ESNE ONAK EZ DU GAZTA TXARRIK

  • Gazta egiteko oinarriak ez dira milaka urtetan aldatu. Antzinako artzainek, gaur egungo baserritar gazteek edota milaka pieza ekoizten dituzten industriek erabiltzen duten prozesua oso antzerakoa da. Aldatzen diren bakarrak tresnak eta kopuruak dira.

2021eko uztailaren 26an
Nikolas Segurolak, Arantzazuko Artzain Eskolako tutorea denak, adierazten digun bezala "edonola eginez, garrantzitsuena garbitasuna da, norberarena, makinariarena, tokiarena eta, batez ere, esnearena. Gazta txarraren errua ia beti esne txarrarena da, esne onaz gazta egitea ez delako horren zaila. Industriek ere aitortzen dute artzain gazta beti hobea izango dela, norbere esneari izugarrizko arreta jartzen zaiolako". Berak kontatu digu gure herrian nagusi den Idiazabal gazta batzuek eta besteek nola egiten duten.

Gaztagintza antzinako erara.
Aspaldiko artzain edo baserritarrek ardia jetzi ostean (esnea 36° inguruan irten da), egiten zutena zera zen, azkar ibiliz gero esnearen tenperatura 30-32°tara jaistean zuzenean arkumearen gatzagia bota. Honen ondorioz esnea mamitzen zenean (eskuarekin ukitu eta eskuari eransten ez bazitzaion nahikoa mamitua zegoela esan nahi zuen), malatxa izeneko makila mota batez txikitu egiten zen, ahalik eta gehien (tartean gatza botatzen zitzaion, gazta geza atera ez zedin; bestela, gazta jada prentsatua gatzunetan edo ur gazian sartzen zen hainbat orduz), eta atseden hartzen uzten zitzaion, mamia ontziaren behealdera eta gazura goialdera mugitzen joan zitezen. Hau guztia sutondoan egin ohi zuten, gaur egun dakigun moduan gazura ongi ezabatzeko tokia gutxienez 20°tara egon behar delako.
Mamia zapaldu eta puskatu egiten zen, "zumitz" izeneko egurrezko molde berezitan sartu ahal izateko. Hauetan gatzatu zatitua sartu eta eskuekin zapaldu eta estutu egiten zen, zumitza bete arte. Orduan itzulia ematen zitzaion eta estutzeari berrekiten zitzaion, ahalik eta itxura trinkoena lortu arte. Hasieran ez, baina denborarekin prentsak ere erabiltzen hasi ziren lan honetan. Hurrengo urratsa gaztak "gaztanola" izeneko oholetan jartzea zen, egunero gaztari itzulia eman eta ohola garbitu behar izaten zelarik. Gainera, txaboletan edota baserrietan tximinia egokirik ezak gaztak keztatzea ekartzen zuen. Garai horretan, behin hilabetera helduta eta azala egiten hasia, geraturiko gazta (gutxienez %20 galdu egiten ziren eta animaliei ematen zitzaien) jaten edo saltzen hasten zen, gaur egun baino denbora gutxiago ontzen uzten baitzen.


Gaurko artzain mekanizatuak.

Gaur egungo baserritar gazte gehienek ardiak mekanikoki jezten dituzte, esnea zuzenean tanke batera igarotzen da (gehienez 4°tara) eta hortik edukinontzi handi batera, gazta egiten den ontzira, hain zuzen. Bertan, lehengo malatxa gabe, lira edo metalezko soka ilara automatikoa erabiltzen da, mamia txikitu baino uniformeki ebakitzen delako. Ondoren mamia plastikozko molde batzuetara -barruan trapu bat izaten dute, gazta inguratzeko- pasatzen da (hemen ere antzinako zumitzak baztertuak geratu dira), eta bata bestearen gainean jartzen dira, prentsa hidrauliko batez pixkanaka elkarri presio egin eta mamia estutzen joateko. Barruko trapua aldatu, gaztari itzulia eman eta beste pare bat orduz (aurreko 4-6en ostean) prentsatzen jarraitzen da. Azkenik, beste hainbat ordu gatzunetan sartuta eduki ostean 3-4 egunetan azala sortzen uzten zaio, eta azkenik hotz ganbaran (10-13°tara) gutxienez bi hilabete ontzen uzten zaio, jan edota saltzeko moduan izan baino lehen.


Ekoizpen industriala.

Gazta enpresa handien ekoizpen prozesuak ez du gaur egungo baserritar edo kooperatiba txikiekiko alde nabarmenik erakusten, ekoizpen kopuruan edo makinaria handiagoa erabiltzean ez bada; funtsean, prozesua berdintsua da. Erositako ardi esne hutsa altzairu herdoilezinezko upeletan 30°taraino berotu, artxo gatzagia erabiliz 30 minututan mamitzen utzi, liraz arto alearen tamainako zatitxotan moztu, ahalik eta gazurik gehien ateratzeko zatitxoak irabiatu eta upela 37°taraino igo, mamia behealdera joaten utzi, trinkatu, gazta banako zatitan ebaki, moldetan sartu, prentsan sei bat ordu eman, gatzunetan -berriz- egun oso bat, eta azkenik umotze-ganbaran (10°ko tenperaturan eta %90eko hezetasunean) gutxienez hiru hilabete gorde. Hortik saltokira eta gure mahaira.


Erronkariko Gazta, abendutik uztailera.

Aurreko guztia Idiazabal gaztari badagokio ere, Nafarroan egiten den Erronkariko gaztak ere antzeko lantzea du, eta ezberdintasun nagusiak denbora epetan eta tenperaturetan daude. Horrela, Idiazabalek mamitzeko 20 eta 45 minutu artean behar baditu, Erronkariren kasuan gutxienez ordubetez egin behar da baina ez dago gehieneko eperik. Gatzagiaren tenperatura, beste alde batetik, Idiazabalen kasuan 28-32° artean egon behar bada, nafar gaztarenak 32-37° artekoa behar du. Idiazabali gutxienez hiru hilabete ontzen uzten bazaio, epe hori lau hilabetera luzatzen da Erronkariren kasuan. Kontuan izan behar da, gainera, Idiazabal egiteko garairik zehazten ez bada ere, Erronkari ezinbestez abendu eta uztail artean egin behar dela.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude