"MARKOA GAINDITZEKO EPEA GIZARTEAREN ESKU DAGO"

  • EAEko hauteskundeetarako EAJk eta EAk osatu koalizioa izan dugu elkarrizketaren ardatza EAko Gipuzkoako presidentearekin. Iñaki Galdosek zaila ikusten du Eusko Legebiltzarrean dagoen blokeoarekin amaitzea, baina ez du baztertzen aro berri baten hasieran egotea.

2021eko uztailaren 15ean
Euskal Herriko marko politiko berri baterako bere proposamenean autodeterminazio eskubidea eta subira- notasuna agertu ditu EAk. Hauteskundeetarako EAJ-EAren akordioak "Estatutua gainditzeko borondate argia" jasotzen duela esan du Begoña Erraztik. Tira, hasteko Estatutua ez da osatua ere.
Lehenik, EAJ-EA akordioak autodeterminazio eskubidea aipatzen du esplizituki, hori ez da ahaztu behar. Bigarrenik bi gauza: batetik, herri hau aro berri batean sartua da eta proposamen zehatzak egitea guztiz beharrezkoa dela konturatu gara. EA ahalegin berezi bat egiten ari da gaur egun bere proposamena gizarteratzeko. Beste batzuk ere egiten ari dira, eta urrutira joan gabe hor dago Odon Elorzak egindakoa. Aro berri honen ezaugarria proposamen garaia izatea da eta hori berez aurrerapausu bat da.
Bestetik, koalizio orotan denok daukagu guretik zerbait uzteko beharra, bestela ez da koalizio osatzerik. Koalizio hau hauteskundeak oso egoera berezian egingo direlako osatu dela kontuan hartu behar dugu, hauteskunde plebiszitarioak izango dira neurri handi batean; euskal eta espainol abertzaletasunaren arteko hauteskundeak nolabait.
Bizi dugun mementoan gizarteratu beharreko bi aspektu daude: bakearen aldeko apustua eta elkarrizketa. EAJ-EAk horietan zentratuko du hauteskunde kanpaina, baina horrek ez du esan nahi, inondik ere, gure proposamenak ahaztuak daudenik. Negoziazioan hitzartu bezala programan ondo esplizitatuak joango dira.

Autodeterminazio eskubidea aspaldi aldarrikatu zenuten alderdi abertzaleek Eusko Legebiltzarrean, baina ez da egundo gauzatu. EAJ-EAren akordioak ez du eperik zehazten ere.
Egia da, 1990. urtean Eusko Legebiltzarrak aldarrikatu zuen autodeterminazio eskubidea, legez besteko proposamen baten bidez. Baina legez besteko proposamen izenak dioen moduan ez da legezko proposamena. EAk hauteskunde kanpainan autodeterminazioa eskubidea aldarrikatzeko asmoa du, bidezkoa eta oinarrizko printzipio demokratiko bat delako. Baina ez gara gu eskubide hau zergatik aldarrikatzen dugun azalpenak ematen aritu behar dugunok, aitzitik, autodeterminazioa onartzen ez dutenek azaldu behar dute.
Epeaz hitz egiten dugunean niri gizarteari begiratzea gustatzen zait. Autodeterminazio eskubideaz aritzean gehiegi hitz egiten dugu alderdi arteko epe jartze horretaz eta gutxiegi begiratzen diogu gizarteari. Prozesu honetan nahiz bestetan, gizartea da bere buruari epeak jarriko dizkiona. EAk bere proposamenean epeei buruzko aurrerapen bat egin du, baina gizarteak erabakiko duela dio. Izan ere, jabetu behar dugu memento honetan gure gizartea nola dagoen osatua, eta eskubide hau aldarrikatzen dugun alderdi politikoen pisua zenbatekoa den. Begibistakoa da azken urteetan euskal abertzaletasunak galdu duen pisua; Nafarroa eta Iparraldea zein egoeran dauden ere ikusi beharra dago. Ez da nahiko epe bat jartzea, gure esku balego bihar hobe etzi baino. Finean gizartea da epeak jartzen dituena, eta gure lana gizartea gureganatzea da.

Alderdiek arazoa gainditzeko proposamenak egin izan arren hauteskundeak dira politikaren gakoa. EAJ-EAren akordioaren ardatza Kursaaleko agiria dela dio Ibarretxek. Agiri honek bakea eta markoaren gainditzea ekar dezake?
Kursaaleko agiriak lau puntu ditu, eta horietako batek herri honek erabakitzeko gaitasuna daukala dio esplizituki. Puntu hori era batera edo bestera erabili daiteke. Formulazio honi izen bat edo beste bat jar diezaiokegu, baina azken finean denok dakigu zertaz hitz egiten ari garen. Ibarretxek Kursaalean gizarteratu zuen lau mezuetatik hirugarrena behar den moduan ulertzen baldin badugu, argi dago zertaz ari garen. Hau da, herri honek baduela eskubidea bere geroaz erabakitzeko eta hortik markoaren gainditzera herriaren borondatea dagoela. Beraz, lehenik funtsezko da eskubide hori aldarrikatzea eta gero indarrak metatzea berau gauzatu dadin. Kursaaleko mezuaren hirugarren proposamena, esplizituki eta zehazki, autodeterminazio eskubideaz ari da. Baldin eta funtsezko printzipio demokratiko hau denok onartzen badugu -Katalunian eta Euskal Herrian printzipio hau hainbat sozialistak hasia du onartzen; Odon Elorza esaterako- markoa gainditzeko epea jartzea gizartearen esku dago. Batez ere gizarteari begira lan egin behar dugu orain.

Hauteskundeei begira zehazkiago orain. EAk lehendakari hautagairik ez izatea herri hau lideratzeko gaitasuna galdu duela agertzen ote du?
Adibide batzuez erantzungo dizut. Aurrena, EAJko nahiz EAko Batzar Nazionalek akordioa onartu ondoren akordioak berak Espainiako komunikabideetan izan duen tratamenduak garbi adierazten du EAren egitasmoa akordioan dagoela.
EAk bazeukan lehendakaritzarako hautagai bat baina koalizioa osatzeko aukera zegoela ikusita, errespetuz kontsideratu genuen ez zela komeni lehendakarigai bat kaleratzea, baldin eta koalizioa aurrera ateratzen bazen ez zela egokia bere izena aipatzea. Hori esanguratsua da berez. Errealistak izan behar dugu, alderdi guztiei gustatzen zaigu lehendakaritzarako hautagai bat aurkeztea baina hemen denok badakigu lehendakaria ez dela zenbait alderditik aterako. Esate baterako, IU-EBk badaki ez zaiola balio aurkeztea eta ezker abertzaleak ere historikoki ez du aurkezten beste arrazoiengatik.

"Nazionalismo espainarraren eraso garai honetan koalizioak konponbideak ekarriko dituela" adierazi du zure alderdiak. Eusko Legebiltzarrean dagoen "blokeoa edo berdinketa tekniko egoera" ikusita nola ekar ditzakezue konponbide horiek?
Hauteskunde kanpainan espainolisten eraso gogorra etorriko da gure koalizioaren aurka. Ez da ahaztu behar ere, gure koalizioa ezker abertzalearen arduragabekeriari aurre egiteko osatu dela. EAJ-EA koalizioa galtzear dagoen gidaritza berreskuratzeko ahalegina da, gure egitasmoan ahalegin sendoa dago bloke sendo bat osatzeko.
Maiatzeko 14aren ondoren, lehenengo (oraingo) egoerara itzultzeko arriskua sumatzen dut; errealistak izan behar dugu. Hori esanda ere, fedea daukat, uste dut herriak argi hitz egingo duela eta koalizio honek boto asko bilduko duela. Herriak berriz hitz egin ondoren, alde bateko inmobilistak nahiz beste aldeko arduragabeak gure mezuaren inguruan mugitzen hasiko diren esperantza daukat, desblokeo hori hel daitekeen esperantza badaukat.

PP eta PSE-EErekiko lehian zein izango da koalizioak kanpainan erabiliko duen mezua?
Gure koalizioaren mezuak hiru dira: giza eskubideen errespetua, elkarrizketarako apustua eta herri honen eskubidea bere geroaz erabakitzeko. Hiru printzipio demokratiko hauekin uste dugu posible dela kanpaina on bat egitea. Beste alderdiei zergatik ez dituzten printzipio hauek onartzen galdetuko diegu. Herri honen gehiengoak bat egiten du konpromiso horrekin eta beste alderdiek erantzun behar dute zergatik ez duten bat egiten. Herriak erabakiko du azken finean.

Erabakiak erabaki, EHk dioenez haiek izango dira giltza berriz ere.
Nahi dutena esatea daukate, baina ezker abertzaleko partaide askok ez zuen ulertu tregoaren haustura eta bere botoemaile askok ez zuen onartu EHk Eusko Legebiltzarra utzi izana. Legebiltzarrean ari garenok ikusi dugu zer-nolako botazioak galdu ditugun gure herriaren eraikuntzan. EHk arduragabekeria osoz jokatu zuen. Adibidez, hezkuntzaren eta euskararen arloan ari direnekin harreman zuzenak ditut eta badakit ezker abertzaleko jende askok ez zuela ulertu EHren jarrera.
Guk EHri hauteskunde ostean gauza bera eskainiko diogu. Hau da, EHk eta ETAk jakin behar dute, batetik giza eskubideen urraketarekin ez dagoela inora iristerik, eta bestetik, gauzak ez direla egiten norberak nahi duen arintasunarekin. Une hau giltzarria dela eta presak ez direla onak jakin behar dute, memento historikoetan jarrera historikoak mantendu behar direla alegia. Nik gizarteari begiratu behar diogula gogoraraziko nioke EHri, ez ditugula nahastu behar norberaren ametsak eta errealitateak. Mila proposamen egin dezakegu baina ez bagara gai errealitatea asumitzeko ez dugu inora joaterik. Ez badira jabetzen zazpi lurralde historikoetan ez dela posible hauteskunde prozesu bat egitea, bada, bide padanoan sartzen gara, hau da, Bossik Padanian eraman zuen bidean. EH eta ETA antzera ari dira. Bossik Padania osatzen duten eskualdetan hauteskundeak burutu zituen, baina berriz ere bukatu zuen Berlusconiren aliatua izaten.

Alderdi popularra eta sozialistarengana itzuliz, kontziente al zarete burutuko duten kanpainaz? Legealdia nola joan den ikusita kanpainako mezua errazago arkituko dutela ematen du?
Garbi dago kanpaina bortitza etorriko dela Madriletik, bai Alderdi Popularraren bai sozialisten eskuetatik; izugarrizko laguntza mediatiko izango dute alde guztietatik. PPk eta PSOEk mezu sinpleagoak eta errazoagoak erabiltzea dituzte zenbait jenderen botoa berenganatzeko. Gobernagarritasun kontuetan guk ere badugu mezu bat plazaratzea ordea, hau da, haiek Espainiako Gobernuan izan direla urte luzeetan eta ez dutela ezer lortu. PPren kasuan orain, Mayor Orejak boterera iristean HBko Mahai Nazionala atxilotu, "Egin" itxi eta ezker abertzalearen nazioarteko aparatua neutralizatu ondoren arazoa konponduta izango zela esan zuen. Bai PSOEk bai PPk porrot egin dute, ordea. PP eta PSOE gero eta kanporago daude euskal errealitatetik, neurritik pasa egin dira alegia, gehiegikeria handiak egin dituzte eta azkenean gizartea oro har konturatzen ari da -eta beren esparruko hainbat jende ere bai- bide horretatik ez goazela inora.
Adibidez, Egiguren batek badaezpada zehaztu du ez direla Alderdi Popularrarekin gobernu batera joango, gobernua bakarrik oposizioa suntsitzeko baldin bada. Horrek alderdi sozialistaren baitan argi gorria piztu dela erakusten du, PSE-EE konturatu da nolabait zenbait mezu euren kaltetarako ere izango direla. Alderdi Sozialistaren urduritasuna honetantxe kokatuko nuke. Jesus Egigurenek esan duenean Alderdi Popularraren hainbat adierazpenek ere eurei botoak kentzen dizkietela, horrek bere horretan adierazten du bizi dugun egoera.

Hauteskunde ostean zure alderdia EAJ-EA-PSE-EEren arteko gobernua osatzeko oztopo izan liteke?
Herri honetan irtenbide bat emango bada gaur egun, oso argi marraztuta dauden blokeen arteko lanaren ondorioz etorriko da, bestela mugarik gabeko berdinketa batean egongo gara eta ez da irtenbiderik izango. EA izan daiteke oztopo gaur egungo alderdi sozalistarekin gobernatzeko; izan daiteke. EAk, ordea, oso begi onez ikusiko luke alderdi sozialistarekin gobernatzea baldin eta alderdi sozialistak onartuko balitu guretzat oinarrizko printzipioak direnak. Neurri horretan, alderdi sozialistak poliki-poliki iniziazioko bidaia bat egingo balu, gai balitz Odon Elorzak planteatzen duen zenbait printzipio asumitzeko, positiboa izango litzateke alderdi sozialistarekin gobernatzea. Hauteskunde ostean alderdi sozialistarekin hitz egin behar badugu, lehenik zein alderdi sozialistarekin ariko garen ikusi behar dugu: Redondo Terrerosek mantentzen duenaz edo Ernest Lluchek esaten zuenaz hitz egiteko. Agian, aurrera begira gure erronketako bat alderdi sozialista eraldatzea da eta lortzea oinarrizko printzioak onar ditzan, gero PPk eta EHk ere onar ditzaten

PILOTAZALE ETA MUSIKARIA
34 urte ditu oñatiar honek. Euskal filologian lizentziatua da. Zinegotzi gisa hasi zen politikan -jaioterrian- eta halaxe jarraitzen du egun ere. Legebiltzarkidea eta Gipuzkoako EAko lehendakari hautatu berria da. Horrezaz gain, Euskal Herriko pilota elkarteko kidea izan zen eta bere herriko pilota elkarteko presidentea da 1990. urteaz geroztik. Oñatiko musika bandan saxofoia jo izan du urtetan, baina astirik ezean penaz utzi behar izan zuen.


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude