"BATASUNA PROZESUAK AB-REN ZATIKETA EKARRIKO DU"

  • Abertzaleen Batasuneko (AB) eleduna da Richard Irazusta. Lizarra-Garaziko Akordioan partehartze zuzena izan zuen ABren ordezkari gisa. Akordioa abiapuntu gisa harturik, ezker abertzalearen Batasuna prozesua, Udalbiltza eta azken herri bozak izan ditugu hizpide.

2007ko otsailaren 21ean
Lizarra-Garaziko Akordioaren sinatzaileetako bat izan zinen. Akordioa krisian dago edo, besterik gabe, bere garaia joan da?
Akordioa krisi garaian dago, baina ondorioak presente daude eta egongo dira. Akordioak harreman esparru bat sortu zuen eta eskema batzuk aldarazi zituen, beraz, akordioaren hainbat gauza ez dira nolanahi bazter geldituko. Herrian sorturiko esperantza ezin da erabat baztertu. Memento zailak bizi arren, elkarrekin mintzatzea eta proiektu komun batean pentsatzea, eskema hori, presente dago eta izango da. Jakina, eskema horretara itzultzeko gauza batzuk aldatu beharko dira. Akordioaren hainbat gauza orden batean egin ziren eta aurrerantzean beste orden batean egin beharko dira.

Adibidez?
Akordioaren helburuetako bat borroka armatua gelditzea bazen, egun helburu hori baldintza bihurtzen ari da. Iduriz, eskemak aldatu dira. Akordioaren filosofia presente egongo da neurri batean, akordioaren kudeaketa pertsonen esparrura pasako da nire irudiko. Akordio berri baterako prozesua gauzatzen bada, ez da bakarrik alderdi edo egitura mailetan emango. Gizarte mugimendu berri bat gauzatuz joango da, alderdi politiko guztietako edo kasik guztietako partaideak egongo dira. Pertsonalitateen gainean eraikiko den prozesu bat izango da batez ere.

Izen propioen aroa iritsi ote da?
Beharbada bai. Pertsona batzuei -kokatuta dauden egituren gainetik- zubiak eraikitzeko posibilitatea iritsi zaiela ikusten dut. Duela bi urteko akordioan, egiturak pertsonen gainean zeuden. Orain, berriz, aritzeko moldea aldatzeko unea iritsi daiteke laster.

Akordioak zer ekarri dio Iparraldeko abertzaletasunari oro har, eta ABri partikularzki?
Lizarra-Garazi ondoren sorturiko akordioak guretzat kaltegarriak izan zirela pentsatu izan dut batzutan. Adibidez, Euskal Departamenduaren borrokan Lizarra-Garaziko, eta batez ere Udalbiltzako akordioen dinamikan aritzea, neurri batean, oztopo izan da abertzaleentzat. Batzutan akordioak aitzaki gisa erabili dira, eta ondorioz oztopo bihurtu. Hautetsi anitz beldurtu zen zenbaiten jarreren aitzinean. Adibidez, Herriko Etxeetan hainbat mozio departamenduaren alde bozkatu izan dira, eta kontra daudenek 'abertzaleok departamenduarekin hasi eta Udalbiltzan bukatu nahi genuela' argudiatu izan dute. Haatik, abertzaletasunari oro har, eta ABri partikularzki, sinesgarritasuna ekarri zion Lizarra-Garaziko Akordioak. Mundu abertzaletik landa errespetua irabazi dugu nolabait. Akordioa sinatu zen testuinguruan, eta berean zeuden politiko pisudunen artean azaltzeak sinesgarritasuna ekarri dio ABri; epe luzerako oso baligarria.

ABk bere aldetik zer ekarri izan zion akordioari?
ABrentzat zaila izan zen akordioari zerbait ekartzea. Logikoa denez, lantzeko gaiak eta dinamika oso lotuak ziren Hegoaldeko betebeharrei; ez dut molde kritiko batez esaten. Gure ekarpena txikia eta mugatua izan da. Gu gure kezkak eta gaiekin joaten ginen bileretara, eta ni neu, batzutan, prozesua ez trabatzeko isilik egoten nintzen; gaia edo esparrua gurea ez zelakoan. Gero jarrera okerra zela ohartu naiz.

Testuinguruak eragindako jarrera izan zen, naski?
Baliteke. Akordioa gauzatzen ari zen bitartean gauzak modu ezberdin batez ikusi ziren Iparraldean. Esaterako, ETAren su-etenaren bitartean Iparraldean ez zen tregoa girorik bizi izan. Poliziak ETAren armategiak aurkitu zituen, hemengo hedabideek toki eta oihartzun franko eman zizkieten gertakari haiei. Poliziak atxiloketak jarraitu zituen hemen eta Frantzian barrena. Funtsean, Iparraldean ez zen su-etena bizi izan, hemengo jendea nahastuta bizi izan zen. ETAk atentatuak Hegoaldean berrasi zituenean, hemen "normalizaziora" itzuli ginela iduri zuen, hemen atentatuen oihartzuna ez zen hainbesterakoa izan. Hegoaldeko hedabideetan islatu zen oihartzuna izugarria izan zen, hemen ez. Beraz, egoera arras ezberdinak bizi izan genituen su-eten garaian, ez zen egoera bera izan bi aldetan. Guk hanka bat han eta beste bat hemen genituela bizi genuen akordioaren prozesu garaia.

Krisia hastearekin batera Batasuna prozesua gauzatzen hasi zen ezker abertzalean. ABren baitan hiru ildo agertu dira: Batasuna, Matalas eta Burujabe. Zu non kokatzen zara?
ABko bozeramaileetakoa izanik, ez naiz sartzen eztabaida horretan. Badago ildo multzo bat, hiru korronte baino gehiago dira, hainbat independente tarteko, ni kasu. Bozeramaile izanagatik ere, ez naiz denen izenean mintzatuko. Ez naiz ildo batekoa, baina badut nire iritzia. Ildoen arteko eztabaidaren aurretik badago galdera funtsezko bat, ordea: batasunean arituko gara bai edo ez? Lehenik galdera horri erantzun behar zaio eta gero, ildo ezberdinak bidean nola moldatzen ahal garen aztertu. Bideak ez dira nahasi behar. Nola moldatuko garen, etorkizunean ikusi beharko genuke, eta batasunean segituko dugun edo ez, orduan erabaki.

Gauzak argitu aldera. ABko Batasuna ildoa eta Hegoaldeko Batasuna prozesuaren Bateginez ponentzia nagusia, ez al da funtsean ABren baitan ari dena? AB ez al da Batasunatik sortuko den ezker abertzalearen egitura berrian sartuko?
Ez. ABk badu beste logika bat. Guk aspaldi abiatu eta landu genuen gure eztabaida Iparraldean. Adibidez, ABn ari garen guztiok bagenekien udal hauteskundeak martxoan zirela eta arazoak izan ditugu egutegia antolatzeko. ABren ustez ez zen holako eztabaida bat abiatu behar udal hauteskundeak burutu aitzin. Batzuek eztabaida zabaldu zuten alta. Hegoaldean beste egutegi bat dute, eta hango egutegiarekin zabaldu zuten honera Batasuna prozesua. Baina gu, AB, ez gara Batasuna prozesuan ari.

Publikoki dena nahastua agertu da.
Batzuk sartu dira eztabaida horretan, ez AB. Iduriz, eztabaida orain bukatzen ari da. Akats estrategiko bat izan da eta dago nire ustez. Orain, bai Iparraldean eta bai Euskal Herri osoan eztabaida nola bideratuko den ikusi behar dugu. ABn barne-eztabaida prozesua hasten ari gara eta Hegoaldean bukatzen ari. Iduriz, egitura komun bat muntatu nahi dute zazpi herrialdeetan.

Nola trenkatuko da afera Batasuna ildoa ABn izaki?
ABren zatiketarekin. Eta Batasuna prozesuaren lehen pausoa hori baldin bada, esaidazu zer-nolako batasuna den hori? Ondorioak atera beharko ditugu. Batasuna prozesuak ABren zatiketa ekarriko du Iparraldean.

Ez al dago hiru ildoen arteko adostasunik lortzea?
Ez dakit. ABren baitan, historikoki, ildo guztiak adostasun batera iritsi gara. Abertzaletasuna Iparraldean zer den ezaguturik, zein urrats eman ditzakegun elkarrekin, gure helburuak eta gure ezberdintasunak zein diren kontuan hartuta, orain arte estrategia bat moldatu dugu batasunean aritzeko. Duela hamairu urte abiatu ginen eta hasieratik izan dira eztabaidak: EA sartu behar ote zen ABn edota borroka armatua bai edo ez debatitzeko, adibidez. Eztabaida nagusi izan da ABren ibilbidean. Hamairu urte elkarrekin ari garela eta batzuek diote ezin dugula batasunean segitu, ABk ezin zuela funtzionatu adierazi dute hasieratik. Nik alderantziz diot. Hau da, Iparraldearen berezitasuna zein den ezaguturik, etorkizunean, hainbat urtez bederen, horrela segitu behar dugu nire ustez.

Ez duzu Hegoaldeko ezker abertzalearekin bat egin beharra ikusten?
Hegoaldearekin egitura bateratu bat eraiki beharko dugula geroan? Beharbada bai. Orain ez. Batetik, egungo gure egoera politikoa dago, gure egutegia eta orain arte burutu dugun bidea, eta bestetik Hegoaldeko egoera. Hemengo abertzaletasuna -eta Hegoaldekoa orobat- indartzeko ABk orain arte bezala segitu behar du nire ikuspuntutik.

Zu ez zara ildo batean ez bestean, independentea baizik. Ildoen artean zubi lana egiteko aukera ikusten duzu?
Ez. Batzuek beren bidean aitzina egiteko eta beren helburuetara iristeko hautu bat egin dute eta horrela segituko dute. Hor ez dago zubi lana egiterik. Erabakiak hartuak dituzte. Batasuna edo Bateginez ildoez ari naiz. Burujabe, Matalas eta independienteen artean badaude zubiak. Euskal Herriko ezker abertzalearen Batasuna egingo da, baina AB ez da sartuko. Baina egingo da. Eta gauza batzuetan lan egingo dugu elkarrekin. Hautu bat egin da eta desadostasunak daude, baina ez gara elkarren aurka borrokan hasiko horregatik. Nire irudiko akats politiko izaugarria burutzen ari da hemengo Batasuna ildokoen aldetik, ildo honek ez du logika bat segitzen. Duela hamairu urtetik hasi eta azkeneko udal bozketara bitartean bizirik izan den proiektu politikoaren ibilbidea ezin da aldatu hemen Iparraldean. Alta, zatiketa ematen bada zubi lanak egin beharko ditugu. Harremanak izango dira eta onak espero dut.

Zatiketa saihestezina da.
Ez dago dudarik, dibortzio bat agertzen ari da. ABren idazkaritzan dibortzioa gauzatzear dagoela esan dut. Idazkaritzako 13 kideetatik 6 Batasuna prozesuaren egituran sartzearen aldekoak dira. Dibortzio bat emango da eta arduratsuak eta zuzenak izan behar dugu dibortzioa gauzatzerakoan. Dibortzioaren ondoren gauza batzuetan elkarrekin aritu beharko dugu: euskara eta presoen aldeko borrokan, nekazaritzaren eta etxebitzitzaren eremuetan, esaterako.

Zein da Udalbiltzari buruzko zure iritzia, bestalde?
Hemengo jendeak ez daki zer den Udalbiltza, ez herritarrek ez hautetsiek. Hasiera batean harremanak bideratzeko prest zeudenak Udalbiltza egitura biziki konplikatua dela ohartu dira. Ez dute parte hartu nahi, ez Udalbiltza batean ez bestean. Hegoaldekoarekiko harremanak konplikatzen direnean hemengo hautetsi abertzaleek gibelera egiten dute. Beraz, eraikuntza nazionalaz mintzatzeko arazoak dira. Izan ere, proposatzen den egitura bat ez bada erosoa jendeak alde egiten du, eta arrazoi osoz. Bi Udalbiltza ari dira, zatituta alegia. Egoera horren aurrean hautetsiek edo elkarteek beren proiektuak gelditu dituzte. Udalbiltza bien jokamoldeak irringarriak izan dira Iparraldera etorri direnean. Azkainen nahiz Maulen eginiko agerraldiak erridikuluak izan dira hemengo jendearen begietara, jendeak ez du deus ulertu, eta ez du ulertu nahi, gainera.

Zein da herri hauteskundeetan ABk lorturiko emaitzen balorazioa?
Orokorrean AB igo da azken udal hauteskundeetan, baina borroka gogorra eraman du: EAJ-PNBren kontra, EAren kontra, EH edo ezker abertzalearen kontra. Hau da, udal hauteskundearen kanpaina burutzen ari zen bitartean Batasuna prozesua ekarri dute honera, eta horrek ez dio ABri lagundu batere. ETAren kontra ere aritu da AB. ETAk Grenoblen lehergaiak ebatsi zituen hauteskunde kanpainan, eta ekintza ez zen egokiena abertzaletasunarentzat. Horien guztien kontra borrokatu du ABk hauteskundeetan, eta igo da. Baina, bereziki, ABk bere etsai zuzenak direnen aurka egin du goiti. Finean, ABren proiektua pragmatikoa delako l
PREBENTZIOA DU ARDATZ
Hendaiako Errepublika plazaren ondoan bizi da Ixabel emaztearekin, Olaia eta Inko seme-alabekin. Etxebitzatik kanpo aurkitu dugu, etxea berritzen ari baitira. Herri Taldeak-en eman zituen lehen urratsak politikan eta EMAn gero. Alkoholismoaren prebentziorako zentro baten zuzendaria da. Bere lanbideko esperientziak oso baliagarriak omen zaizkio politikan aritzeko, baita politikaren trikimailuak bere lanbidean. ABko eleduna da.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude