SANTURTZITIK BILBORA "SARDINA FRESKUE!"

  • Denbora dezente igaro da Nerbioiren itsasadarrean zehar kanta hau egunero entzungai izaten zenetik, baina, nolabait eta konturatu gabe, Santurtziko sardinasaltzaileak bertako lehen "enbaxadore kulturalak" bihurtu ziren. Gaur egun ere hiria itsasoari begira bizi da, bertan baitugu Atlantikoko itsasporturik nagusienetakoa, baina tamalez emakume gogor horien xarma historiara igaro da.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zugaztietatik 2,5 km.tara Triano auzoa pasatuko dugu, eta beti zuzen goazela (ez dago seinalerik baina zuzen joanez ez dago galtzerik), kilometro batera hementxe bakarrik gertatu daitekeen beste ezuste bat izango dugu: errepidearen bi norabideak banatzen dituen bide erdiko zuhaitz bat, benetan harrigarria. Pixka bat aurrerago dagoen bidegurutzean eskuinerantz jaisten den bidea hartu. Kilometro pare batera (errepide zabalago bat hartu ondoren) Gallarta meatzal herriaren ondotik pasako gara.
Beste bi kilometrotan aldiz, Urtuellan sartuko gara. Erdigunean txarto seinalizatutako bidegurutze batean ezkerrera jo beharko dugu, Santanderrerantz. Beti zuzen goazela, tartean El Casal auzotik igaroko gara. Pixka bat aurrerago berriz, errepidetik segitu beharrean autobidea hartuko dugu, eskuinera.

Ezkerraldeko kostaldea
Autobidetik bestelako paisaia bat ikusten hasiko gara: Petronor enpresaren birfindegiko biltzontziak eta sua darien tximinia garaiak. Eskerrak laster birfindegia "La Arena" zubi moderno eta ikusgarriaren gainetik ikusiko dugun, honek bestelako sentsazioak sortuko dizkigulako.
Autobidea Muskiz-La Arena irteeran utziko dugu, berehala eskumara Pobeñarantz joz. Norabide horretan, 200 metrora beste errepide bat hartu beharko dugu. Segituan Pobeñako hondartzatxoa (Arena hondartzaren ezkerreko muturra izatez) berezia bihurtzen duen zubi moderno urdina ikusteko aukera izango dugu. Harrituko gaituen zubiaren arrazoia zera da, Pobeña (Muskizeko auzoa) ondoan itsasoratzen den Barbadun itsasadarraren gainetik igaro beharra (itsasgoran zubiaren azpian ura besterik ez dago, ezta itsasbeherako harea ere).
Muskizeko norabidean zuzen itzuliko gara, ezkerrean (ibai aldean) birfindegia dugula eta lehengo zubi "estratosferikoa"ren azpitik igaroz). Horrela, Petronor inguratu ahala (beti ezkerrean dugula) Arena hondartzaren aparkaleku nagusiraino hurbilduko gara. Arena hondartza eta auzoa zeharkatuz, 100 metrora eta ezkerrera, kilometro batzuk desbidera gaitezke (bidea moztu egiten da), tarteka itsasoaren gaineko begiratoki politak aurkituko baititugu.
Errepidera itzuli eta ezkerrera segituz, Zierbena-Santurtzi norabidean, Zierbenako erdigunera eta, beherago, arrantza portu txikira ailegatuko gara. Erdigunean utzi dugun Santurtzirako norabideari berriz ekinez (ezkerrera), itsaso zabalaren gainean goazela, bertako "superportua" ikusten hasiko gara. Errepidearen ondoan luzatzen den pasealekua beronen begiratoki aproposa suertatzen da.
Santurtzi "sardin-saltzailea"ren erdigunean figura mitiko honi eskainitako monumentuaren ondotik sartuko gara, aipatutako pasealekuan dagoena. Hiriko monumentu interesgarriak bisitatu ostean, ez ahaztu arrantza portutik paseotxo bati ekitea.


SANTURTZI

Nerbioi ibaiaren ezkerraldea handiosoki zaintzen duen Serantes mendiaren altzoan, Santurtzi betidanik izan da itsasoari lotutako gunea, baina gaur egun, Abrako golkoan duen kokapen estrategikoa aprobetxatuz, bertako superportua Europako nagusienen artean kokatu da.
Hala ere, merkatal portu horrengatik baino, hiri hau askoz txikiagoa den eta tradizio askoz handiagoa duen arrantza-portuarengatik ezaguna da, eta zer esanik ez, bertako sardina eta sardinsaltzaileengatik. Hauek, arrantzaleen emazteak gehienetan, herriaren arimaren zati handia osatzen zuten, eta bai eurak zein kantatzen zuten "Desde Santurce a Bilbao" ospetsuak betidanik Santurtziko promozio-kanpainarik onuragarriena suertatu dira. Dena den, Santurtziko hiria sardinsaltzaileen inguruko folklorea (aspaldi amaitu zen Bilboraino oinez joatearena) baino askoz gehiago eskaintzen duen hiria da.

Laburpen historikoa
Hiriaren lehen berria 1075ekoa da, Somorrostroko Sancti Georgi izeneko monastegiaren ingurukoa, hain zuzen. Bertako izena ere hortik datorkio. Beraz, XI. mendean elizaren inguruan biltzen zen nekazari eta arrantzaleen herrixka bat bazegoen.
Hurrengo mendeetan, Sestao eta Trapagaranekin batera Somorrostroko bailararen Hiru Kontseiluak izeneko errepublika modukoa osatu zuen. Horrela izan zen, XIX. mendean sakonki aldatzen hasi zen arte, lehenbizi mehategien ustiakuntza zela-eta, eta XX. mendearen inguruan Nerbioiren inguruko industrializazio itzelaren eraginez.
Bai prozesu batean zein bestean Santurtzik kanpoko jende mordoa hartu behar izan zuen, eta herriko arrantza bizimodua erabat aldatu zen. Era berean, mende honen hasieran Bilboko eta Madrilgo burgesiaren artean modan jarri zen, bertako itsasbainuak aprobetxatzearren etxe ederrak eraikitzen hasi zirelarik.

Ikustekoak
Santurtziko bisitaldia erdigunetik hasi beharrean bestelako leku adierazgarri batetik has dezakegu, hots, Zierbenatik etorriz merkatal portu itzelaren aktibitatea behatzeko begiratoki aparta den Iparragirre etorbide edo pasealekutik. Honen erdian, portuaren gainean bertan, Sardinsaltzailearen pasealekua eta estatua ditugu, horrela herriko pertsonaia garrantzitsua imajina iraunkor bihurtuz.
Hau ikusi ostean, Julian Gayarre kaletik eskuinerantz jo dezakegu, zuzen Itsasoko Andra Mari elizara iritsiz. Mamariga auzo arrantzalean kokaturik, parrokia hau neogotikoa da, 1901. urtekoa. Hortik aurrera jada erdigunean sartzen joango gara, elizaren izen bereko kaleari jarraikiz. Handik gutxira, Maestro Calles eta Sabino Arana kaleen arteko kantoian Dorretxe jauregia ageri zaigu. Lorategiz inguratutako jauregi eder honek, 1890ekoa, baina XVIII. mendeko etxe nobleen moduan eraikia, gaur egun udaletxeko hainbat bulego biltzen du eta bere elementurik azpimarragarrienen artean izkinako armarria eta lorategietako bi lehoiak aipa ditzakegu.
Bere ondoan, Udaletxe ikusgarria altxatzen da. Estilo eklektikoan 1905ean egina, teilatuaren alboetan arbel beltzezko bi kupula bitxi erakusten ditu, eta barrualdean beirategi polikromatu ederrak ditu ikusgai: lehen solairuan mende hasierako Santurtzikoa eta bigarren solairuan Bizkaiko armarriarena. Udaletxearen aurrean Cristobal Murrieta santurtziar banka gizonaren omenezko estatua ikus dezakegu.
Oso gertu berriz, herriari izena eman dion San Jorge parrokia, kondairak dioenez, Ingalaterratik ihesi zetozen monje batzuek egindakoa. Antzinako eliza aurre-erromaniko horren aztarnarik ez da geratzen, eta XII. mendearen bukaeran eraiki zen eliza erromanikoaren aztarnarik garrantzitsuena Bilboko Museo Historiko-Etnografikoan gordetzen da, bere tinpanoa hain zuzen. Gaurko eraikina 1844ko dorreak eta XIX. mendearen bukaeran berritutako tenpluak osatzen dute. Eliza atzean utziz udal parke ederrera iritsiko gara, gordetzen dituen zuhaitz mordoa dela-eta Parke Historiko-Artistikoa izendatu dutena. Erdian 1917ko kiosko bitxia dugu.
Honenbestez, jadanik Santurtziko arima zaintzen duen Arrantza portura iritsi gara. Gaur egun funtzionatzen jarraitzen duen kai honetan txalupa koloretsuen atzean Karmengo Amaren estatua handiosoa ikusiko dugu, portua bera eta bertako arrantzaleen zaindaria. Arrainaren salmentarako loja 1916an egin zen.
Hemendik aurrera portu ondotik Portugaleterantz abiatu gaitezke oinez, bata bestearen kontra daude-eta. Horrela, 1860an eginiko Nautika Eskolaren sarrera Santurtziri badagokio ere, eraikinaren beste guztia Portugaleten dago. Eta, bitxia bada ere, gauza bera gertatzen da eraikin bat baino gehiagorekin.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
ZIERBENA

Jatorduan:
- Arrondo Jatetxea- Portua 23.
- Zelai Jatetxea- La Arena auzoa 25.
- Itxas-Gane Jatetxea- Arena Hondartza.
- Lazcano Jatetxea- Portua 21.


SANTURTZI

Udal Turismo Bulegoa: Maestro Calles z/g. 94- 483 94 94.
Udaletxea: 94- 420 58 00.
Udaltzaingoa: 94- 461 34 34.
Anbulategia: 94- 461 99 44.
Gurutze Gorria: 94- 461 04 03.

Botikak:
-
Martinez- Mendizabal Kapitaina 24. 94- 483 92 12.
Garcia Sanchez- Cristobal Murrieta 36. 94- 461 42 70.

Bankuak:
BBK- Genaro Oraa eta Mamariga kaleak.

Jatorduan:
Currito Jatetxea- Murrieta Etorbidea 21.
Kai-Alde Jatetxea- Mendizabal Kapit. 7.
Lucas Jatetxea- Iparragirre 34.
Mandanga / El Hogar del Pescador Jatetxea- Arrantza-Portua.
Bodegón 1 Jatetxea- Mendizabal kap. 1.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel San Jorge- Antonio Alzaga 51.
94- 483 93 93. Logela bikoitza 9.700 pzta.

Lo egiteko:
**Hostal Tauro- Pedroicaza 28. 94- 461 21 92 / 462 53 99. Logela bikoitza 5.200 pzta.
**Hostal Barlovento- Mendizabal Kapitaina 15.
94- 461 20 84. Log. bikoitza 3.975-5.000 pzta.
**Hostal Santurce- Mendizabal Kapitaina 35.
94- 461 17 32. Log. bikoitza 3.700-4.500 pzta.
**Hostal-Egoitza Iruña- Francisco Calles 1.
94- 461 06 01. Logela bikoitza 4.500 pzta.
*Hostal Almesan- Simon Bolibar 2. 94- 461 70 25. Logela bikoitza 5.000-6.000 pzta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude