FBI-KO ESPIOI JELTZALEA ZINEAN FILTRATU DA

  • Igeldo Komunikazioa Jesus de Galíndezi buruzko dokumentala prestatzen ari da. Hasieran Dominikar Errepublikan eta gero Estatu Batuetan erbesteratu zen jeltzalea Trujillo diktadoreak bahitu eta erail zuen. Donostiako ekoiztetxeak irailerako izango du prest "Galíndez".

2021eko uztailaren 27an
Irailean zine aretoetan ikusteko parada izango dugu "Galíndez". Igeldo Komunikazioaren lan berria Angel Amigok ekoiztu du eta baita gidoia egin ere. "La Mafia en la Habana" dokumentalean bezala, oraingoan ere Ana Díez da zuzendari lanetan. Filma prestatzeko FBIk (Federal Bureau of Information) emandako 50.000 dokumentu eta CIAk (Central Intelligence Agency) emandako beste 200 informe izan dituzte euskarri. Dominikar Errepublikan eta Estatu Batuetan FBIko informatzaile izan zen jeltzalearen istorioak 130 milioi pezeta (5,2 milioi libera) inguruko aurrekontua du. Angel Amigok aspalditik, txikitatik, ezagutzen du Jesús de Galíndezen kasua eta bere izaera borrokalaria baloratzen du.


GIZON KONPROMETITUA.

Jesús de Galíndez Madrilen jaio bazen ere, amurriotarra zuen familia. EAJ-ko ordezkaria izan zen Madrilen eta Errepublika garaian Manuel de Irujo Justizi Ministroaren laguntzaile. Gerra garaian Brigada Vasco Pirenaicoan hartu zuen parte, baina Errepublikak porrot egin zuenean gudariekin Frantziako muga pasa zuen. Kontzentrazio kanpamentu batetik ihes egin ostean Dominikar Errepublikan erbesteratu zen. Trujillo diktadoreak onartu egiten zituen Espainiatik heldutako erbesteratuak, biztanleria mulatoa "zuritzeko" asmoz. Bertan Galíndez, Agirre lehendakariaren aginduz, FBIko informatzaile lanetan hasi zen. Estatu Batuek "Euskal Herria-Frankismoa" auzian parte har zezaten nazien aurka baliagarria izan zitekeen informazioa ematen zuen. Trujilloren gobernuan hasi zen lanean 1945ean, hala ere, isilean diktaduraren aurka ziharduen. Egoera arriskutsua bihurtu zenean, Agirrek eskatuta, New Yorkera joan zen Galíndez. Han, Columbiako Unibertsitatean irakasle zen bitartean FBIarekin harremanetan jarraitu zuen. Gutxira, diktadorea gogor salatzen zuen "La Era Trujillo" idazten hasi zen. Dominikar Errepublikako estatu buruak aginduta, 1956an, Galíndez Manhattanen bahitu, hegazkinean diktadorearengana eraman eta erail egin zuten.


LEKUKOEN TESTIGANTZA.

Duela 50 urteko kasua izanik, Angel Amigoren lantaldearentzat zailena lekukoak aurkitzea izan da, gehienak hilik baitaude. Hala eta guztiz ere, duela bi urte hasitako lan prozesuan testigantza oso interesgarriak lortu dituzte. Gainera, askok estrainekoz hitz egin dute kasuaren inguruan. Izan ere, orain arte alde hispanoan egin dira ikerketa eta elkarrizketa gehienak. Igeldo Komunikazioa Euskal Herriko nahiz Dominikar Errepublikako jendearekin egoteaz gain, Estatu Batuetan ere izan da. Anthony Bouza da lekuko horietako bat, New Yorkeko Polizia Saileko agentea izana eta Galíndezen kasuaz arduratu zena. Berak esandakoak gidatuko du dokumentala. Ekoizlearen esanetan, polizia estatubatuarra oraindik obsesionaturik dago kasuarekin. Zenbait urtez ikerketak egin eta hiltzailea nor zen jakinda ere, ez baitzuen inolako froga baliagarririk aurkitu. Bouzak dioenez, hasiera batean ez zuten inolako presiorik, baina Trujillok Gerald Lester Murphy, Galíndez Dominikar Errepublikara eraman zuen piloto estatubatuarra hil zuen aztarnarik ez uzteko asmoz. Ondorioz, kasuak "Galíndez-Murphy" izena hartu zuen eta FBI sekulako ikerketa egiten hasi zen. Garai batean FBI eta CIAko agentea izan zen John Joseph Frankek antolatu zuen bahiketa. Filmean Plato Cacheris eta Bill Hundleyren testigantzak jasotzen dira. Cacheris eta Hundley fiskalak izan ziren Franken kontrako auzian. Senitartekoei dagokionez, Fermin Galíndez da gaur egun berari buruz hitz egin dezakeen bakarra. Jeltzalearen anaiak bahiketak familian izan zuen eraginaz hitz egiten du. Filmean Ludger Mees historialariak ere hartzen du parte, Eusko Jaurlaritzak erbestean izandako politikan aditua.
Horrez gain, Estatu Batuetan aurkitu zuten "Private eyes of the President" liburua da mintzagai, Tony Ulasewicz-ek idatzia, Stu McKeever-ekin batera. Ulasewicz New Yorkeko poliziako Bureau of Special Services of Intelligence-ko (BOSSI) agentea izan zen eta Galíndezen desagerketa aztertu zuen.
Bestalde, Mario Vargas Llosa eta Manuel Vazquez Montalbánek ere liburu bana dute kasu honen inguruan. Filmean bi idazleen iritzia entzuteko parada izango da.
Ordu eta erdi iraungo du filmak. Eta elkarrizketa horiez gain, garaia kokatzeko baliagarriak diren dokumentu eta materialak ikusi ahal izango dira.

Angel Amigo: "Galí­ndez" dokumentalaren egilea eta ekoizlea
Angel Amigo: "Galíndez" dokumentalaren egilea eta ekoizlea
Etekinik ateratzen al da dokumentalen generoan?
Oso jende gutxi gaude era honetako dokumentalak egiten. Orain arte nik egindako horrelako dokumental guztiek oso audientzia ona izan dute telebista kateetan, fikziozko filmeek baino gehiago. Orduan, telebista kateei ez zaie axola ordaintzea audientzia lortzen badute.

Zeintzuk dira ikuslearentzat dokumentalak fikzioaren aurrean dituen abantaila eta desabantailak?
Dokumentalek kultur kutsua dute, beharrezko ezaugarria. Interes kulturala behar dute eta interesgarriak izan behar dira. Nola egiten duzun ere kontuan izan behar da, zerbait interesgarria aspergarria bihur baitaiteke.

Euskal Herriko zinegile gazteak interesatzen al dira genero honetaz?
Oso jende gutxi dago horrelako dokumentalak egiten. Gazteek batez ere fikzioa nahi dute. Hori da dagoen kultura. Reflexiozko gauzak, agian, guretzat dira, zaharrentzat.

Instituzioek bultzatzen al dute dokumentalen generoa?
Kostatu egiten zaie hau zinea dela eta garestia dela ulertzea. Kasu honetan gidoi bat egitea fikziozko batean baino askoz garestiagoa da. Fikziozkoa bulego batean idazten duzu, baina hau ez, Dominikar Errepublikara eta Estatu Batuetara joan behar izan dugu... Gustatzen zaie dokumentaletan parte hartzea, baina egite kulturala dela pentsatzen dute eta askotan laguntza sinbolikoa izaten da. Ez dira konturatzen horrelako dokumental bat egitea zenbat kostatzen den. FBIk egindako fotokopiak bakarrik milioi bat pezeta kostatu zaizkigu. Sei edo zazpi pertsona dabiltza Estatu Batuetan, Dominikar Errepublikan, Madrilen, Parisen...

EUSKAL HERRIAN EGINDAKO ZENBAIT DOKUMENTAL
- Egas TV Aand Film Producers ETBrekin elkarlanean:
"Euskal Herritik" seriea, 1994tik 2000ra emititua ETBn. Koldo San Sebastian.

- Baleuko:
"Gerra Zibila Euskadin", 1996. Koldo San Sebastian.

- Orio Produkzioak:
"Vivir y Morir en Rusia". Orio Produkzioak Errusiako Anima-rekin elkarlanean. Algis Arlauskas.
"Bakearen Soka-Tug of War". Algis Arlauskas.
"Laugarren Mundua". Algis Arlauskas.
"Fatimetu". Jon Andueza.

- Igeldo Produkzioak:
"Euskadi Hors D'etat", 1982. Arthur Mac Caig.
"Colombia: Suenan las bandas". Telebistarako egindako dokumentala. Ana Cristina Navarro.
"El Che, Una Leyenda de Nuestro Siglo", 1997. Sormen luzemetraia. Maurice Dugowson.
"La Mafia en La Habana". Ana Díez


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude