"DENA ALDATU ZAIT, BIZI GUZTIA"

  • Hitzak, sentimenduak, unibertsal bihurtzen ahal diren bizi-esperientzien pasarteak eta abar luze bat bildu ditu Pettik bere bigarren diskora, bakarlari gisa hasi zenetik egiazkotasun kutsu horretaz lagunduta argitaratutako "Arrazoiak" izenburuko lan luzera, alegia.

2021eko uztailaren 15ean
Izan ere, Pettik badu abesti soilak eta biluziak helarazteko erraztasuna, fintasuna eta indarra nahastekoa, iluna eta argia uztartzekoa. CD-ak formatu akustikoan landutako hamaika kantu eta diskoaren hondar hondarrean (hemezortzigarren musika-kortean) aurkituko dugun opari gisako blues bat hartzen ditu bere baitara. "Amets bat" bere lehendabiziko lanaren jarraipena da "Arrazoiak", orain folkaren besarkada nabariagoa bada ere. Petti hasierako beldurrak bazter utzita dator, bere ahotsaren dohainak ustiatuz, askeago modulatuz, batzuetan hitzak xuxurlatzeraino helduz, gitarrarekin apaintzen duela bere eztarriaren sakona. Hala ere, Pettik badu beste alderdirik, elektrikoagoa eta akaso basatiagoa dena. Bi alderdi horiek (akustikoa eta elektrikoa) uztartuko zituen CD bikoitza egitekotan izan ziren, baina azken unean aukera hori alboratuta gelditu zen, hain dira ezberdinak aipatu bi formatuak. Horregatik, ezustekorik gertatu ezean, datorren urtearen hasieran Pettiren hirugarren diskoa aterako da merkatura, erabat elektrikoa eta musika talde baten laguntzaz egindakoa izanen dena.
Dena dela, arretaz segitzekoa da beratarraren ibilia, disko ederrak egiteko gai izateaz gain, seguruenera etorkizunean ere bere eskaintza handituko duelako hala kalitatearen aldetik nola kantitatearen aldetik.

Zertan aldatu da zure bigarren diskoa lehendabizikoarekin alderatuz gero? Zure estiloa finkatu duzula uste duzu?
Lehen diskoak bazituen kanta elektriko batzuk, iluna zen, baina ez zen erabat akustikoa. "Arrazoiak" akustikoa da, sartu dugun musika tresna elektriko bakarra baxu bat izan da. Gehienbat gitarra eta melodietan aldatu da. Gitarrak eta melodiak nahiko landu ditut kanta guztietan. Bestalde, nire ustez barnerakoiagoa da bigarrena, sentimenduak-eta gehiago azaleratzen dira. Lagunen hitzek ere aldatzen dute pixka bat diskoaren ildo guztia. Igualtsua izaten ahal da, baina ingelesagoa dela erranen nuke nik.

Alderdi elektrikoaren eta akustikoaren artean hautatu behar izan zenuten. Azkenean formatu akustikoan atera da diskoa. Nola gertatu zen erabaki hori?
Disko bikoitza egitea pentsatua nuen. Hala ere, nola estilo aldaketa nabaria izanen zen disko batetik bestera, hau da, akustikoaren eta elektrikoaren artean, azkenean lehendabizi akustikoa egin eta denbora pixka bat pasatzean elektrikoa ateratzea erabaki genuen. Halaber, disko elektrikoari ekoizpen hobeagoa eman nahi genion, denbora gehiago hartu eta kanta landuagoak egin.

"Arrazoiak" diskoan lasaiago, askeago, nabaritzen zaizu kantatzerako orduan. Ahotsarekin gehiago jokatu duzu, gehiago modulatu duzu...
Akaso bai. Gehiago kontrolatzen dut orain. Disko honetan baxuago kantatu dut, lasai eta garrasi egin gabe. Aldaketarik badago bestearekin konparatuz. Espero dut, poliki-poliki, gauzak hobetzen joatea, normal izaten den bezala.

Lehendabiziko diskoan hitz ia guztiak zuk egindakoak ziren bitartean, oraingo honetan ardura hori batik bat Beñardo Goietxek, Andoni Tolosa "Morauk" edo Fermin Iraolak hartu dute. Zer dela eta aldaketa hori?
Gehienbat lagunak direlako eta ezagunak ditudalako. Hitzak utzi zizkidaten eta testu haiekin kantak atera nahi nituen. Beñardok adibidez, kristoren hitz pila zuen. Sei-zazpi utzi zizkidan musika jartzeko, ia aprobetxatzen ahal nituen. "Morau"ren kasuan berdin. Erran zidan hitzak bazituela eta nahi baldin banuen... Baina arrazoi garrantzitsuena zera izan zen: idazle onak direla, ni baino hobeak.

Hala ere, sentimenduen eta norberaren esperientzien inguruan ardazten da diskoa. Hori ez da aldatu...
Hitzak poetikoak-edo dira neurri batean. Denetarik nahasten dut sentimenduak barne. Baina hurrengo diskoan, elektrikoan, aldaketak sartuko ditut. Seguraski kanta sozialagoak izanen ditu.

Diskoak argitaratzen hasi zinenetik aldaketarik somatu duzu zure inguruan eta zure baitan?
(Zalantzazko hitz solte eta ixilune baten ondotik hasten da hizketan). Ez dakit. Nire kasuan dena aldatu zait, bizi guztia. Lehen tabernan lan egiten nuen eta lehengo urtean alde batera utzi nuen horren eraginez. Diskoa eta kantak prestatzeko denbora gehiago izan dut. Dena aldatzen da pixka batean. Tabernan gauez lan egiten nuen beti eta eguna ez nuen ikusi ere egiten. Orain aldiz, beste gauza bat da: goizetan esnatu, eta bueno... pixka bat bizi normala egiten hasi. Nabari da hori guztia, bai.

Zuzenean ikusi zaituen jendeak dio zure kontzertuek ikaragarrizko indarra dutela. Zer irizten diozu zuk?
Kontzertuetan kantarik lasaienak hasieran egin eta gero, folk kutsuko batzuk sartzen ditut erdialdera. Ondoren, bukatzeko, bluesak eta kanta kañeroenak egiten ditut. Diskoan baino askoz ere basatiagoa izanen da, bai. Kontzertua aurrera joan ahala progresio bat dago.

Zeintzuk dira zure helburuak etorkizun hurbilera begira?
Disko hau aurkeztu, kontzertu batzuk egin eta gero ziur aski, hurrengoa izanen dena grabatzen hasi. Datak-eta ez dakizkigu, baina pixka bat entseiatu eta landuak ditugunean sartuko gara grabatzera. Nahi genuke iraila-urrirako grabatua izatea, baina hori luzatu egiten da azkenean.

LAGUNAK
Petti lagunez inguratu da bere bigarren diskoa atontzeko. Alde batetik, hitz gehienak Beñardo Goietxe beratarra, Andoni Tolosa "Morau", Fermin Iraola eta Alberto Tolosarenak dira. Fernando Pessoaren "Caeiro" idazlana ere moldatu du Pettik. Bestalde, musikari lanetan Jimmy Arrabit (perkusioak), Jabi Arteaga (teklatuak), Raul Sonnyboy Garcia (armonika), Marina Beraetxe eta Bingen Mendizabal (biolinak), Anxel Iraola (baxua) eta Fermin Iraola (gitarra) ibili dira. Diskoa Gasteizko "El cantón de la soledad" estudioan grabatu zen joan den urteko abenduan

ENTZULEAK ERE ZERBAIT JARRI BEHAR DU
Pettik bakarlari gisa egin du salto plazara, iluna baliatuz argia ikusi du bere musikak, ahots sakona eta gitarra binomio bereiztezina bilakatuz. Bi diskotan bildu ditu kantautore beratarrak sentimenduez blaitutako kezkak, lehenik "Amets bat" (1999) izenburuko lanean eta bigarrenik "Arrazoiak" kaleratu berrian. Pettiren jatorria ordea, rockaren unibertsoan kokatzen da, Noise Hole eta Zup taldeetan aritu baitzen gitarrajole eta kantari, hurrenez hurren. Baina patuak-edo bazuen berarentzat bestelako proiekturik gordeta. Hala hasi zen gitarra akustikoa zein elektrikoarekin emanaldiak ematen folk eta bluesaren bidetik, harik eta Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluaren arreta bereganatu zuen arte. "Txo!-esanen zuketen- Hemen badaukagu aukera bat merezi duen eskaintza". Eta ez ziren erratu. Hori hala dela frogatzeko, argudio pisutsuak - "Bihotzeko harriak", "Sobera erraza", "Itsuak", "Alegia"...- biltzen segitu du egile beratarrak. Baina, kontuz, bere diskoak ez dira errazak, entzuleari ere bere partetik zerbait jar dezan eskatzen baiotiote.


Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude