BOTIKARIK GABE BIZI?

  • Homeopatia, fitoterapia, akupuntura, dietoterapia... medikuntza naturalaren adar desberdinak dira. Medikuntza konbentzionalean jende askok konfidantza galdu du eta aipatu berriek naturalagoak eta osasunarentzat hobeak direnaren ustez indarra hartu dute

2007ko otsailaren 21ean
Antzinako zibilizazioek jada erabiltzen zituzten sendagai naturalak, ezagutza hau giza eboluzio kulturalaren emaitza baita, ingurumenaren behaketa zuzenaren bidez jasoak. Ez da harritzekoa beraz, kasu askotan, medikuntza modernoak euren eragin terapeutikoa egiaztatu izana, bereziki hainbat senda-belarren kasuan.
Historian zehar medikuntza konbentzionalak ukaezinezko arrakasta izan du, teknika kirurgiko aurreratuenek eta lortutako higienizazio maila altuak izen ona matentzen lagundu baitiote.
Gizarte industrializatuetan, botika empresa itzelen aurrean medikuntza naturala indarra hartzen ari da ordea, arrazoi asko dela medio; gizakiak berak sortutako sendagai kimikoek bigarren mailako eraginak sor ditzakete (gaixotasun berriak, antibiotikoekiko erresistentziak, automedikazioaren ondorioak), edo zenbait substantziek menpekotasun arazoak sortzen dituzte, droga sintetiko berrien kasua adibidez. Honek guztiak medikuntza alternatiboen berbalorizazioa ekarri du. Medikuntza konbentzionalarekin batera medikuntza alternatiboek zeregin garrantzitsua bete dezakete terapia lagungarri modura, batak bestea baztertu gabe. Akupunturak adibidez, gure sistema inmunea hobetzen laguntzen du, gorputzaren energi puntuak estimulatuz; honela hiesa edo minbiziaren kasuetan norbanakoaren egoera fisiko eta mentalak hoberantz egingo du, honek ezinbesteko garrantzia du gaixotasunei aurre egiteko garaian.
Medikuntza naturala defendatzen dutenen arabera, guztiok gure barnean energia sendatzailea dugu, indar bitala deritzana. Indar hau beti arduratuko da gure osasun mental eta fisikoa mantentzen. Kasu askotan indar bital hau ahuldu egingo zaigu arrazoi asko dela medio: estresa, dieta eskasa, ingurumenaren kutsadura eta abar. Medikuntza alternatiboak hamaika terapia proposatzen dizkigu, denak izendatzea ezinezkoa denez honoko hauek aztertzen saiatuko gara.


HOMEOPATIA.

Amerika zein Europa osoan jarraitzaile asko eta asko dituen medikuntza fidagarri eta naturala dugu. Terapia honen helburua norbanakoaren defentsa mekanismoak estimulatzea da gaixotasunen aurrean.
Horretarako, erremedio homeopatikoak, substantzia baten dosi oso txikietan oinarritzen dira, beronen dosia handia izenez gero pertsona gaixo horrek agertzen dituen sintoma berberak sortarazten ditu. Dosi hauek egiteko laginak asko diluitzen dira, era honetara pertsona horrek ez luke inolako eragin negatiborik jasoko. Erremedio hauen osagaiak landare, mineral edo animalietatik jasotzen dira. Beraz guztiz oinarri naturala azaltzen du homeopatiak, soilik ikuspuntu aldaketa bat litzateke. Gaixotasun baten sintomak, gorputz batek bere burua sendatzeko saiakera positibo modura ulertzen dira; gaur egungo medikuntzarekin kontrajartzen da, dosi handi eta eraginkorrak sintomak apaltzeko asmoarekin. Homeopatentzat ez da gaixotasun lokalik izaten, sintomak desoreka orokorraren adierazle lirateke, ez da tratamendu lokalik gomendatzen.
Homeopatiaren hastapenak Hipocratesen eta Galenon topa bagenitzake ere, medikuntza homeopatikoaren aitatzat Samuel Hahnemann (1755-1843) jo izan da. Berau alemaniar mediku higienista dugu, garaiko mediku tratamendu gogorrak fermuki kritikatu zituen eta ikerketa garrantzitsuak burutu zituen bere alorrean.


FITOTERAPIA.

Hitza bera grekeratik dator, phiton landare eta therapia sendatu. Alegia norbanakoaren osasuna berreskuratzeko eta oreka mantentzeko landereen ahalmen sendagarrietan oinarrituko garela. Dakigunez, landareak eta euren eratorkinak gaur egungo medikuntza modernoaren oinarri izan dira. Adibidez, esteroide eta anfetaminak landareen bitartez lortzen dira.
Sendabelarrek agertzen duten gaitasun terapeutiko hau eurek eratzen dituzten molekula batzuetan datza, osagai aktiboa deritzatenak. Oso garrantzitsua izango da osagai aktibo hau kantitate egokienetan erabiltzea, bestela kontraefektuak eman baitaitezke.
Baldin eta zein osagai aktibo lortu nahi dugun landarearen zati bat edo beste bat erabiliko dugu, garrantzitsua da era berean, landarea zein urtarotan jasotzen dugun eta berau prestatzeko modua ere: infusioan (tisanak), egosita edo beratuta.
Landareak transformazio prozesu baten ondorioz botika eraginkorretan bihur daitezke, horregatik garrantzitsua da dosiak kontrolatzea. Landareak baita ere produktu kosmetikoak egiteko erabiltzen dira, krema, olio zein hautsak eratuz. Ondoren hainbat landare espezie aztertuko ditugu euren osasunaren aldeko onurak aztertuz.
Lasaigarri naturalik ezagunena baleriana dela esango genuke (Valeriana officinalis), ikasle askok hartu ohi dute azterketa garaian edo besterik gabe, tentsio uneak bizi ditugunean.
Beste lasaigarri hau ere nahiko ezaguna dugu, San Juan belarra (Hypericum perforatum), oso egokia da depresioari aurre egiteko edo loezinak harrapatuta gauzkanean.
Landareak osagai aktibo edo eraginkor bat baino gehiago izan ditzake ondorengo landarearen kasuan bezala, txillarra (Calluna vulgaris), diuretiko moduan gomendatzen da eta antiseptikoa ere bada, giltzurruneko inflamazio kasuetan erabili ohi da.
Hain ezaguna dugun kakaoak (Theobroma cacao) teobromina izeneko osagai aktiboa dauka, hau ere diuretikoa izateaz gain nerbio sisteman eragin zuzena izango du, eszitante moduan erabiltzen baita.
Indigaztainaren kasuan (Aesculus hippocastanum), substantzia aktibo gehienak azalean edo euren hazietan izaten dituzte, aipatu behar da oso eraginkorra dela hemorroideen kasuan, diotenez guztiz deusezten omen ditu. Neguan ozpelen arazoarekin amaitzeko gai omen da, barizedun pertsonentzako ere gomendatzen da.
Azkenik ezin aipatu gabe utzi zume zuria edo sahatsa (Salix alba), aspirinaren jatorria, beronen substantzia aktiboa, azido salizilikoa, bereziki azalean eta gerba emeetan dago. Beste substantzia aktiboak tanino edo gatz mineralak izan daitezke. Ondorioz erabilera ugari izan dezake: erreumarentzako, sukarrarentzako... Minari aurre egiteko ere oso eraginkorra da eta baita loezinaren kasuetan aplikatzeko ere.


DIETOTERAPIA.

Hitzak berak esaten duen bezala, sendatzeko edo gaixotasunetatik babesteko dieta bereziak erabil daitezke. Elikagai bakoitzak osagai ezberdinak ditu halako ezaugarri sendagarriak emango dizkionak, konbinazio egokiak eginez kantitate egokietan osasuna orekatua mantenduko dugu.
Garrantzitsua da kontuan hartzea zenbait elikagai badagoela minbiziaren sorreran lagun dezakeena, besteak beste, alkohola, elikagai keztatuak (izokin keztatua,...), gatzatuak (urdaia,...) eta nitrosaminak (ingurumenaren kutsaduratik). Zenbait mineralek eta bitaminek berriz, minbizitik babes gaitzakete.
Adibide pare bat aipatzekotan, demagun bihotzeko gaitzak pairatzen dituzten zenbait gaixoentzat sodioan baxuak diren dietak gomendatzen dira. Edo zirkulazio aparatuarekin erlazionatutako zenbait gaixok beharrezkoa dute gantz eta gatzen kontsumoa kontrolatzea, hauentzat landare jatorrikoak diren olio eta proteinak gomendatzen dira.

ENEKO LANDABURU: "GAIXOTASUN AURREAN HIGIENEA DA GARRANTZITSUA"
Eneko Landaburu "íCuídate compa!" liburuaren idazlea da, dioenez gaixotasun berrien sorrerak eta botiken gehiegikeriak bultzatu zuten liburu hau idaztera.
Beronen iritziz norbanakoaren arazo fisiko, psikiko eta sozialak batera aztertu behar dira pertsona gaixo baten aurrean. Medikuntzan ikuspuntu aldaketa bultzatu nahi du, gaixotasunaren kausak osotasunean aztertuz, ez baita nahikoa gaixotasunaren sintomak apaltzea medikuntza konbentzionalak egin ohi duen moduan. Minaren zentzua azpimarratu nahi du, zeozer gaizki doanaren adierazle dela, pilotu gorriaren modura. Gaixotasunei aurre egiteko modu garrantzitsua baraua egitea dela dio, honela gorputzak energia guztia sendatzeko kontzentratuko duela.

Homeopatia, fitoterapia... ohiko medikuntzaren terapia gehigarri modura joka dezakete edo hobe da bideak bereiztea?
Helburua sufrimendua apaltzea edo eragoztea da, beraz noski gehigarriak izan beharko luketela. Baina arazoa da, zein zeinen gehigarri izango den, niretzat garrantzitsuena higienea da, gaixoaren bizi egoera hobetzea eta gure organismoaren sendatzeko gaitasunean sinestea. Alegia, ezinbesteko kasuetan bakarrik jo botiketara (toxikoak direnak gorputzarentzat) edo kirurgiara.

Gizarteak geroz eta interes handiagoa erakusten du terapia hauetan guztietan. Uste duzu jendeak konfidantza galdu duela medikuntza konbentzionalean?
Medikuntzari kritika ugari datozkio gainera; ez dutela ezer esplikatzen, autoritarioa dela, "agindu eta betearazi", erremedioak toxikoak direla, gauza bat sendatu eta beste bat sortzen duela,... Horregatik jendea gaixotasuna tratatzeko beste bideak bilatzen saiatzen da.

Konkretuki zuri zein terapia egiten zaizkizu interesgarrien?
Ez dut uste momentu honetan gizakiak medikuntza alternatiboen beharrik duenik (homeopatia, fitoterapia akupuntura,...), gaurko gizarte eta kulturaren alternatibak bai ordea. Hobeto bizitzen ikasi behar dugu, honela gaixotasunak saihesteko. Gaixotasunen arrazoi nagusiena da ez garela lege naturalak jarraituz bizitzen, beraz kausa gainditurik gaixotasunak eragotziko lirateke.

Asko hitz egiten da automedikazioari buruz, zein ondorio ekar lezake hainbeste botikak?
Botiken gehiegikeriak ez dira bakarrik automedikazioaren eraginez izaten, medikuek ere botika gehiegi errezetatzen dituzte eta eragiten dituzten ondorioen arduradun dira. Ondorioak epidemia yatrogenikoak dira, hau da, mediku eta botikek eragindako gaixotasun gehituak. Estatu Batuetan heriotzaren zortzigarren kausa, akats medikoak dira, botiken gehiegikeriekin zerikusia duelarik. Kontutan hartu behar da botika hartzeak beti ere arriskua inplikatzen duela, izan ere substantzia pozoitsuekin jokatzen da.


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Eguneraketa berriak daude