POWER TO THE PEOPLE

  • Vietnamgo gerra sarraski bihurtu zela-eta milaka estatubatuar kalera atera zen gerra amaitzeko eskatuz. Herritarrek bat egin zuten gazteek hasitako ekimenekin.

2021eko uztailaren 15ean
Horixe zen, 1971ko udaberrian, Washingtonen bildu ziren milioi erdi iparramerikarren nahia. Vietnamgo herriarena ere izango zen, baina Estatu Batuek bere lurraldera bidalitako indarren bonbak, napalm eta beste jasaten ari zen bitartean, ez zegoen hura adierazteko egoerarik onenean... Dena dela, azkenean bazirudien estatubatuarrak ere ohartzen ari zirela han gertatzen ari zenaz, eta haietatik milioi erdi behin betiko Vietnamgo gerra gelditzea eskatuz inguratu zela Etxe Zurira, han agintean zeudenen "demokrazia" defendatzeagatik beren senide eta lagunak hilik, zauriturik, elbarriturik gertatzeagatik erabat aspertuta. Estatu Batuek Vietnamen aurrera zeramaten gerraren aurkako garrasia ozenagotzen ari zen nonnahi. Haatik, manifestazio hori gerra hura martxan jarri zuen Gobernuaren kokagunean bertan eman zen, eta horrek Vietnamgo txikizioa gelditzearen aldekoei itxaropena berpizten zien."Pakea leen bait leen!" irakur zitekeen ZERUKO ARGIAren lehen orrialdean ere.


VIETKONG-EN IKURRINA WASHINGTONEN

"Bereala, azkar, ezeri itxoin gabe, PAKEA" eskatzen zutela manifestari iparramerikarrek aldarrikatzen zuen gure aldizkariak aldez aurretik. Zeintzuk ote ziren estatubatuar horiek, ordea? Azaltzen zuen hori ere. Dirudienez, "geienak gazte eta gazteen artean, geienak ikasle" ziren manifestariak. Baina protestarien gaztetasunarena oso garrantzitsutzat jo arren, beste puntu bat azpimarratu nahian zebilen artikulu hura sinatzen zuen Y. A. Hauxe: "Pakearen naia bizi-bizia da gaur Iparramerikarren biotzetan; ain zuzen, guda -irabazitako guda- ain maitea izan zuten biotz beroietan sortu da pake giroa". Hortxe baitzegoen gakoa! Aldaketa haren arrazoia, bestalde, nahikoa sinplea zen, Y.A.-k bira-biraka eman bazuen ere: "Gazteei esker, munduko erri indartsuenak gorroto dio gaur erri txiki baten aurka dagian gudari. Gorroto, hainbeste Indotxinar gizarajo il eta gero. Gorroto, erriko miloi- erdi seme galduz gero".
Washingtonera vietkongen bandera eraman zutenek Vietnamen eginiko iraultzaren alde borrokan ari zirenei irabazteko era ikusi izan balute, norberaren senide eta lagunek arrastorik txikiena jasan gabe irabaztekoa esan nahi da, hain bakezale agertuko al ziren estatubatuar haiek beraiek? Nork daki! Erantzuna haizean zebilela abestu ohi zuen garai haietan Bob Dylanek...


ESTATUBATUARREN KONTZIENTZIAKO HARRA

Gauza da, ez dela ordukoa izan Vietnamgo gerraren aurka Estatu Batuetan eginiko manifestazio bakarra, ezta gutxiagorik ere. Baina "1965 garrenean ikasleak, bakarrik gelditu ziran, guda zergatik egiten zan galdetuz. 1968 garrenean, bakarrik gelditu ziran gazteak Ipar Vietnam aldean bonba jasak bukatu zitezen eskatuz" eta "bakarrik, berriz ere 1969 garrenean, amerikar gudariak Indotxinatik alde egin zezatela eskatuz". Haatik, "orain ez dira bakarrik. Orain, zaar eta gazte bat datoz: Vietnamen zauritu ta elbarrituak, amak, langilleak, sindikatoak, ibilli dira kaletan pake eske. Inkestak diotenez, euneko 73 Iparramerikarrek Vietnamdik leen bait leen alde egin dezatela eskatzen dute".
Ez zen nolanahiko aldea! Eta Washingtongo manifestazioa espiritu berri horren isla izan zen, antza denez: "Edozein eratan jantzitako gazte pilla. Oitura zaarrei batere jaramonik egiten ez dien gazteria. 'Bizi egin bear degu, ez il!' -zioten-. Poliki poliki, 'Etxe Zuriaren' aurrean dagoen belardira iristean, kontuz, loreak zapaldu gabe, eseri ziran. Polizia gutxi, eta zegoena, geldi. Komonetara sartzeko ere, patxaran lotu zan bakoitza bere txandari; zaarrei lekua egiten zieten eser zitezen. Ikurriña ere, ez makillaren gorenean, erdi-aldean baizik, zeramaten". Eta hori, "urte t'erdi leenago, Washington-en ildakorik ere izan" zela, eta "guda giroa sortu" zela. Orain berriz "pake-erri bat zan". Hori bai, "pake-erri tristea, agintarien itz ederrez aspertua. Erriak egingo zuala pakea zioten: 'Power to the people', au da, 'aalmena erriari'". Baita vietkong herriari ere.

BA DATOZ GUTARRAK
Larresoro, 1971-V-16
Erdi txantxetan, erdi zinez, oihu hori entzun ohi zen gure artean. Gaur ez da entzuten, nik uste. Baina zegokion izpiritu-jarrera ez da gure artean hil; aitzitik, bizi-bizirik dirauela esango nuke. "Ba datoz gutarrak!". Alegia: gu hemen gaude begira, geure biziera normala patxara egiten, geure buruak nahaspilatik ongi babesturik; eta ba datoz horiek, gure arazoez arduratzen diren "gutar" horiek beraz (kanpotik etorri beharrak, bestalde); eta, kanpo urrun misteriozko horietatik heldu, gure gaitzak sendatzera datoz. Erdibiketa ezin larriago honi zeharo amaia ematea ezina izanik ere, guztiz etsi beharrik ez dago, eta ikuskera kaltegarri horren erroak ahalean erauzten saiatu behar dugu. Katalanek erauzi dituzten bezala. Ze "gutarrak" geu gara; zu eta biok, eta "gutarrak" ere zuk eta nik biok ongi ezagutzen ditugun lankide hauek eta haiek. (...) Honela esan beharko litzake, beraz: "Ba gatoz Gutarrak", geure burua, etorriko den mordo horren barnean emanez. Ez bait datoz inolako kanpoaldetik gauzari "buelta" emango diotenak. Eta hau esate hutsa ez litzake aski izango: sinetsi ere egin behar dugu, horrela bait da egia. Geu bait gara "gutarrak" egiazki (...).

BASERRI-AZTERKETA
Gaztañaga'k, 1971-V-16
Betor zorionean, betor azkar Lekuona'tar Andoni'k aditzera eman-berria duan baserri-azterketa ori! Ba zan garaia! Bi eratako jardunak ezagutzen ditugu eta bietatik asko. Batetik, gure baserriaren goraltzak: euskaltasunaren iturri dala, euskeraren gordaillu dala... e.a. Ori ukatu gabe, baiña aitortu bear egi oien inguruan beste bitxikerizko itz aizetsu ugari esan dirala. Bestetik, berriz, baserriaren egoera guziz illun eta beltz margozten duten jardun negartiak ere ugari entzun izan ditugu eta irakurri. Asko-askotan, ordea, itzezko zarata utsak. Eta orra oraingoan Lekuona'ren asmoak, ez irripar eta ez negar-malko, jator bezain egoki baserriari begira. (...) Baserriaren ondoeza sendatuko balin badute, sustraietara jo bear aurrena. Eta bide ortan barrena dijoa "Baserri-azterketa". (...) Dei bat egingo nieke, bada, baserritarrei. Uste osoa izan dezatela Lekuona'ren eta bere laguntzailleen asmoetan. Piatu ditezela, arren, "Baserri-azterketa" orren eratzailleekin, ez bait dijoaz azpikeriz, ez dijoaz diru-billa (...).


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude