IBARRETXEK 33 ESKUTIK: BAKARRIK ALA KOALIZIOAN?

  • Ezustekoa izan da hauteskundeen ezaugarririk garrantzitsuena. EAJ-EA koalizioak berak ere espero ote zuen halako garaipenik? Eta halako porrotik popular eta sozialistek? EHren beherakada handia iragarria zegoen, baina horrenbestekoa? Eta Ezker Batuak bere aurreikuspenik onenak bete ditu. PPk eta EAJ-EAk gidatutako blokeen arteko polarizazioa izan da nagusi eta abertzaleak atera dira garaile. Blokeen baitan PSE-EE eta EH izan dira galtzaileak, aurrera begira beren jardueraren hausnarketa sakona eskatzen diena. Baina hauteskunde zurrunbiloa iragan da jada, eta orain gobernu osaketarena dator. EAJ-EA bakarrik, EB-IUrekin batera, sozialistekin batera, EAJ-EA-PSE-EBk osatutakoa... Aukera ugari da zabalik, ondoko asteetan ikusiko den legez.

2007ko otsailaren 21ean
Argazkia egina dago jada. %80ko partehartzeak alderdi guztiei eman die boto gorakada, EHri ezik. Horrek, alabaina, ez du gainerako guztien garaipena adierazten, ezta gutxiago ere. EAJ-EA koalizioaren buruzagitzarekin, estatalismoa eta abertzaletasunaren arteko lehian abertzaleak samur atera dira garaile, espero baino samurrago. 98ko hauteskunde autonomikoen erreferentzia hartuta, bloke konstituzionalistak bototan nabarmen gora egin arren -ia 90.000 boto- porrot egin dute, egindakoak egin ondoren beren alternantzia gauzatu ez delako eta gainera gehiengo sinplerik ere lortu ez dutelako. EHren porrota da hirugarren ezaugarri nagusiena, esperotakoa baino dezente handiagoa. Eta, azkenik, Ezker Batuak badu pozik izateko arrazoirik, abagune honetan hiru eserleku lortzea eta botuen %5 gainditzea ez baita txantxetako emaitza, gaurkoz bere mezuak euskal gizartean lekurik baduela adierazten du.
Hauteskundeen erretratuaren lehenbiziko begirada horren gainetik, eta batzuen pozak eta besteen negarrak albo batera utziz, euskal gizarteko mapa politikoak azken 20 urteotako aurpegi berdintsua erakusten digu. Jeltzaleen gidaritzapean, abertzaleak nagusi dira Eusko Autonomi Erkidegoan; eta estatalistek ere, hauteskundeetan porrot egin badute ere, beren bloke sendotasuna erakusten dute.
Blokeen baitara joz, irakurketa labur eta esanguratsuak egin daitezke. Abertzaleen eremuan, EAJ-EAren bakea eta elkarrizketaren eredua atera da garaile, ENAMen burujabetzarena baino. EAJ-EAren emaitzez interpretazio ugari egin daiteke, baina beraie dagokie interpretazio hori egitea, eta ez EHri, hauteskunde gauean egin zuen moduan:kanpainan zehar, EHko hautagaien arabera, EAJ-EAri zuzendutako botoek Espainiaren proiektua sendotzeko balio behar bazuten, ordu batzuk geroago nekez eska daiteke norberak egindako burujabetza estrategia baten zerbitzura jartzea. Ezker abertzalearen zuzendaritzak -bere zentzurik zabalenean esanda- ikusi beharko luke herri honetako abertzale gehienek EAJk eta EAk hauteskunde hauetan saldu duten ereduaren alde egin dutela. Gustuko izango du ala ez, baina ezker abertzaleak eredu horren akuilu soberanista izan nahi badu, beste era batera jokatu beharko duela argi geratu da. EHk egun diseinatua duen estrategia soberanista 'eman hitza herriari' leloan oinarritzen da neurri handi batean, eta orain arteko bide berdin berdinetik jarraitzeak akuilu izatera baino ghettizaziora eraman dezake. Boto kopuru oso handia galdu du EHk eta oraindik askoz gehiago ere gal dezake, mantendu duen boto kopuru fidelean ezker abertzaleak egun daraman estrategia politikoarekin desadostasun handia dagoelako.
Bloke espainolistari dagokionez, drama pretsonalen gainetik da beren estatu politik, batez ere popularrena. Popularrak indartsu dira Espainian eta botere ahalmen izugarria izaten jarraitzen dute. Taktika berplanteatu beharko dute, baina estatu boteretsu batek ematen dien munduko denbora eta tresna guztiak dituzte horretarako. Bloke abertzaleak galdu beharko ez lukeen perspektiba. Baina bloke konstituzionalistan egurrik handiena sozialistek hartu dute; PPren mezura makurtzearen ondorioak ezin okerrago atera zaizkie, zorigaiztoko hildako eta guzti. Bide berdintsutik jarraitzeak ez die etekinik ekarriko, guztiz alderantziz baizik; are gutxiago Espainian.
Blokeen artean geratzen dira Ezker Batukoak, nahiz eta gatazkaren irtenbideari dagokionez, beren pentsamoldeak -elkarrizketa, autodeterminazioa, federalismoa- bloke abertzaletik gertuago jartzen dituen, azken lau urteetan ikusi den legez.


GOBERNU BERRIA.

Eta zein gobernuren lehendakari izango da Juan Jose Ibarretxe? Hori da orain mahai gainean dagoen galdera. EAJ eta EAren botoekin bakarrik goberna dezake, Ezker Batuarekin, PSE-EErekin, edo azken bi hauekin batera. Teorian aukera horiek guztiak daude zabalik.
Ohiko gobernagarritasunerako, doi-doi baina Ibarretxek aski izango luke EAJ-EAren botoekin; hortik aurrera egiteko, ordea, beste zerbait ere beharko du. Gobernua sozialistekin osatuko luketela behin baino gehiagotan adierazi izan dute jeltzaleek azken hilabeteetan, hori bai sozialistek bere egungo jokamoldea berplanteatuz gero; EAk gaurkoz halakorik ez duela aurreikusten aipatu izan du, sozialistek asko aldatu beharko luketela. Sozialistek, aldiz, beren egungo lerroarekin jarraituko dutela adierazi zuen Nicolas Redondo Terrerosek hauteskunde gauean. Ez dirudi, dena den, asteak aurrera egin ahala hori oso sostengarria izango zaionik.
Bakea lortzea izango da Ibarretxeren gobernuaren helburu nagusia, hala adierazi du kanpainan zehar behin eta berriz, baina hori ezin da bakarrik egin. Edo bakea burujabetzaren aurretik jartzen duen EH batekin egin behar du edo sozialistekin. ETA 98ko iraileko egoerara itzuli ezean, EHrekin zerbait egiteko ateak itxita dauzka Ibarretxek. Eta ETAk hauteskundeen emaitzez orain arte egiten duen irakurketa egiten badu, bere egungo estrategia itsuan jarraituko du. Areago, su-etena apurtu zenetik, jeltzale eta sozialisten arteko zubiak apurtzea izan da bere zereginetakoa; alegia, beldurgarria izan daitekeela EAJ-EA eta sozialisten arteko gobernu bat eratuko balitz zer egin lezakeen hori apurtzeko.
Euskal Herriko aktore sozial eta politiko guztiek esan dute hauteskunde hauek oso garrantzitsuak zirela eta hala izan dira, baina berez ez dute ezer konponduko. Dena den, gaurkoz behintzat bakoitza bere lekuan jarri dute eta horri muzin egin nahi dionak euskal gizarteari mesede gutxi egiteaz gain, porrota aurkituko du aurrez aurre. Edozeinendako balio duen mezua da.


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude