AITONA LONTXO


2021eko uztailaren 23an
Hezurrak ondo gogortuak zituela ezagutu nuen Aitona Lontxo, Erremintaldegi baserrian. Gizon indartsua izana zen: herriko zahar bat baino gehiagok deskribitu dit bi porlan zaku bizkarrean hartuta Usurbilgo kaxkoan dagoen Gaztañaga eder horretatik Txokoalderako bidean, tartean tunel luzea zela. Hainbesteko asto lanak eskatu behar zion ordaina, eta faktura hura pagatzen ezagutu nuen aitona, bi makilaren gainean eta azkenean ohean. Lontxo Kamino.
San Estebango urtegiko uretik argindarra ateratzen zuen zentral ttikiaren arduraduna ere ba omen zen. Arozenaren gizona. Gaur Arozena abizen bat da niretzako ere, baina oraindik 60ko hamarkada hasieran -gure haur denboran- Oria errio bazterretako etxe batzuetan Iberduero zeukaten eta beste batzuetan Arozena. Elektrizitate marka bat.

Ama Eustakik kontatuta dakizkit zentral haren inguruko hainbat albiste. Behin baino gehiagotan berritu dugu emaztea eta biok, haurrak ohera bidalita, gaur gure alabak dituen hamaika urteekin, amak joan behar izaten zuela San Ixtoango depositura, udazken eta neguko edozein iluntze beldurgarri horietako batean, burdinezko rejilatik orbelak kentzera, ura pasa eta Arozenak argia egin zezan. Argia egin, banatu eta kobratu. Amak berak orain farre egiten du barandilarik gabeko pasabide ikaragarriaz oroitzean. Ez zen bromatarako parajea, arrisku gutxiagoko lekuan akabatutakoak badira. "Baina hola behar zuela uste genian".
Elektrizitatea egin, banatu, zaindu eta kobratu, dena egin beharko zuten Kaminotarrek. Korri honuntza eta korri haruntza. "Zer nahi duk, bada... hola izan behar zuelakoan!". Izeba Margaritak kontatutako harekin ere hainbat algara egin izan dugu. Telefonoak jo du sukaldean eta izeba orduan gaztetxoak hartu du. "¿Quién llama?", telefonoak orain dela gutxi arte erdaraz bakarrik funtzionatzen baitzuen. "Arozena naiz". "Eta zer nahi du berorrek?". "Zuk aparatotik berehala alde egitea!". Eta korri sorora, "aita, aita, Arozena dela, azkar etortzeko..." Nagusiari, nagusi hari, berorrika hitz egiten zitzaion. Medikuari eta apaizari bezala. Orain dela gutxi arte tarteka ikusi izan dut, Aginagatik pasatzen, bere buru soil eta ile gominatuarekin, Orioko fabrikarako bidean. Norbaitek idatzi beharko luke Arozenaren historia.
Ez zen Arozena eskualde hartako gizon indartsu bakarra. Euskal kulturan izen bat eta diru asko
-aidanean- utzitako Zataraindarren historia ere idazteko dago. Arozena errejimenarekin alde batean, eta Zataraindarrak errejimenak zigortuta bestean. Gure aitona Lontxok Arozenaren zentrala zaintzen zuen, eta beste lehengusu batzuek Zatarainen errota zeukaten. Errotarekin batera, palazioaren zainketa lanak. Ametsezko marrubi erraldoi batzuk ziren hango lorategian -Zumetatarren tabernako ate aurreko paret erraldoiaren beste aldean- guk bide bazterretan biltzen genituen marrubien hogei halako tamaina zutenak. Eta inguruko baserritar asko ziren -batzuek oraindik ere izaten segitzen dute- Zatarainen maizter. Ale batzuk Etxaidetarren maizter ere bai.

Fabrikak aspaldi iritsi ziren Oria errioaren bazterretara, eta ez bakarrik Lasarteko Michelin edo orain kooperatibek erosi duten Aceros-Luzuriaga. Txanpain fabrikan aritu zen gure ama, artean champagne, cava eta ardo apartsua izen berarekin izendatzea zilegi zenean. Baina langile kontzientzia, sindikalgintza, politizazioa... askoz beranduago iritsitako gauzak dira. Beranduegi.
Bizimodu haren zantzuak nabaritzen ditut XXI. mendean sartuta, eta ezin dut erabaki, onerako ala txarrerako ote den. "Kunpli dezagun". "Hori baino gutxiago ezingo du bada!" "Ez naiz ni izango ezetz esango duena". "Ez kejatu eta hasitako lana nola edo hala bukatu". Norbaiti betirako zerbait zor balitzaio bezala, norbaiti eta beti zerbait garela, bagarela, erakutsi behar balitzaio bezala. Segi, korri batera eta bestera, saiatu, kunplitu, lan egin, eman...
Ama Eustaki pozik bizi dela esango nuke zahartzarora iritsita, bere biloben pozarekin batez ere, baina Illarramendi txanpain fabrikak ez zion erretiro eskubiderik utzi. Aita Balentin ere saiatu zen Michelinen lana ondo egiten, asko, garaiz, txukun, sekula lanari huts egin gabe. Nagusia eta langilearen arteko gatazkan bera izan zen ordaintzaile, eta prozesuek uzten dituzten biktimen patua etxetik ezagutu dugu obrero zaharren umeek.
Eta maizter zintzorik ez da beti berorrika hitz egiterainoko distantzia-errespetua markatuko dizun norbait gabe. XX. mende hasieran apezak, militarrak eta aristokratak. Tarteka, zenbait burges aberasberri eta maisuak. Eta geroago, apez ohiak, militarren semeak, aristokrata eta burgesen umeak, famatuak... Agian gu geu, notableen kapituluetako batean sartzea lortu dugun heinean. Beti agintzeko. Besteri eginarazteko.


Azkenak
Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Desagertzeko “arrisku handian” da ur gezetako animalien %25a

Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


2025-01-15 | ARGIA
Torturatu oro gonbidatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarean parte hartzera

“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]


Aljerko kasbahko sastakaia: Jean-Marie Le Penen iragan torturatzailearen froga

96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]


Eguneraketa berriak daude