HERRIA MINTZATU DA


2007ko otsailaren 21ean
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herria mintzatu zen 2001eko maiatzaren 13an, eta lezio galanta irakatsi zigun guztioi. Asko inbertitu da batetik eta bestetik -"handik" batik bat, Espainiatik- herria alde batera mintza zedin: asko inbertitu dute azken bi urteotan egitura politikoek, Espainiako Estatuaren egitura guztiek, talde ekonomiko nagusiek, komunikabide handienek... Dirua inbertitu dute, presioa, iritzia, denbora, indarra, prestijioa. Eta kukuak oker jo die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Herriari, Euskal Herri osoa ez den baina Euskal Herriaren abangoardia den EAEko populuari, egindako inbertsio erraldoi horren emaitza sinatzea baizik ez zitzaion geratzen. Hori eskatzen zuen logikak, dena erabakia dela, dena manipulagarria dela, dena lotua dagoela dioen logikak. Eta herri honek bere erabakia hartzea erabaki zuen. Barkatu errepikapenak, baina hala da: erabaki nahi duela erabaki dute herritarrek.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak datuak eman ahala -bere kudeaketan efikazia iparreuroparra erakutsi du Balzaren departamenduak, igandeko zorroztasun teknikoa borobiltzeko, astelehen goizeko bederatzietan datu guztiak ongi koadernaturik aurkeztu zizkiguten ARGIAko erredakzioan ere, eta estimatzen da Administrazioak gure diruak ondo erabiltzea- joan zen ebidentzia argiagotzen. "Ha ganado Estella" esan zuen "ABC"ko Isabel San Sebastianek, eta une horretatik aurrera itzaliz joan ziren Espainiako telebista nagusien fokoak. Eta bakarrik gelditu ginen berriro euskaldunok, ETB lehen eta bigarrenarekin.
Tarte horretan, Jaime Mayor Orejak eman zuen gertatutakoaren gakoa: "Aurrera egin dugu, sekula baino emaitza hobeak lortu ditugu. Baina egia da alternatiba izan nahi genuen neurrian gaur dezepzionaturik gaudela". Nicolas Redondo ere etsita zegoen, baina analisia ez zitzaion hain garbi ulertu. Dezepzioa batzuentzako eta itxaropena besteentzako, baina ezustekoa denentzat.
Iritzi publikoa "antolatzea" -askok espero dute "sortu" ere egin dezakegula- bokazio edo helburu dugun eta horretatik kobratzen dugun komunikabide eta kazetariontzako apaltasunez mintzatzeko egunak dira. Dena ez dakigula eta dena ezin dugula erakutsi digute herritarrek. Eta zer gehiago erakutsi ziguten maiatzaren 13 honetan?
Hasteko, Juan Jose Ibarretxe lider bezala konsagratu dute herritarrek. Gizon ahula omen zen, kudeatzaile soila, karismarik gabekoa, irakinaldi bat baino iraungo ez zuena... eta bere inguruan bildu dituzte EA eta EAJk bere historiako emaitzarik onenak. Ibarretxe eta bere mezuak irabazi dute.
Nahikoa abertzale ba al da Ibarretxe? Ezker Abertzalearen ingurutik jaso ditu kanpainan eraso bortitzak ("Euskararen ofizialtasunaren etsaia", "Ibarreche" espainiarra...) eta Ezker Abertzaletik joan zaizkio hainbat milaka boto. Nahikoa demokrata ba ote da Ibarretxe? Eta parte hartze izugarri handi baten erdian, "logikak" PP eta PSE-EErentzako destinatzen zituen milaka boto bildu ditu. Ibarretxeren ordua dela erabaki dute bozemaileek.
Uste baino autonomia handiagoa erakutsi dute herritarrek maiatzaren 13an, eta denek hartu beharko lukete kontuan hori. Espainiarrek hala egingo dutela espero beharko genuke, baina interes handiegiak daude jokoan. Baina Ezker Abertzaleak eta funtsean ETAk, entzungo al dute hauteskundeotako mezua? Kanpaina nola bideratu duen ikusita -eta Arnaldo Otegi bozeramaleak lehen unean egindako balorazio bihotzgabeak entzunda- pesimista izatera garamatzate. Baina 1998ko irailean ETAk plazaratu zuen analisi baikor hura berretsi eta ondoriozko erabakiak hartzea zor die herritarrei 2001eko maiatzean.
Eta hala egin beharko luke. Masa, zifra eta kalkuluen azpian herritarrak daudela ikusi den bezala, politikan ari diren protagonisten artean pertsonak daudela nahi nuke sinetsi. Batzuek demostratu dute azken hilabeteotan. Joseba Egibar batek. Hilabete gogorrak pasa ditu Lizarra-Garaziren porrotarekin zulora kondenatutako politikari jelkide honek, eta hala ere duintasun bat ikusi diogu irratiz bezala telebistaz egin zaion elkarrizketa bakoitzean. Eta duintasun handia erakutsi zuen hauteskundeen emaitzak jakindakoan: kopeta iluna irrifarre bihurtuta ere, duin, zuhur... eta eskuzabal.
Igande gauean Arnaldo Otegik defraudatu egin gintuen, baina horretan ere esperantza eduki nahi nuke. Eman diezaiogun hor ere aukera pertsonari. Mezua, posizioa, tonua, jokabidea... dena ipini du azpikoz gain Ezker Abertzaleak ETAk tregoa haustea erabaki zuenetik. Eta hala hartu du bere historiako ipurdikorik handiena. Herritarren ahotsa entzun dutela, herritarrek nahi duten protagonismoa ontzat hartzen dutela, eta beren frakaso politikoaren ondorioak beren gain hartzen dituztela ikusteko itxaropenik ez dut galdu. Botoa eman dieten pertsonek, eta aurrekoetan eman ondoren orain ukatu dieten pertsonek, gatazkak harrapatuta sofritzen daudenek, sufrimendu guztien justifikazio bakarra diren herria eta herritarrek, duintasunez tratuak izatea merezi baitute.


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude