SOSAK BAIONAKO ERAIKIN BERRIARENTZAT

  • Baionako AEK-k lau urte daramatza euskaltegia kokatzeko egoitzaren bila. Baionako euskaltegiko 260 ikasle eta 15 bat irakaslek orain badakite eraikin berria jasotzeko dirua Korrika 12ren eskutik helduko dela. Egoitza 2002. edo 2003. urtean eraikiko da.
Baionan amaituko da hamabigarren Korrika ekitaldia. Aurreko astean aitzinatu genuen bezala, mende berri honen lehen Korrikak berezitasun franko dakar berekin. Ohiko lasterketa luzearekin batera hainbat Korrika txiki, hamaika kultur ekitaldi eta webgunea dakarkigu, besteak beste.
Tokian tokiko AEKideek beren arrenkurak dituzte alabaina, eta Baionako euskaltzaleek bereak prefosta. Aspalditxo honetan, euskaltzale baionesen nahi eta beharretako bat egoitza berri bat apailatzea da. Izan ere, azken lau urteotan bereziki, Baionako AEKideak egoitza egoki eta duin baten xerka ari dira baitezpada.
Hastapen batean egoitza berria antolatzeko etxe bat bilatu zuten Baionako Herriko Etxearen bitartez. Ahalegin franko eta hainbat eskaera burutu ondoren Baionako Herriko Etxeak bere laguntza asmoa azaldu zion AEKri eta hainbat proposamen eskaini ere. Alta, etxea bera edo etxearen kokapena egokia ez zirelako, han-hemenka eta molde ezberdinetara saiatu izan arren AEKideek ez zuten lortu behar zuten etxebizitza bereganatzea eta bertan behera utzi behar zuten udalaren eskaintza.
Herriko Etxearekin landu bideak emaitzarik ekarri ez zuenez, azkenean, Baionako AEK-k bere kasa etxebezitza bat bilatzea deliberatu zuen. AEK-ko Batzorde Nazionalari aurkeztu zion bere proposamena eta, honek baietza eman eta euskaltegi berria eratzeko etxe baten xerka ibili ondoren, joan den urrian etxe bat erostea lortu zuten Baiona Ttipiko Marengo karrikan; Euskal Erakustokitik hurbil. AEK-ko kideen erranetan etxebizitza hau arras egokia da egin nahi duten euskaltegia apailatzeko. Nolanahi ere, lehen aurrekontua baino ez dute egin orainokoan. Etxea erosi ondoren arkitekto bat kontratatu dute proiektua gauzatu ahal izateko. Gastuak ez dira tipiak izanen inondik ere.
Erosi duten etxe berriak hiru solairu ditu eta solairu bakoitza funtzio ezberdinetarako erabili nahi dute. Euskal Herriko beste hiriburuetan ireki izan diren antzerako egoitza eraikitzea xede daukate baionesek; Bilboko AEKren Kalderapeko egoitza, kasu. Lehen solairuan egoitza soziala egokituko litzateke. Harrera gelak eta ostatu edo jatetxea irekitzearen posibilitatea aztertzen ari dira oraindik ere. Bigarrenean, euskaltegi bera litzateke. Eta hirugarrenean, Iparraldeko AEKren egoitza. Iparraldeko gau-eskola guztiak Baionan koordinatzen baitira.


BAIONAKO EUSKALTEGIA.

Baionako egungo euskaltegiak nagusiki bi solairuko lokal batean ematen ditu bere ikastaldiak, eta han-hemenkako hainbat lokaletan, bestalde. 47 ikastalde biltzen dira beraietan, 260 ikasle inguru eta 15 irakasle. Azken bi urteotan, Baionako Herriko Etxearen partetik 100.000 liberako (2.500.000 pezetako) diru laguntza jasotzen du urtero. Alta, euskaltegiaren proiekturako ez du sustengorik eman orainokoan.
Kontatutako honekin guztiarekin azpimarratu beharreko berria honako hauxe da: AEK-ko Batzorde Nazionalak hamabigarren Korrika ekitaldiaren karietara bilduko den diruaren parte bat Ipar Euskal Herriko AEK-k Baionan zabaldu nahi duen euskaltegi berrirako zuzendua izanen dela, beste parte bat Nafarroako AEKra joanen delarik.
Baionako AEKideek lau urte eman dute egoitza berria izanen den etxebizitza baten xerka eta orain Korrika berri honen bitartez jaso duten diru laguntzarekin modu duin batez lanean segitzea igurikatzen dute. Eta gisa berean, gogo biziz igurikatzen dute ere Korrikaren azken eguna bertako karriketan errezibitzea. Edonola ere, diruak diru eta sosak sos, onenean eta azkarrenean, euskaltegi berria ez da 2.002-2.003 ikasturtera arte zabalduko.
Artean eta amaitzeko, beste hauxe ere erran dezakegu Iparraldeko AEKri buruz. Bertako herri eta hirietako denda eta komertzioak euskaldundu aldera, bertako AEK-k "Euskaldun Komertsanteen gida" berrargitaratu du. Duela bi urte, hamaikagarren Korrikaren karietara, AEK-k "Euskara badakigu" lemarekin 5.000 eranskailu edo pegatina zabaldu zituen dendetan itsasteko. Gida horretan, 450 saltegietako izen eta helbideak agertzen dira, eta orain, beste 5.000 pegatina zabalduko dituzte


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude