TAKOLITIS


2021eko uztailaren 23an
Hiperboleaz hitz egin nizuen orain dela ez asko aldizkari honetako artikulu batean. Kontuak neurritik ateratzea zein den desegokia eta zein modu zarpailean ari zaigun eguneroko bihurtzen azken bolada honetan. Oraingoan neurrigabekeriak neure lanbide berekoak harrapatu ditu: Takolo, Pirritx eta Porrotx taldeko pailazoak alegia.
Aitortu beharko dut. Ez diot sinpatia berezirik hirukote honi. Gurekin oso gaizki portatu dira eta oraindik zain nago barkamena noiz eskatuko diguten. Alegia, ez ditut defendatu nahi adiskide ditudalako edo korporatibismo zentzu inozoarengatik. Defendatu nahi ditut neure burua ere defendatu nahi dudalako. Azken garai hauetan hainbeste entzuten denari erreparatzen diodalako: besteen bila doazela ikustean, kontuan hartu, zure bila ere joango dira eta berandu izango da.


Noraino iristeko daude prest gure gizarteko botere publikoak, politikariak eta hedabideak? Putzua lehortu nahi al dute han dabilen arrain iheslaria harrapatu ahal izateko? Nik neure semealabei eten gabe, milaka aldiz errepikatu izan diet esaldi sinple hau: inork gaizki egin badizu ere, zuk ez duzu eskubiderik gaizki erantzuteko. Etikan oinarrizko axioma dela uste dut. Ez zaio, ordea, kasu handirik egiten gaur eguneko bizitza publikoan.
"Isiltasuna ez da aterpe" izeneko izkribu bat pasa zidaten, orain hilabete batzuk, ea sinatuko nuen. Sinatzearen aldeko arrazoin asko nituen. Ia han aipatzen zen gehienarekin bat nentorren. Beti izan naiz borroka armatuaren kontrakoa, ez da sekretu. Azken hauetan inoiz baino eroago bihurtu da gainera. Eta euskaltzaleentzat inoiz baino kaltegarriago. Bestalde, atentatugileen hitzetan gure alde ari direla entzun behar izateak egoera oso era dramatikoan bizitzera eramaten gaitu pertsona asko. Nire lanak neuk egingo ditut, eta laguntza behar izanez gero eskatu egingo dut. Baina eskatu gabeko laguntza erorik ez diezadatela eman mesedez.
Ez nuen izenpetu, ordea. Arrazoinak ere ugariak. Berriki pailazo hirukote horren alde pasa didatena ez sinatzeko bezala. Ez naiz manifestu zale. Borondate onez izena zerbaiterako ematen duzu eta azkenean zure izena ez dakit non, nola eta zertarako erabiliko dute. Bestetik, ni nabilen arloetan irudi publikoa eta pertsonaren iritziak sarri nahasten dira. Eta batik bat pailazoen kontuan ez zait egokia iruditzen. Haurren eta umorearen alorra besterik ez bada ere, utz dezagun politikerietatik aparte.


Izkribu hura pasa zidatenei aipatu nien nire ustez zuen akatsik argiena: gauden egoeran "isiltasuna aterpe baita". ETAren sarraskiei eta bidegabekeriei erantzuteko botere publikoek aukeratu duten era promozio propagandistikoa da, polizia bideez gainera. Eta honek dena aldrebesten du: gezurrak esatea libre da, zuzentasunaren oztopoak sutara bota daitezke osinak balira bezala, adimenak eta duintasunak eskatzen dituztenak ahaztu egiten dira... Okerrena: hain konplexua den arazoa, konponbidean jartzeko arreta berezi eta arduratsua behar duen arazoa, emozio sozialen olatuetan jarri dute eta haizea astindu olatu horiek ahalik eta handien izan daitezen. Horregatik uste izan dut isiltasuna aterpe dela. Zertarako hitz egin ekaitz gogorraren erdian, inork entzun nahi ez duela garbiro ikusten dudanean eta nire iritziak aparteko baliorik ere ez duela sentitzen dudanean?
Batzuetan, hala ere, kriterio orokorrak aldatu egin behar dira eta momentuko egoerari lehentasuna eman. Oraingo honetan gaisotasun sozial honek krisis egin du. "Takolitis" ezar lekioke izen. Sintomak hemen dituzue, erdal egunkari bateko pusketa literala baita: "El delegado de Cultura y Euskera (...) hizo un llamamiento a los ciudadanos para que nos demos cuenta de quiénes están muchas veces detrás de los que educan a nuestros hijos (...). Nos preguntamos de dónde sale ese horror, ese odio, el odio que esa mujer estaba mostrando a través de sus ojos en el Pleno del Ayuntamiento de Lasarte. No nos basta que Pirritx nos quiera decir en una actuación que qué bonita es la vida. Lo que queremos es que la defienda todos los días; que diga basta ya a la muerte, a la desolación y a la tragedia (...). Es necesario plantar cara muy fuertemente a toda esa gente que se nos muestra con piel de cordero y, sin embargo, está defendiendo la muerte, la extorsión y el asesinato. Esta gente que se lava las manos es la que luego está, teóricamente, haciendo reír a nuestros niños".
Honek izen bakarra dauka: demagogia. Parrafo honetan dauden esaldien arteko loturak tranposoak dira guztiz eta batzuk gezurretakoak. Eta irratietan, egunkarietan, telebistetan lotsarik eta neurririk gabe horrelakoak agertzen ahal direnean, gure gizartea Takolitisak jota dagoela esan dezakegu.
Kontrako txertoa hartu ahalik eta azkarren, kutsakorra baita. Ez da inon saltzen, baina merkea da: adimen zintzoa.


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


Eguneraketa berriak daude