ERRELEBOTAKO KARRERA BITXIA

  • Duela 20 urte pasatxo, 1980ko azaroaren 29an, lehenengo Korrika abiatu zen Oñatitik. Egun bi urtez behingo ohiko zita dena esperientzia ezezaguna zen orduan. Garai hartan ARGIAko zuzendari zen Elixabete Garmendiak honela definitu zuen bere erreportaje zabalean ekitaldi berria:
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iparraldeko AEK sortu zeneko eta ARGIAk bere "zerukotasuna" galdu zueneko urtea amaitzear zen. Eta Korrika Euskal Herria! izeneko ekitaldi berezia hastear. ARGIAk, kanpaina berezi hau aitzaki, euskalduntze alfabetatzeari eman zion bere 893. zenbakiko azala. Barruan gau eskolen egoeraren azterketaz gain, ekintza berriaren nondik norakoak ere zehazten ziren. "Errelebotako karrera bitxia" bezala definitu zuen Elixabete Garmendia testuaren egileak: "Euskal Herrian zeharreko 1.800 kilometro korrituko dituzte, etengabe, gau eta egun, gutxienez beste hainbeste lagunek". Orduan ere Korrika ez zen lasterketa hutsa izango: "Errelebo karrerarekin batera, beste zenbait ekintza eramango da aurrera bazterretan. 29an bertan, eta karreraren hasierarekin batera, ekintza unitari hauxe egingo da herri guztietan: kanpainaren inaugurazio ofiziala txapligu, bolandera eta txupinazo bat botaz eta minutu bateko kanpaijotzeaz. Segidan, gaupasa, berbena, jaialdi... nahi dena edo ahal dena. Aldi berean, euskal eskolen aldeko txozna edo tabernak irekiko dira, bertan kanpaina hau dela eta ateratako pegatina, metxero, llabero, kamiseta eta abar salduko direlarik".
Hotza eta elurra nagusi izan ziren lehen Korrika horretan eta hala ere "Nafarroako arduradunek esan zigutenez, giroa bero dago han (...). Dagoenekoz, herri pila bateko parlamentari, alkate, kontzejal, apaiz, maixu, mediku etabarrek eman dute hitza dagokien kilometroa egiteko; horien artean Jesus Bueno eta Rikardo Gonzalez parlamentariek, Kaseda, Zarrakastelu eta Melidako alkateek, Andosillako apaizak..."
Egun Korrikaren funtzionamendua aski ezaguna da, baina 80ko hura lehen aldia izanik, azalpenak ez zeuden soberan: "Pertsonaia famatuetatik aparte nahi duen guztiak parte har dezake, noski kilometro bakoitza lagun batek ez ezik, talde batek ere egin bait dezake. Horretarako dirua emango dutenak behar dira, eta norberak bilatu beharko ditu horiek".


Balantzea.

1980ko abenduaren 7an amaitu zen lehenengo Korrika hura eta abenduaren 21eko ARGIAko alean ekitaldiaren balantzea egin zen: "Parte hartzaile asko, diru gutxi" hitzekin hasten zen, eta aurrerago, "agian dirua beste toki batzutatik ateratzeko garaia dela adierazten digu honek". Irtenbiderako proposamena ere luzatzen zen: "Politikoengan jarri beharko genituzke begiak lehenik".
"Ezin uka gauza bitxirik ikusi dugunik" zioen segidan, "Euskararen aitzakia dela eta hor azaldu zaizkigu zazpi probintzien batasunaren etsai amorratuak, Nafarroako UCD eta PSOEkoak, Euskal Herriaren seilu argi eta garbia zeraman kanpainan parte hartzen". Kritikoa zen artikulua jarrera honekiko, baina egun inork imajinatzen al du Miguel Sanz txandala eta petoa jantzita lekukoa eskuan duela?
Artikuluak ez zuen Korrikaren amaiera polemikoaren aipamenik egiten. Gogora ekarri zuen, ordea, Xabier Esenberri gaztearen zorigaiztoko heriotza: "Ez dadila alferrikakoa gerta, zerbaitetarako balio izan dezala"


Azkenak
2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Beste epai euskarafobo bat: Bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?

Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Eguneraketa berriak daude