TXIROEK ABERATSARI JIPOIA EMAN ZIOTENEKOA

  • Estatu Batuen eta Vietnamen arteko gerran herri ahul batek boteretsuenari aurre egiteko ahalmen sinesgaitzaz eta erabilitako armamentuaz ziharduen aleak.

2007ko otsailaren 21ean
Nazioarteko gorabeherak zekartzan bere lehen orrialdera ZERUKO ARGIAk 1971. urtearen laugarren hilaren lehenbiziko astean. Eta ez zen gutxiagorako. Hasteko, eta gertuen egokitzen zitzaion lekua aipatzeagatik, Europa batua eta demokratikoa izan beharrekoaren hiriburu birtuala bilakaturik zen Bruselan, "Bi ildako eta 140-ren bat pertsona, zaurituak" gertatuak ziren nekazariek aurrera eramaniko manifestaldi baten ondorioz. Argentinan, berriz, Lanusse militarrak Levingston militarra agintetik kanpora bota berria zuen (aldaera gutxi, bada, argentinarrentzat, agintari militarren menpe egoteaz ohiturik ordurako; etsipenean jarraitzerik baino ez zuketen izango, ekonomiko eta sozial egoera larriak bere horretan jarraituko zuelako kezkaturik ez baleude). Hirugarren izenburua, ordea, "Sinestekoa!" zen. Edonor harriturik uzteko moduko berria bazen, behintzat, herri xehe batek munduko Estaturik handienari ostiko galanta emana ziolako, batik bat.


HO-TXI-MIN BIDEA

"Berriz ere bai! (norbaitek esango du). Bai, berriz ere aipatu beharrean gaude nahiz eta gauzak zehatz ez jakin, azken egun hauetan Ho-Txi-Min bidean zer gertatu den", azaltzen zuen aldizkariak artikulu hasieran. Dena den, zehaztasunak alde batera utzi beharrean bazen ere, zer edo zer txundigarriaren berri izan zuela erabat agerian gelditzen zen hurrengo lerroan. "Gauza bat behintzat garbi dago: Ipar-Amerikarrek eta Ipar-Vietnamdarrek (sic) jipoi ederra hartu dutela. Nola? Hori inork explika ezin lezakeana da".
Eta horrela izaki, zinez! Hura uler zezakeen amaren seme-alabarik jaio gabea behar zuen. Nola har zezaketen jipoia, aldi berean, estatubatuarren indarrek eta ahal zuten era guztietan bere aurka zihardutenek? Oi inprenta-hutsak, iparra eta hegoa alai asko nahasten duten horiek! Eskerrak irakurlea holakoetara ohiturik dugun... Izan ere, artikuluarekin jarraitzea besterik ez zegoen, hura akats borobil bat baino ez zela izan ohartu ahal izateko.
"Ipar-Amerikarrek 1967-garren urtetik asita elektronikazko aurrerapen izugarriak darabilzkite. Hara adibide batzuk. Ho-Txi-Min bidean, Ipar-Vietnamiarrek egiten dituzten mugimenduen berri jakiteko ba dute Ipar-Amerikarrek tresna berri-berririk. Elektronika tresna hauetatik batzuk lurpean sartzen dira, besteak berriz zuhaitzetako adarretan ixikita gelditzen dira inork ez ikusteko moduan. Abioietatik botatako tresna hauek 'bide' guztia daukate artuta. Beraz tresna hauek mugimendu txikienen ere berri ematen dute. Nori ematen diote berri? Aseran, hortarako prestatutako abioiei. Gaur berriz ez. Badute satelite antzeko bat, gizonaren beharrik ez duana, ortzean oso goi ibiltzen dena. Satelite antzeko honek artzen ditu behetik tresna txiki horiek bidaltzen dizkion berriak. Bere aldetik, satelite honek Tailandian Ipar-Amerikarrek duten 'basera' bidaltzen ditu berriak. Basean berriz IBM batzuk medio direla berri horiek aztertzen dira. Abioien zuzendariak jakinaren gainean jartzen dira eta hor dijoaz mugimendua izan dan tokira beren bonbak jaurtitzera".


HERRI TXIKI IZATEZ HANDIA

Estatubatuarrek ipar vietnamdarrak kontrolatuta eduki ahal izateko zeuzkaten aurrerabideen berri gehiago eskaintzen zen aipatu artikuluan, jakina, baina ezin hemen argibide guztiak jaso. Beraz, hobe dugu azalpen horren guztiaren ondorioarekin gelditzea. Eta hauxe besterik ez zen: "Ipar-Vietnamiarren mugimendu guztiak kontrola ditzakete". Gauzak horrela, ezin esan, bada, neurriz kanpokoa zenik Z. ARGIAn artikulu hau argitara emandakoaren harridura: "Orduan nola arraio explika diteke illean 2.500 kamioi gutxienez ertze batetik bestera pasatzea? Nola explika daiteke Ego-Vietnamiarrek artu duten egurra? Gau bakoitzean, Ipar-Vietnamiarren kamioiak ez omen dauka 30 kilometro baino gehiago egiterik. Gau bakoitzean esan dut, egunez gehienetan geldirik egoten direlako. Benetan ondo gordea eta zaitua eduki behar bide hori. Ego-Vietnamen borrokan ari diranei, bide hortatik datorkie laguntzarik andiena. Beraz erraz da konprenitzen Ipar-Amerikar eta bere lakaio direnek bide hori moztu nahi izatea. Baina ez alferrik! Erri txiki batek, erri behartsu batek, erri atzeratu batek, palaz eta pikatxoiz mendi zuloak, izkuta lekuak egiten dituan erri txiroak nola dezaioke aurka egin munduan aberatsena den Estadu bati? Aurka bakarrik ez, nola dezake holako erri batek azken egun hauetan eman duan egurra eman! Hori da nik ulertu ezin dezakedana".
Ez dakit zuek, baina nik, zer edo zer emango nuke artikulugilearen aurpegia ikusteagatik, herri txiki horrek munduan aberatsen den herriari garaitu zionean!

IPARRALDEKO HAIZEAK: INDUSTRIA GAINBEHERA
R. Camblong, 1971-IV-04
Berrogei ta hamar lantegik leher egin dute Ipar Euskal Herrian 1965 urteaz geroz. Denetarat, hemen ez dugu 400 industriako lantegi baino gehiago. Irakurleak aisa ikus dezake, beraz, oso kinka txarrean dela industria eskualde honetan. Hetsi zaukun azken lantegia "Biarritz Shoes" zapateria famatua izan da. Hemengo lantegi gotorrenetatik bat zen: 859 langile ari ziren lanean lantegi hortan. Izan da anitz mugimendu Baionako karriketan 859 lantoki horien salbatzeko. CFDT eta CGT sindikatek muntatu dituzte manifestazione asko otsaileko hilabate guztian (...) Baina orainokoan alferretan izan dira arrabots hoiek guztiak. Promesa anitz eta egintza guti ikusi dute euskal langileek. Europako Merkatuko bihotzetik urruti gelditzen omen da Ipar Euskal Herria. Urtero 2.000 gazte joaiten zaizkigu lan bila. Hemen gelditzen dira buraso zaharrak, bere begiak dituztela bakarrik nigar egiteko. Gero ta gehiago, langileak berak ere, Hego aldera so jartzen dira. Ikusten baitute mugaren bestaldean badagoela industri asko eta lantoki asko. Noiz bada ikusiko dugu hori gure eskualde hontara zabaltzen?

BAIGORRI, POZGARRI
Astez aste, 1971-IV-04
Pozez beterik jakin degu pazko aldean Baxenabarreko Baigorrin erriko gazteek antzerti bat emango dutela. Ori ez ezik, apirillaren 18-an kantu-aldi eder bat eskeintzekoak dira, "pop" eran, adierazi digutenez. Kantu zahar eta kantu berri, molde berriekin, kantari auek emanak: Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Mikel Laboa, Joxe Migel Zabala (gitarra eta txirula jotzaille), Eñaut Larralde, Beñat Borda. Txalaparta eta tobera ere joko omen dituzte Artze anaiak.

GAZTEAK BEAR DITUGU
Basarri, 1971-IV-04
Egundo sekula etzan izango Euskalerrian orain ainbateko bertsolari talderik. Asko ta onak ditugu, zorionez, gure egunetan. Ez dit onetxek poz makala ematen. (...) Baiña, zer gerta bear dik bihar edo etzi? Ba al zetorrek segira emateko ondorengorik? (...) Bertsolariak jaio egin bear dik; bere seillu berezia bear dik. Seillu ori ezpadu, berezko ori ez padu, alper-alperrik alegintzea duk. Bost xentimo ez ditek balio munduko maixu danak. Artarakoa ez danarekin bertsolari bat egingo duen maixurik ez duk jaio oraindik. Gero ere ez duk jaioko. Gazteen artean neurketak antolatzea komeni duk: oieri ateak zabaltzea, luzitzeko aukera ematea. Sari onak banatu beren artean: poztu ditezela, indartu ditezela. Agian, iru edo lau urtean ez duk sortuko balio duen bat, baiña bosgarren urtean baletxeikek danok arrituta utziko gaituzten norbaitzuk agertzea. Askotxok esaten zian euskal sagardotegien eriotzak bertsolarien eriotza adieraziko zuela. Etziteken asmatu zorionez, ala mintzatu ziranak. Il ituan sagardotegiak baiña bizi dituk bertsolariak. (...)
Dana aldatzen ziak urtetik urtera, egunetik egunera. Seminario batean egon litxeikek bertsolari bat; baita Unibersidade batean ere. Ezagutzen dizkiagu alakoak. Bizkaitar bi ba-dituk ur oietan paseak eta bertsolari bikain diranak. Hamazazpi-emezortzi urteko gazteak bear dizkiagu utsuneak beteaz joateko. Ez ote dituk sortuko? Ni baietzean negok.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude