IRUDIMENAREN MUNSTROAK

  • Superstiziotik, literaturatik edo zinematik iritsi dira Gasteizko Montehermoso kulturunera. Otso-gizona, Freddy Krügger, Alien, Frankestein... Guztien irudia, izaera eta historia aztertzen ditu "Munstroak eta izaki mitologikoak" erakusketak maiatzaren hamahirua arte.

2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bat: Naturaren legeez at eraturiko biziduna. Bi: Bereziki handia edo ohikoa ez bezalakoa den gauza. Hiru: Pertsona edo gauza izugarri itsusia. Lau: Oso pertsona ankerra. Bost: Ezohiko ezaugarriak dituen pertsona.
Bereizgarri hauek guztiak dituzten munstroak dira hasieran izadiaren superstizioak eta geroago irudimenak sortu dituen mamuak. Izan ere, kondairek sortutako ikara uxatu zenean, literaturak hartu zuen izuaren lekukoa. Loa galarazten diguten munstro horiek zein beste hainbat izaki mitologiko ikusgai izango da maiatzaren hamahirura arte Gasteizko Montehermoso kulturunean. Kupido eta Psike bikotearen amodio istorioarekin edota Rea eta Kronos bezalako mitoen erliebeekin hasten da sinismen eta ipuinen mundurako bidaia. Bidean aurrera egin ahala baloreek talka egiten dute Greziako pertsonaia klasikoenekin. Zaldunaren iruditik eratorria den zentauroa eta zezen buruko minotauroa dira lehen irudi basatienak. Bestalde, otso-gizona da likantropoen izaera bitarikoaren eredu garbiena. Aurpegi iletsuak azalera daitekeen alderdi ilunari diogun ikara erakusten du.
Izuaren eta mitoen paradisu honetan ez dira falta XX. mendeko literaturak eta zientzi-fikzioko zineak sortu berri dituen izakiak. Mary Shelley-k asmatutako Frankenstein famatua, odolaz elikatzen den Drakula banpiroa, gure amesgaiztorik txarrenak errealitate bihurtzen dituen Freddy Krügger handia... eta nola ez, Sigourney Weaver aktorea bakean uzten ez duen eta guztiak kikiltzen gaituen Alien suntsiezina. Hala eta guztiz ere, guztiek ez dute izaera gaiztoa. Pan jainko greziarra, esaterako, izadiaren sinboloa da eta bizitzarekin lotzen da. Ahuntzaren adar eta zangoak zituen pertsonaia hau zelaietan ibiltzen zen xirula jotzen eta jendearen beldur instintiboa eragiten zuen. Mito honetatik sortu dira gaur egungo gaztelerazko "pánico" edo ingelesezko "panic" hitzak. Pegaso ezaguna da ikus daitekeen beste izaki positibo bat. Hegodun zaldia Gorgonaren odoletik sortzen da Perseok burua mozten dionean. Gaizkia ona bihurtzea eta naturaren indarra errepresentatzen ditu beti ere konnotazio indartsu eta fantasiosoa izan duen zaldiak.


IZAKI DIDAKTIKOAK.

Era guztietako jendea erakartzen duen erakusketa didaktikoa da oso. Izan ere, antzinako erlijio, filosofia eta zibilizazioen mitoak berreskuratzen baititu. Gainera, adierazgarriak diren irudi eta marrazkiez gain, munstro eta izaki mitologiko guztien historia azaltzen da panel argitzaileen bidez. Gizakiaren formak eraldaturik dituzten edota animaliekin nahastuta dauden antropomorfoak, animalien irudiak konbinatu eta erreala eta irudimena uztartzen dituzten zoomorfoak... Kimera da, ezbairik gabe, azken genero honetan itsusi eta beldurgarriena: lehoiaren burua, ahuntzaren gorputza eta sugearen isatsa duen izakiak ahotik sua jaurtitzeko ahalmena zuen. Herensugea da, ordea, erakusketako munstrorik garrantzitsuenetako bat. Tamainaz handiena da eta kultura gehienetan agertzen da, bakoitzean bere istorio, kondaira eta ahalmen ezberdinekin. Batzuetan uretakoa da, besteetan kobazulo barnealdean ezkutatzen den horietakoa, zazpi, hiru edo buru bakarrekoa, baina ia beti maltzurra eta zitala.
Grezia eta Erroma zaharreko munstro eta izaki mitologikoak gailentzen badira ere, hor dugu bikingoen zibilizazioko Ragnarok eguna (mundua amaituko den eguna) errepresentatzen duen Edda prosaikoa edota hinduismoko Garuda, mila koloreko txori zerutiarraren ilustrazioa.
Hasiera batean sortzen ziren munstroak animaliekin nahastuak eta oso deformatuak agertzen baziren ere, denborak aurrera egin ahala gero eta gizaki ezaugarri gehiago hartu zituzten. Erakusketan esaten den bezala, gizakia nahikoa baita gizakia izutzeko.


Azkenak
2025-03-05 | Sustatu
Euskaltelek ere men egiten dio LaLigari, bere bezeroei euskal zerbitzuetara bidea moztuz

Sustatun agertutako salaketa, LaLiga futbol erakunde espainiarraren eta Movistar/Telefonicaren arteko tratuek euskarazko zerbitzuak kaltetzen dituztela Interneten (kasu hartan Egunean Behin jokoan irudiak desagertzea zen kontua), hedatu egin da. Tokikom-eko euskarazko tokiko... [+]


Seme-alabak berandu izatearen ajeak

Batez beste, adinez gero eta nagusiago bilakatzen gara ama eta aita, hala diote datuek. Biologiari aurre hartu diote ugalketa teknikek, baina guraso zahar ugariko gizartea izatearen inguruan gogoetatzea falta dela iritzi dionik bada.


Europak armagintzara 800.000 milioi euro bideratzea proposatu du Von der Leyenek

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]


Autogintza industriari CO2 isuriengatik aurreikusitako isunak atzeratuko dizkio Europako Batzordeak

2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


Eguneraketa berriak daude