AMERIKAN

  • Intsektuen aurkari ekologikoak ohikoak dira Amerikako zenbait lurraldetako negutegietan. Euskal Herrian ere ekoizpen garbien aldeko jarrera indartzen ari da azken boladan.

2007ko otsailaren 21ean
Landare eta animalia ekoizpen garbien aldekoen alde jotzen dute azken haizeek eta ezer txarrik ez bada haize-orratzak norabide horri begira izatera ematen al dira puska baterako.
Guk geronek ondo geronena dugu haixea eta inguruan eta ingurumenean agintzen duenak hamabost axola. Diruari diogun beldurra nagusi, lurrak ia antzutzeraino pozointzen eta gure barrunbeak estoldatzartzat jotzen ditugun artean bada mundu honetan gosea mahaikide duten tokirik. Gosearen aurkako borroka bertena dagoen kutxazaina baina urrutiagora begira antolatutako estrategia jasangarrian zutabetzen dute han, batzuk.
Beauveria bassiana, Metarhizum anisopliae, Verticillium lecantii, Paecilomyces fumorosus, Trichoderma berzianum, Trichoderma viridiae, Trichoderma lignorum, Paecilomyces lillacinus eta Azaridachtina indica dira, zitriko, barazki eta loreak ekoizten dituzten negutegietako hamarretik zortzik darabilzkiten entomopatogeno edo intsektuen aurkari ekologiko batzuk. Hauez gain jatorria Indian duen Nim zuhaitzaren, onddoen eta tabakoaren estraktoak ere merkatuan badabiltza, aliatu fidagarri gisa salduak. Lasai, ez da ez gure merkatuan.
Panorama hemengoaren aldean latza duten lurretan. Non ote da, bada? Non izango da, bada? Non dira gu baino azkarragoak? Amerikan. Kolonbian


Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude