ZERGA DELITUAK EPAITEGIETAN LOKARTURIK

  • Zerga esparruko gaizkileen kopuru handi bat auzitegiek zerga delituak epaitzeko erakusten duten moteltasunaz edo interes kaskarraz baliatzen da, ogasun publikoari milaka milioi pezetako iruzurra egiteko. 1999an haziendak bidalitako 100 espedienteko 7 epaitu ziren soilik.

2021eko uztailaren 23an
Zerga iruzurra 15 milioi pezetatik (600.000 libera) gorakoa denean bihurtzen da zerga delitu, eta horrek esan nahi du maila horretako ekonomi ahalmena eduki behar dela, hau da, familia edo enpresa handien kontua dela. Eta esan beharra dago delitu mota hori ez dela eraginkortasun handiz jazartzen, eta, beraz, inolako zalantzarik gabe, etorkizunean delitu kopuru hori geroz eta handiagoa izango dela. Ez dugu zehazki Euskal Herriari dagokion daturik, baina Espainiako Estatuari buruzkoak ditugu, eta ez dugu uste oso ezberdinak izango direnik. Azken urteotan epaitegietara igorritako zerga delitu salaketen %88k epaitu gabe jarraitzen dute. Epaitegien ikuspegitik, berriz, "atzerapena eta gainezkako egoeraren" zergatia legearen zailtasunean eta aldaketetan datza. Besteok, ordea, gure zalantzak izan ditzakegu ez ote den izango hainbat enpresa eta familia epaitu nahi ez dituztelako. Kontua da, arrazoi bat edo bestegatik, milaka milioiren iruzurra egiten zaiola ogasunari, eta erantzukizunek argitu gabe jarraitzen dutela. 1999. urtean bertan 81.278 milioi pezetako (3.251 milioi libera inguru) kopuruari dagozkion salaketak sartu ziren epaitegietan.


ZERGA IRUZURRA ETA ZERGA DELITUA.

Beste ezer baino lehen argitu beharra dago zerga iruzurra eta zerga delitua ez direla gauza bera. Gaur egun indarrean dagoen legeriaren arabera, zerga iruzurra zerga delitu bihurtzeko bi baldintza bete behar dira: ogasunari egiten zaion iruzurra 15 milioi pezetatik gorakoa izatea eta zergadunak iruzurra egiteko asmoa zuela nabarmentzea. Bi baldintza horiek betetzen ez dituzten iruzurrak ez dira delitu bihurtuko; iruzur soilak izango dira, eta ogasunak jarritako zehazpenen bidez ebatziko dira, epaitegietara joan gabe.
Bestalde, zerga iruzurrak lau urtetan iraungitzen dira, eta delituak bostetan, eta berdin da ogasuna ez ohartu izana edo epaitegietan egotea. Iraungipenaren egutegia eten egiten da eta hutsetik hasten da berriro ogasunak edo epaileek zergadunari diligentzia bat helarazten dioten bakoitzean. Beraz, zerga delituen espedienteak pilaturik daude fiskaltzetan nahiz epaitegietan. 1992tik 1999ra bitartean zerga delituei buruzko 3.049 salaketa jaso zituzten epaitegiek, baina 368 besterik ez zituzten epaitu, %12, Zerga Agentziaren arabera. Gainerako %88 ebazteko daude oraindik. 1999an 100 espedienteko zazpi besterik ez zituzten epaitu. Horrela ageri da "El País" egunkariak duela gutxi ezagutzera eman duen txosten batean, eta, horrez gainera, dio ustezko zerga delituen artetik auzitegien epaia jasotzera heldu diren salaketak behera egin dutela azken urteotan. 1994an izan zen salatuen arteko kopururik txikiena epaitutako urtea, %5,7. Handik aurrera pixkanaka goraka joan zen 1997 arte, 59 salaketa epaituz, urte horretan aurkeztutakoen %20,1.
Egoera, ordea, okerragora doa. Ogasuneko ikuskaritzak 1999an epaitegietara bidalitako 691 salaketetatik 47 besterik ez ziren epaituak izan, hots, %6,8, urte horretako Zerga Agentziaren memorian ageri denez. Eta zerga delitu horiek ez dira huskeria. Ez. Altxortegi publikoari iruzur egindako diru kopuru handiak dira. Horrela, auzitegiek 1998an jasotako salaketek 63.070 milioi pezetako iruzurra adierazten zuten, eta 1999an 81.287 milioi pezetara iristen zen.
Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak (BJKO) aitortzen du zerga delituak epaitzeko epaitegietan gertatzen den atzerapena, baina, aldi berean, salaketa horiek iraungitzeko inolako arriskurik ez dagoela azpimarratzen du, oso zaila delako bost urtean inolako diligentziarik ez egitea. Baina, justiziaren inpartzialtasunaz gehiegi fidatzen ez denari berehala etorriko zaio galdera burura: zer gertatzen da diligentzia horiek egiten ez badira?
Epaitegietako maila goreneko arduradunek aipatzen dituzten arrazoi bakarrak epaitegietako mekanika eta egungo legeria dira, eta ulertzekoa da horiek hori esatea. Horrela, BJKOko bozeramaileak, Benigno Varelak, aipatu dugun egunkari madrildarrak egindako galderari erantzuterakoan zioenez atzerapen horiek delitu hauei buruzko "epaitegi eskuduntzetan izandako aldaketen ondorio" dira. Epaileak esan zuenez, "Kode Penala eraberritu zenetik eskuduntza probintzi auzitegiei zegokien, eta 1998az geroztik eskuduntza horiek penaleko epaitegien esku daude berriro ere". Ordezkari berorrek zioenez, zerga delituen arloan epaitegietan pilatzen den gehiegizko lana "zerga delituaren konplexutasunagatik gertatzen da". Horregatik, eta, agian, ezer ez dutela egin entzun beharrik ez izateko, BJKOk baliabide tekniko eta langile gehiago eskatuak dituela nabarmentzen du, eta, horrekin batera, ogasun publikoaren aurkako delitu hauei buruzko ebazpenak arinagotzeko lege aldaketak ere eskatu dituztela.

ARTELANAK OGASUNARI IZKIN EGITEKO ERABILTZEN DIRA
Nahiz eta ogasunari zor zaiona ordaintzeari izkin egiteko modu bat baino gehiago dagoen, urtero hamar mila milioi inguruk izkin egiten diote ogasunari artelanen merkatuaren bidetik Espainiako Estatu osoan, azken hilabete hauetan argitaratu diren txosten osatu berriek diotenez. Euroaren etorrera iragarri zenetik artearen merkatua aldatu egin dela baieztatzen dute. Esate baterako, ARCO, Stampa, Iberjoya edo Barnajoya ferietan, erakusketan jarritako lanen eta saltzea lortu den lanen arteko proportzioa modu harrigarrian igo da. Eta, dirudienez, berdin gertatzen da galeria eta enkanteetan. Horren adibide gisa 1999ko otsailean izan zen ARCO ferian, aurreko urtean baino %8,8 bisitari gutxiago izan arren, %20 gehiago saldu zela aipatzen da.
Artelanen sektorean aipatzen denez, Espainiako Estatuan 40.000 milioi pezeta (1.600 milioi libera) inguru mugitzen dira, eta hortik %90 "norbaitek zuritu nahi duen dirua da". Nolanahi ere, sektoreko iturri ofizialen arabera, kopuru horren erdia baino zertxobait gehiago (25.000 milioi pezeta, 1.000 milioi libera) XIX. mendeko artelanak erosteko erabilitakoak dira, eta, duten balio artistikoaz gainera duten balio historikoarengatik, oso jarraipen eta kontrol estua ezartzen zaie. Arazoa gainerako 15.000 milioi pezeta horietan dago. Horko 3.000 milioi pezeta erakunde ofizialen erosketak dira, eta gainerako 12.000 milioi pezetak partikularrenak. Partikular horietako batzuek (%20 inguruk) dagokion aitorpena egiten diote ogasunari, baina gehienek, nonbait, ez. Sektoreko hainbatek Administrazioari leporatzen dio errua: "Beste herrialdeetan ondare ekarpenei ehuneko txikiak ezartzen zaizkie zergetarako, eta Espainiako Estatuan, berriz, kultura luxutzat hartzen da, eta artista batek ezin du bere salmenten aitorpenik egin, oso aldian behingoak direlako".
Bestalde, zenbaitek ogasunarekin dituzten zorrak ordaintzeko ere erabiltzen dituzte artelan horiek. Horrela ageri da Espainiako Estatuko Zerga Agentzia beraren datu ofizialetan, zeren PFEZari, Oinordetzari, Sozietateei eta BEZari dagozkien zergak arte-lanen bidez edo Ondare Nazionalean sarturiko ondasunen bidez ordaintzeko aukera ematen baitu.
Horrela, 1996tik 1999ra bitartean, datu ofizialek diotenez, Espainiako Ogasunak 6.005 milioi pezeta inguruko zerga zorrak bildu ditu. Kopuru horretako 418 milioi pezeta zergadunek ogasunarekiko 1996an egindako zorrak ziren; beste 1.675 milioi pezeta 1997an bildu ziren, eta 1998an zenbateko hori 668 milioi pezetara jaitsi zen. Marka guztiak 1999an hautsi ziren, 3.242 milioi pezeta bildu baitziren artelanetan.
Ogasunarekin zituzten zorrak kitatzeko erabilitako artelanen artean Pablo Picassoren hiru lan nabarmentzen dira, 1.434 milioi pezetatan tasatuak eta Reina Sofía Museo Nazionalera eramanak. Bere zerga zorrak artista horren artelanekin ordaintzen dituzten artean bere alaba Paloma Picasso eta 33 milioi pezeta ordaindu zituen Espainiako Alderdi Komunista aipatu daitezke.
Joan Miróren lanak, Francisco Goyarenak, Bauhausi eta 1900etik 1940ra bitarteko eskola alemaniarrei buruzko bilduma bibliografikoa, besteak beste, erabili dira ehunka milioi pezetako zerga zorrak ordaintzeko. Bere zergak ordaintzeko bide hau erabili duten pertsona eta sozietateen artean honako hauek aipa ditzakegu: Juan Abelló enpresariak 1988an hainbat artelan eman zuen 60 milioi pezeta inguruko zorrak ordaintzeko; Frías-eko dukearen alargunak 200 milioi pezetatan balioztatutako bere artxiboak eta beste hainbat agiri eman zituen. Aipatzekoak dira baita ere Tyssendarrak, Masaveu familia, Cocatarren familia, Javier de la Rosa, Mario Conde, BBVA, BSCH, La Caixa, Caja Madrid eta Telefónica, esaterako


Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude