GEROKOEK MADARIKA EZ GAITZATEN

  • Euskararen egoerari buruz Imanol Laspiurrek idatzitako gogoeta argitaratu zen ale hartan. Zenbaiti euskara guztien ahotara ekartzeko ahalegina eskatzen zien.

2021eko uztailaren 15ean

Euskararen egoerari buruz Imanol Laspiurrek idatzitako gogoeta argitaratu zen ale hartan. Zenbaiti euskara guztien ahotara ekartzeko ahalegina eskatzen zien.
On Joxe Migel Barandiaran jauna egiten ari zen lanari eskaintzen zion ZERUKO ARGIAk bere orrialde printzipala, 1971. urteko maiatzaren amaieran. Haatik, On Joxe Mielenak nahikoa ezagunak izango zaizkizuelakoan (hala ez balitz, liburutegietara joanda arazoa konpon dezakezuenez), nahiago izan dut arreta jartzea orduko kezken isla bizia den lan batean: Imanol Laspiurren "Etsaiak" idazlanean, hain zuzen ere. Euskara zuen Imanol Laspiurrek kezka nagusi. Euskara jasaten ari zen egoera, hobeto esanda. Eta guztiz kexu zen gure gizona, "euskararen hil ala biziko kinka estu hau benetan larria" zela uste zuelako.


BETI-BETIKO TEMAN

Ez zen "Etsaiak" hura euskararen gaiari buruz argitaratzen zuen lehen lana -aspalditik ia astero bazuen horrelakorik- eta norbait kontu eske etor zekiokeelakoan-edo, honela ekiten zion bere jardunari: "Norbaitek esan dezake, agian, berriz ere euskera arloaren ingurua aztertzen ari garela eta hobe litzatekeala proletargoaz hitz egitea. Proletargoaz hitz egiteko garaia ere etorriko ahal zait. Baina euskeraren hil ala biziko kinka estu hau benetan larria dugunez, ez dezakegu, inolaz ere, denborarik gal. Zenbait prolema, arrunta izan daiteke mundu zabalean, baina euskararen prolema euskaldunoi bakarrik dagokigu, gure gurea da, nahiz eta Europa oso baten kultura zati nabari izan, ez dugu-ta kanpotiko laguntzarik".
Bakoitza bereaz arduratu behar, eta hortan zintzo saiatzen zen Imanol Laspiur. "Euskarak etsai asko du gaur egun", azaltzen zuen deplauki, baina okerrena, kaltegarriena, zuzenean seinalatzeko: "Zerbait euskeraren alde egin ahal izan eta egiten ez duena. Hori da gaur, guk dadukagun etsairik txarrenetakoa".
Izan ere, bere ustean, "herri eta hiri bakoitzean beti izaten da euskeraren alde zerbait egin dezakeen norbait, baina martxan jarri beharrekoa, bultza ere egin beharrekoa". Adibide baten premia ikusiz, hauxe eskaintzen zuen: "Eibar honetatixe radio bat edo beste egin nahiz jarri, 25en-bat kilometrora euskera hiltzen zaikula esan nezake, hau da, Gasteiz alderuntz radio bat joko banu, Eskoriatzan bukatuko litzateke gure mintzairaren bizia", hori baitzen, haren iritziz, "euskeraren muga. Eta nola daukagu Eskoriatzan euskera? Beste zenbait herritan bezala jende helduek bakarrik hitz egiten dutela, baina ia ume denak erderaz. Non nahiko kanta zahar beldurgarri bihurtzen ari den kakoa". Bien bitartean "zer egiten ari da Eskoriatzan euskeraren alde? Nik dakidanez, ezer gutti. Hogeitamar bat ume dituen ikastola bat ba omen dago eta andereño bakar bat. Ez dakit hortik aurrera joteko nolako giroa izan dezaketen, baina badirudi neska gazte baten edo biren lan hutsak eraginiko lana dela. Eta nola daude gurasoak? Eta nola ote daude zerbait euskeraren alde egin lezaketen gizon eta emakumezkoak? Zer nolatan ote daude ere euskeraren alde egin behar eta lezaketen bertako apaizak? Itxura danez, ez bide dago herrian kontzientzia askorik. Baina bai kontzientzia hori esnatu behar luketen zenbait. Beraz horiek dira, hain zuzen, Eskoriatzako euskeraren egoera zuzper dezaketen pertsonak".
Nortzuk ote, horiek? Bada, Imanol Laspiurrentzat, "besterik ez denean, apaizak lirake egokienak". Tamalez, ordea, laguntza izugarririk ez ei zuen euskarak jasotzen haiengandik: "Azter dezagun beren meza antolaketa eta betikoa: Larunbatetan, arratsaldeko 8-etan (hilunabarra) meza osoa euskeraz omen da. Zorionak!". Eta igandeetan, zer? "Goizeko 7,30etan, goizegi delako noski, ez omen da ia inor joaten eta euskeraz izaten bide da". Haatik, "Meza Nagusia, bertan 'Herriko Meza' deitzen omen diote, goizeko hamarretan. 'Herriko meza' deritzan arren, sermoi edo hitzaldia erdera hutsez, meza erderaz, eta inoizka 'kantu sinboliku' antzean kantatxo bat euskeraz. Hau folklorekeria hutsa da".
Apaizek, bere aburuz, mezatan "euskerari lehentasun edo preferentzia" eman beharko zioketen. Eta ikastolari lagundu, "eskola aldetik preparatuak direlako, bestalde herriaren aurrean zerbait errepresentatibidade edo ordezgaritza dutelako, edo, nola-nahi dela ere, horretarako kontzientziatuak baldin badira, egokien litzatekeen horiexek izan behar dute euskera aldaz goran eta zuzper aldi batetan jarri behar dutenek: giroa sortuaz, ikastola indartuaz, gurasoak kontzientziatuaz, Gipuzkoan den Ikastola Elkarteari ere eskaria eginaz, noski, hitzaldi edo nolabaiteko laguntza lor dezaten hiri horretakoek".
Orokorra zen Imanol Laspiurrek eginiko azken eskaera: "Ez dadukagu euskera geure ahulkeriazko jokabide merke bategatik bazterreratua hiltzen uzteko ez eskubiderik ez eta arrazoirik. (...) Zerbait egin dezakezutenok bil zaitezte, eta bai ikastolei, bai euskal giro oso bati benetako indarra eman hizaiozue, hori baita euskeraren aldetik Euskal Herriak eskatzen daukuna eta baita geroko gizaldiek. Geroko gizaldi horiek ez gaitzatela madarika. Zeuen eskuetan, zeuen gogoetan, zeron betebehar, zentzun eta kontzientetan duzue ekintza"

6+1=10
J. Artola, 1971-V-30
Aste ontan, munduko zilborra Europa izan da. Bretaiña Aundia Europako Merkatu Batuan sartuko ote; Alemaniak eta Holandak euren diruekin zer neurri artuko ote; Iparramerikar soldaduak Europatik alde egingo ote. Iru gertakari auek elkarri loturik daude. Baiña bat artu bear eta leenbizikoari lotu gera. (...) Bretaiña Aundian bertan, guztiak ez datoz bat arazo ontaz eta azken ordu ontan zenbait pertsona atzeratu ere egin dirala esan bearra dago. 1966ko iraillan %-ko 70 bretaiñar sartzeko baiezkoan zeuden; %-ko 10-etik 15-era kontra; eta %-eko 15-etik 20-rak zer esan ez zekiten. Orain illabete berriz, alde, %-eko 60 bakarrik ziran. (...) Zergatik atzerakada au? Batez ere Bretaiña Aundian Merkatu Batuan sartzeak janarien prezioak aldatu ta igo egingo ditualako (...).

DON KOSMEREN KORBATA
Euskal errietatik, 1971-V-30
Terranobako ur hotzetan bakailo arrantzan dabiltzan zenbait bapore abiatzen ari zaizkigu; baina, aurten arrantza kaxkarrak eta urriak izan dira. Bakailotik bizi geranok, estu eta larri ibiliko gerala sumatzen dugu; batez ere soldata eskax batetik bizi behar dugunok. Ederki zion Z. ARGIAren editorialak zioenean: "Izan ere, nola erantzun etxe-bizitza artutakoan egindako zorreri edo illeroko etxe-errentari eta jateko, jazteko eta umeak eskolatzeko bear dutenei?". Batzuek orduak sartuko dituzte; senar-emazteak lanean ariko dira (guk egiten duguna) bestetan; urtero, bakazio garaian, beste lantoki batera joan (ezagutzen ditut) eta abar... Tamalgarria benetan!.

PASAI DONIBANE
Arostegitar Jokin, 1971-V-30
Martxoaren ogeita zortzian, azaldu zan au: Estaduagandik Eliza libro izateko beregandik jasotzen zuan diru laguntzari uko egiñ bear ziola apaizak alegia. Emen zegoan kakoa: Alde batetik Elizaren askatasunagatik alde batera utzi egiñ bear Estaduaren diru laguntza; bestetik ordea, Estaduko laguntza ori gabe, nola bizi apaizak? Neretzat askatu eziñeko korapilloa zan. (...) Argitasuna eman naiaz, irakurle batek, apalik, erantzun dit: "Aurren irakasle, nere iritziz lanbide onena. Irakasleak ain urri dabiltzanez geroz, poz pozik ikusiko lituzke erriak, nik uste. Apaizak, Meza eta beste eginkizunengatik artzen duan saria, artzen jarraitu dagiala, ba, lana egiten duanak bere saria bear du eta pozik ematen dio kristauak. Ori da nere iritzi apala". Milla esker zure erantzun apalagatik. Ona eta baliotsua da gerora sortuko diren apaizei begiratuta. Apaizaren ogibide bat izan diteke geroxeago, aurrei eskola ematea. Baiña gaur...? Irakasle izateko Maisu titulua bear da; gaur eguneko apaiz geienak ez dituzu maisu; apaiz lanetatik kanpora ezin ba izan Irakasle. (...) Jasoa dut beste irakurgai polita. Onela dio: "San Jose egunean korbata jantzita ibilli zan D. Kosme apaiza... Ez det itzik egin nai... Obe det ixillik egotea...". Kosme izena nerea da gero e..? Gogorra egin du apaiz orrek... Ain polita den lepoko esparadrapuaren ordez, korbata jantzi alajaiña... Ori da pekatua, ori. Serioski, ona emen nere iritzia: Apaiza ez bedi izan erriagandik berezitutako aparteko kasta bat (...).


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude