TEKNOLOGIA BERRIAK HEGALUZE ARRANTZAREN ZERBITZUAN

  • Ekainean hasiko da hegaluzearen kanpaina eta iraila arte iraungo du. Bitarte horretan, AZTI Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknikaren Institutuaren bidez, teknologia berrien laguntza izango dute euskal arrantzaleek udako arrain preziatu hori harrapatzeko.

2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herriko arrantzaren sektorea egunetik egunera ari da modernizatzen, eta aitortu beharra dago Gasteizko Administrazioa beti oso sentibera agertu dela sektore honekin, eta oso ahalegin handia egin duela arlo horretan. Orain, 2006. urtera bitartean, itsasontziak berritzeko plan batean murgildurik dago sektorea. Itsasontzien %40an izango du eragina, eta 60.000 milioi (2.400 milioi libera) pezetako kostua izango du. Teknologia berriak lagungarri gertatzen dira itsasontzien lehiakortasuna areagotzeko; batetik, itsasontzien berrikuntzaren bidez eta, bestetik, arrainaren kokapena eta bilguneak atzemateko tresneriaren bidez. Horregatik, gure arrantzaleek birziklatu beharra izan dute, kanpainaz kanpoko garaian ikastaro bereziak eginez, teknologia berriei esker irizpide berriak erabili ahal izateko eta arrantza hobea izango duten lekuetara bideratzen asmatzeko.
Oraintxe, hegaluzearen kanpainan bete-betean sartzen ari garen garai honetan, komenigarria da teknologia berri horiek gure arrantzaleei eskaintzen dizkieten zerbitzu batzuk aipatzea. Egia da beraiek direla itsasoan sartu eta arrantza gauzatu behar dutenak, baina egia da baita ere teknologia berri horiek hobeto eta baldintza hobeetan arrantzatzen laguntzen diotela; dena den, goi mailako aurrerapen hauen kontua nahiko gauza berria da beraientzat.
Iazko hegaluzearen kanpaina oso garrantzitsua izan zen. Ekainetik irailera bitarteko kanpainan 9.000 tona bildu ziren, hau da, 1999an baino %40 gehiago. Lonjan kiloko 420 pezetako (16 libera inguru) prezioa egin zuen batez beste, eta 1999an, berriz, 500 pezetakoa (20 libera).


BOST SATELITE HEGALUZEA ATZEMATEKO.

AZTI Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknikaren Institutuak urrundik atzemateko estazio bat du. Institutu honek Sukarrietan du bere egoitza nagusia, eta duela gutxi estazio bat ireki du Pasaian. Sukarrietan kokaturik duen urrundik atzemateko estazio horretatik NASAren NOAA serieko Estatu Batuetako hiru sateliteren datuak eta irudiak jasotzen ditu, eta baita Orbview2 merkataritza-satelitearenak eta Feng-Yun satelite txinatarrarenak ere.
Satelite horiek bidaltzen dituzten datuak eta irudiak jaso eta prozesatu egiten dira Sukarrietako estazioan. Datu horiek uraren tenperatura eta pigmentu fotosintetikoen kontzentrazioa adierazten dute, eta horrek batzuetan hegaluzearen kontzentrazioa adieraz dezake. Baliabide horien bitartez hainbat espezie pelagikoren bankuak aurki daitezke, horien artean hegaluzearenak. Horretarako, AZTIk mapa batzuk eratzen ditu eta baxurako itsasontzietara bidaltzen ditu denbora errealean. 1999ko arrantzaldian isotermen ehun mapa inguru bidali zituen AZTIk, antzeko batez besteko tenperaturak islatuz.
AZTIk 2000ko arrantzaldian, egunero, denbora errealean bidaltzen zien azaleko tenperaturari buruzko informazioa kofradiei -fax bidez- eta itsasontziei beraiei -ontzian duten edo zuzenean aginte-zubiko PCan bertan jarritako irratifaksimilaren bidez-. Informazioa aldez aurretik baxurako itsasontziekin hitzartutako frekuentzi eta orduetan ematen die. Joan den urtea geroztik, planktonaren kontzentrazioari buruzko mapak ere igortzen dira, eta horrek erraztu egiten du harrapaketa lortzeko aukera dagoen ingurunearen mugak ezagutzea. Azken bi urte hauetan horrelako metodoak erabiltzen saiatu dira baxurako arrantza ontziak arraina dagoen lekura hurbiltzen ahalegintzeko.


ARRANTZA ONTZIEN MODERNIZAZIOA.

Arrantzaren sektorea estrategikoa da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta ahalegin handia ari da egiten sektorea modernizatzeko. Nolanahi ere, egin beharrekoak lehenbailehen egin beharko dira, zeren horretarako diru laguntza publikoak 2006an desagertuko dira, eta baldintzarik egokienak 2002. urtera bitartean eskainiko baitira. Eusko Jaurlaritzak 4.400 milioi pezetako laguntza publiko ofiziala eman du, eta, horrez gainera, hogeita lau finantza- erakunderekin finantzaketa bide berezi bat hitzartu da itsasontziak berritzeko maileguak lortzeko. Euskal Herriko itsasontzien %40a berritzeak 60.000 milioi pezetako inbertsioa eskatuko du. Helburu hori 2007. urterako lortzen bada, itsasontzi guztien %70 edo %80 egongo da berriturik, eta etorkizunari lehiakortasunez aurre egiteko prestaturik egongo dira.


BOLANTAK GALARAZITA 2002AN.

Hilabete gutxi batzuk besterik ez dira geratzen arrantzan bolantak erabiltzea galarazten duen agindua indarrean jartzeko Europako Batasunean. Agindua 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Arrantzarako sistema horiek betidanik arbuiatu dituzte euskal arrantzaleek. Hegaluzea euskal arrantza ontzien ustiapen objektu tradizional izan da. 2000ko kanpainan 187 arrantza ontzi aritu ziren, eta horietako 73 beita biziarekin aritzen ziren eta 114 xaxiango arrantzan. Beita biziaren bidezkoan amu bakarreko kanaberak erabiltzen dira, eta xaxiangoan, berriz, apeu bat jartzen da amuan, eta hegaluzeak bere harrapakina delakoan irentsi nahi izaten du. Horrela, gure arrantzaleek banan-banan harrapatutako kalitate handiko hegaluzea lehorreratzen dute ekainetik irailera bitartean.
Nolanahi ere, azkenaldi honetan, beste herrialde batzuetan bolanta bidez arrantzatutako hegaluze asko ari da sartzen hemengo merkatuan. Zer dira bolantak edo jito-sareak? Sare mota hori Frantziak sartu zuen 1987an hegaluzea harrapatzeko. Oso luzera handiko sareak dira, itsasoko ur azalean zabalduta jitoan uzten direnak. Horien garaiera 15 eta 20 metro bitartekoa izan ohi da, eta luzera, berriz, kilometro askotakoa izan daiteke.
Hasiera-hasieratik eztabaida larria sortu izan da bolantak erabiltzen dituztenen eta ohiko arrantza baliabideak erabiltzen dituztenen artean. Lehenengoek errentagarritasun ekonomikoaren argudioa dute, eta besteek, berriz, bolantek arrantzaren ekosisteman duten eragin arriskutsua aipatzen dute. Erakunde ekologistak ere sare horien aurka agertu ziren arrantza ahalmen handia dutelako eta ekosisteman eta izurde eta zetazeoen populazioan kalte handia egiten dutelako.
Bi jarrera kontrajarri hauek Nazio Batuetaraino iritsi ziren, eta mundu osoko moratoria baterako deialdia egin zuten. Europako Batasunak berak ere Arautegi bat ezarri zuen 1992an, eta "2,5 kilometrotik gorako bolantak erabiltzea galarazi zuen". Gero, 1994an, Batzordeak erabaki zuen ezinbestekoa zela 2,5 kilometrotik beherako sareak ere ez ugaritzea eta, halabeharrezko egokitze aldi baten ondoren (4 urte), honelako sare guztiak ezaba daitezen prestatzea.
Azkenik, Europako Batasunaren Kontseiluak beste arautegi bat onetsi zuen. Horren arabera, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera bolanta sareak erabiltzea galaraziko du. Bitarteko epe horretarako ere hainbat baldintza jarri du: horrelako arrantza ontziak %40an murriztea 1998rako, urtero zerrendak egitea. Hala eta guztiz ere, erabaki horiek ez dira behar bezala bete. Ikusi egin beharko da EBk gogor eusten dion bere agindua betearazteko asmoari eta datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera erabat kenarazten dituen. Hala baldin bada, benetako abantaila izango da; batetik euskal arrantzaleentzat, bolantekin harrapatutako hegaluze kopuru handiak sartzeak eragiten dion lehia bidegabea eragotziko duelako, eta bestetik kontsumitzailearentzat, kalitate handiagoko arraina dastatu ahal izango duelako.
Amuaren bidezko harrapaketa sistemak bereizi egiten du arrantzatu nahi den arraina, eta, aldiz, bolanten sistemak ez du inolako hautaketarik egiten, eta kalte larriak eragiten dizkio arrantza jarduerari. Bestalde, beste hainbat arazo ere sortzen dute: nabigaziorako eragozpen larria dira; ohiko arrantza-ontzien harrapaketak murrizten dituzte; hegaluze gazteenak ere akabatzen dituzte, baliabide hori arriskuan jarriz; bestelako hainbat espezie ere suntsitzen ditu, hala nola izurdea eta marrazoa; eta kontrolik gabeko heriotza eragiten dute sareetatik askatzen diren arrain zaurituetan.

AMUKO HEGALUZEA KONTSUMITZEA
Ez da gauza bera amuko hegaluzea edo bolanten bidez harrapatutakoa jatea". Hori zen Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleen kofradiek egin zuten publizitate kanpaina handiak zabaltzen zuen mezua. EAEko egunkari guztietan zabaldu zen. Aurten ere iaz bezain egia izango da mezu hori. Kanpaina horren helburua merkatuan sartzen ari zen bolantaz harrapatutako hegaluze kopuru handiari aurre egitea zen. Iragarki horrek arrandegietan hegaluzearen jatorria galdetzera bultzatu nahi zituen kontsumitzaileak. Bolantek hegaluzearen stocka suntsitzen dutela nabarmendu nahi zuten kanpainaren bidez, eta, gainera, izurdeei eta marrazoei ere gogor erasotzen dietela.
Beste herrialde batzuetatik "bolantekin arrantzatu eta kamioietan garraiatutako" hegaluze asko sartzen ari zela ohartarazten zuen iragarkiak, eta, aldiz, euskal arrantzaleek "amu bidez eta banan banan harrapatzen zutela" eta, horregatik haien arrainak kalitate ezin hobean iristen direla arrandegietara.
Hemengo hegaluzea arrantzatzeko erak -zioen iragarkiak- "Europako araudia betetzen du, espeziea zaintzen du eta ez du arriskuan jartzen arrantza ondarea; eta, gainera, gure arrantza-industriaren aberastasunari eusten laguntzen du". Eta, amaitzeko, honela zioen: "Baxurako arrantza ontzien jarduera guztiz funtsezkoa da itsasertzeko hainbat herrirentzat. Arrantzan aritzen diren 350 ontzik 3.000 arrantzale ingururi ematen diote lana. Gure arrantzaleek harrapatutako hegaluzea kontsumitzea kalitatea kontsumitzea da".


Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude