LANGILEOK, JAIKI!

  • Maiatzaren 1a bertan zela-eta, 1886an Chicagon jazotakoak gogoratzeaz gain, garaiko langabezia, langileen lan baldintzak eta industriaz ziharduen ale hark.

2021eko uztailaren 15ean
Pakistango egoera eta "Erri-zuzenbideari dagokion legearen berriztapena" zela-eta, Jose Maria Areilzak, Joaquin Ruiz Gimenezek, Joaquin Satrustegik eta Enrique Tierno Galvanek plazaratu berri zuten agiri salataria gai nagusitzat ZERUKO ARGIAren lehen orrialdean agertzen bazen ere, langilea zen bertan lan egiten zuen guztia, eta maiatzaren lehenaren atarian zeudenez gero, "Langilleen Eguna"ri eskaintzen zion editoriala gure aldizkariak, eta ez edonola, data hori "azterketa eguna, indar-berritzeko eguna, euskaltasuna eta langilletasuna sendotzeko eguna" beharko lukeela izan aldarrikatuz baizik.


MAIATZAREN LEHENAREN NONDIK-NORAKOAK

Izan ere, ez zen, ez, oso alaia euskal langileriaren egoeraz Z. ARGIAk egiten zuen azkerketa. "Lo, sakabanatuta, elkarren aurka, nagusiaren diruzalekeriaren morroi..." ikusten baitzuen, besteak beste, 1971. urtean eta Euskal Herrian bere lanetik bizimodua atera beharrean aurkitzen zen jendea. Baina hartara iritsi aurretik, Langileen Egunaren nondik-norakoak jartzen zituen mahai gainean.
"Larunbata zan, ain zuzen, 1886gngo maiatzaren lehenengo eguna ere. Aurten bezelaxe. Egun ortan Txikagon zerbait gogorra gertatuko zan susmoak arturik zeuden Estadu Batuetako eta Kanadako erriek. 'Langilleok, jeiki' dei egiten zien buru zabiltzanak. 'Urteak dira langille-erria zortzi orduko lan saioaren eske alferri dabillela'. 'Urteak dijoaz eta erantzunik ez'. 'Jan dute naikoa gure lepotik'. 'Obe dugu eriotza mixeria baiño'. Onelako dei bizi eta larriak irakurtzen eta entzuten ziran nonai. Berrogei milla langille zeuden gertu eta irmo opor egin eta makurrari ekiteko".
Opor hitza erabiltzen zuen editorialak, baina ez haatik inolaz ere atseden egunak zituelako buruan. Lanuzteaz ari zen, jakina, eta ondorio oso latzak izan zituen greba gogor batetaz. "Maiatzaren bosteraiño luzatu zan burruka bero ura, 87 eriotzekin amaitu zan. 7 polizia eta 80 langille illak. Zaurituak, berriz, erruz. Geroztik langillearen egun bezela ospatu ohi dugu maiatzaren egun gogoangarri au".


LANGILEEN BORROKA EGUNA

Ondo kostata baina, handik urte mordo batera, langileriak lortu zuen egunean zortzi orduko lan saioa izatea (oraindik orain ere munduan zehar salbuespenak milioika kontabiliza daitezkeen arren). Langile odol asko isuri behar izan zen horretarako, ordea... Eta horregatik-edo, nahiz ospakizuntzat jo maiatzaren lehena (Francoren garaian Jan Jose Langilea izenarekin bataiatu zuten berbera), Z. ARGIAk berehala gogorarazten zion bere irakurlegoari oso kontuan hartu beharreko zera:
"Baiña ez dezagun ahaztu egun au ez dala jai egiteko bakarrik, jolaserako edo ibillirako, edo norbere jaiotetxera joan eta baserrian lan egiteko bakarrik. Egun au langillleak gehiago elkartzeko, gehiago esnatzeko, geure eskubideak aitorarazteko, geure eskabide eta premiak agerarazteko eguna dugu".
Horren guztiaren arrazoia? Ematen zuen ere, Euskal Herrian bertan nabarmen zitezkeen zenbait egoera mingarri gogoraraziz: "Zoritxarrez, zortzi-orduko saioa egin eta ordu eske gabiltz geure eskubideen alde burrukan egiteko ordez. Zoritxarrez, Ipar-Euskalerritik urtero bi milla gaztek iges egiten digute erbestera lan-billa. Zoritxarrez, ikasitako jende asko lanik gabe gelditzen ari zaigu esku-lan askoko lantokiak jaso dituztelako. Atzeratutako industri zahar bat daukagu. Industri au aurreratu alean jendea kalean lanik gabe geldi diteke. Esku-lan askoko industri onek jendea goxo bizi zitekean lurretik, igartu ditekean lurrera aldatu du. Erri batzuk estuarazi ditu eta gurea etorkiñez estali du. Zoritxarrez, nagusiak ahal duan dirurik gehiena irabazi dezakean eran moldatuak dauzka bere lantokiak. Zoritxarrez, gure nekazari askori etzaizkio lantokietako bideak errazten. Zoritxarrez, diru-egarriz eta eroso bizi nahiaz beterik gaude".
Eta egoera tamalgarri horien guztien ondorioz, "lo, sakabanatuta, elkarren aurka, nagusiaren diruzalekeriaren morroi" ikusten zuen Z. ARGIAk 1971. urteko euskal langileria. Jakin nahi nuke zer esango zuen, egungoari, 2001. urteko langileriari gainbegiratu bat egiterik baleuka...

ETXEKOANDREA..."MITO" BAT...?
Tene (Debatik), 1971-IV-25
Beti bezela, argitaltzen dan orduko, eskuan det ZERUKO ARGIA. (...) Onek, eta irakurleok asko uste gabe, emakumeakiko gaiez egindako lau idazki dakazki. Zer naiago nik beintzat? Betiko ametsa, aldi ontan beintzat, euskal idazleak gurekiko gaiak aintzat artzea. Ordua da norbaitzuk gutaz oroitzekoa! Auek izan dira nire leenengo pentsamenduak, eta gogo guziz irakurten asi naiz. Idazleak, emakumearen izaera menperatua ta eskubide gabea salatzen du, ta baiespen au egiten du "etxekoandrea 'mito' bat besterik ez da". Zalantzaz gelditu naiz. Nola diteke onein gogor baiespen au egin...? Toki onean utzitzen ditu idazle onek euskal-gizonezkoak! Gizajoak! Non da zuen izen-ona senar bezela, euskal etxekoandrea "mito" bat besterik ez bada? Gizonak, emakumeak bezela, gure izaeran baditugu bai, gure akatsak; baiña euskal-gizonezkoak, eta auetan ezkonduak, izango ditu izaeran akats batzuk edo besteak, baiña beti, emazteagan konfiantza edo uste-on osoa duena da, eta bere irabaziak osorik ematen dakiena emazteari, sendia bear bezela jaso aal dezan, eta ematen dion dirua zertan banatuko duan konturik eskatu gabe. Senarraren, semearen, edo anaiaren uste-on osoa duan emakumea, ez alda etxekoandrea? Menpeko gerala emakumeak? Legez bai; langille arazoan, batzutan ere bai. Baiña au utzi alde batera, eta ezingo degu esan Etxekoandrea "mito" bat dala. Au ez, ez eta ez, jainkoari eskerrak. Zenbait emaztek ez duala senarrengandik on-uste ta opa-onik? Ez degu esango ezetzik. Baiña zenbait emazterekin senarrak, sendian nagusitasun aundirik ere ez. (...).

EUSKAL MITOLOGIA: URTAIN EDO INDARRA
Luis Haranburu-Altuna, 1971-IV-25
Urtain dela merio, haize bolara izugarri bat jasan dugu euskaldunok. Geure sena izkutuenak esna arazi ditugu. Herri bezala, Urtainengan ikusi gara. Euskal mitoen uxarrean nabilenez gero, mito susmoak hartu dizkiot Urtain "doneari". (...) Euskalduna eta Urtain bat eginik azaldu zaizkigu. Euskalduna eta Urtain; Urtain eta euskalduna bat egin direnez gero, adur izugarri baten aurrean aurkitzen dire (sic). Zeren Z.A.-k honela dio: "Zure izena, zure ondra, zure historia, dan-dana jokatzen dezu oraingo ontan...". Behin, euskaldun bakoitza eta Urtain bat egin ondoren, ez da ez, Urtain Cooper-ekin borroka eginen duana, baizik eta Euskal Herria guztiak borroka eginen du Urtainekin batera. Beraz, Urtainen zori eta aukera estu eta larria, Euskal Herri guztiarena da. (...)
Euskaldunen jolas guztiak indarrean oinarriturik dira: haizkora, sega, harri jasotzea... Jolas hauek denak indarra dute giltzarri. Pozkida handiz begira ohi ditut jolas hauek, baina sarrienik indar-mitoaren alorrean sustraituak dira. Agian, "chicarrones del norte"z euskaldunoi hitzegiten zaukunean, harro puztu egiten gara; fenomenu horri benetan lotsagarri deritzat; ba dirudi beso-zango-bular soilak garela. Egoera honetaz zera diot: euskaldunok ba dugula aintzinakeria eta atabismoetarako gogo berezi bat, eta bereizkunde hau mitoaren ezaugarririk zinezkoenetakoa dugu. Jatorra da Urtain, pozgarriak dira zenbait jolas, baina ez dezagula ukabillak direla eta bururik gal. Zeren gure arrazoizko jokabideaz juzgatuak izanen gara, eta ez gure indar, maskuri eta koskobiletaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


660 langileko Eskirotzeko lantokia ixteko erabakia iragarri du BSHk, Nafarroan

660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Astelehen goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.


Armagintza industriaren "moldaketa eraldatzailerako" proposamena
Armagintzari loturiko euskal enpresa eta erakundeak 70etik 200 baino gehiago izatera pasa dira 2008tik hona

Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


2024-12-11 | ARGIA
Osasun sistemak porrot ez egiteko, legea aldatzea beharrezkoa dela dio Nafarroako Gobernuak

Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Eguneraketa berriak daude