15.000 ZORNOTZARREN SINADURA ZENTRALAREN AURKA

  • Baliteke Bizkaian kokatzen diren proiektu energetikoen aurkako herri borroka emaitzak jasotzen hastea. Borroka horretan, kasurik azpimarragarriena Zornotzakoa da. Bertan, herri osoa altxatu da ezarri nahi duten zentral termikoaren aurka eta agian geratzea lor dezake.

2007ko otsailaren 21ean
Herri bakoitzak bere oroimen historikoa du, eta badaki bertako biztanleek bat egiten badute ezingo duela inork herriaren aurkako proiekturik aurrera eraman. Euskal Herriak Lemoizko zentral nuklearra geraraziz lortutako garaipena gauza hurbila da oraindik. Inork ez du ahaztu borroka hari esker lortutako garaipena. Gaur egun, garai hartan bezalaxe, proiektu energetiko berriak abian daude Euskal Herrian, eta bereziki Bizkaian, bertan bost proiektu gauzatu nahi baitira: Badia I eta Badia II, Santurtziko zentral termikoa, Zabalgarbi errauskailua, eta Boroako zentral termikoa.
Proiektu horien kokapenak eragiten dituen herriek dagoeneko abian jarria dute horien aurkako mugimendua eta, horretarako, hainbat mobilizazio, agerraldi, itxialdi, sinadura biltze eta abar egin dituzte. Guztien artetik Zornotzako Boroako zentral termikoaren aurkakoa da indar gehien lortu duena eta, nonbait, zentralaren proiektua bertan behera geratzeko zorian egon daiteke borroka horren eraginez. Aurkako jarrera hori ez du gutxiengo batek erakutsi, gehiengo zabal batek baizik, eta esan liteke Zornotzako familia guztiek hartu dutela parte bertan.


69.000 MILIOI PEZETAKO INBERTSIOKO ZENTRALA.

Boroako zentraleko "Bizkaia Energia" proiektua ziklo konbinatuko zentral elektrikoa da, gas naturalez hornitua. Irlandako ESB enpresak proiektatua izan da, eta enpresa horren akziodun bakarra Irlandako gobernua da. 800 megawatteko potentzia izango luke, eta Aldundiak Boroako auzoan duen milioi bat metro koadrotik 60.000 bereganatuko lituzke. Urtean 1.000 milioi metro kubiko gas kontsumituko lituzke eta bere gehienezko tenperatura 1.350 gradukoa litzateke.
Boroako kokapena erabaki aurretik, ESBk beste 14 leku aztertu zituen. Bertako zuzendariaren arabera, enpresarentzat errentagarriena Abrakoa zen, baina ordurako leku horietarako aurreikusiak zeuden beste proiektu batzuk, esaterako, Bizkaiko Badia I eta II. Azkenik Boroa aukeratu zuten, "proiektuaren eta azpiegituren eragina hortxe zelako txikiena". Gainera, gasbidea hortik igarotzen da, sareari lotzea erraztuz, energia elektrikoaren linea ere hurbil dago eta topografia hobea da jaulkipenetarako.
Aurreikusten den inbertsioa 65.000 milioi pezetakoa (2.600 milioi libera inguru) da, eta horri 4.000 milioi pezeta (160 milioi libera inguru) gehitu behar zaizkio, enpresak, alegazioei erantzunez, proiektuari egindako zuzenketen ondorioz. Horren burutzapena datorren urtearen amaieran hasiko litzateke lehen fasean, eta 2003. urtean bigarren fasean. Lantegia amaitu ondoren, 45 lanpostu sortuko lituzke, oso kualifikatuak. Halaber, eraikuntza lanek 700 lagunentzako aldi baterako lana ekarriko lukete.
Proiektu honen berri izan zuten lehen unetik, Zornotzako biztanleak aurkako mobilizazioetan hasi ziren. Eta egunetik egunera areagoa egin da auzokideen aurkakotasuna. 1999. urtearen hasieran jakin zen atzerriko enpresa bat Boroan ziklo konbinatuko zentral termikoa jartzeko asmotan zebilela. Harrezkero Zornotzako biztanleak gelditu gabe ari dira horren aurka. 1999. urtearen amaiera aldera hainbat alegazio aurkeztu zuten, proiektu hori herritarren osasunaren eta ingurunearen kaltetan izango zelako, nahiz eta, enpresaren esanetan, "horixe izan energia elektrikoa sortzeko biderik eraginkorrena, garbiena eta ingurumena gehien zaintzen zuena".
Gero, 2000ko martxoan, bertako biztanleek auzo plataforma bat eratu zuten: Zornotza Bizirik. Plataformak HB-EH eta IUren babesa izan zuen; baina EAJ, PP eta PSEk, ordea, ez zuten proiektua zalantzan jarri. Proiektuaren aurkako lehen manifestazioa apirilean izan zen, eta guztiz arrakastatsua gertatu zen, 16.000 biztanleko herri batean 7.000 lagunetik gora bildu baitzituen.
Horren ondoren, Zornotzako Udalak, EAJ, PP eta PSEren botoekin, proiektuaren aurkako erabakia hartu zuen, udal arautegia betetzen ez zuela argudiatuz. Erabaki horren eta, bertako alkate andreak, bera alkate zegoen bitartean zentralik ez zela eraikiko esanez, egindako adierazpenen ondorioz, hurrengo manifestazioko partaidetza jaitsi egin zen 4.000ra. Gero, 2000ko abenduan, plataforma berak deitutako martxa batean are gehiago jaitsi zen partaidetza.
Baina herritarren mobilizazioak gora egin zuen berriro joan den otsailean, proiektuari zuzenketa batzuk egin ondoren ingurumeneko eraginari buruzko erabakia proiektua onartzearen aldekoa izan zitekeela jakin ondoren. Oraingo honetan, manifestazioak ordura bitarteko marka guztiak hautsi zituen, 8.000 lagun bilduz. Halaber, 15.500 lagunek, hau da, herri horretako ia familia guzti-guztiek, dagoeneko sinatua dute proiektuaren aurkako idatzia. Zornotza Bizirik taldeak bestalde, proiektua eragozteko eskatu die berriro Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta udalari, eta bere aldarrikapena edo "borrokarako deia" adierazi du, esanez bere jarrerak tinko iraungo duela ESBk zentral termikoa egiteko asmoa bertan behera uzten ez duen bitartean, baina, nolanahi ere, bertako ordezkariek garbi utzi dute bere mobilizazio guztiak ekintza baketsuak izango direla.
Aipatzekoa da Bizkaiko herrialdean zentral termikoak eraikitzearen aurkako plataformek, besteak beste Bizkaia Bizirik plataformak, Euskal Herriarentzako eredu energetikoari buruz aukera berdintasunez egin beharreko eztabaida sakon baten premia aldarrikatu dutela, eta "zentzugabetzat" jo dituzten orain arteko proiektuak bertan behera uzteko eskatu dutela.


ESB ETA ZORNOTZA BIZIRIK EZTABAIDA GOGORREAN.

Boroako zentral termikoaren proiektua aurrera atera nahi duen Irlandako ESB enpresa eta herritarren Zornotza Bizirik plataforma tira-bira gogorrean ari dira. Bi erakundeen arteko tentsioa joan den otsailaren amaiera aldera areagotu zen, ESB enpresak Zornotza Bizirik plataformaren kanpainari aurre egiteko Bizkaiko prentsan orri osoko publizitatea zabaldu ondoren. Publizitate horretan Zornotza Bizirik plataformaren orriska baten fotokopia ageri zen "Akastuna" handi bat gainean jarrita, eta, bestalde, ezin ukatu izenburua bera ere nahiko esanguratsua dela: "Zornotza Bizirik kanpainak sortu duen nahastea dela eta, ESBk egiarekin erantzuten du. ESBk Zornotza Bizirik plataformaren alegazioei erantzun nahi die eta egia adierazi nahi du enpresaren beraren eta Bizkaia Energia Ziklo Konbinatuzko Planta Zornotzan instalatzeko proiektuaren inguruan". Hurrengo egunean, enpresa horrek adinako baliabide ekonomikorik ez duen herritarren plataformak prentsaurreko baten bidez egin zion aurre enpresaren publizitateari.
Eztabaidaren muina CO2 eta NOX jaulkipenetan dago. ESBk dioenez, "Boroako proiektuak %50ean murriztuko ditu CO2 jaulkipenak, gaur egun dauden gainerako zentralekin alderatuz. CO2k ez du tokiko eraginik, eta bere eragina nahiz neurketa maila orokorrean egiten da. NOX jaulkipenei dagokienez, lantegi honek NOX baxuko erregailuak ditu, beraz, gure lantegiaren eragina Amorebieta-Etxanoko autopistan orduko bi auto gehiago igarotzearen parekoa izango da". ESBk gaineratu du, ingurumeneko CO2ren metaketa murriztuko duela ohiko zentral termikoak ordezkatzean, haiek jaulkipen bikoitza egiten dutelako. Gainera, enpresak dioenez, erabiltzeko aurreikusia duen aire bidezko hozte-sistemak Ibaizabal ibaiaren eta Boroako erreken kutsadura eragotziko du, eta ez du ur murrizketarik edo lainorik sortuko.
Herritarren plataformak baztertu egiten du argudio hori, esanez zentral hori eraikitzen bada, urteko eta tximinia bakoitzeko 2.700.000 tona CO2 eta 1.700.000 tona NOX jaulkiko dituela. Bestalde, diote berdin dela nola hozten duten, eztabaida ez dagoelako horretan. "Enpresa gezurretan ari da", dio Zornotza Bizirik plataformak, "Boroako zentralari esker jaulkipen horiek murriztu egingo direla esaten baitu, CO2 erretzeko lantegi bat balitz bezala, eta gauza jakina da Boroan ez dagoela CO2 sortzen duen beste zentralik..." Herritarrek behin eta berriz esan dute zentral hori Boroan jartzearen aurkako jarrera tinkoaren benetako arrazoia ziklo konbinatuko zentralak eragingo duen kutsadura dela eta ez hozteko sistema. Hasiera batez ur bidez hoztea aurreikusten zuen baina, proiektuak ingurumenean zuen eraginari buruzko azterketari aurkeztutako alegazioak ezagutu ondoren, ESB enpresak aire bidez hozteko beste sistema bat aurreikusi du. Plataformak, ESBren aurka aurkeztutako alegazioak amaitzerakoan, oso garbi utzi zuen, Zornotzan, egin zen 8.000 laguneko azken manifestazioa ez zela inolaz ere hozte sistemaren aurkakoa izan, baizik eta Boroako zentral termikoaren proiektu osoaren aurkakoa.

LEMOIZTIK TARRAGONARA
Zornotzako biztanleek ez dute ahaztuko zenbaterainoko indarra izan duen herritarren bat-egiteak Boroako zentral termikoaren aurka egiteko garaian. Euskal Herriari dagokionez Lemoizko eredua dugu. Garai hartan Iberduerok Lemoizko zentral nuklearra abian jarri nahi zuen, ia euskal alderdi guztien onarpenarekin, EAJ barne, eta milioi kopuru izugarriko inbertsioarekin. Bere I eta II multzoak jardunean jartzeko prest zeuzkan, eta, hala ere, gerarazia izan zen herriaren hainbat borroka mota ezberdinen eraginez, besteak beste manifestazio erraldoien eraginez. Bertako instalazioak, barrutik husturik dauden arren, Basordas Senaian jarraitzen dute, zentzugabekeriaren eta agintekeriaren eredu eta herri borrokaren garaipenaren adierazgarri bihurturik. Denboran hurbilago, Zornotzakoaren antzera, Katalunian, Tarragonako Morá la Novan jarri nahi izan duten beste proiektua daukagu. Ebroren inguruko eskualde horretan izan diren mobilizazioen eraginez, Kataluniako Generalitatek ziklo konbinatuko proiektua geraraztea eta hiru hilabetez atzeratzea erabaki du proiektua hobeto aztertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
“Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian”

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


2021-07-23 |
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Ingurugiroa eta energi nuklearrari buruz, Jose Allenderi elkarrizketa
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Lore bakar batetan posatzen ez den erlea dugu Jose Allende. 'Zentral nuklearren kokatze politika' barazko tesia egitenz gain, lurralde... [+]


2021-07-23 | Joxe Mollarri
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa... [+]



Net Hurbil: Piztu dezagun Lemoizko zentrala ekologiagatik
Mendebalde osoan zentral nuklearrak dauzkaten enpresak diru asko ari dira xahutzen herritarrek energia atomikoaz duten iritzia aldarazteko. Oraingoan, ekologisten argudioak nahi dituzte berenganatu, nuklearrak justifikatzeko. Ale batzuk konbentzitu eta beste zenbait erostea... [+]

2020-11-12 | Juan Mari Arregi
Lemoiz gelditu!

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.


'Lemoiz gelditu' murala
Herri mugimenduarentzat sortutakoa, herritarren esku

Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]


Lemoizko nuklearraren inguruko isiltasun lotsagarri hori

La Parisienne Liberée kazetari, artista eta ekintzaileak irailean plazaratu duen Le nucleaire, c’est fini liburuak (“Nuklearra, izorratuta dago” itzul genezake libreki edo “Akabo nuklearra”) honela dio atzeko azalean: “Industria... [+]


'Ez, eskerrik asko' dokumentalaren estreinaldia
Oroimenerako eta transmisiorako ariketa

Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]


2019-12-07
Antinuklearrekin Elkarrizketa
Hilketa Baten Inguruan

Egun hauetan gertatukoarekin artikulu bat idazteko baino, enziklopedi oso bat idazteko gaia badago. LEMOIZko zentrala dela eta ETAk Joese Mª Ryan injiniadorea bahitu zuen.
Berehala egin zuten eskabidea: injiniadorearen truke Lemoizko zentrala desegitea eskatzen zuten... [+]


“Historiarekin bat datorren erabilera” eskatu du Eguzki talde ekologistak Lemoizko zentralerako

Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]


2019-10-09 | ARGIA
Alfonso Etxegarairen itzulerari buruzko dokumentala egiteko herritarren laguntza ekonomikoa eskatu dute

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.


Eguneraketa berriak daude