"PRESOEN KOLEKTIBOARI FUNTZIO POLITIKOA AITORTU BEHAR ZAIO"

  • Donostiako Kursaalean buruturiko batzar nazionalaren ondoren Senideak-Gureak elkartean batu dira euskal presoen senideak. Preso politikoen eskubideez eta hauek gatazkan izan behar duten zereginaz aritu gara elkarteko Tomas Karrera eta Ihintza Arrieta eledunekin.

2007ko otsailaren 21an
Gureak eta Senideak elkarte bakar batean biltzeak Euskal Herri osorako elkarte bakarra ekarri du. Zer adierazten du bateratze honek?
TOMAS KARRERA.
Bateratze hau bilakabide logiko baten ondorioa da, bi elkarteek problematika berdina izaki urrats logiko bat eman da azkenean. Euskaldunen eskubideak defenditzeagatik lan esparru berean aritu gara bi elkarteok. Esate baterako, giza-eskubideen urratzea dela-eta nazioarte mailan salaketa bat ipintzen dugunean -Hegoaldekoa edo Iparraldekoa izanagatik- ez dago berau bi elkarte ezberdinek defenditu beharrik. Erresistentziari dagokionez gauza bera, egun Iparraldeko nahiz Hegoaldeko presoen senideok Frantziako edo Espainiako espetxeetara joan behar dugu. Finean, estatu bien politikak bilduarazi gaitu biek giza-eskubideak bortxatzen dituztelako.

Iparraldeko presoak erakunde ezberdinetako kideak izaki nola joan da bateratze prozesua Gureak-en?
IHINTZA ARRIETA. .
Gauza da Iparretarrak (IK) erakundearen bi preso daudela egun. Edonola ere, presoak kolektibo batean bilduak daude eta eraman dituzten ekimenetan denek batera parte hartu dute. Azken urteotan, presoen aldeko taldeak ere Koordinaketan bildu dira.

T.K. .
Gu errepresaliatuen senideak gara eta gure laguntza berdin ematen diegu preso guztiei. Sakabanaketa dela kausa behin baino gehiagotan gertatu zaigu hainbat preso sozial euskalduneri (paraitzen duten egoera ikaragarria ikusirik) gure laguntza ematea berdin-berdin. .

Azken batzar nazionalean "jarrera defentsibotik proposamenak egitera" pasa nahi duzuela adierazi duzue. Argi ezazue gehiago hori, mesedez.
T.K. .
Gure familiarrek hogei urte daramatzate espetxeetan edo ihesean eta hemen inork ez du irtenbiderik plantea-tzen. Munduko hainbat gatazkaren egoera eta ereduak aztertu ditugu. Horien artean bi eredu aldera ditzakegu. Adibide bat da Kolonbiako kasua. Gerrillak 500 militar bahitu ditu eta truke bat eskatzen du presoak askatzeko. Hori aukera bat da. Beste aukera bat da Irlandako prozesuan gertatutakoa. Han presoen giza eskubideak eta eskubide politikoak onartu ziren bake prozesua abian jartzearekin batera. Gure proposamena bide horretatik doa. Bestela, errepresaliatuen eskubideak errespetatzen ez diren bitartean gatazkak bere horretan jarraituko du. .

Zehaztuko al diguzue gehiago elkartearen proposamena?
T. K. .
Hemen gatazka konpontzeko presoak eta errefuxiatuak etxera bidean jarri behar direla diogu, eta ez "bakea nahi dugu eta kito" leloarekin jarraitu. Guk ere bakea nahi dugu eta bidea urratzen hasteko proposamen praktikoak egiten ditugu zor-tzi puntuko gure dekalogoan. Hasteko presoen mintzakidetza izendatzea proposa-tzen dugu, presoak prozesuan eragile izaki, elkarrizketa gauzatzen has dadin. .

Irlandako prozesua jarri duzue eredu bezala. Zer eman zen han, hemen eman ez dena?
T.K. .
Irlandako prozesuaren lehen urratsean Ingalaterrako Gobernuak Irlandaratu zituen presoen kolektiboari funtzio politiko bat aitortu zion. Bigarren urratsa irlandar herriaren hitza onartzea izan zen. Hemen ere konfiantza bat sortu behar, han bezalako urrats bat eman ahal izateko. Hor dago gatazka konpontzen hasteko gakoa.
Batzar nazionalean Irlandako negoziazio prozesuan parte hartu duen presoen mintzakide bat egon da. Berak zioenez, lehenbiziko mementuetan ez presoek ez familiarrek ez zuten sinesten hango bake prozesua eman zitekeenik. Ordea, presoek agente politiko bezala onartu eta haien gogoetak onartzen zirela ikusi zutenean urrats handi bat eman zen. Horregatik, gure nahia lehenbailehen gure senideen kasua agenda politikoetan sartzea da. Esaterako, EAEko hauteskundeak datoz orain eta guk familiarrok zeregin hori gauzatu dadin eskatuko dugu. .

Hauteskundeak aipatu dituzue, Iparraldean ere kanpainan daude orain. Presoen egoera presente al dago bertan?
I. A. .
Herri eta kantonamendu hauteskundeak direla-eta, alderdietako zerrendaburu guztiengana joan gara Gureak-en izenean. "Presoak Euskal Herriratzearen aldeko" izenburuko mozio bat izenpetzea galdetu diegu. Oraingoz ez dugu erantzunik ukan, baina harrera ona izan dugu. Hauteskundeak burutu aurretik presoei sustengua ekartzen dioten hautagaien zerrenda publikatuko dugu. .

Lizarra-Garaziko Akordioaren garaian ez bezala, iragan Eguberrietan preson aldeko aldarrikapena isilago pasa zen. Presoen gaia batzar nazionalarekin batera entzun da berriz ere.
T.K. .
Batzar nazionala bi urteko gogoeta eta prozesu baten ondorioa izan da, eta nahita egin dugu garai honetan. Errepresaliatuen aldeko atxikimenduak eta mobilizazioak Eguberri garaian garatu izan ohi dira eta horrekin apurtu nahi izan dugu. Konpromiso zehatzak eskatzen ditugu orain. Irtenbidearen bila joan behar dugu. Jende guztiak hitz egiten du sufrimenduaz baina egunerokotasunean ez da hori baieztatzen. Azken urtean, hipokrisia erruz zabaldu da, komunikabideen bidez bereziki, baina konpromiso zehatzik ez dago. .

Zer zegoen duela bi urte orain ez dagoena?
T.K. .
Orain dela bi urte presoen arazoak alderdi eta eragileen agendan zeukan lekua eta orain daukana aldatu da. Orduan beren eskubideak zapalduak zeuden eta orain ere bai. Konpromisoa da aldatu dena. Giza eskubideen zapalkuntza berdin mantentzen baita. .

Gatazka honetan ETAren biktimak ere badaude. Haien familiar batzuk COVITEn biltzen dira. Elkarte honetaz eta berak gatazkan izan beharko lukeen lekuaz gogoetatzen duzue zuen elkartean?
T.K. .
Bai jakina. Hemen gatazka bat dago, eta biktimen familiarrak gatazkaren bi aldetan kokatuta gaude. Alde bakoitzak bere interesak defenditzen ditu. Ordea, ETAren biktimen familiarren proposamenek irtenbide demokratiko batera eramaten ote gaituzte? Ez. Inondik ere ez. Hemen duela 200 urtetik gatazka bat dago, errepresaliatuak daude eta biktimak. Guk ez dugu haien protagonismoa ukatzen, denon parte hartzea beharrezkoa da. Gakoa hor dago, euskal gizarte osoak parte hartzean. Guk haien izaera errespetatzen dugu eta bat egiten dugu beren sufrimenduarekin. Guk baditugu hilak, eta badakigu zer den sufritzea. Guk eskaintzen dugun bidetik irtenbide bat lor daiteke ordea, haiek arazoa planteatzen duten moduan ez dago gatazkari irtenbidea ematerik. .

Europako Kontseiluko Giza Eskubideen batzordeko Alvaro Gil Robles komisarioarekin bildu zineten duela aste batzuk. Zer ondorio atera duzue bilera horretatik?
T.K. .
Bilera zentzugabea izan zen. Euskal Herrian bi egun eman zituen eta Madrilen hiru. Azkenik hogei minutu pasa zituen gurekin, beste eragile ba-tzuek bortxatua nolabait. Bere aurpegia garbitzeko keinu bat izan zen. Hasieran ukatu zigun torturaren izatea, baina gero -aurkeztu genizkion txostenen aurrean- hainbat torturaren kasuak onartu zituen. Nire irudiko, oraingo espetxe politika medio burutzen diren gehiegikeriez jabetu da, bai tortura bai adin txikiko presoek jasaten duten egoeraz. .

Testuinguru honetan zer adieraziko zenuteke amaitzeko?
T.K. .
Presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapen asko egin direla baina finean ez dela ezer lortu. Komisario honen kasua adibide bat da. Badakigu politikoei aholkuak emango dizkiela eta hauek erabiliko dituztela interesatzen zaizkienean. Arazoa erabaki politikoak hartu ondoren gaindituko da, ordea. Hau da, gatazka gainditzen hasteko preso eta iheslarien izaera politikoa onartu behar dute. Gu urratsak emateko prest gaude. Azken hamar urte hauetan presoen familiarrok sakabanaketaren arazoa azaleratu izan dugu eta orain gatazka politikoa gainditzen laguntzeko prest gaude .


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Eguneraketa berriak daude