HAUTESKUNDE GOSE DENAK DEMOKRAZIA AMETS

  • Iparraldeko Udal Hauteskundeek gogoeta eragin zuten Pirinioz bi aldeetara, batzuek horretarako aukerarik ez zuten, besteek zalantza zuten mereziko zuenetz.

2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Epe laburrean Udal Hauteskundeak izango ziren, horrelako gauzak Pirinioz harantz, hain urrun ikusten zen Europa "demokratiko" hartako lurraldeetan egin ohi ziren eran, eta ZERUKO ARGIA ezin, bada, hartaz hitz egin gabe gelditu. Izan ere, Francoren menpe bizi zen orok inbidia sanoa zion Suezia, Ingalaterra edota Alemaniako hiritar arruntari, besterik ez bazen ere, goizeko zortziak baino lehen bere etxeko txirrina jotzen zuena esne-saltzailea zela jakin bazekielako (hala zioten, eta esango nuke uste horretan bizi ginela gehientsuenok).
Halere, bazen alde honetan europar horiei inbidia izateko beste arrazoirik ere: adibidez, hautesle bezala bere iritzia libreki emateko eskubidea zeukatela!


HERRIA, EGIN BEDI ZURE NAHIA

Izan ere, garai hartan, Espainiako Estatuan askatasunez bozka zezakeen bakarra "Movimiento" delakoarekin erabat ados zegoena zenez, hauteskunde arrunt batzuek nolakoak izan zitezkeen amestuz bizi zen jendea. Z. ARGIA ere bai, dirudienez, Frantziako Estatuan Udal Hauteskundeak egitekotan zirela eta, "Herri-demokrazia" baitzekarren kontura.
"Duela gutxi lurralde hauetan izan ditugun bezala, laster, helduko den hilean, Frantzian herriko-etxetarako kontzejalak edo kontseilariak aukeratzeko auteskundeak izango dira", adierazten zuen Juan Elustondok, jadanik berea zela ematen zuen aldizkariaren lehen orrialdetik bertatik. Laster batean, baina, hauxe zehazten zion gure gizonak aurreko konparaketarekin bere onetik aterata somatzen zuen irakurleari: "Ondo dakit, han eta hemengo auteskundeak ezin ditezkeala berdin jo".
Behin puntu hori garbi utzi eta gero, ordea, berearekin jarraitzen zuen artikulugileak. "Hala ta guztiz ere, hiri batek dituen arazoen muina ikutu nahi baldin badugu, badute, ta asko gainera, zer ikusirik", baieztatzen zion balizko kontrarioari, hura egiteko zeuzkan arrazoiak argi eta garbi azalduz: "Nik hemen batipat Frantziako auteskundeak aipatzen baldin baditut, guri zer erakutsirik dutelako ta gure arazoak obeto aztertzen lagunduko digutelako da". Ixo, bada! Denok berdinak bagina, zeharo aspergarria litzateke mundu hau, eta Elustondok ere bazekien hori, hau da, bere gustuko izan edo ez, hauteskunde kontu horiek asko maite ez zituen jenderik ere bazela Euskal Herrian. Horregatik idatziko zuen: "Ba dira gure artean, Frantzian bezala, herriko-etxetarako auteskundeetan esku hartzea merezi ez duela diotenak, herriko-etxeetan sartuta politikoki bai ekonomikoki egoera bati irauten laguntzen zaiolako edo benetako arazoak maila horretan planteatzen ez diralako, lantegietan baizik".
Arrazoiak arrazoi, Elustondo ez zetorren haiekin bat, eta CFDT sindikatuak bere "Sindicalisme" aldizkarian argitaratutakoa erabiltzen zuen bere alde: "Langilea ez dago lantegian bakarrik zapalduta, lantegitik at hiri mailan ere bai zapaldurik dago. Kapitalismoak lantegitik aparte edo at eskeintzen dion bizitza langilearen aurka dijoana da. Hiri mailako zapalketa lantegiko zapalketari loturik dago. Ezin daitezke zatitu". Beraz, "lantegietan bakarrik lana egitea merezi duela diotenak ikas bezate gu baino haundiagoa duten erakundeetatik, ba dugu zer ikasirik eta", zioen Elustondok. Testualki kopiatua dagoen arren, esaera ez da oso ulergarria. Zer ote erakunde horiek "gu baino haundiagoa duten" hori? Ardura, agian?


IPARRALDEA BIHOTZEAN

Gure artikulugileak, baina, puntu gehiago ere mahaigaineratzen zituen "herri-demokrazia" gorpuztu nahi hartan: urbanismoa, irakaskuntza... Gai hortara iritsiz gero, bihotzean zeukan zauria agerian uzten zuen.
"Ikastetxe bikainak jaso bai, baina zer mailatakoak eta zer motatakoak ere ikusi behar da. Zer motatakoak esaterakoan ikastolak datozkigu burura. Herriko-etxekoak herriko semeak badira, pundu honetan beste joko bat erakutsi beharko lutekelakoan gaude".
Oro har mintzo zen, etorkizuneko Euskal Herria osoan pentsatuz, ziur aski. Industriaren arazoa ukitzerakoan bezala. "Edozer motatako industria komeni al zaio hiri bati?" galdetzen zuenean. Edota, azken batean, honako hau baieztatzen zuenean ere: "Industria bat izan daiteke herri batentzat kaltegarri. Zer egin dezake ordea herrikoetxe batek, berriro ere? Nik dakidana, duela gutxi Gipuzkoako hiri batean industria bat jasotzen ez dutela utzi, kaltegarritzat jota, da. Beraz zerbait egin daiteke". Hots, edozein motatako industria ezin zitekeela onartu... Haatik, gero, Iparraldeko egoerari heltzen zionean zuzen, industrizale arima ateratzen zitzaion gizonari: "Arazo hau aipatzerakoan ezin genezake ahaz, Ipar-aldean gertatzen zaiguna: industri berriak jasotzen gehiago egin behar luketelakoan gaude, hango herri-etxeko zuzendariek. Egiten ez baldin badute, turismo txepel bati itsasiak daudelako da. Bitartean, herria odoluzten" zioen testualki. Industri kaltegarriak ere
onak bilakatuko al ziren, bada, Iparraldean?

"LURRAREN KONDAIRA"
A. Irigaray, 1971-II-28
Agertu berri da euskal liburu biziki aipagarri bat, T. Zajarova autorearenetik Xalbador Garmendiak taxutua, aipatu izen horrekin. Aski ezaguna da Garmendia komediak eta ipuinak idazten, saristatua izateraino Txapelgoetan. Orain arte zientziak jarduki duten euskal izkribu edo liburuak jada alferrik argitaratu izan dira. Beren egileek merezimendua izan zuten bere garaieko, dudarik gabe, Filosofia, Fisika edo Matematikaz aritzeko, baina damurik, irakurle gutti bildu dute, teknika itzak errotik euskeratu nai izan dituztelako, liburua ulergaitz egiteraiño, ieroglifikoa iduri. Liburu hau bestelakoa da; Astronomiaz eta Paleontologiaz mintzo zaigu, baina itz asko greko-latinetik artu du autoreak, beste kultur-izkuntzek egin duten bezal bezala. Euskal zientzia liburuak, erdaldunak arritzeko bezala eginak izan dira, fanal batean gordetzeko, ikonoak iduri; hau berriz, egunero erabiltzeko izkuntzan egin da. (...).

HANOI ERE ERROTIK ATERAKO OTE...
D. Iza, 1971-II-28
Estadu militarista ta oldartzaile bihurtzeko arriskuan daudela diote Ipar-Amerikako zenbait senatore liberalek. Ipar-Amerikako Estadua esan dugun araberakoa bihurtzeko arriskurik bakarrik balego, beste arnasaldi bat hartzeko moduan aurkituko litzateke mundua. Baiña iskilluen erasoak Kanbodjia jo ondoren Laos ere jo du ta aurrerago ere jarraitzeko itxurarekin.
Zergatik Hego-aldeko 20.000 gudari vietnamdarrek eta abiazioko 9.000 lagun amerikarrek Laosko mugetan barnean abiatzeko asmoa hartu dute? Amerikarrek Indotxina osorik lehertu ta lurra gorputz hotzez zikindu behar ote dute etxeruntz abiatu aurretik? (...)

MAREA-BELTZA
Etxaniz'tar Nemesio, 1971-II-28
Euskaltzaindiak bere aldi berri bati asiera eman dio. Batzuek, pozgiro aundiegian ikusten ditugulakoan nago. Beste batzuek, kezkati ta etsipenez joak. Irugarren batzuk or sortu dira, alderdi biak batera erakartzeko asmo onez. Lanak izango ditugu, gure egoera larri onetan aurrera egiten. Eta berriketan asi geran ezkero, aurren-aurrenetik egin bear deguna, au da: aurrean dauzkagun lanak neurtu ta gure indarrak neurtu. Izan ere, zenbat illlunpe (...)
Gure aldizkariak ere, idazle sakonez urri, ba-dute norbaiten bearra "orriak betegarriz" jantzi baiño zerbait gehiago egin nai badute. Zeruko argia guziak gutxi izango ditugu, noski, gauden egunean itxurazko lanen bat burutu nai badegu. Euskara indartze-aldetik, zenbat etsai! Zoaz egoardi aldean Instituto aldera; zoaz gure Moja ta Praillen Ikastetxetara... Zer da ura? Ango Marea Beltza ikastetxetatik, guziak erdera utsean itzegiten! Oietako asko ta asko guraso euskaldunen seme-alabak dituzu; baiña an dijoan marmarra entzuten badezu, ba dirudi auzo urruti bateko umeak dituzula ta ez Euskalerriko gazteak. Etxean euskera aul bat egingo dute zenbaitek gurasoekin; baiña bere adiñeko gazteekin, ezta pentsatu ere! (...)
Ta ori horrela dala, utsa gure Ikastola berriak buru batez eta biotz batez lanean asi balira... Baiña geran apur eta uskeri orretan okerrago joateko, oraingoaz ar-joa agiri du andereiñoen lanbide orrek ere. (...).


Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude