LIBURUAK


2021eko uztailaren 23an
LA BRUJA Y EL MAESTRO
Mariasun Landa
ANAYA
78 orrialde
875 pzta./35 lib.


MARIASUN LANDAREN "SORGINA ETA MAISUA" ITZULIRIK

Sei urtetik aurrerako irakurleei zuzendua Anaya argitaletxeak gazteleraz plazaratu duen Mariasun Landaren "La bruja y el maestro", duela hilabete batzuk egile berak Euskal Herrian kaleratu zuen "Sorgina eta maisua" ipuinaren itzulpena da. Gainera, hemendik gutxira, katalanez ere ikusiko du argia. Badira ezberdintasunak jatorrizko bertsioaren eta beste hizkuntzetan eskainitakoen artean, halere: alde batetik, funtsean testua berdina den arren, kontakizuna berridatzia izan da; eta bestetik, euskarazko liburua Jokin Mitxelenaren marrazkiaz horniturik agertu zen bezala, erdarazko bertsioetan Asun Balzolak eman die irudien bidezko bizia ipuineko protagonistei, alegia sorgin lardats samar bati, sorgintxoak hegan egiteko erabiltzen duen bigarren eskuko erratzari, eta bien gaiztakeriak jasan behar izaten dituztenei. Irakasleak dira den-denak, hara! Izan ere, sorgin ikasle nahiko traketsa izan omen zen sorgintxo hau, eta noski, horrela ateratzen zaizkio kontuak bere sorginkeriak praktikara eramaten hasitakoan ere: gogotik saiatu sorginik gaiztoenari burura etorriko litzaizkiokeen gaiztakeriak haurrei egiten, eta beroien irakasleak txanpain botila bihurtzea baino ez duela lortzen.

EUSKAL DEITUREN KRONIKAK
Marikita Tambourin
GATUZAIN
146 orrialde
1.250 pezeta
50 libera


EUSKAL ABIZENEN NONDIK-NORAKOAK

Hogeita hamazazpi astez plazaratu zituen Marikita Tambourinek euskal abizenei buruzko lanak Iparraldeko hiru euskal irratietan eta "Herria" astekarian. Lan horiek guztiak bildu eta "Euskal deituren kronika" liburua osatu du Gatuzain argitaletxeak, non euskal abizenen nondik-norakoak agertzen diren. Izan ere, denek jakin nahiko genuke gure deitura nondik datorren, bere historia zein izan den, eta batez ere bere esanahia. Bada, jakin-min hori guztia asetzen saiatu da Marikita Tambourin baigorriarra, horretarako hiru iturriz baliatu delarik: Jean-Baptiste Orpustanek Iparraldeko etxe izenez egin zuen tesiaz, Philippe Oyhamburuk argitaratutako "Euskal Deituren Hiztegia" deitutakoaren hiru tomoz, eta egileak berak egindako "Etxea eta bere izena Baigorrin, Erdi-Arotik orain arte" izenburua duen ikerketaz.

OSTIRALERO AFARIA
Enkarni Genua Espinosa
KUTXA
54 orrialde
600 pezeta
24 libera


2001.EKO DONOSTIA HIRIA LITERATUR SARIA

Enkarni Genua Espinosak burututako "Ostiralero afaria" antzerkiak irabazi du aurten Donostia Hiriko Kutxa Literatur lehiaketak antzerti lanei eskainitako saria. Gure herrian elkarrizketarako dugun beharraz eta hura izateko daukagun zailtasunaz dihardu. Ezadostasun politikoengatik haserretuta dauden bi anaia dira antzezlaneko protagonista nagusiak: Iñaki, enpresa bateko gerentea, eta Koldo, kartzelan bi urte egon beharrean aurkitu zen gizona. Gehiago dira familian, ordea: hala nola, langabezian dagoen arreba, hamasei urteko anaia gaztea eta guztion ama, Miren, 60 urteko alarguna, bakoitza bere arazo eta ikuspuntuekin. Halako batean, izeba bat hilko zaie, testamentu berezi samar bat egin eta gero: 40 milioi pezeta utziko dio familiari, ostiralero eta urte betez, afaltzera elkartu eta elkarrizketa jator bat aurrera eramateko gai badira.

JONASEN IRATZARGAILUA
Juan Kruz Igerabide/ Mikel Valverde
AIZKORRI
35 orrialde
695 pezeta
27 libera


TIK-TAK, TIK-TAK... AURRERA DOAN DENBORA

Juan Kruz Igerabidek idatzi eta Mikel Valverdek marraztua da "Jonasen iratzargailua", Aizkorri argitaletxeak lehen irakurleei zuzendua duen "Mendi sorgindua" sailean argitaratu duena. Iratzargailu bat oparitu zioten Jonasi bere arrebatxoa jaio zenean. Eta tik-tak, tik-tak entzun dezake mutikoak, erdi esna ohean geldi dagoela. Bere logelan dago Jonas, bere etxean, baina jadanik etxe hark ez du lehen zuen usaina, orain arrebatxoarena besterik ez baita nabarmentzen han. Eta arraroa iruditzen zaio usain hori Jonasi, nahiz eta bere arrebatxoa asko maitatzen duen. Eta maitatu, amari sabelean ostikadak ematen zizkiola sentitu eta gero ere, hori zipitzik ere gustatu ez zitzaion arren: izan ere, amari ostikadak ematen dizkion haurra... a zer alaba! Baina orain hura zaintzen dago, tik-tak, tik-tak, denbora aurrera doan bitartean.

IBAIA MAITASUNAREN OZTOPO
Begoña Bilbao
GIP. F. ALDUNDIAK/
ZARAUZKO UDALAK
328 orrialde
1.025 pezeta
41 libera


XIX. LIZARDI SARIAREN IRABAZLEA

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak argitaratu dute Begoña Bilbaok idatzitako "Ibaia maitasunaren oztopo" idazlana, Zarauzko Udalak urtero antolatu ohi duen Xabier Lizardi haur ipuin lehiaketan iaz irabazle gertatu zen narrazioa. Aurreiritzien ibaiko ur handiak banandurik bizi beharrean aurkitzen den bikote oso gazte baten lehen amodiozko istorioa kontatzen du bertan. Hamairu eta hamalau urte dauzkate protagonistek, eta biak dirudunak izan arren, aberatsen seme eta alaba baitira, azal iluna du mutilak, nahikoa arrazoi neskatoaren gurasoen arbuioa pizteko. Senargai "aproposa" bilatu nahi diote alabari, gizarte-maila gorenekoa eta zuria, bistan da. Hori dela-eta, neska handik urrun eramatea erabakiko dute, urruntze horrekin jaio berri duen maitasuna bertan behera amaituko delakoan. Baina ez alferrik!

TENE
LEHIAKETA 2001
Batzuen artean
ELKARLANEAN/
DEBAKO UDALA
116 orrialde
1.510 pezeta
60 libera


TENE LEHIAKETAKO AURTENGO SARIDUNAK

Debako Udalak aspaldi honetan antolatzen duen Tene Lehiaketako aurtengo saridunak biltzen ditu "Tene Lehiaketa 2001" liburuak. Gotzon Hermosilla barakaldarrak idatzitako "Esperantzaren indarra" ipuina izan da lehen sariaren irabazlea. Bigarrena, berriz, Kirmen Uribe ondarroarraren "MacGregor"ek eskuratu du. Hirugarrena, Laida Martinez bilbotarraren "Egunkari laburra"k. Gainera, 18 urtetik beherako egileentzat akzesit bi ere eman dira, Maite Urrutia azkoitiarraren "Zerua izara beltzaz estaltzen denean" kontakizunarentzat bata, eta Iraitz Agirre arrrasatearraren "Keak gordetako oroitzapenak" ipuinarentzat bestea. Horrez gain, epaimahaiaren gomendioz eta bere kalitateagatik, beste narrazio bat ere sartu da liburuan, Alberto Ladron Arana iruinsemeak idatziriko "Udazken sargori bat aitatxoren tabernan".

SAN SEBASTIAN EN EL SIGLO XIX
Angel Pirala
KUTXA
102 orrialde
900 pezeta
36 libera


DONOSTIA, JADANIK EHUN URTE DITUEN IKUSPEGIAN

Kutxa Fundazioak, "Temas donostiarras" deritzan sailean plazaratu du Angel Piralak duela jada ehun urte eta Madrilen argitara eman zuen "San Sebastián en el siglo XIX" izenburua daraman lana. Haatik, ez dezala inork pentsa mende horretan Donostiari egokitutako historia kontatzen denik bertan. Egileak berak ohartarazten zuen bere asmoa ez zela inolaz ere hori izan, 1800. urtetik hasita egunkarietan zein foiletoetan aurkitu ahal izan zituen Donostiako berrien, erreferentzien, argazkien eta irudien bilketa bat egitea baizik, apika mesedegarri izango zitzaiona mende horretan Donostiak izandako historia zintzotasunez kontatzera erabakitzen zenari. Berrietan, lehentasuna herri-bizitza islatzen zutenei ematen zien, haiexek zirelako baliagarrienak herri bat barren-barrenean nolakoa den jakin ahal izateko.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude