URAK SORTUTAKO LURRAREN "ZAURIAK"

  • Nafar erdialdeko eremuan, baina jadanik Erriberako lautadetara begira, zama historiko handiko lurrak ditugu. Horrela, zonalde hau "Antzinako Erresuma"erreen defentsarako garrantzitsua izateak, (Aragoirekiko hurbiltasunagatik hain zuzen ere), monumentu eta herri askoren izaera azal lezake. Hala izanik, gazteluak (Xabier), defentsarako prestaturiko monastegiak (Leire), mendi estrategikoen gainean kokaturiko herriak (Galipentzu, Uxue, Kaseda...) eta harresiz sendotutako hiriak (Erriberri, Zangoza). Oraingoan, Leire, Ledea, Zangoza eta Irunberri bisitatuko ditugu. Horrez gain, pare bat mirari natural ere gehitu behar ditugu, naturak ere bai baitaki bere "harresiak" sortzen: Irunberri eta Arbaiungo zintzurrak, milioika urteko lanaren osteko mirari naturalak.

2007ko otsailaren 21ean
Harresi naturalak
Abiapuntu gisa, ibilbide honetan ere beste mendate bateko begiratoki bat aukeratu dugu, hau da, Nabaskoze-Irunberri errepideak igarotzen duen Iso mendateko begiratokia, hain zuzen. Zintzilik dagoen balkoi honetatik Arbaiungo zintzur ezin ikusgarriagoaren bista izugarria dugu.
Gainetik behatu ostean, orain Nabaskozerako bidea hartuz (begiratokia atzean utziz eskuinera), arroilaren barrenean sartuko gara. Begiratokitik 1,6 kilometrora (NA-178 errepideko 13,5 kilometroan), ezkerreranzko bihurgune handi batean (jaitsieran 11garrena), eskuinera bidetxo bat hasten da. Hori hartuz, 50 metrora aparkaleku batera ailegatuko gara, eta hortik aurrera arroilaren barnetik oinezko paseo labur eta polita egiteko aukera izango dugu.
Bide beretik itzuli eta mendatea berriz igaroz, Irunberrirantz abiatuko gara, agertuko zaigun gaztelar itxurako trantsiziozko paisaian zehar. Tartean Domeñutik iragango gara (XIII. mendeko eliza protogotikoa).
Irunberriko erdigunean udaletxeko plaza eta bere bi eliza interesgarriak bisitatu ostean zintzurrera abiatuko gara. Horretarako "Foz de Lumbier" seinaleak jarraitu eta errotonda batean ezkerrera egin ostean, pare bat kilometrora Irunberriko arroilaren aparkalekura iritsiko gara. Hemendik aurrera, haizpitartearen barnetik prestaturiko ibilbide zoragarria dugu.

Zangozaldea
Irunberrira itzuliz, ezkerrera Iruñearako bidea hartuko dugu. Hortik 3 kilometrora aldiz, Zangoza-Huescara doana, segituan datozen bizpahiru bidegurutzetan. Azkenik, Aragoira doan N-24O errepidean amaituko dugu. Paisaiak dagoeneko tonalitate marroixkak hartu dituela ikusiko dugu, eta bertan mendi baxuak, zuhaixkak eta orokorrean paraje nahiko lehorrak nagusitzen dira.
Errepide honetan sartu garenetik 4,5 kilometrora ezkerraldera Irunberriko zintzurraren beste aldea edo sarrera ikus dezakegu. Bertaraino hurbilduz gero sarreran bertan apurtutako harrizko zubia ikusiko dugu, eta bidean (errepidearen alboan) euskal-erromatar hiri baten hondakinak. Hondakin arkeologiko interesgarriak Ledea (Belengo Santa Maria eliza) baino 500 m. lehenago daude. Herria pasatu eta beste 6 kilometrora, gasolindegiaren osteko errotondan ezkerrera eginez, Leirera hurbilduko gara.


ARBAIUNGO ZINTZURRA

Milioika urtetan zehar, Zaraitzu ibaia Irunberri inguruko mendiak zulatzen joan da, eta prozesu luze honen ondorio gure begiek gozatuko duten ikuskizun natural hau dugu.
Haitzebaki sakon honek 6 kilometroko luzera du, eta bere inguruekin batera Arbaiungo zintzurraren erreserba naturala osatzen du, 1.164 hektareatan zehar. Dozena erdi kilometro hauetan zehar ur zalapartatsuak azkar isurtzen dira, 200 metroko altuera duten horma bertikalen oinean.
Izaera basati hau, duela urte dezente, almadizainen pasabiderik ikusgarriena zen. Almadizainek Pirinioetako basoetatik sokaz lotutako egur-enbor luzez egindako almadi edo "tren" artikulatuak gidatzen zituzten. Ur gaineko garraio mota honen bidez ibaia oztopatzen zuten haitzak pasa zitzaketen, eta baita urjauzi txiki eta ugariak ere. Gaur egun berriz, ur hauetatik egurrezko almadiak beharrean osagai artifizialez egindakoak pasatzen dira, Arbaiun raftinga egiteko aproposa baita.

Ingurune basatia
Zonaldeko klima mediterraniar hezea bada ere, zintzurraren barruan zenbait topoklima ezberdin suertatzen da. Faunari dagokionez, hainbat espezie bizi da bertan, baina denen artean nabarmentzen direnak lehoi putreak dira. Hauetako 200 bikotez osatutako kolonia bizi da, ezagutzen den koloniarik handiena. Zorte eta pazientziarik izanez gero bestelako hegazti harrapakari asko ikusteko parada izan dezakegu: saizuriak, errege arranoak, belatz handiak, beleak, gabiraiak...

Iso Mendateko begiratokia
Behatoki hau Nafarroan aurki dezakegun ikusgarrienetakoa da. Nabaskoze eta Irunberri arteko errepide alboan dagoenez gainera, bertara iristea ezin errazagoa da.
Arroilaren sarreran kokatua dagoenez, leku pribilejiatu batean, bertatik ia haizpitarte osoa gure menpe dugu, eta ikusten duguna benetan arnasa kentzeko modukoa da: 200-400 metro arteko bi pareta bertikal, bata bestearen parean, eta hantxe behean, suge luze baten antzera, "erruduna". Sinestezina dirudi ibai batek lan izugarri hori egitea duenik.

Zintzurra barrutik
Ibilbidean zehazten den moduan arroilaren barruko aparkalekura iritsi ostean, eskumaldetik bidezidor bat hasten dela ikusiko dugu.
Bidea oso erraza da, beti ere hormaren kontra doalako eta bakarra delako. Bertatik, ordu laurdeneko ibileraren ondoren, bidearen azkenean bista ikusgarriak dituen balkoitxo natural batera iritsiko gara. Hortik aurrera ez jarraitu, ez baitago prestatuta eta arriskutsua gerta daiteke.
Bidetxo polit horretan zehar goazela, bizpahiru lekutatik ibaira bertara jaisteko aukera izango dugu, eta bero eginez gero ur freskoetan bainutxo bat ere har genezake. Jaitsiera lekuak maldatsuak dira, baina arrisku gutxikoak.


IRUNBERRIKO ARROILA

1987tik Natur Erreserba izendatua, Irunberrikoa Nafarroako naturako beste altxor horietako bat da. Arbaiungoa basatiagoa bada ere, Irunberriko zintzur honek bere barrenarekin topo egiteko aukera luzatzen digu, horrelako haizpitarte ikusgarri batetaz barrutik gozatuz.

Zintzurraren barnean
Kilometro bateko luzera eta 120 metroko desnibelarekin, bere barrenetik Irati ibaia isurtzen da, milioika urtetan zehar lurra ganibeta bailitzan ikusgarriro ebaki izan duelarik. Kilometro horren barruan, sarrerako tunela eta amaierako tunelaren artean (argiztatu gabekoak eta nahikoa ilunak), ibaiaren alboan paseoa egiteko aukera ematen digun antzinako trenaren bidea dago.
Irati trenaren lehen bidaia 1911ko apirilaren 23an izan zen. Zangoza eta Iruñea artekoa, penintsulako lehen tren elektrikoa izan zen. Lehenbizi egurra garraiatzeko erabiltzen bazen (lehenago lan hori ibai gaineko almadietan egiten zen) ere, 1955ean desagertu arte bidaiariak ere eraman zituen. Amaierako tunela igarota, Deabruaren zubia ikusiko dugu, arku bakarrekoa eta frantziarrek 1812an urperatua.
Paregabeko ingurune honetan fauna interesgarria bizi da, hegaztiak batez ere: lehoi putreek osatutako kolonia garrantzitsua, saizuriak, sorbeltzak, gauhontzak...

Irunberri
Irunberriko herria ere, Irati eta Zaraitzu ibaien bateratzearen inguruan kokatua, paseo bat merezi duen leku interesgarria da, bertan ondare historiko-artistiko garrantzitsua gordetzen delako. Horrela, eraikin zibilen artean hegal zabala eta arkupeak dituen XVI. mendeko udaletxea azpimarra dezakegu.
Eraikin erlijiosoei dagokienez, herria ondo hornituta dagoela esan behar: San Adrian, Santa Maria Magdalena, San Bartolome eta Trinitateko baselizez gain San Benito komentua ere ikus dezakegulako. Baina guztien gainetik herriko bi eliza nabarmentzen dira, XVII. mendeko Santa Maria Magdalena (margo eta tailu ederrez apaindutako erretaula barrokoak) eta XIV.-XV. mendeko Jasokundeko gotikoa (erretaula nagusia nabarmentzen da).
INFORMAZIO PRAKTIKOA
IRUNBERRI

Udaletxea:
948- 88 00 10.

Jatorduan:
Dantzari Erretegia- Cierzo 31.

Jan eta lo egiteko:
- *Hotel Irubide- Bijues z/g. 948- 88 04 35. Logela bikoitza 4.600-5.200 pezeta.

Lo egiteko:
Camping Iturbero- Iturbero barrutia. 948- 88 04 05.

LEDEA

Jan eta lo egiteko:
**Hostal Latorre- Iruñea-Huesca bidea 40. km. 948- 87 06 10. Logela bikoitza 7.000 pzta.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude