ESNE SALTZAILEAK INDUSTRIARI AURRE EGINEZ

  • Kezka agertu zuen orduko aleak esne industriek ekarriko zuten aldaketengatik eta baserritarrek botatako izerdiak etekin haietarako gehiegizkoak ote zirelako.

2021eko uztailaren 15ean
Esnearen salmenta zela-eta, gure baserritarrak haserre zebiltzan. Lan asko egin eta etekin gutxi ateratzea ez da inoren gustuko... Gauzak horrela, beren ohiko otzantasunari muzin egin eta borrokari ekin zioten, une horretan egokien iruditu zitzaien arma erabiliz gainera: esnea! Beraiei ez ziela irabazirik ematen? Bada, esne industriari ere ez zion emango! Baserritarrak esnea alferrik galtzen uzten ikustea ez da egunero gertatzen den gorabehera eta ZERUKO ARGIA ere egoeraz kezkati agertzen zen bere 420. zenbakian, "Nekazariak" izenburutzat zuen editorialean.


NEKE, LAN ETA IZERDIAK

Eguneroko ogia irabazteko izerdi franko bota behar izatera zigortu omen zuen Bibliako Jainkoak gizona (emakumea, berriz, bestea baino "ahulagoa" izanik ere, zigor bikoitzaz saritu omen zuen: izan zitzakeen haur guztiak minez erditzera eta haiek zer jan eduki ahal izateko gizonak beste izerdi botatzera, baina utz dezagun kontu hori beste baterako). Izerdiz ogia irabazi beharra ez zen zigor biguna. Halere, gaitz erdi, gauzak horretan gelditu izan balira! Izan ere, Jainko guztiz ahaldun horrek bere haserrean gogoan hartu ez zuena gertatu baitzen handik gutxira, hau da, gizaki batzuk beste batzuen izerditik ederki asko bizitzea. Jan nahi bai, baina ez sororik erein, ez soroan nekatu, ez hotz-berorik igaro, zen hauen asmo sendoa, eta ondo atera zitzaien, gainera. Bada, baserritar xeheen ikuspegirako behintzat, haien ondorengoak ziren esne industriak.
"Iñori bada-ta, nekazariari ematen dio min gauzak alferrik galtzeak. Izan ere izerdi aundiz eskuratuak bait ditu", ezagutzen zuen Z. ARGIAren editorialak, eta jarraian honako galdera egiten zuen: "Zer gertatzen zaio, beraz, esneari alferrik galtzen uzteko?". Baina ezinbesteko galdera horri zuzenean erantzun beharrean, kontzientziazio lanari ekiten zion aurretik, hura ere beharrezkoa izaki...
"Zeiñen zoragarriak diran kalean bizi danarentzat baserriko pakea, lurraren kizkurra, aizearen garbia, eguzkiaren dizdira, errekaren marmarra, belardien ederra, loreen irriparra, txorien alaitasuna, beien marrua, astoaren arrantza, txerrien kurruxka...! Baiña ain gauza apain eta zoragarrien erdian bizi dan nekazariaren bizitza gogor eta latza duzu".


NEKAZARIEN ALDAPAK

Behin irakurle kaletarraren barnean laztasun horren hazia erein eta gero, heltzen zion hariari: "Esnerik ez ateratze onekin, berriz, ezin dala bizi adierazi nahi digu. Lurren eta gauzen balioa, ume, emakume eta zaharren lanak sartu eta alare ezin da iritxi gure nekazaria. Baserritik kalera datozen gauzak maldan behera datoz. Kaletik baserrira doan dirua, berriz, aldapa bizian goruntz. Bidean galtzen zaio. Egia da bai Juan XXIII'nak ziona: 'Munduan talderik baztertuena eta zapalduena nekazarien taldea dugu'. Arazo mingarri au, ordea, ez dugu illeta joarekin konduko. Zergatik dago ola? Zer egin behar dugu egoera beltz ortatik ateratzeko? Or dago iraultzaren gurpillean nekazarien kozka".
Egoeraren larria hobekiago azaltzen saiatzen zen, handik aurrera: "Nekazaria bide-gurutze batean aurkitzen da. Ez daki zer egin. Ez daki nola jokatu. Ez daki zertara abiatu". Eta ondo asko uler zezakeen edonork noraeza eta zalantza horien arrazoia, Z. ARGIAk jarraian deskribatzen zuen panoramaz jabetuz gero: "Batetik lurrean ari diranak gutxitzen joan behar dute eta bestetik lurreko emaitzak ugaritzen. Asko eta merke atera behar du munduko denda eta azoketara. Baiña ugaritze orrek ere gaiñez berealaxe egin dezake. Neurri batetik gora gizonak ez baidezake jan eta edan. Sabelak neurri jakin samarrak ditu".
Dena den, kaletarren kontzientzia piztea helburu nagusitzat bazuen ere, antza denez editorial haren asmoan ez zegoen baserritarrak mezurik gabe uztea, eta batek daki nori zuzendutako galdera mordo bat egin ondoren, beraientzat espreski buruturiko aholkua agertzen zuen: "Emen belar gauza merkeago eta ugariago omen dago esnea ere merkeago ateratzeko. Baiña etxera egin behar diran bide luzeak, etxera eraman behar dan argia edo etxean jarri behar dan ura merkeagoak al dira? Merkeagoak al dira urtearen buruan bide luze eta malkartsuetan nekatzen diran tresnak? Merkeago ahal da inguruko bizi-modua? Eta nola eskuratu laguntza gehiago gabe behar dituzten aurrerapen eta erosotasun oiek danak? Asko eta merke atera, baiña nun, nork, eta nola saldu? Nekazarien esku al daude esne-etxe, aragitegi, denda eta azokak? Ba du esku-bete lan gure nekazariak burua jaso nahi badu. Ez dezala pentsa zerutik mana bezela laguntza jetxiko zaionik. Berak argitu beharko du, berak elkartu, berak burrukan egin".

GAURKO MITOGINTZA
Luis Haranburu-Altuna, 1971-III-21
Izenaz gero izana gero eta areago esan beharra. Alegia, ideia batez burua astun eta arima haurdun dugunean larri gara kanporat ixuri arte. Ba dakit euskal kulturaren plazak zenbat exer-toki hainbat kritiko duala. Fenomeno hau on ala txar den ez dut hemen juzkatuko, hala ere ez naiz ez lotsati ez kezkati, zeren eta xaxkar eta ximel naizen, kritika lodiak txirrixt eginen didate sarrienik. R. Barthes-en eskutik nator Z.A.ra, benetan, laguntzaile handiagorik ez nezakean desira. R. Barthes nor den? Ba... frantses jentil bat dugu, linguistika gaietan dotore jantzia, baina ez pentsa ez, xaxi intelektuak ameslari baten aurrean garenik. Ondoenik, berak eginen du aurkezpena: "Nik osoki bizi nahi dut nere garaiko kontradizioa, eztenkadaz eta irri-minaz egia bila nabil...". R. Barthes-ek dioenez, linguistika leiho zabal bat da, leiho honetatik bere inguru diren jende eta munduak begirada zorrotz eta zehatzez aztertzen ditu. Honetarako "Semiologia" deritzan zientzia erabili ohi du. Hitzak azal ditugu eta hizkera jantzi bat, hitz-azal horien muinean
mitoa aurkitzen da. Gizona mitoan murgilduta bizi da, eta hain zuzen, jabetu gabe. (...) Euskal gizartea aztertu nahi dut. Ezaguera honetara iristeko euskal mitoen zehar, euskal izaeraren muinera jo dut.
(...) ZERUKO ARGIAn astez aste euskal mitoak salatzen ahaleginduko natzaizue. Jakina! Sarritan gogor eta min emanaz ekingo dut, salatze guztia gaitza da, baina... ostera dakazkit R. Barthes-en hitzak: "Osoki bizi nahi dut nere (herri) garaiaren, Kontradizioa, eztenkadaz eta irri-minaz, egia bila nabil".

BURUKO ILEETARAINO GAUDE!
Imanol Laspiur, 1971-IX-21
Ez al duzue euskaltzainik elkarren artean erderaz sendoki entzun? Nik bai, gizonak, eta arima ere lurrera. Ikastolako andereñorik bere artean?... Hau denau eskandaloa da! Gure ekintza guztiak, ahalik behintzat, euskeraz behar dute izan. Ez da aski haurrak ikastolara "botatzea", eta hau gurasoei doakie. Ezta ere aski andereñoek ikastolan euskeraz egitea, gero kalean adiskideekin edo ta beren etxetan erderaz ari izaten baldin badira. Eta, lantokietan toki bat betetzeko pertsona bila ari garenean, edo ta egunkarietan egiten ditugun dei horien bidez euskeraz jakin behar denik esaten ez badugu, eta telefono hotsari euskeraz "nor da" edo "esan" edo "bai" edo horrela erantzuten ez badiogu, lantegi barrutan, etxean, kalean, kafeterietan eta non-nahi eta beti euskeraz egiten ez badugu... UTIKAN automobiletan-eta jartzen ditugun "Euskeraz" letrerotxoak. Pikutara haurrei euskal-izenak jartzeko dugun itxurakeria zimel hori! Ken paretik euskal "abizenak", ez beste, harroki agertu nahirik ditugun harroputzok! Presa gara eta ez dadukagu denbora galtzerik. (...) Emagaldu urrikariei, beren gorputza saltzen dutelako, baiti lotzea errazagoa da auzi bakoitza aztertzen jarri eta iritzia gizonki azaltzea baiño "prostituta" deritzate. Guk, gerok, geure expresio-biderik jatorrena saltzen dugulako, Euskal Herria ta euskalduna euskaldun egin gaituan EUSKERA saltzen dugulako, "prostituto" batzuk gara.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude