BALIZKO OLAN, BURDINA POSIBLE

  • Pariseko bigarren Komuna sortu zenetik ehun urte pasa zirela-eta, demokraziari buruzko gogoeta bultzatuz gertakari hura izan zen hizpide martxoko azken alean.

2021eko uztailaren 15ean
Nahiz eta esaera zaharra ezezkoan egon, alegia, balizko olak burdinarik ez duelakoan, mirariak ere badira gure mundu honetan, guk geuk egiten ditugunak, gainera, eta egoera batzuetan badirudi baietz, balizko ola batetik burdina atera daitekeela. Horretan zegoen, bederen, 1971ko martxoaren 28ko ZERUKO ARGIAren bihotza. Izan ere, ehun urte betetzen ziren orduantxe, hain zuzen, Pariseko Komuna sortu zenetik (eta suntsitu zutenetik, baina hori beranduxeago gertatu zen eta, gainera, nahiago dut ahaztu, ze demontre!).


BALIZKO IRAULTZA

Txorakeria dela nirea eta gertakizunak diren bezala gogoratzea komeni dela? Konforme. Baina ez da erraza, batzuetan behintzat... Gustura aldatuko genituzke, ezta? Haietatik ikasi behar omen dugu, ordea, eta horretarako beren bertuteak bezainbat izan zituzten akatsak ere kontuan eduki behar... Eta horretan saiatzen zen Luis Haranburu-Altuna, kasu, geure mitoak astindu nahian zeraman gudaldi partikularrean.
"Balizko iraultza" izenburua zeukan idazlan hartan, adibidez, Pariseko Komunaren atarikoak agertzen zituen aurretik. "Frantziarentzat, urte hartako negua, negu ospela izandu zen. Prusiari egin zion gerra, galdurik zuen. Prusiatarrak Parisko ateetan ziren. Gerla arlote haren ondoren, paristarrak sabelez huts eta buruz bero zebiltzen. Napoleon III-ak, 1789ko iraultza ahazturik, bakarkeria lotsagarrian zeraman bere agintea". Eta herri xehearen egoerari buruz, besteak beste, honakoak gogorarazten zituen: "Baporezko makina aurkitu zela eta, industrializazioak berebiziko bilakuntza ukan zuen, fenomeno honen ondorio bezala, hiriak ttipiegi gertatu ziren, zeren batetik demografiak sekulako aupada egin zuen eta bestetik nekazariek hirirat jo zuten. Lan saioak 14 eta 15 ordukoak ziren. Emakume eta umeek ere, abereak bezala lanean jardun behar zuten. Zazpi urte ezkero lantokira jotzen zuten haurrek. Lan-kontratarik etzen, ez eta seguro eta zahartzaroko saririk ere. Patroari zearo katigatuta arkitzen zen langilea".
Sindikatuen eta Lehengo Internazionalaren sorrera, Marx, Prudhon eta abar aitatzen zituen Luis Haranburu-Altunak, beharrez, Komuna zer izan zen azaldu baino lehen. Halako batean, haatik helmugara iristen zen.
"Jo dezagun histori datoetara. 1871-ko martxoaren hamazazpian, Parisko herriak, auteskunde demokratiko baten bidez Komuna osatu zuan. Hiru hilabeteko bizia izanen zuan experientzi honek, baina, aldi hestu honetan bederen, Parisko proletargoa bere buruaren nagusi izandu zen. Ikaskintza, Ekonomia, administrazioa eta politika-egiturak irauliak ziren, demokrazi ispirituari zegokionez. Benetan harrigarrizko gizarte bat sortu zuten; paradisuan zirela pentsa zezaketen".


PARADISUAREN ETSAIAK

Etsai asko zituen Pariseko Komunak, ordea. Demokrazia zuzenaren aurkako guztiak, hitz gutxitan esanda. Luis Haranburu-Altunarentzat, horregatik, galtzaile bilakatzeko arrazoien artean bazen beste zer edo zer ere, zuzenki Komuna osatzen zutenei egozten ziena, gainera: "Komundarrak alderdikeriari ekin zioten, zinezko aginterik etzuten lortu. Satorraren antzera, balizko (utopizko) anarki batek azpiak jan zizkion, matxinada jator hari". Bertan borrokatua zen Bakuninek irakurri izan balio...!
Dena den, aipatu Haranburu-Altunak hauxe ere bazioen: "Balizko ametsetan gelditu zen Parisko Komuna, baina, agian errealitateak ametsaren pausoak jarraitu ohi ditu; zaila zera da: gure ekintzetan ametsari heltzea, ametsak eztenkadaz esna arazi egin ohi gaitu. Agian 'Balizko olan burnia izanen da...'" eta bere lanaren ondorio gisa, honakoa idatzi zuen: "Parisko Komuna odolean itoa izandu zen. Milaka gizon-emakume hilak eta espetxeratuak, baina martiri haien odola ez da alferrikakoa izanen. Harrezkero Parisko udaberriak, halako zerbait berezia ba du".


DEMOKRAZIA

Ehun urte ez dira egunero betetzen, eta Z. ARGIAk editoriala ere eskaintzen zion Pariseko Komunari, "Demokrazia" zeritzan editoriala, hain zuzen ere. Eta amaieran, Komuna osatu eta defendatu zuten haiengatik zioen: "Politikara oso osorik eman ziren. Emakumea etxetik plazara atera zan. Gauza au mingaiñez bederen normala izan behar lukeala esango genduke. Egitez etzaigu ain normala iruditzen. Ba dugu bai denok pundu onetan ere zer ikasia. Odol ixurketa batez, indarrez irentsi zuten Komunak badu zer erakutsia. Egoera arri eltzen jakin etziotela aitortzeak badu bere garrantzia. Baia gaur behintzat guretzat interesgarriena, bere esan nahia, aztertu nahi genduan. Bere demokrazi esan nahia".

EIBAR
Amatiño, 1971-III-28
Euskaldunak euskaraz irakurri beharra du (nork bere herriko albisteak baino zerbait gehitxoago). Eta ez euskaraz irakurtzeagatik soilik. Hau guttiena litzateke. Unilaterismo penagarrienean ez erortzeagatik baino. Euskaldunak euskal intelektualen berri jakin behar du, bere Herriko intelektualgoaren pentsamoldeak ezagutu beharrean dago. Euskaldunak ezin du iraun mamifero arloteenaren patxaran, txantxikoen anka zabaloteekin eta edozein reptilen tripa astunarekin. Euskaldunak ez du giza-ornitorrinko primitibo bat izaterik. Euskaldunak eboluzionatu egin behar du. (...) Marxismoa ondo ezagutzeko, benetako iturritik edateko, alemaneraz eta errusieraz jakin beharra dugula dioski Gotzon Garatek. Soluzio ederra. Harrapatu haute. Bai. Gazteak balu zaharraren zentzuna. Zaharrak balu gaztearen kemena. Baina... ezina (...).

BANDRES-EN AUTOA
Astez aste, 1971-III-28 V
Donostiako kale batean, J. M. Bandres-en autoa erreta, kizkalduta azaldu da. Dirudienez eta ziur xamar gaiñera, asmo txarrez egindako ekintza bat, pozoiaz betetako ekintza bat izan da. Onelako ekintzarik ezin genezake onar. Gorrotoa eta ezin-ikusia pizteko bakarrik bide direlako. Horrela, gogorkerietara goaz.

REFLEXIO BATZUEN SARABEAN
Anjel Lertxundi, 1971-III-28
Egun, eztaietako txartelak, jaunartzerako estanpatxo itxusiak, eskola garestietan "ibiltzen" diren neskatxen poltsetako izenak euskeraz ditugu. Lehen "Go home" edo "Peace, my love" txartelak ikusten genituen bezala. Hitza moda bihurtu dugu eta modak gizona desgizondu egiten du, gure borrokaren kontu dirua aurki nahi dutenek euskaldunak eta euskaldunen hizkuntza desgizontzea, hilobiratzea lortuko dute. Moda konsumoko gizarteak sortu duen deabrukeriarik astoena da. Gure borroka konsumoko gizarteak zanpatzea, itotzea, izorratzea nahi duen mugimendua. Eta oso gertuan ditugu honen responsableak: Ikastola batzuen zenbait "zuzendari". Rikardok salatzen zituen "euskaltzaleak", langileekin euskeraz baliatzea nahi izaten duten nagusiak... Eta abar. Zoritxarrez da luze eta abar hori. Eta honelakoetan, zozokerietan, poesikerietan jardunak gara. Baina hitza tresna dugu. Erabili beharreko tresna. Mamitu, autsi, eraberritu behar duguna. Ez gaude, ez, hitzaren zerbitzuan. Ez gaude, eztare, gure tresna egoki hau edozein eratan erabiltzen duten horien artean. Tresna, orduan eta hobea, orduan eta nereago, landuago, lanerakoago. Gure gauzak gureak ez diren hitzez jazten ditugu sarritan, eta gureak ez diren hitzetatik hasita geureganatzen dugu gurea dean gauza hori. Baina ez da gurea, ze demontre! Amerikarrek Europan saltzen dituzten oiloak gureak ez diren bezalaxe. Eta gure gauza -politika, alegia- hortan kultura gaiak aztertzen dira behar baino sarriago. Gure gauza, horri mordo bat izan diteke. Amerikarren oiloak eta espaindarren "palabras". Gauzak garbiak daude giltzez hilobiratzen ez garan bitartean. (...).


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude