LEHENGO LEPOTIK BURUA: ESKUINA JAUN ETA JABE

  • Iparraldean buruturiko herri eta kantonamendu bozek ez dute aparteko ustekaberik ekarri. Angelu eta Hendaiako auzapezak eta hainbat kantonamenduetako kontseilarien hautaketa datorren igandean erabakiko den arren, bertako politikak lehengo lepotik du burua.

2021eko uztailaren 21ean
Ipar Euskal Herriko herri eta kantonamenduetako bozen lehen itzulia burutu ondoren, heldu den igandeko bigarren itzuliaren bozek argituko digute erabakitzeke geratu diren udalerri garrantzitsu batzuk. Iparraldeko bost Herriko Etxe nagusietako hiru auzapezak nortzuk diren erabakiak daude: Baiona, Miarritze eta Donibane Lohizunekoak. Herri hauetako auzapezen zeregin politikoa ezaguturik, bertako aginteak lehengo lepotik burua izaten segitzen duela baiezta daiteke.


JAUN-GORENAK GOIAN.

Ipar Euskal Herriko hiriburua, hau da, Baionan, azken hamarkadetan zentro-eskuinari oposizioa egin dioten alderdiek Grenetarren dinastiarekin amaitzea zuten xede nagusia. Alta, UDFko Jean Grenet auzapezak -kanpaina eri antzean burutu izanda ere- atxiki du bere aulkia. Bozen % 57 lorturik aise gainditu du Colette Capdeville hautagai sozialista; honek % 27,4 besterik egin ez duelarik. ABk ezpero zitekeena egin du. Bozen % 10,3 erdietsirik, Xabier Larralde eta Gisele Lougarot izanen dira hautetsi berriak, LCRko Francine Endewelt oposizian kide izanen dutelarik. Xabier Larralde hautetsi abertzalea emaitzak ezagutu berrian kontent agertu zen, eta EAJko Arandia eta Bordenave hautetsi abertzale berrien hautaketa nabarmendu zuen ere bai.
Miarritzen datu adierazgarriena abstentzio handia izan da. Didier Borotrak berriz ere auzapezaren makila eskuratu arren, miarriztarrek ez dute, antza, orotariko zerrenda ulertu auzapezak uste eta espero bezala. Oso da adierazgarria ere bai, RPRko Jean-Benoit Saint-Cricqek lorturiko bozen %21,63. 2.454 boz, alegia. Didier Borotrak 6.364 boz eskuratu ditu Max Brisson RPRko buru miarriztarra bere zerrendan parte izanda ere. Zernahi gisaz, UDFko senatoreak auzapez gisara bere azken agintaldia berritu ahal izan du, eta ez da gutxi.
Donibane Lohizunen esperantza handiak ziren RPRko presidentea den Michele Alliot-Marie auzapezgotik kentzeko. Abertzaleek osaturiko hautagaitzak -alderdi eta joera abertzale guztiak bildu dituena- ez ditu espero ziren emaitza lortu, ordea. Miarritzen izan diren emaitzak kontuan harturik, batek baino gehiago pentsatzen hasia du Alliot-Marie bertako alkatetza hartzeko bidean jarri dela. Bere aitak -urte askoan auzapeza izandakoa- Didier Borotraren aurka galdu zuen agintea eta MAMek (horrela ezagutua da politikan emakume hau) Miarritzeko auzapezgoa berreskuratzeko irrikan dihardu.
Angelun bigarren itzulia beharrezkoa izanen da auzapeza ezagutzeko. Jean Espilondo diputatu sozialistak ez du auzpez makila erdietsi, eta bigarren itzulian ez du aise lortuko. UDFko Robert Villenavek bost puntu baino ez zaizkio falta izan auzapez kargua lortzeko. Itxura guztien arabera, bigarren itzulian hirugarren gelditu den Jean-Claude Lamourekin akordio batera iritsiko dela dirudi. Diputatua izanagatik Jean Espilondok ustez zuen abantaila ezerezean gelditu da. Edo Frantziako ezkerraren ahuleziak hasiak dira sumatzen edo Espilondok hasia du ordaintzen bere diskurtso bortitza. Ipar Euskal Herriko frantses ezkerra ez da inondik ere indartua atera lehen itzuli honetan. Hendaia ezker frantsesaren plaza izan bada gaur arte (Raphael Lassallette izan da auzapeza orain arte) aldi honetan bigarren itzulia beharrezkoa izanen da herri honetan. Auzapeza ohiaren erretiroak nolabaiteko krisia sortarazi du Hendaian. Bokale herria komunistaren esku izatera pasa da, eta hori izan daiteke ezkertiarren garaipen eta kontsolamendu soila. Abertzalei berriz kontsolagarri egin dakieke Senpere, Hazparne, Urruña, Hiriburu eta hainbat herri txikietako auzapezak bigarren itzulian hautatzerakoan beren botoak erabakigarriak izatea. Beren sustengua erabakiorra izanik beren aldarrikapenak mahai gainean jarriko dituzte, naski.


BIGARREN ITZULIAREN BEHA.

Kantonamenduetako emaitzek ez dute aparteko ezustekorik sortarazi ere. Alabaina, hamaika kantonamenduetatik hiruretan baino ez da kontseilari nagusi berria hautatua izan: Bidaxune, Amikuze eta Maulen. Hirurek berritu dute beren kargua. Bidaxuneko Jean-Jacques Laserre Paueko Kontseilu Nagusiko lehendakariordea da eta legealdi berrian François Bayrou lehendakariaren ordezkotzat jotzen da. Alderdi bereko Pepela Mirande Maulen eta Barthelemy Aguerre Amikuzen berrautatuak izan dira. Gainontzeko eskualdetan ere, zentro-eskuinak UDF eta RPR alderdien arteko aliantza bidez ziurtatuko ditu kontseilari karguak, bi kasuetan salbu. Hiriburun, Jean-Pierre Destradek berretsi lezake bere kargua, eta Baigorri kontonamenduan ABko Jean-Michel Galant -bozen % 29,13ekin lehen itzulian garailea jalgi dena- izan liteke kontseilari abertzale berria. Alta, UDF eta RPRko hautagaiak berezita joan dira lehen itzulian eta bigarrenean normalena akordio batera iristea izanen da Paueko aulkia ziurtatzeko .


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude