LIBURUAK


2021eko uztailaren 27an
MOHAMED ETA PARROKO GORRIA
Martin Ugalde
ELKARLANEAN
116 orrialde
1.440 pzta./ 57 lib.


MOHAMED, ETORKIN MAROKOAR OROREN ADIERAZGARRI

Martin Ugalde idazle oparoaren azken nobela dugu "Mohamed eta parroko gorria", 1936. eko gerra garaiko Bilbon galdurik dabilen etorkin marokoarraren eta Francoren kontra diharduen apaiz baten arteko harreman hunkigarriak azaltzen dizkigun idazlana. Bizimodu neketsua egokitu zitzaion Mohamedi bere herrian. Koitadu samarra izaki, txiki-txikitandik besteren laguntzaren beharrean aurkitu zen, eta patuak behin eta berriz hura galtzera kondenatu zuen. Bere ametsetako neskarekin ezkontzea lortu zuenean ere, ezkont-ondorengoak ez ziren berak espero zituenak izan. Premiak beharturik, senar-emazteak Bilbo aldera jotzea erabaki zuenean, militarren koartelak hornitzeko txerrikortan baino beste lanik ez zuen aurkitu Mohamedek, berarentzat zeharo arrotza zen herri hartan. Halere, pozik zebilen, bere familia aurrera ateratzen ari zelako. Baina hain zuzen, orduantxe lehertu zen geurean gerra, marokoarrak ezin uler zitzakeen arrazoiengatik, eta hori gutxi balitz, militar batekin elkarganatu zitzaion andrea. Erabat galdurik, erretore katolikoarengana joan zen gizona, laguntza eske. Baita lortu ere, apaizaren eskuzabaltasunari aurkari gogorrak aurrean jarriko zitzaizkion arren.

MATEMATIKAREN BETEKIZUNA ENPRESAN
Askoren artean
EHUko GIZARTE KONTSEILUA
71 orrialde.


MATEMATIKA ENPRESAN AZTERGAI

Iazko otsailean, Bilboko Euskalduna Jauregian, "El papel de las Matemáticas en la Empresa. Matematikaren Betekizuna Enpresan" gaiaren inguruan eztabaidatu zuen batik bat enpresa eta unibertsitate munduarekin lotura daukan jende ugarik, EHU/UPV-ko Gizarte Kontseiluak antolatutako "Unibertsitate-Gizarte Elkargunea" ekitaldiaren barruan. Txostena aurkeztu zuena, Alfredo Bermúdez de Castro izan zen (Santiago de Compostelako Unibertsitateko Matematika Aplikatua Saileko zuzendaria). Berari galderak eta gogoetak aurkeztu zizkiotenen artean, berriz, aipa ezin genitzakeen guztien artean, SIDENOReko zuzendari orokorra, Mikel Lezaun, Arantza Urkaregi edota Agustín Berasaluce zeuden. Parte hartzaileak seguruenik gaztelera hutsean arituko ziren, argitalpen honen edukina osorik gazteleraz baitago. .

XX. MENDEKO POESIA KAIERAK
JOSE LUIS OTAMENDI
Antologia egilea,
Koldo Izagirre
SUSA
59 orrialde
700 pzta./ 28 lib. .


MODARI BIZKAR EMANAZ DIHARDUEN POETA

Horrela deskribatzen du Koldo Izagirrek Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren norabide poetikoa: "Korronteetatik urrun, modari bizkar, temoso, sortzeko kemen egoskorraz jardun du, isolamenduan nolabait ere". Eta hala lortu duela dio "literaturan dagoen gauzarik zailenetako bat, estilo propioa". Aipatu poetak nerabezaro luzatu bat -heldutasunetik halere- eskaintzen zuen garaia gogoratuz, "idilio euritsuak" gaitzat zeuzkan hura hain zuzen, "denbora kristalezkoa"rekin hasi zuen zikloa aztertzen du Izagirrek batik bat, "Lur bat zure minari" Jose Luis Otamendiren azken poema liburura iritsi arte, non antologia egilearentzat poetaren lexiko berriak eztanda egin duen, intimismoari uko egin gabe, espresionismo garratz bat agertuz, metafora bortitzen etorriak mundu hilduratu batean biltzen gaituela. .

KONFERENTZIA
GGKE 2000
Askoren artean
HEGOA-EHU
140 orrialde.


ELKARTASUNA MUNDU MAILARA ZABALDU

Hauxe duzue liburu honen izenburu zehatza: "Konferentzia GGKE 2000. Elkartasuna mundu mailara zabaldu. Giza garapena eraiki". Eta hain zuzen ere, izenburu horrekin antolatu zuten ekitaldi bat, iazko apirilean eta Bilbon, Hegoak, hau da, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak. Giza garapena eraikitzea eta elkartasuna mundu mailara zabaltzea helburu zituen ekitaldi horretan, Gobernuz Kanpoko Erakunde horiekin lotura zuzena zeukaten 400 pertsonatik gora eta nazioarteko lankidetzan diharduten beste zenbait erakundek hartu zuten parte, bai lan taldeko eztabaidetan, eta baita gogoetak egiteko garaian ere. Eta haren guztiaren emaitza dugu orain argitalpen honek jasotzen duena. .


Azkenak
Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Eguneraketa berriak daude