SEXU EMEKO PERTSONA HORIEK

  • Lan munduaz eta emakumeen eginbehar eta eskubideez ziharduen apirileko ale hark. Gizartean eman ziren aldaketen artean eztabaida ugari sortu zuen honek.

2021eko uztailaren 15ean
ZERUKO ARGIAren editorialak "Erriak gizonak egiten ditu eta gizonek erria egiten dute" jarraitzen zuen aldarrikatzen. Haatik, halako hartan, hasiera batean ezagutua zuen herri hori "zuk eta nik, arek eta onek, aiek eta guk osatzen dugu"la. Are gehiago, editorialegileak zioenez, herria osatzen zutenen artean zeuden "umeak eta zaharrak, gazteak eta sasoikoak, gizonezkoak eta" ba ote besterik? Bai, antza: "emakumezkoak, iritzi batekoak eta bestekoak, alegia". Behingoan oroitu zen aldizkaria, beraz, ilargiaren beste aurpegiaz, hau da, sexu emeko pertsonaz. Ez nolanahi, behin hasita, lehenengo orrialdea eta gutxienez beste hiru artikulu eskaintzen baizizkien andrazkoei!


ANDRAZKOAK PROTAGONISTA

Bat-batean agertzen zuen kontzientziazio maila haren azalpenik ez zuen eskaintzen, halere. Martxoaren 8a ere aspalditxo pasata zegoen, bestalde. Auskalo, bada, zergatik egin zuten, derrepentean, erakuste hura guztia. Beharbada, S. Larreak, "Sartaldeko emakumeen baldintzak" artikuluan jasotzen zuen arrazoiarengatik. "Nazio batzuetan, emakumeen irudipena gizonaren bestekoa da eskubidearen arloan, teorian" zioen hark. "Oinarri bezala artzen da, emakumearen baldintzak lantokietan eta sail horretan, oinarri hori hauxe da: 'lan bardinari, sari bardina dagokio'. Inoizkorik egikera andienak ikusten dira gaurko egunean nazio askotan. Esate baterako, oraintsu, Londresen 4.000 emakume kalera irten ziran eta dehadarka, eskubide denak eskatzen zituzten". Izugarriak ikusteko jaioak gara gero!
Baina, zer gertatzen ote zen Euskal Herrian? Hain zuzen hortaz ziharduen Gurutz Ansolak lehen orrialdean argitara ematen zuen idazlanak. Eta "Euskal emakumea, lankide" nahi arren, horregatik ez zen baikorregi agertzen egilea. "'Herri -ekintzaren alde' izenburua jartzea errazago da, noski, praktikaren bideak irekitzen baiño. Hori, egia are handiagoa dateke 'emakumeak lankide' gai honetaz" zioen. Zergatik? Beheraxeago azaltzen zuen: "Zertan datza, bada, aipatu Kontradizioa. Euskal Herria gizarte aurreratua dela, iñork askok ez genduke bat batean ukatuko. Imagiña hori hain itsatsirik daukagularik, besterik gabe aier gera doairik onenak gure herriari eratxekitzera. Emakumeak lankide izate aldetik, ez dugu, haatik, aurreragoaren seiñalerik gure gizartean". Eta datuak eskaintzen saiatzen zen gizona, nahiz aldez aurretik ezagutu: "Emakumezko zenbat lankide diren jakiteko, ez dugu Euskal Herriaren estadistikarik. Gipuzkoako zenbait eskualdez, ordea, ba ditugu jakite zehatzak". Hemengo eta besteko datuak eskaini eta gero, Gurutz Ansola honako ondoriora iristen zen: "Gipuzkoan, lan-adiñeko emakumeetatik, zazpi-ezpa-zortzitatik emakume bi, soillik, daudela produziogintzan enplegaturik".
Salaketa itxura zuen hark, baina datuak mahaigaineratzea besterik ez izaki. "Zertarako, ordea, lanera?" galdetzen zuen gero. Zergatik, alegia, "emakumea, neska gaztea, ama gaztea, andra, lantegira? Lana ez da libertadea, baiña gaur egun euskaldun emakumea ez dago delibratzerik, lanaren bidez ezik. Lana uka ahal izateko, ez du lana hartzea beste biderik, gaur, hemen. Hortan datza, bada, Kontradizioaren muiña, alegia, lana hartu egin behar duela emakumeak, berak lana uka ahal izateko; eta lana uka egiten dioela gizarteak (nahi ba duzu gizartearen indar nagusiak)".
Arrazonamendu bitxi samarra irudituko zaio, agian, bati baino gehiagori, baina orduko pentsamolde zabalduenaren isla baino ez da. Eta, dena den, Gurutz Ansolarentzat "emakumeak, gaiñera, ez du behar lana, gaur, hemen, bera, bere izatea, delibratzeko, baizik emakumeak gizarte-herriari eman nahi dioen emankortasuna errealizatzeko. Emakume-lankidearen ugaltzeak lekarkean emankortsuna oparoa litzateke".


ETXEKOANDREA EDO MIRABEA

Azter dezagun, baina, hirugarren lantxo bat, "euskal mitologia" zeritzan izenburuaren azpian Luis Haranburu-Altunak argitaratutako "Etxekoandrea edo mirabea". Hauxe zen idazleak azpimarratu nahi zuena: "'Etxekoandre' kontzeptuan emakumea (andrea) etxean finkatuta arkitzen da. 'Etxeko' honen-ko atzizkiak, emakumea etxeari erabat lotuta arkitzen dela adierazten digu (-ko atzizki) honek, lekuzko genetibo baten aurrean gerala erakusten digu, eta genetiboak (lekuzkoak ala izenezkoak) jabetasun era bat adierazten dute. Etxetikan at, emakumea ez da anderea izanen, izanen da eskolumea edo eme galdu bat. Ene ustean garrantzi handiko ondorioa dugu hau, alegia, emakumearentzat etxea kartzela bat dela. Kartzela urrezkoa batzutan (bere frigoa, labadora e.a. izanen ditu), bainan kartzela beti espetze". Eta honako hauxe zen bere iritzia: "Gaurregun emakumeak hean hiraultza osatu behar dute eta hain zuzen ere mundu guztiko gizonen aurka. Baina hiraultzarik zailena beroiek beragan osatu behar dutena, dute. Zeren beren aurka osatu dan mitoarekin, edo lasaitasunez edo alferkeriz, akor datozte. Eta hori dute alienaziorik sakonena. Gu gizonok, gu geurori uko eginaz, Euskal Herriko emakumeei hean hiraultza osatzen lagundu beharrean arkitzen gara".

EIBARKO AMATIÑORI

Eibarko Amatiñori
Bergaretxetar J.Jose, 1971-IV-11
Zure albiste-lerroak badute askotan gatz eta piper, eta, egia esan, atsegin aundiz irakurri oi ditut. Bakoitzari berea. (...) Baiña, gauzak horrela, min eman dit, Zeruko ARGIAren azkenengo zenbakian (...) jaurti dezun eztenkada batek. "Diario Vasco" delako izparringian, asi berri dan Euskal Atalian, klerikalismo kutsua omen dago alegia. Bapo! Nun egon zerate ba ainbat eta ainbat idazle ezklerikal zeuron kutsua edo "ismoa" ezartzera agertu barik? Aundia da apaizon patua beti horrela izan bearra: egiten danian egiten dalako eta ez danian ez dalako... Ez al zera oraindik jabetu, euskal alorrean, klerikalen plazan izan ezik, Diogenesen farola -ziri gabe, zeu be eibartarra naiz da- biar izan dala iñor langillerik arkitzeko? Oraindik ere Detxepare batzuen bearra izango du euskerak, burua jasoko badu. Eibarren bertan, aldi bateko erririk euskaldunen ontan, zenbat "bestela.kutsu-emalle" izan dira, Mogel Apaizak, berea utzi ta joan zanetik onera? Aren mallakorik iñor ez, eta urrematen saiatu diranak zenbatzen lan andirik ez. Eta ordutik onera, egin du euri pixka bat. Nik uste! (...)

DONOSTIAKO TELEFONOA
Astez aste, 1971-IV-11 V
1923-gn urriaren 27-an, garai artan Espainiako errege zan Alfontso XII-garrenak Donostiako erriak berak egin eta tajutu zuen telefono munizipala, betirako donostiarrek berek eratu eta erabiltzeak, eskubide berezi bat eman zion Donostiako Udaletxeari. 1971-gn, martxoak 31, Donostiako alkateak izenpetu du telefono munizipal ori "Compáñia Telefónica Nacional de España" delakoari gure telefonoa saldu dion tratua. Telefonoa gaurkotasun osoan ibilli dedin, era bakarra balitz bezala. Jendeari ori sinestarazi nahi diote.

ITURRIOTZ-KO OIHARTZUNA (LEKUONA JAUNARI... BESTEAK BESTE)
J. M. Satrustegi, 1971-IV-11
Latzaren latzez agotz-lastorik jan nahi ez zuen astoari betaurreko (antioju) berdeak ezarri zizkiola nagusiak, entzun izan dut txiki-txikitatik etxean; belarra zelakoan ederki jaten omen zuen handik aurrera. Ikasgaia: betaurrekoen koloreak irentsi-arazten zizkion gal-izpi luzeak. Geroztik gorroto haundia diet betaurreko margotuei; ez ditut behin ere ezarri nahi izan. Egia da, etnologi aldetik begiratu ditudala Iturriotz-ko harri marra jakingarriak (ZA 416). Baina, bildur nintzan astoarenari, eta horrengatik nion, "ni ez nintzela nor azken erabakia emateko. Jakintsu eta, gauza hoietan gai diren gizonek zutela azken hitza". Ez; ez nintzan maisu bezala mintzo; astakeri haundia izango zen nerea. Leiho berri bat ireki nahi nuen bakarrik, argi izpiren bat eman lezaiguken ikusteko. Eskubide du bakoitzak, nere ustez, bere iritzia agertzeko. (...) Ez, D. Manuel: ez dut haurtzai beharrik. Lehenbiziko haurtzaroa aspaldi atzean utzia dut; eta bigarrena ikusiko dutan ez dakit. Ez dut, gainera, besterenaz jabetu nahi; lapurreta da. (...) Nik egindakorik ez da, azpikeriz, izen-gabe azaldu. Harria bota eta eskua estaltzea ez da nere jokua. Merkeegia iduritzen zait. Ongi dakizu, gutxik bezala, aurpegira esan ohi ditudala nere gauzak. Hau da batzuk barkatzen ez didatena. Aitor-gaitzak, berriz, eta gogorregiak neronek irensten ba dakit. Zuk ikusi. (...).


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Eguneraketa berriak daude