IZOTZ GAINEKO HIRU MOSKETEROAK

  • Izotz-hockeyko euskal taldeak jokoan ikusi nahiz gero, hiru tokitara joan beste erremediorik ez dago. Donostian, Gasteizen eta Angelun dira pistak. Pista hauetan aritzen dira Euskal Herriko talde onenak eta bakarrak, Necso-Txuri Urdin, C.H. Gasteiz eta Angeluko Hormadi.

2021eko uztailaren 15ean
Euskal Herrian izotz-hockey modalitatean goi mailan diharduten hiru talde garrantzitsu daude: Espainiako Senior Ligaren Anecso Txuri-Urdin (Donostia) eta C.H. Gasteiz-ek jokatzen dute, eta Angeluko Hormadi taldea Frantziako Elite profesionalen mailan lehiatzen da. Nahiz eta hiru taldeak goi mailan aritu Espainiako Senior Ligaren eta Frantziako Elite edo maila profesionalaren artean alde handia dago. Hiru taldeek dute historia luzea, baina zaharrena Angeluko Hormadi da, 1969. urtean jaio baitzen. Hiru urte geroago, 1972.ean, talde donostiarra sortu zen eta ondoren Gasteizkoa.
Urteen poderioz taldeek indarra hartzeaz gain egiturak zaharkitu egiten dira eta horixe gertatu zaio Donostiako Txuri Urdin izotz pistari. Egokitza lanak egin behar izan dituzte eta 1998tik 2000. urte bitartean itxita egon da izotz pista.
Donostiarrek etxeko partidak Angelun jokatzen zituzten eta beraz, norgehiagoka guztiak etxetik kanpora. Hala ere, kirol emaitzak ezinhobeak izan dira, bi denboralditan Espainiako Liga irabazi baitute eta iaz baita Kopa ere. Orain Donostiako izotz pista eraberrituan 720 ikusle eseri daitezke. Angeluko Hormadin 1.200 ikusle sartzen dira eta Gasteizen 800 inguru.


DENBORALDIA LUZEA ETA KONPLEXUA.

Frantzia eta Espainiako Ligak desberdinak direla esan berri dugu; beste hainbeste gertatzen da urtez urteko denboraldietan ere.
Espainiako Senior Ligan abuztuaren bukaera aldera hasten dute aurre denboraldia. Sei taldek osatzen duten Liga Erregularra urrian hasten da eta otsailean bukatu. Baina, sailkapeneko lehenengo lauek Play Off-eko finalerdiak hiru partidatara jokatzen dituzte. Bi onenek finala jokatuko dute bost partidatara. Bitarte horretan, Kopa ere jokatzen dute eta apirila aldean Munduko Txapelketa ere bai. Selekzioen partidek etenalditxoa izaten dute garai honetan. Txuri Urdin taldea Play Off-eko finalerdietan kanporatu zuten eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Gasteiz, berriz, aurretik geratu da, hirugarren alegia.
Frantzian, aurre denboraldia abuztuaren 1ean hasi zuten eta beraz, baita Hormadik ere. Zortzi talde indartsu lehiatuko ziren denboraldia irailean hasi zuten eta martxoan bukatu. Aurten txapela kentzeko moduko denboraldia egin du Hormadik. Play Off-etan finalera heldu eta gero, Elite mailan zilarrezko domina lortu du Rouen taldearen atzetik geratuz.


ATZERRITAR UGARI.

Kirol honetako taldeetan jokalari nola entrenatzaile atzerritar ugari dago. Txuri Urdinen bi kanadiar, Darryl Sinclair eta Patrick Barton, eta italiar atezain gaztea daude, Federico Bobba. Atzerritarraren tokia betetzen duena, baina Txuri Urdin taldeak atzerritartzat hartzen ez duena Pierre Vachere Baionako jokalaria da. Honek 3-4 urte daramatza Donostian jokatzen. Azken urteotan entrenatzaile lanetan aritu da Iñaki Bolea eta azken denboraldi honetan Espainiako Ligan etxeko entrenatzailea duen talde bakarra izan da Txuri Urdin. Ligako beste talde guztiek entrenatzaile atzerritarra dute.
Zaila da honelako talde handietan jokalari guztiei ordaintzea eta arazoak hor sortzen dira. Nori ordaindu eta nori ez? Atzerritarrek pribilegio hori hartuz gero etxekoek urte osoan esfortzu berdina eginez ez al dute ezer merezi? Txuri Urdinekoen helburua ez da taldea profesionalizatzea, gakoa harrobitik ateratzen den taldea da. Jokalariak gazte direnetik prestatuko dituzte eta horiek mantentzen saiatuko dira. Denboraldiz denboraldi dirua ateratzen bada atzerritar gutxi batzuk hartuko lituzkete, baina ez bada dirurik akabo ametsak.
Gasteiz taldearen kasua zeharo desberdina da. Talde txikia izan da beti, baina bazirudien azken urteetan taldea handitzen ari zela eta era berean etxeko jende gaztea bazetorrela. Joan den denboraldian, ordea, taldea profesionalizatzeko apustu gogorra egitea erabaki zuten. Fitxaketa ugari egin zuten, gehienak atzerritarrak eta beraien helburua Ligan lehenengo bi postuen artean geratzea zen. Zortzi atzerritar berri ekarri dituzte: entrenatzailetik hasita, Adam Wronka poloniarra, bi atezain eta bost jokalari atzerritar dituzte, hiru poloniar, jugoslaviar bat eta suediar bat. Ez dirudi denboraldi honetan Gasteiz taldearen helburuak eta nahiak lortu direnik, ezta arazoak gehitu ez zaizkionik ere.


ESPAINIAKO ETA FRANTZIAKO LIGAK.

Bi liga hauen arteko desberdintasun nabarmenena izotz pistetan dago. Frantzian guztira 180 izotz pista badaude Espainian 9-10 besterik ez daude. Bestalde, Frantziako Ligan lau maila daude: Elitea edo profesionala, lehen, bigarren eta hirugarren maila. Espainian, berriz, Senior Liga da gorenena, Txuri Urdin eta Gasteizko taldea aritzen diren maila, eta hortik behera adinen araberako mailaketa dago.
Angeluko Hormadi Elite edo goi mailako Ligan dago eta talde zeharo profesionala du. Orain Liga horretan 8 talde daude eta aurrekontuak ez dira nolanahikoak. Hormadik dio 3 milioi libera inguruko (80 milioi pezeta) aurrekontua duela. Hormadiren aurka jokatzen duen zenbait taldek 12 milioi pezetatik gorako aurrekontuak dituzte. Taldeotako jokalariak profesionalak dira eta atzerritar ugari dute. Hormadin, adibidez, zazpi atzerritar daude: bi kanadiar, bi finlandiar, txekiar bat, eslovakiar bat eta donostiar bat, (gipuzkoarrak atzerritarraren fitxa du, noski).
Frantziako lehenengo mailan talde gehiago daude, baina hau ere Espainiako Senior Liga baino indartsuagoa da, 1,6-2 milioi liberako (40-50 milioi pezeta) aurrekontuekin. Beraz, Anecso Txuri Urdin eta Gasteiz Frantziako Ligako bigarren eta hirugarren mailen artean egongo lirateke. Espainiako Senior Ligan 18-25 milioi pezetako aurrekontuak dituzte.
Talde euskaldunen harremanak. Orokorrean hiru talde euskaldunen erlazioa ona da. Anecso Txuri Urdin eta Hormadik oso harreman onak dituzte eta horren froga garbia da akordioak sinatzera ere heldu direla. Gainera, Txuri Urdineko haurrek Angeluri esker Akitaniako Liga jokatu ahal izan dute eta Hegoaldean ez baitago haurren arteko txapelketarik. Bi talde hauen arteko harremana jokalariekin areagotzen da, izan ere, Txuri Urdinek Angeluko jokalariak izan ditu eta orain Hormadik jokalari donostiarrak ere baditu. Euskal Selekzioa osatu zutenean ere Donostian partida bat jokatu zuten eta beste bat Angelun izan zen. Bestalde, azken bi urte hauetan Txuri Urdin itxita egon denean, talde donostiarrari etxeko partidak Angelun jokatzen utzi diete eta hori ez da lortzen taldeen artean tira-birak baldin badaude.
Gasteizekin aurten harremanak zertxobait okertu egin dira beharbada taldeen helburuak bat ez datozelako. Txuri Urdinen helburu nagusia izotz-hockeya mantentzea eta haurren mailetatik talde profesionala ateratzea baldin bada, Gasteizek aurten eta berehala taldea profesionalizatu nahi izan du jokalari atzerritar berri ugari fitxatuz.

HARROBI GUZTIAK EZ DIRA BERDINAK
Frantzian (eta beraz, kasu honetan baita Iparraldean ere) kirola ez dago Hego Euskal Herrian bezala antolatua. Frantzian elkarte edo kluben eskuetan dago kirola haurretatik hasita eta Hego Euskal Herrian eskola kirola egiten da, hots, eskola arduratuko da haur eta gazteei erakutsi beharreko kirolaz. Hormadik haurrekin lan handia egiten du. Angeluko izotz pistara goizean joanez gero ohikoa da 40 gazte hockeyan ikustea, kirol hau egitera eskolatik bidaltzen baitituzte.
Hego Euskal Herrian, aldiz, pistetara haurrak patinatzera eta denbora-pasa moduan doaz, baina ez izotz hockeya edo patinaje artistikoa egitera.
Diru baldintzak ere desberdinak dira: Lapurdin aurrekontuaren erdia Udalak ematen dio Hormadiri (1.600.000 libera, 40 milioi pezeta inguru) eta Hegoaldean berriz, erakundeen laguntza oso urria da. Udalak baino gehiago Foru Aldundiak dituzte lagun izotz taldeek. Hala ere, Foru Aldundiek, Iparraldean ez bezala, haurren arteko txapelketak antolatzen ez dute uzten.

95 KILOKO MORROSKOAK
Izotz-hockeyko partida hiru zatitan banatzen da eta zati bakoitzak 20 minutu irauten du. Futbolean zelaira hamaikako taldea ateratzen den bezala, izotz-hockey partida jokatzeko 12 jokalari behar dira. Lau laguneko lerroak prestatzen dira eta pistan minutua egiten dutenean aldatu egiten dira lerroak. Denboraldi hasieran talde txukun bat ateratzeko gutxienez 20 jokalari izatea komeni da. Talde gehienek batez beste 20-25 jokalariren fitxak egiten dituzte.
Izotz-hockeya kirol garestia da, ekipamendua eta materialak asko balio du: makilak, patinak, eskularruak... Elkarteak goi mailako jokalarientzat saiatzen dira materiala prestatzen (makilak, elastikoak, galtzetako forrua...) baina patinak, kaskoa eta izotz jokalari batek daraman gainerako ekipamendua norberak osatu behar du. Garai batean kirol hau aberatsena zen, baina elkarteak ez dutenez nahi hori gertatzerik, hau da, kirol klasista bihurtzerik, haur eta gazteentzako materiala erosten dute.
Izotz-hockeya praktikatzeko kirolari gogorra behar du izan, ez gizena, baina bai astuna. Beraz, 1'85 zentimetro neurtzen duen izotz jokalari batek 95 kilo izatea ohikoa da. Adin guztietako jokalariak aritu daitezke izotz-hockey talde batean. 18 urteko jokalari gazte onak badira eta 35 urteko nekagaitzak ere bai. Hala ere, jokalarien batez besteko adina 25-26 urtekoa da.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude