LIBURUAK


2021eko uztailaren 27an
SEBAS LEIHOTIK BEGIRA
J. Muguruza
EREIN
60 orrialde
950 pzta./38 lib.


JABIER MUGURUZA HAURREN BAKARDADEAZ MINTZO

Jabier Muguruza, musikari bezala ezaguna izateaz gainera, haur zein helduentzako idazlea ere badugu. Besteak beste, "Sei lagun, sei sekretu" eta "Gabon guanito" plazaratuak ditu jadanik Erein argitaletxeak duen "Igela" sailean, eta hain zuzen ere argitaletxe beraren eskutik kaleratu du orain "Sebas leihotik begira", Jon Zabaletak marraztutako ipuin hau. Berebiziko garrantzia ematen die Jabier Muguruzak sentimenduei, eta jakina, sentimenduez mintzo da bere lan guzietan ere. Adibidez, bederatzi urtetik aurrerako irakurleengan pentsatuz idatzi duen "Sebas leihotik begira" ipuinean, haurrek gure gizartean jasaten duten bakardadea du hizpide. Oso bakarrik bizi da Sebas, mutiko protagonista. Izan ere, gurasoek etxetik kanpo ematen dituzte ordu gehienak, eta hiri handi batean bizi direnez, kalera irteten ere ez diote uzten, kaleko arriskuen beldur direlako. Horrela bada, etxe barruan, neskamearekin aspertuta pasatzen ditu egunak mutikoak. Telebista atsegin du, baina hura ikusteko ere eragozpenak dituenez, leihotik begira egon ohi da, eta handik ikus dezakeena marrazten du. Eta halere, bere bizigogoak irudimenezko abenturetan murgiltzen du.

SOHÜTA. XIBEROKO MAKIA
Jean-Louis Davant
SOÜTAKO HERRIA
206 orrialde
1.750 pezeta
70 libera


AURTENGO PASTORALEAN, ZUBEROKO MAKIA

Sohütako herritarrek antzeztuko dute aurten "Xiberoko makia", Jean-Louis Davantek idatzitako tragedia. Hirurogeita hamar sohütarrek hartuko dute parte antzezlanean, nazien zapalketari zuberotarrek nola erantzun zioten 2001eko ikusleei agertzen. Bi maki talde sortu ziren Zuberoan: Corps-Franc Pommiès deitua eta Armée Sekréte delakoa, izen militarra bazuen ere zibilez osatua izan zena. Eta bien berri emango du pastoralak, nahiz eta Jean-Louis Davantek aldez aurretik ohartarazten digun aipatu tragedia hau, pastoraletan ohizkoa denari jarraituz, sinbolikoa dela eta bi alderdi baino ez dituela erakutsiko: alegia onak eta gaiztoak. Halaber, espreski ahazten omen ditu Erresistentzian indar guztiek ez zutela jokabide bera izan, berarentzat garrantzitsuena zera baita, den-denek libertatea bilatzen zutela.

BOTA GORRIAK
Karlos Linazasoro
ANAYA / HARITZA
76 orrialde
925 pezeta
37 libera


AMETSAK BIZITZEN LAGUNTZEN DUTEN BOTAK

Bizi al liteke inor ametsik egin gabe? Horixe da Karlos Linazasorok "Bota gorriak" izenburua duen ipuina idazterakoan mahaigaineratzen duen galdera. Egilea ezezkoan dago, eta horregatik asmatu du kolore gorriko botak jazten dituen mutiko bat protagonistatzat daukan ipuin hau. "Imajina ditzakezu bota batzuk amets egiten eta gauza zoragarriak bizitzen lagunduko dizutenak?", galdera ere badago liburuan, bota horiek gainean daramatzan bakoitzean zer edo zer miresgarria gertatzen baitzaio ipuineko mutikoari. Baina honek ez die gurasoei gertatutakoaren berri ematen, nahiz gogorik falta ez, galdezka eta errietan hasiko zitzaizkiolako. Haatik prest dago sekretu horiek agertzeko ipuina irakurtzen duen edonori. Hamar urtetik aurrerako irakurlea izan du Karlos Linazasorok buruan "Bota gorriak" idazterakoan.

KONTUZ, KONTUZ!
Paco Capdevila
AIZKORRI
22 orrialde
395 pezeta
15 libera


ETXEKO TXIKIENAK JASAN DITZAKEEN EZBEHARRAK

Kontu pittin batez, munduko lekurik seguruena izan daiteke gure etxea bertan bizi garen haur, heldu eta besteontzat, baina horretarako Paco Capdevilak Aizkorri argitaletxearen "Jone, Jon eta Txintxon" sailean plazaratu duen "Kontuz, kontuz!" ipuinean azaltzen dituen arriskuak kontuan eduki behar. Batik bat etxeko txikienek jasan ditzaketen ezbeharrak agertzen ditu Paco Capdevilak. Izan ere, gure txiki maiteek hamaika gauza egin dezakete inor ohartu gabe: atzamartxoa entxufean sartu, garbiketak egiteko erabiltzen diren era guztietako produktuak zein sendagaiak irentsi, sukaldeko lapiko eta zartaginak dantzan jarri, gasa ireki, poxpoloak "josalean" ibiltzeko hartu, berogailura arrimatu, goraizak eta labanak bereganatu, leihoetara edo balkoietara igo... Zer ez zaie haiei bururatuko, guk kontu pittin bat eduki ezean!

BESTEEN ODOLA
Simone de Beauvoir
IBAIZABAL
324 orrialde
1.830 pezeta
73 libera


SIMONE DE BEAUVOIR-EN "BESTEEN ODOLA" EUSKARAZ

Oier Alonso Etxeberriak euskaratu du Simone de Beauvoir-ek 1944an, armistizioaren hurrengo egunean, argitara eman zuen nobela existentzialista sakona den "Besteen odola". Beharbada gaur egun ez da "Gonbidatuak" edo "Mandarinak" bezain ezaguna izango, baina bere garaian oso ospetsua izan zen nazien okupazioari buruzko nobela hau. "Besteen odola" eskema ideologikoetatik harantzago doa eta idazle frantziarraren dohain eta ezaugarri nagusiak ditu: askatasunaren aldeko maitasuna, giza harremanen konplexutasuna eta emakumearen egoeraren salaketa jorratzen baititu Beauvoir-ek bertan, beste funtsezko gai batzuen artean. Jean ez da burgesa izanik ondo sentitzen eta langile bihurtu nahi du. Hélènek, berriz, maila apaleko gaztea izanda, bere bizitza aldatu nahi du zoriontsu izateko. Bitartean, Europa irakiten dago.

ORIO MENDE BAT BERTSOTAN
Batzuen artean
ORIOKO UDALA
145 orrialde
1.000 pezeta
40 libera


ORIOKO BERTSOLARITZA XX. MENDEAN ZEHAR

Ibai Esoain, Iñaki Iturain eta Xabier Sukiaren artean osatu dute lan hau, "Orio mende bat bertsotan", beste jende askoren elkarkidetza izan badute ere. Lau urte eman dituzte Orioko Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ekintza hau burutzen. Orioko bertsolaritza aztertzea zuen helburu, eta horixe egin dute Esoain, Iturain eta Sukiak, hau da, Aita Zabalak aurretik eginiko lana harturik oinarri eta abiapuntu gisa, gainerakoak erantsiz, joan den mendeko bertsolarietatik hasita gaur egun arte herri horretan sortu diren bertsolarien eta haien bertsoen gaineko gutxieneko azterketa eta azalpena eman. Lan eskerga izan da berea, zeren eta, Aiako bazterretan izandakoak ahaztu gabe, Igeldotik hasi eta Oriora bitarteko mendi zabal horren magalean bertsolari asko eta asko sortu baitira. Eta sortuko direnak, Orioko bertso eskolari esker!

AMODIOAREN GAZI-GOZOAK
Aitor Arana
IBAIZABAL
245 orrialde


LANERAKO SALDU ZUTEN NESKATOAREN ISTORIOA

A itor Arana dugu Ibaizabal argitaletxearen bidez plazaratu berri den "Amodioaren gazi-gozoak" idazlanaren egilea. Hamabi urtetik hamazazpira bitarteko gaztetxoei zuzendua dago eta XX. mendearen hasieran, Euskal Herrian bertan, lanerako saldu zuten neskato baten istorioa kontatzen du. Gorabehera handiko bizimodua izan zuen Mirenek, beti zerbitzari, beti lanean, urte luzeetan kartzela bilakatu zitzaion baserri hartan. Baina halere, maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutuko zituen gerora bertan. Horren guztiaren berri jakin ahal izango da hirurogei urte beranduago, beste neska gazte bat, bere gurasoekin aipatu baserri horretara oporrak pasatzera joan eta zer egin ez dakien egun batean bertako ganbara arakatuz dabilela, txoko batean Mirenek bere garaian idatzitako egunerokoa aurkitzen duenean.


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude