EUSKAL MITOLOGIA ETA ALKOHOLA

  • Ardoaren etikaz eta horrekin ezkutatzen ditugun erruez ziharduen aleak, gure gizartean ardotarako dagoen ohitura handiaz eta bere alde on eta txarrez, alegia.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Urri omen dira ardorik gabeko pozak eta are gutxiago berriketak. Horrela zioen Luis Haranburu-Altunak, behintzat, ZERUKO ARGIAn "Euskal mitologia"z aurrera zeraman asteroko zitan "ardoa" sartzea erabaki zuenean. Irakurri ahala, bihotza pilpilean jarri zitzaion hemen idazten duen honi. Izan ere, sapristi! Oi zer gaia! Bere drogarik preziatuenak euskaldunon artean duen eraginaren azterketa! Haatik, ez zeuzkan denak berekin, zehatz-mehatz irakurrita baitzizkion Luis Haranburu-Altunari aurreko asteetako lanak, eta beraz, ondotxo zekien zorrotz bezain zehatz aditzera eman ohi zituela bere esatekoak...!

"Euskalduna antzu eta zurtz gertatzen da ardorik ezean", zioen hasieran, Oihenart-en "ahoa dabilano, sabela botz" itxaropentsua aitatu ondoren. Eta arrazoirik ez zitzaion falta, honakoa kontuan izanik: "Euskal Herria dela Frantziaren urren, alkoholarik gehien edaten dan Herria, gauza jakina" omen dugulako. Eta ez hori bakarrik, "jakina eta onhartua" baizik. Hara, bada, Haranburu-Altunak zuen kezka. "Hemen datza ene aburuan gure errurik larriena" aitortu eta berehala bere kritika eskaintzen hasten zen:
"Aztarrika dezagun gaingiroki bederen ardo-mitoaren funtsa".
Ukitzen zituen puntuen artean, sexua ere bazegoen. "Ikuspen sexual batetik egin lekioke so ardoari: 'Ardoa hobe diagu/ guk andrea baino'. Honela zioen G. Anduaga bertsolariak eta agian gure sexual problemaren soluzionea lortu nahi dugu ardoaren bidez".
Haranburu-Altunak, halere, badaezpada-edo, ez zeukan horrelako gai sakonean gehiei korapilatzeko ez asmo ez gogorik, jarraian adierazten zuenaren arabera: "Hemen luzatu gabe, zuzenean ardo-mitoaren alderdi politikoa zehaztera noakizue. Nor beraren etxean edan leike ardoa, baina ardo honek ez du piparrik eta ez grazi nabarmenik. Ardoa ardo izateko lagun artean edan behar da" baieztatzen zuen aurretik, bere baieztapenaren arrazoiak azaltzeko gero. "Ardoa soilik harturik eta kimiko elkartu bat bezala ikusirik, mahatsetik ateratako edari bat besterik ez da. Mitotik at arkitzen da. Baina ardoa politiko eta ekonomiko egitura batean kokatua denez gero, mito bezala agertzen zauku".


ANTZUENA ERE HAURDUN

Ondoren, alkoholaren "bertuteak" aipatzen zituen. Besteak beste, hauexek: "Antzuena ere haurdun bihurtzen du. Mutuari hitza. Motelari bizia. Traketsari finezia. Hozperari beroa ematen dio. Ardoak 'bizitu' egiten du". Eta horrek guztiak bultzatzen omen ditu ardoa maitatzera.
Ez dira bakan batzuk izango, zeren "euskal gizartearen maila guztietan aurki daiteke ardoa" eta hau "sozializatua" omen dugulako. "Inork -'Nik ez dut edaten'- esaten duanean, benetan miresgarri iruditzen zauku. Ala fede! Nolaz leike hori? Ardorik ez edan? Eta bat-batean kulpa-dun senti arazten dugu ur-zale ausarta. Ardoa edaten ez duanak ez lezake zainetan odolik ez eta bihotzean segoa besterik izan. Euskal Herriko ur-zaleak ba du problemarik".
Kontxo, horrela ikusita...! Hain gaiztoak al gara? Okerrena, ordea, irakurtzeke neukan: "Behin maitatu den ardoa ez leike gero gorrota; eta horrela euskaldunok aitzakizko eta zinezko arrazoiez etika bat osatu dugu, eta ardo-etika hontaz izkutatzen dugu zenbait akats eta erru. 'Guztiok edaten diagu ardoa, beraz ez lezake txarrik egin'. Denok erren garenez, zuzen dabilena nabarmen".
Gero, arazoari aurre egin ziezaioketen neurriak eskaintzen zituen. "Hordikeriari aurre egiten ez dion gobernua ez da gobernu jatorra izanen", aldarrikatzen zuen, izki larriz, eskaeraren arrazoia agertu baino lehen: "Ardoa politikoa da; eta ez bakarrik ekonomikozko egituran ardo produkzio eta kontsumoak garrantzi handi bat dualako. Gizonaren alderdi guztiak politiko dira eta are gehiago ardo irrikia, zeren ondorio latzak eta astunak dakazki gizarte guztirako. Ardo gutizia dela ta zenbat familia deseginik? Zenbat haur elbarri? Zenbat gizon alkoholak harturik ezertarako gauza ez direla? Mindura eta malura dario Euskal Herriko ardoak. Eta gaitz horri aurre ematen ez dion egitura politikoa ez da jatorra izanen".
Are gehiago zioen: "Agian, ardoa ez da euskaldunon gaitzik nagusiena baina beste gaitz handiagorik estaltzen digu. Gisa hontara, sarritan jokatzen da politika alorrean. Alegia, zuhaitz bat jarri basoa izkutatze arren. Bidenabar diot, ez lezakeela" -izki larriz hemendik aurrerakoa- "Euskal Herriak aurrerat jo, ahalik eta ez duan ardorako irrikia bide honetatik zuzentzen".
Beraz, nola harritu, ondorengoa irakurtzean? "Abisu eta ohar ematen diat euskaldun: gaur gauen libro eta bakarrik mozkortu eginen haizenean, ez duk bildurrik ez eta kulparik izanen, lurrean etzanik, izanen duk pozik. Baina ostera bihar goizean lepoezurreko minaz esnatzean, ohar adi Euskal Herriak berdin irauten duala". Eta jarraian, Axularren hitzok: "Ohoin bat, iokari bat, arnegarri bat, putaner bat, gaixto da: ordea gizon da, bere adimenduan dago, zerbaitetako gai da. Baina hordia, ardankoia, abere da, ezta gizon".
Ez dakit zuek, baina ni, emakumea nauzuen arren, bihartik aurrera urzale!

POLONIA
Joseba Arregi, 1971-V-23
Poloniako politika ez da aurrerantzean gehiago parlamentuan eta partidu zentralean egingo. Lantegietan baizik. 20.000 portulangilek odolezko errebolta baten bidez Gomulkaren zuzendaritza porrokatu zuten. Lanoporketa batzuen bitartez Gomulkaren ondorengoa -Gierek- "gizonen arteko elkarrizketa batera behartu zuten", Danzig eta Stettin ondoren, eta, aurrerantzean langileek elkarrizketarako duten eskubidea errespetatzeko hitza eman arazi zioten. Lôdz-eko oihal-lantegietako langileak, gehienak emakumeak, etorkizunerako bide hori irekita ikusten dute. Lehen ministro berria -Jaroszewicz- haruntz joan beharrean aurkitu zen langileen eskabideak entzutera: lantresneria berria, higiene hobea, etxebizitza berriak. Eskabide hauek bete zezazkean Varsoviako gobernuak, baina ez beste hauek: lansariaren igotzea eta igotako prezioen jestea. Azkenean burua makurtu izan behar zuen. (...)

KOSTERA TXARRA
Basarri, 1971-V-23
Antxo-aroa bukatzera dijoa. Aurrera goaz maiatzean, eta bereala atun denbora. Erabat jota, guzira jota, kostera txarra aurtengoa. Batzuk geixeago baliatu ziran besteak baiño, baiña erronka geiegi jokatzeko moduan iñor ez (...)

LAU KENNEDY ZIREN
Bujansa, 1971-V-23
Joseph, zaharrena, 29 urtez il zen. Bigarren Mundu-Gerratean. John-ek il onetan 54 urte beteko zituen. Dallas-en il zuten. Estadu Batuetako Leendakaria zelarik. 46 urtetakoa. Robert, irugarrena, 43 urtetakoa, tiroz ila, au ere Californian. Gauak, ekaitzak uholdeak, zurrunbilloak, ala-beharrak eraman zituen, illunaldiaren ordu beltzean. Irurak joan ziren bere gurasoen aurretik. (...) Kennedytarren ain zoritxar aundia ezin txikikeritik ikusi. Orri buruz bengantza-griñaz jarduterik ez. Beren amai tristeak goitasunera garamatzi, bihotzeko zabaltasunera. Errukia, itxaropena ta argia dira bakarrik mintzatoki egokiak. Aie ondoan alako egunsenti dirdaia nabaitzen zen. Libertade usaia. Joko garbi aidea. Giza-giro berria. Irudiz, itzez, eginez, estilo ta mami, mai ta estilo arrigarriaren jabe ziren. Maite zuten beren nazioa, ta maite mundua. Augatik mundua ta nazioa bestelakotu nahi zituzten. (...) Etorkizun maltzurrak, ordea, lore baiño arantza zorrotz gehiago zedukan berentzat gorderik. Gizon, emakume, aberri bakoitza bi bait dira. Erri bakoitzak bi erri desberdin ditu barrenean. Eta bietako batek jelatzen dizu bihotza. John eta Robert iltzeak bihotza jelatu zien gazteriari ta munduari. Lanik sortuko du jela ori urtzeak. (...) Lau ziren. Bakar bat geratzen da.
Eutsiko dio ikurriñari. Nere kopa altxatzen dut Edward Kennedy-ren osasunerako.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude