziurrenik ez zarete inor abiatuko ibaiaren sorrera bila, iturburua zein ibaiadarretan dagoen ikustera edo Colorado estatuko zein txokoetan jaiotzen den aztertzera. Dena den ezbairik gabe ibai hau ezaguna egin duen fenomeno geologiko ikusgarria da aipatzekoa, Arroil Handia.


HISTORIA PIXKA BAT

Parajea denboran kokatzea geologoen zeregina litzateke, beraz, badakizue milioika urtetako eskala hartu beharko zenukete. Ipar Amerikako Hopi indioak bizi ziren (eta dira) inguruotan eta 1540. urtean gizaki zuriak ikusi zuen lehen aldiz Arroil Handia.
Leku honen ezaugarri nagusia zera da: laban zorrotz batek bezala ireki du ibaiak lurra eta 350 km luze eta 20 km zabal ditu. Ibai bazterrak uretatik oso urruti, oso goian daude, ia 2.000 m gorago.
1869an, Jhon Wesley Powell izeneko esploratzaile ausartak arroila osoa jaitsi zuen beste bederatzi gizonekin batera, lau txalupatan... beraiek bakarrik jakindako arrisku eta miseriak pasa ondoren irten ziren hiru hilabete beranduago.
XX. mendean gizakiak dozena erdi bat urtegi erraldoi eraiki arte, Colorado ibaia basatia, indartsua eta beldurgarria izan zen. Naturaren eta gizakiaren lanak bertan elkartu dira. Urak milaka urtetan egindakoa ikusgarria suertatzen bada, ingenieritzak ur horiek gelditzeko diseinatu dituen hormatzarrak ez dira txantxetakoak. Ondorioz, ibai bokalera iristen diren alubioiak ez dira lehen adinakoak eta beste kasu askotan gertatzen den bezalaxe delta txikituz doa.
Urak argindarra sortzeko eta lurrak ureztatzeko erabiltzen dira. Los Angeles, Kaliforniako hiri handiena eta Las Vegas, Nevadako basamortu erdialdean dagoen hiri fantasma egarriak hilko lirateke Colorado ibairik gabe.


ZER EGIN ETA NOLA IBILI

Ez dugu inor beldurtu nahi, alderantziz, animatu nahi zaituztegu baino... Arroil Handia udan bisitatu nahi duzuenok bero kixkalgarria eta egarria pasatzeko prest egon beharko duzue, hala ere ez zarete damutuko, merezi du!
Bost milioi bisitari ditu Parke Nazional honek urtero, eta guztia arautua dago. Denen gusturako erabakirik existitzen ez duenez hemen aholku batzuk besterik ez ditugu emango.
North Rim edo South Rim-etik (Ipar edo hegotik) iritsi daiteke ingurura. Kanpinak gainezka egoten dira, erreserbak gainezka, halere saiatu, edo parkera sartu aurretik lo egin.
Ibilaldi labur zoragarriak badaude, ilunabarra eta egunsentia ahaztezinak goza ditzakezu, baina ez pentsatu zuek bakarrik egongo zaretenik!
Oinez luze ibiltzekotan, eguerdiko ordu beroak saihestu. Ibilbidea ondo aukeratu, indarrak ongi neurtu eta Ranger-ei (Parke Zaintzaileei) galdetu. Eskarmentu handia dute, exageratzen dutela irudituko zaizue, baina hainbat gauza oso kontuan hartzekoak dira.
Mendi irteeratan ohituak gaude goizean behetik gora egiten eta gero goitik behera jaisten, kontuz hemen, alderantzizkoa gertatzen da eta, freskuran jaitsi eta gero igoera gogorra egiten da benetan. Ondorioz ura erruz eraman.
Gaua Arroilan bertan pasatzeko baimen berezia eskatzen da eta eskaera hori aldez aurretik (hiru hilabete uda sasoirako) egin behar da. Iparretik Hegora egun batetan zeharkatzea posible da, baina oso ongi prestatuta dagoen jendearentzat... 12-14 orduko txangoa, 2.000 metrotako desnibela beherantz eta ia beste hainbeste gorantz, eguerdian 40 gradutako beroa, hautsa, eltxoak...
Uretako rafting aukerak gutxi dira, egun askotakoak eta oso garestiak. Colorado ibaiak eskaintzen ditu uretan gozatzeko beste aukera batzuk, Powel izeneko erreserba Glen Arroilan dago, ehunka kilometro paisaje zoragarria gozatzeko. Txalupa, barkuetxe, piragua eta beste hainbat ontzi alokairuan.
Azken bi aholku: Alde batetik, Colorado ibaian eguzkiak azkar gorritu eta erreko zaitu eta bestetik, kontu izan, dolar billete berdeak, gorriak pasaraziko dizkizu... garesti dago eta Testua eta argazkiak:


Azkenak
2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude